Anda di halaman 1dari 28

KOLDO MITXELENA KATEDRAREN III.

BILTZARRA
III CONGRESO DE LA CTEDRA LUIS MICHELENA
3
rd
CONFERENCE OF THE LUIS MICHELENA CHAIR
SUBTTULO

Ricardo Gmez, Joaqun Gorrochategui,


Joseba A. Lakarra & Cline Mounole
(arg./eds.)
2013
Vitoria-Gasteiz
CIP. Biblioteca Universitaria
Universidad del Pas Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. Ctedra Luis Michelena.
Congreso (3. 2012.Vitoria-Gasteiz)
Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra = III Congreso de la Ctedra Luis Michelena =
3rd Conference of the Luis Michelena Chair / Ricardo Gmez . [et al.](eds. = arg.). - Vi-
toria-Gasteiz: Universidad del Pas Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbi-
tzua = Servicio Editorial, 2013. - XXII, 770 p. : il., map. ; 24 cm. - (Publicaciones de la
Ctedra 'Luis Michelena = 'Koldo Mitxelena Katedraren Argitalpenak ; 5)
Textos en euskara, espaol e ingls.
D.L.: BI-1849-2013. - ISBN: 978-84-9860-911-0
1. Euskara (Lengua) - Congresos. 2. Michelena, Luis, 1915-1987. I. Gmez, Ricardo, ed. lit.
811.361(063)
Argitalpen hau ondoko ikerketa proiektu eta taldeen barruan sartzen da /
Esta publicacin se enmarca en los siguientes proyectos y grupos de investigacin /
This publication has been developed in the framework of the following research projects and groups:
- 'Historia de la lengua vasca y lingstica histrico-comparada (HLMV-LHC) (Eusko Jaurla-
ritza, GIC. IT698-13),
- 'Monumenta Linguae Vasconum (IV): textos arcaicos vascos y euskera antiguo (Espainiako
MINECO, FFI2012-37696),
- 'Onomstica aquitana e ibrica: datos y evaluacin lingstica (Espainiako MINECO,
FFI2012-36069-C03-01),
- 'Hizkuntzalaritza Teorikoa eta Diakronikoa: Gramatika Unibertsala, Hizkuntza Indoeuropa-
rrak eta Euskara (HiTeDi) (UPV/EHU, UFI11/14).
All rights reserved. No part of this publication may be reproduced,
stored in a retrieval system, or transmitted, in any form or by any means,
electronic, mechanical, photocopying, recording, or otherwise, without
the prior permission of the University of the Basque Country Press.
Debekatuta dago liburu hau osorik edo zatika kopiatzea, bai eta berorri
tratamendu infomatikoa ematea edota liburua ezein modutan transmiti-
tzea, dela bide elektronikoz, mekanikoz, fotokopiaz, erregistroz edo bes-
te edozein eratara, baldin eta copyrightaren jabeek ez badute horretarako
baimena aurretik eta idatziz eman.
Ricardo Gmez, Joaqun Gorrochategui, Joseba A. Lakarra &
Cline Mounole (arg./eds.)
Egileak / Los autores / The authors
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
Servicio Editorial de la Universidad del Pas Vasco
ISBN: 978-84-9860-911-0
Lege gordailua/Depsito legal: BI - 1.849-2013
R. Gomez, J. Gorrochategui, J.A. Lakarra & C. Mounole (arg./eds.),
Koldo Mitxelena Katedraren III. Bilt:arra - III Congreso de la Catedra Luis Michelena -
3
rd
Conference of the Luis Michelena Chair. UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz 2013, 445-466.
