Anda di halaman 1dari 4

ELKARBIZITZAREN MINTEGIA: BEURKO B.H.I.

ELKARBIZITZA PLANAREN 2.URTEA

1.- SARRERA:

Aure Garcia naiz, orientatzailea, eta Carmen Rodriguezekin


batera Beurko B.H.I.ko Elkarbizitza Planaren koordinatzailea.

Bigarren urtean gaude eta helbururik nagusiena izan da


Elkarbizitzaren Behatokia martxan jartzea. Lehen urtean bai
Sentsibilizazioa eta bai Diagnostikoa gauzatu ondoren, bi helburu
nagusitu ziren hurrengo urtean lan egiteko:
1. Ikasleengan eta gurasoengan Zentruari egokitasuna
(pertenentzia) sustatzea,
2. Estamentu guztiek Elkarbizitzaren edukiari buruz gauza bera
ulertu ondoren, batutako plana aurrera eramatea: guztion
interesak entzun behar dira, helburu komun batzuk denon
artean eraikitzea, eguneroko harremanak hobetu behar direla,
horretarako gatazka zer den eta zertarako balio duen denok
adostu behar dugu eta planteamendu berritzailearekin
hurrengo ROF-AJAa finkatzen joatea, bataz bestearen artean.

2.- ELKARBIZITZA BEHATOKIA MARTXAN JARRI:

07-08ko kurtso amaieran Elkarbizitzaren Behatokia martxan


jarri genuen. Osaturik zegoen era honetan:
 Zuzendaritza Taldeko bi partaide: Zuzendaria eta Ikasketa
Burua
 Guraso Elkartetik: bi ama
 Ikuslegoengandik: Batxilergoko bi neska ikasle. Kurtsoan zehar
komenigarria ikusi da D.B.H.ko beste bi ikasle egotea.
 Udaletxeko ordezkaria gure kasuan Arratsaldeko Tutoretzaren
Programaren hezitzailearen presentzia egokia dela iruditu
zaigu.
 Zentruko Elkarbizitza Proiektuko aipatutako koordinatzaileak.

Lehenengo saioan, 08-09 kurtso hasieran eginda, Elkarbizitza


Behatokiak zertarako balio edo balio behar duen argitzen saiatu
ginen. Guztioi gustatzen zitzaigun xehea hau zen: Zentruko
Elkarbizitzaren dinamizatzailea. Termino horrek zer esan nahi zuen:
iazko diagnostikoak ikusarazi zigun bezala ordua da Zentruan parte
hartzen duten estamentu hezitzaile guztiak batera jo behar dugula.
Pizkanaka-pizkanaka espazio komun batzuk bilatzen joan beharko
dugula, eta batez ere Elkarbizitza hobetzeko, batzen gaituzte gaiak
eta errealitateak era positiboan aztertu eta ondorio eraikitzaileak
ateratzen aritzea.

3.- HELBURUAK GAUZATZEN:

Orain arte mahai gainean daukagun gauzak, materialak,


akordioak, egindako iradokizunak, hauexek dira:
 Estamentu guztietako definizio potoloa denez, horrek
iradokitzen dituen zehaztasunak gauzatzen joatea.
 D.B.H.ko delegatuen batzarraren plataforma osatua eta
“Elkarbizitza osasungarria” lemapean ikasleengandik
aztertutako jokabideak zelan moldatzen bideratzen: Hain zuzen
ere, Zentruak dituen alde positiboak aztertu ondoren,
gusturago sentitzeko zeintzuk izango ziren aldaketatik
jarraituz, zer egin dezaken edo nola jokatu behar duen
bakoitzak Zentruko giroa eta elkarbizitza hobetzeko, bukatzen.
 R.O.F.-A.J.A berriak planteamendu berriekin asmatutako dago.
Aurten komenigarria ikusi dugu, beraz, berridazteko,
birdefinitzeko eta egokitzeko prozesu batean, Zentru lez,
sartzea. Ardatz nagusia hau izango da: Ikasleen Eskubideak
(Biltzeko eskubidea, adierazpen eskubidea, osotasun, nortasun
eta duintasun pertsonaleko eskubidea, holan 14 eskubide garatu
arte) bermatu eta Elkarbizitzaren definizioaren arabera,
estamentu (irakasleak, gurasoak eta ikasleak) guztion artean
moldatu eta kudeatuko dugu.
 Zentruko Klaustroak AJA garatzea erabaki du. Mintegi buruen
bilera, besteak beste, aprobetxatuz, irakasleek haren
mintegietan, AJAren garapena lan egingo dute.
 Esan beharra dago, harreman guztietan eta zehatz-mehatz
zentrukoetan, beti gatazkak agertuko direla. AJA berriak,
oinarrizko xedearen barruan, berehalako ezaugarri bat dauka.
Horrek suposatzen du batzuetan berehala erantzukizunaren
onespenak arazoaren konponbidea lortuko duela eta beste
batzuetan bitartekariak ahalik eta lasterren agertuko direla
gatazkak hozten ( Zuzendaritza , “Elkarbizitza Kontseilua”
delako osatzeko ikusten dugun talde berezia, etc.).
 Zentruko Elkarbizitza Osasungarrirako, dagoenekoz, zeintzuk
diren gure “praktika onak” hausnarketa bat egitea eta
esplizitatzea beharrezkoa ikusten dugu. Hain zuzen ere,
gatazkak konpontzeko baliogarria izan zaiguna, irudimenezko
neurriak, entzumenaren garapena, tolerantzia kontzeptuaren
ezaugarriak, errespetuko jokabideak, etb.
 Zentruko Elkarbizitza Osasungarriaren aldeko
planteamenduarekin lan egin behar den irakasle kopurua
handituz joan. Gai honi begira, beraiek iniziatiba batzuk aurrera
eramaten animatuko dugu Adibideen artean, erakuskizun diren
azaleko sinbolo batzuk eguneratzen: Zentruko logotipo ofiziala,
estamentu guztiei batzen gaituen irudi berriak asmatu
(kamisetak, web orria, Zentruko urtekaria, etb.)
 Ikasleengandik sortutako ekimenak (iniziatiba): kulturalak eta
kirolezkoak, hain zuzen ere, onetsi, isladatu eta Zentru osoari
jakinarazi.
 Adi egotea, ingurutik etortzen diren errealitateei, hau da:
teknologia berrien dimentsio onak eta arriskuak aztertu,
Udaletxetik datozen elkar lan egiteko programak, irakasleen
eguneko lanak aurrera eramateko laguntzak,…
 Elkarbizitza Planaren oinarrizko akordioak inpreganatuko ditu
Zentruko Dokumentu guztiak.
4.-ONDORIOAK:

a. Zentruaren Elkarbizitzan lan egitea harremanetako osasunean


lan egitea da.
b. Arazo eta gatazkak konpontzeko, Zentruak, ahalik eta
komenigarrien era “dialogikoa” batean egin behar dela,
onartzen joan behar da. AJA, estamentu guztion artean
gauzatzen.
c. Irudimenaz, hiru estamentuen artean elkarrekin lan egiteko
espazio komun gehiago aurkitzen joango gara.
d. Ikasleekiko parte hartzeko iniziatibak bermatu eta egonkorrak
izan daitezen, lan egin beharko dugu.

Anda mungkin juga menyukai