Anda di halaman 1dari 2

2012 abendua

>ikea

ASKI D A GEZURREKIN! PROBINTZIAK O HITZAR ME N A K EZ DU BEREAK EGIN! EZ DEZAKEGU IN ORK ITZAL DEZA N UTZ!
Aurrekoetan jakinarazi dizuegu azken lan erreformak zuzenean erasotzen diela langileen eskubideei. Erreforma honek errotik aldatu du egun arte ezagutu dugun negoziazio kolektiboaren eredua. Langileok negoziazio kolektiborako eskubiderik gabe utzi nahi gaituzte. ELA sindikatuak banatu duen informazioorrian adierazi du erreformaren ezarpenei men egiten diela eta aukera bakarra enpresaz enpresa negoziatzea dela. Ezkutatzen ari dira ere, aurre ez egitea erabaki duen erreforma horri esker (onartu duena) eta enpresa estatu mailakoa baldin bada, ezar diezaiguketela dagokion enpresan, estatu mailan negoziatu dutena. Ez dakigu nolatan, ELAk honelakoa b o ta ond oren, lasai-arraio gera daitekeen, jakin badakielako, erreforma bere egitea eta berau onartzea ez o beditzearen aurkakoa dela. ELAk esparru p olitikoari hainbestetan eskatzen dion eta enpresa eta negoziazio mailako bere jarduera esparruan horren gutxi erabiltzen duen desobedientzia hain zuzen. LABek berresten du badela alternatiba! Horretxegatik deitu zuen greba orokorra gehiengo sindikalak. Egin ditugun greba bakoitza eta guztiak Ma drilen ezarpenei aurre egiteko deitu genituen. Esan, esan genuen, egunez egun b orrokatu behar zela gure eskubideen alde eta lan erreforma ezar liezaguketen eragozteko. Helburu horretan irten ginen kalera euskal langileok. Kezkagarria da ELAk argi ez jakitea zergatik egin zituen. LABek babestuko du negoziazio kolektiboaren berezko esparrua Euskal Herriarentzat, negoziazio esparru guztietan: intersektorialean, sektorekoan eta enpresakoan. Eta babestu, greba egin eta aurreko egunetan, greba egunetan eta ond orengo egunetan babestuko ditu ere, gure eskura erabiliz. dauden baliabide guztiak

EZ DIEZAGUTELA ZIRIRIK SAR, ENPRESAKO HITZAR MENAK EZ DIRA IRTENBIDEA! LABek betidanik esan du probintzia mailako hitzarmenak sektoreko langile guztien baldintzak (guztientzako hitzarmena) arautzen dituen oina dela eta enpresako hitzarmenak pro bintziako hitzarmenean arautzen dena hobetzeko bitartekoak direla. Hortaz, bi negoziazio esparruak osagarriak dira (probintziakoa eta enpresakoa), baina enpresakoa ez da inoiz pro bintziako hitzarmenek jasaten duten erasoen irtenbide. Beraz, LABek berresten du enpresako hitzarmenak ez direla bide bakarra. Ez dira inoiz horrela gertatu, ez eta oraingoan ere. Probintzia mailako hitzarmenak galtzen eta estatu mailako hitzarmenak ezar diezaguten uzteak sektore honetako milaka eta milaka langile negoziazio esparrurik gabe uztea dakar berekin, lan harremanak banan-banangoak izatea dakar. LABek ez du inondik inora honelakorik onartuko. Madriletik datozen eraso guztiak gerarazteko bide bakarra langile guztion antolakuntzan eta baterako borrokan datza. Gure eskubideen aldeko, GUZTIO N AK diren eskubideen aldeko b orroka piztu behar dugu (hamaika urtetan eta guztion ahaleginari esker irabaziak) ! Nahiz enpresa handietan nahiz txikietan lan egiten badugu ere. Eta horri esaten zaio: PROBINTZIAKO HITZARMENARI EUTSIKO ZAIO N ARTE, HURA BABESTU ETA BORROKATU! ! ! Balio izan dezala, gutxieneko erreferentzia gisa, berau hobetzeko behar besteko indar harremanak dituzten enpresentzat! Ez gaitezke segadan eror eta ez dezakegu gure eskubideen defentsa nork bere burua