Uribeko Corpus Onomastikoa (UCO)
Ander Ros Cubas
Barakaldoko HEO
1. Euskal Corpus Onosmastikoa (ECO) eta Orotariko Euskal Hiztegia
(OEH)
Bizkaian azken hogeita bost urteotan burutu diren ikerketa onomastikoen
urrunxko berri duenak pentsa lezake ez daukala orain zentzu handirik Uribe
merindade historiko osoko corpus onomastiko bat planteatzeak, eskualde ho-
rretako dozena bat herritan gutxienez egin direlarik azken mende laurden
hone tan bateko edo besteko bilketa lanak eta Euskal tzaindiako Onomastika
Batzordeak Euskal Corpus Onomastikoa izeneko proiektua aurrera darama-
larik. Nahikoa luke, ordea, begirale horrek benetako errea litatera pittin batez
urreratzea kontura ledin irin denak ez direla zuriak, are gehiago, inguru ho-
netako irin onomastikoek gehiago dutela beltzetik zuritik baino. Ez dut uste
oso makur nabilenik azken urteotan, Koldo Mitxelena zenduta, euskal ono-
mastika, oro har, umezurtz gelditu eta alderrai ibili dela baldin badiot.
Ez du honek esan nahi, inondik ere, Batzorde horren magalean edo
itzalean, azken urteotan, munta handiko lanak burutu edo bultzatu ez dire-
nik. Hor dugu, besteak beste, Gasteizen burutzen ari diren bilketa toponi-
mikoa. Dibortzioa gero eta nabariagoa da, ordea, hilberako lan burutsu ho-
rien eta dibulgazio eta utilitaris moaren izenean aipatu batzordeko idazkaria
den Mikel Gorrotxategiren inguruan sortu taldeak buruturiko hilberriko lan
lastotsuen artean. ECO bietatik elikatzen da, iragazki berezirik gabe, antza
denez.
Asmoz erraldoia da ECO proiektua, Mitxelenak abiarazitako eta Ibon
Sarasolak buru emandako Orotariko Euskal Hi:tegia
1
proiektuarekin para-
lelismo gutxi ez dituena. Orain berriro omentzen dugun hizkuntzalari gipuz-
koar handiak gogorarazten digu euskal hiztegi baten lehen proiektu erraldoi
1
Egunotan, Ioro honetan bertan Ibon Sarasolak jakingarri zehatz interesgarriak eman diz-
kigu honetaz.
446 ANDER ROS CUBAS
kolektiboak, Real Sociedad Bascongadak abiatu zuenak, onomastika hartzen
zuela barne (1970: 22), entziklopediaren urrezko garaiak izaki XVIII. gizal-
diaren bukaerako haiek. Ezagunagoa zaigu hurrengo saio erraldoian, bakar-
kakoa baina beharrik burutua, onomastikaren arloa zentzu onez alde batera
utzi zuela Azkue jaunak, geroago Mitxelenak berak egingo zuen bezalaxe.
Holakoetan ohi bezala, osagarriak eta paraleloak dira asmoz eta izatez OEH
hiztegi eta ECO nomenklatorra; egitez, alabaina, zaila da proiektu bien ar-
tean antzekotakosunik aurkitzea.
Lehendabiziko alde nabarmena, biltzeko materialen izaerak eta egoe-
rak inposatuez gaindi, kritikarekiko eta zuhurtziarekiko jarrera da. Mitxe-
lenak, ezagun eta nabaria denez, gauza bat egin zuen denen aurretik: ezin
alde batera utzizko abiapuntua zuen Azkue hiztegiaren berrikusketa kriti-
koa. Berrikusketa hartan, berak bere eskuz burutuko zuen bilketaren meto-
dologia eta baitezpadako betebeharrak ari zen ezartzen Mitxelena. Hauxe
dugu ECO proiektuan Ialtan ematen den oinarrizko lehen puntua, proiek-
tua sortzetik beretik erabat erren eta ahul uzten duena. Funtsean, Iilologia-
ren zutaberik sendoena den kritika testuala dugu lanabesa, eta Mitxelenak
Julio Urkixori ikasia edo miretsia zion kritika zorrotz eta gupidagabea kali-
tate berme bakarra:
habra que dejar sentado que la critica que merece ese nombre, la cri-
tica a secas, es por su misma naturaleza, lamento decirlo, radicalmente des-
tructiva. Pretender otra cosa es querer garantizarse la propia inmunidad.
Solo que y esta es una precision indispensable no es destructiva por
destruir, sino por creer que nada estable puede asentarse sobre cimientos
inciertos, vacilantes o carcomidos (Mitxelena 1966: 22).
2
Andres Iigo Euskaltzaindiako Onomastika Batzordeko buruak eta Pa-
txi Gale batzorde bereko kideak, ECO proiektuaren zuzendari akademikoak
eta arduradun teknikoak hurrenez hurren, 2005ean egin aurkezpen luze zeha-
tzean kritika hitza ez da, tamalez, inon behin ere ageri. Lehenak, onomas-
tika gaiaren Espainiako egoera eman duen entzute handiko argitalpen berri
xamar batean (Gordon 2010) eskaini digun ikuspegia ere, ez da batere kriti-
koa, ezpada bertan gozo gelditzeko autoatseginkeria saioa.
3
Bigarrenak, bes-
taldetik, 'kritika ekarpen eraikigarri gisa, inola ere kritika latz hondagarri le-
2
Argitu behar da Estudio sobre las fuentes del diccionario de A:kue obra, nahiz eta
1970ean argitaratua izan, bost urte lehenagokoa dela, Lekeitiko udalak bere seme kutunaren
jaiotzaren lehen mendeurrena ospatzeko antolaturiko lehiaketan saritua. Diogun bidenabar,
iturriez ari garelarik iturriei zor diegun begiramenaz, guk lerrootara ekarri aipua Fuentes-etik
(25-26. or) hartua duela Mitxelenak, aldaketaren bat gorabehera.
3
BibliograIia kritiko bat, xume bezain prometagarria, Urduako II. Onomastika Jardu-
naldietan eskaini zigun Javier Garcia Arizak (2000), Manuel Arizarena (Ariza 1981) buruan
urrean. Sarrera historiograIiko interesgarri baten ondoren, Onomasticon Jasconiae proiektua-
ren osagarria litzatekeen bibliograIia egitasmoa aurkezten zigun, baina ez zuen, guk dakigula
behintzat, inoiz bururatu.
URIBEKO CORPUS ONOMASTIKOA 447
gez hartua izan dadin nahi du Le:amako toponimia liburuaren erreseinan
(Gale 2004: 710), maisu errenteriarraren hitz eta izpirituari bizkar emanda.
Kritika deitzen dion hori, gainera, toponimoen arauzko Iormak erabakitzeko
orduan Euskaltzaindiak eman irizpideei lotzeko maila eta modura mugatzen
da, hots: ortodoxia normatiboa betetze neurrira. Besterik da, Bermeoko topo-
nimia liburuari aiherrak jota eskaintzen diona (Gale 2008).
ECO bi iturri nagusiz hornitzen da, Euskaltzaindiak berak edo Euskal-
tzaindiaren gidaritzapean buruturiko lan onomastikoez batetik eta kanpo-
tiko bestelakoez bestetik. Lehenda bizikoen artean, Iuntsezko bereizketa argia
egin behar dugu lan batzuen eta bestetzuen artean, iturrietatik zuzenik gutxi
-asko edaten dutenen eta iturriei molde batera edo bestera muzin egiten die-
tenen artean. Aurrenekoak, oro har, Jose Maria Jimeno Jurioren obrek abiada
emandako Onomasticon Jasconiae bilduman argia ikusitakoak dira. Badira
beste zenbaitsu, arrazoi ezberdinengatik bilduma horretan agertzekotan as-
matuak izan arren azkenik bildumatik kanpo argitaratu zirenak, aurrerago ai-
patuko ditugun Bermeoko toponimia eta Basauriko toponimia lanak, berba
baterako; edota bestela, beste bide batetik abiatu zirenak, Labayru ikastegia-
ren ekimenez buruturikoak (Le:amako toponimia eta Etxebarriko toponimia,
besteak beste) edo Andres Iigoren beraren doktorego tesia (Iigo 1997).