salba dezala! batean bihurtu. Euskal Herrian badakigu zer den borrokatzea eta ezarpenei garaitzea. . Ez dezagula ahaztu! ZELAN? - Sektore guztientzat lanbide arteko akordioa edo sektoreko esparru-akordioa: helburu horretan, urriak 18 zituenean, deitu genituen gainontzeko sindikatuak eta patronala. Akordio hauen helburu nagusia pro bintziako hitzarmenak estatuko akordioez babestea da. Guztiz legezkoa da, eta ELAK badaki. Zergatik ez dio inolako baliorik ematen honi eta LAB deskalifikatzen du, erreforma ez du gula irakurri esanez? Ba ez dutelako agerian laga gura pro bintziako hitzarmenen desagerpena eta estatu mailakoak ezartzea ez zaiela axola. Ezartzeko garaian, enpresako hitzarmenek Probintziako hitzarmenei nagusitzen zaizkionez, esan behar dugu: a ) Politikoki garrantzia handia dauka patronalak eta sindikatuok akordioak lotzea, pro bintziako hitzarmenak oinarrizko erreferentzia izan daitezen, eta hori ELAk badaki. b) Enpresako hitzarmenek pro bintziakoaren gainetik egon daitezen, beharrezkoa da, enpresetan, batzordearen gehiengoarekin akordioa azpitik sinatzea. LABek ez du egingo eta konpromiso bera eskatzen diegu gainontzeko sindikatuei. Zer egingo du ELA? Bilera hartan bi elementu geratu ziren agerian: alde batetik, LABek blindatu gura duela negoziazio kolektiboaren euskal esparrua Madrilek duen ezartze ahalmenaren aurka eta bestetik, CC O O gurekin bat datorrela eta ELA eta UGT-ren iritziz, mahaia eratu behar dela eta etorkizunean erabakiko dutela zer jarrera hartu. Dena dela, guk gureari eutsiko diogu. Enpresetan aurkeztu beharreko mozioak: aurkeztuko ditugun m ozioen bi dez, enpresei eskatuko diegu pro bintziako hitzarmenean azaltzen diren baldintzak ezartzen iraun dezatela 2013ko uztailetik aurrera, erreformaren ondorioak gerarazteko, besteak beste. Probintziako Hitzarmenaren negoziazioa: guztion lan baldintzak bermatzen duen hitzarmena negoziatu. Hiru adibidetan, klausula hauek jasotzen
www.la b ike a .b lo g s p o t.co m

ditu: 1. Probintziako hitzarmena ez da estatu mailan negozia daitekeenaren menpe egon behar. Probintziako hitzarmenean itunduko diren baldintzek oinarrizko erreferentzia izan behar dute sektoreko langileentzat, honela, ez dadin inondik inora negozia honen azpitik. 2. Derrigorrezko arbitrajeei ez. Enpresak deslotu nahi izango balu hitzarmenean ezarria dagoenetik, beharginen ordezkaritzarekin akordioren bat adostu beharko luke. 3. Ultraktibitatea. Hitzarmen berria sinatuko ez den bitartean, hitzarmenean adostuko diren baldintzei eutsiko zaie. 4. Derrigorrezko kaleratzeei ez. Neurri hauek adostuz, gure hitzarmenei eutsi ahal izango genieke; honen edukia Madrilen adostu daitekeenaren gainetik bete beharko litzateke. Lau klausula hauek barik, adostu dezaketen guztia (GUZTIA! Baita hitzarmenak edo enpresa itunak ere) urra dezaketelako edonoiz eta ezar liezaguketelako estatuko hitzarmenek edota langileen estatutuak dioena. Puntu hauek guztiek lehentasuna izan behar dute negoziazioetan; bestela, negozia daitekeen eduki oro enpresariak bete dezake edo ez, bere gurariaren arabera. Hortaz, Euskal Herriko sindikatu guztion ardura eta betebeharra, m ota honetako pro posamenen bidez, negoziazio kolektiboaren berezko esparruaren alde egitea izango da, iruzurrik eta tranparik gabe. Langileok, LAB sindikatuarekin elkar hartuz, beti babestu izan dugu pro bintziako hitzarmena, eta Rajoyren ezarpenen edo sindikaturen baten interesen gainetik, bere horretan iraungo dugu. Ez dugu zakarrontzira b o tako horrenbeste urtetako beharra kostatu zaiguna. Gure enpresa edozein dela ere, hitzarmen zuzena gura du gu! Nahiz eta gu banantzen saiatu, badakigu gure gaitasuna talde-b orrokan dagoela.

HERRIALDEK O HITZAR MENEN ALDE, DE N OK ELKAR HARTUZ LORTUKO DUGU!


la b ike a @ ho tm a il.co m