Onomasticonak gorabehera handiak izan ditu, baita detraktoreak ere Eus-
kaltzaindian barnean berean. Nekez uler daitezke beste era batez Onomas-
tika batzordeko idazkaria den eta bestelako lanen egilea eta sustatzailea den
M. Gorrotxategiren hitz hauek:
Lamentablemente la realidad es que estos trabajos tienen un cierto
regusto a lapida puesto que recogen la toponimia para enterrarla, tal vez de
Iorma deIinitiva, en un libro, puesto que no hay espiritu de recuperacion
(Gorrotxategi 2008b: 46).
4
Pentsamolde honen ondorio zuzen bat, aipatu batzordeak 2011. urtean
estreinaturiko I:enak bilduma berriaren sorrera dugu, aitortu zein aitortu
ez, Onomasticon ehorzteko pentsatua dena, beronek toponimia ehortziko ez
badu. Berdin pentsa daiteke Toponimia Jardunaldiez ere, 23 urte bete behar
baitira Lizarran III. eta azkenak
5
egin zirenetik. 1986, 1987 eta 1990 urteetan
burutu ziren jardunaldiok, beraien aktek argia ikus zezaten 5, 13 eta 18 urte
behar izan zirelarik. Katalunian, bien bitartean, 40. Colloqui delakoa anto-
latu dute 2013ko udarako, urteroko martxari zintzoki loturik.
4
Etxean uso agertu behar edo hizkuntza menperatu ez eta, lan honen euskarazko bertsioan
(Gorrotxategi 2008c), Toponimia administra:ioaren eguneroko fardunean ikastaroan aurkez-
tua, samurtu egin zituen hitzak, lapida hitzaren ordez harlau:a erabiliz.
5
IV. eta V. Jardunaldi batzuk ere badira: 1992koak Nevadako Reno hirian aurreko jardu-
naldietako desideratum bat (Amerikako onomastika aztertzea) betetzeko Basque Library-k an-
tolatuak eta 1994koak Biarritzen exonomastika gaiaren inguruan burutuak, baina oihartzunik
gabe inor konturatzeke pasatu ziren gure artean. Orri eta erdiko adierazpen bat dugu azkenei
buruz, besterik ez.
448 ANDER ROS CUBAS
Toponimia kaleratu eta zabaldu beharrak ez du aldez aurretik be-
rau sakonki eta osoki aztertzea baztertzen, baina bai eskatzen. Bermeokoa
(Allika & Uriarte 2007) izan daiteke adibide eredugarria. I:enak bilduma be-
rriaren asmoa horixe bide da, liburuen azalean bertan lau hizkuntzatan lau
haizetara zabaldua denez:
Izen horiek bildu, sailkatu, ikertu eta arautu ondotik, beharrezkotzat
jotzen du Euskaltzaindiak izenen Iorma zuzenak plazaratzea, euskararen
erabileran eta normalizazioan eragina izan dezaten.
Kontua da, kontu erdiragarria, orain artean eskaini diguten ale baka-
rrak
6
zeharo gezurtatzen eta ezeztatzen duela asmo eder hori. Izan ere,
Leioako leku-i:enak liburuan plazaratu izenen Iormak ez dira kasu gehiegi-
tan zuzenak, aldez aurretik egin beharreko bilketa lana oso-oso azalekoa eta
zabarra baita, sailkapena hatsarri onomastikoen kontrakoa, ikerketa ezdeusa
eta aurreiritziz josia, eta arautzea, aurreko guztiaren ondorioz, oso zalantza-
garria. Honi guztiari gezurrak, manipulazioak, obsesioak, hankasartzeak,
baieztapen merke eta borobilegiak, estilo eta euskara dorpe eta zenbaite-
tan okerra, erdarazko bertsio libreegia baina askotan akatsen zuzentzailea,
akats tipograIiko eta bestelako ugariak erantsi behar zaizkio.
7
Lan eta
hitz zuri eta lardatsak, bina sustantibo eta adjetiboz esanik. Hori denori,
gainera, diru publiko asko eralgita eta estatu mailakoen pareko ohore guz-
tiekin publikoari aurkeztuta. Arazoa, handia izanik ere, ez da edan osteko
biharamon txar bateko ondorio tamalgarri huts bat; atzean hiru urteko lana
dagoela dioskute egileek, eta Leioako udalarekin sinatutako hitzarmen bat
dela medio, gainerako entrega gehiagoren mehatxu beldurgarria egiten. Lan
horren hiru egileetarik bik, Mikel Gorrotxategik eta Iratxe Lasak, burutu
dute berriki Leioakoa baino askoz hobea ez den Gernika-Lumoko toponi-
mia liburua ere. Azken kasu honetan, 22 dira, ez bat ere gehiago, gerrako
bonbardaketa aitzakia, liburu osoan jatorrizko iturritik dokumentatzen diren
toponimoak.
Aipatu berri dugun kontu erdiragarria maiseaketa hutsa izango litzateke
eta ez kritika, azterketa Iilologikoan oinarrituko ez bagenu. Horixe mahai-
ratu behar dugu hurrenik, Mitxelenak Fuentes-en egindakoa eredu hartuta.
Horixe euskal letrek izan duten gizasemerik zuhurrenari gure gorazarrea eta
euskal onomastikari gure ekarpen xumea.
6
Izatez bigarrena, oso bestelako Euskal Herriko udalen i:endegiak zabaltzen baitu bil-
duma.
7
Jokabide akritikoaz inork zalantzarik balu, gogoratu behar da M. Gorrotxategik (2008c:
670) Leioako ikerketa, berau argitaratu aurretik jakina, egile beraren Erandiokoarekin batera,
inoi:ko emait:arik onenaren adibide jartzen duela, kritika laudorio neurrigabea bihurtuz.
URIBEKO CORPUS ONOMASTIKOA 449
2. Filologia, hizkuntzalaritza eta onomastika
2.1. Corpus onomastiko baten kritika testuala: Leioa
Hasi aurretik, kritika testualaz zenbait argitzapen egin beharrean gaude.
Izan ere, corpus onomastikoak testuez osaturik daudela inork ezin uka ba-
dezake ere, ezin dezake halaber uka alde nabaria dagoela kritika testualak
aztertu ohi dituen testuen eta aipatu corpusek osatzen dituzten milaka mi-
krotesturen konpilazioen artean. Argitaragabeko eskuizkribuak dira ia kasu
guztietan onomastak erabiltzen dituen testuak. Argitaratuak ez izateak ez
du esan nahi, ordea, kopiatuak ez direnik, nahiz eta kasu gehienetan zatiak
baino ez izan kopiaren objektua. Eskribauak, hitz-hitzezko trasladoak egi-
ten dituen kasu urrietan salbu, eskritura berriak sortzen ditu etengabe, baina
eskritura horietako onomak ez ditu eskuarki eskritura emailearen ahotik hi-
tzetik hortzera jasotzen, baizik eta idatzizko tradizio batetik hartzen. Eskri-
bauak askotan, egin behar duen eskrituraren aurretikoak ditu esku artean,
aurretiko eskribauen erregistroak gordetzen dituen eskribautza osoaren ja-
bea edo arduraduna baita bera. Garai modernoagoetan, idazteko gaitasuna
zabaltzen den heinean, testu motak ugaltzen doaz eta honekin batera kopia-
tzetik-eta sortu akatsen tipologia zabaltzen ere bai. XIX. mendearen bukae-
ratik, gero eta ohikoagoa da inprimaki oIizialen betekizuna interesa tuen be-
ren esku uztea. Guzti honek onomastikarako datu iturrien konplexutasunaz
ohartarazi behar gaitu, baliabide kritiko ezberdinak beti presente eduki di-
tzagun.
Kritika testualaren ohiko Iase, baliabide eta atazak bertsuak diren arren,
neurri ezberdinez erabili behar ditu onomastak; selectioari dagozkionak,
esaterako, nabarmenkiro gailenduarazi behar baitizkie besteei. Onomastak
ez du arketipoa berrezartzeko eta edizio kritikoa egiteko asmorik, nahikoa
baitu biltzen dituen Iorma susmagarrien edo arazotsuen emendatioa egitea,
recensio prozesu guztia nolabait esplizitatu gabe buruz egiten duelarik. Kri-
tika testual onomastikoa bereizten duen beste ezaugarri nagusi bat onomen
alderdi semantikoaren Ialta da, eta honen ordezko denotatu estralinguisti-
koen presentzia, zenbaitetan euskarri kartograIikoetan seinalatuak. Berezi-
tasun honek zenbait errore mota kanpo uzten ditu, baina beste zenbait berri
sortzen, aspalditxoko lan batean (Ros 1987) adierazi nahi izan genuen be-
zala.
Gauzak horrela, ohikoa ez den ariketa egin behar dugu orain, Leioako
leku-i:enak liburuaren egileek egin ez duten lan kritikoa esplizitatu, beti ere
corpus onomastiko batek jartzen dizkigun mugen eta ezaugarrien barruan.
Aurretiko hauek amaitu aurretik, beste gauza bat ere argitu behar da: ono-
mastika, toponimiara mugatzen da corpus honetan, eta oikonimia eta hodo-
nimiara batez ere, berezko toponimia, liburuaren izenburuak jasotzen duen
leku-izenak, lato sensu hartuta, hidronimoak, oronimoak, dindronimoak,
agroni moak eta beste barne hartuta, liburu amaierako orri gutxi batzuetako
450 ANDER ROS CUBAS
kapitulu berezi bateko
8
15 toponimotara mugatzen da, aurreko sarreretara
bidaltzen duten beste 6 aipu huts eta liburuko beste ataletara bidaltzen gai-
tuzten beste 3 lagun, denak ere ez datarik ez bestelako datu dokumentalik
gabekoak, eta horien artean hapax bat oso dudazkoa dena. Aurretiko kapi-
tulu batean, liburua zabaltzen duena, herriaren izena bera hartzen da ahotan
ezer Iuntsezkoa esateko baino excusatio non petita itxurako Leioaren ize-
naren aldeko apologia hutsa egiteko. Honi darraikion beste kapitulu batean
auzoak aztertzen dira, onomastikoa baino historikoa izan nahi duen saioan,
baina historilarien auzo lotsarako balio lezakeena aisa. Ez da kapitulu ho-
netako huts potoloena, temati M. Gorrotxategik (2008a: 540) saldu nahi di-
guna:
9
deiturak XVI. mendekoak direla, alegia. Faltsazioa, berriro ere, Mi-
txelenak berak ematen digu bere lan ezagunenetariko batean:
Si tomamos como ejemplo el documento de donacion del monasterio
de Varria (San Agustin de Echevarria, en Elorrio), en el ao 1053, encon-
tramos ya los nombres seguidos de un patronimico y de un apellido que
indicaba la procedencia de sus portadores (Mitxelena 1955: 21).
Liburuaren oinarria bost dokumentutako etxe zerrendak dira. Uzta urri
eta ziztrin hau gezur batean dago Iuntsaturik, egileen alIerkeriaren, presta-
kuntza rik ezaren eta diru errazaren tentabidearen estalgarria dena:
Leioako toponimia biltzen duen dokumentazioa eskasa bada ere,
zorionez, udalerrietan mendeetan egindako erroldek etxe-izenak jaso
izan dituzte, eta ondorioz, oikonimiaren berri ugari dugu. Egindako etxe
zerrenda garrantzitsuenak XVIII. mendekoak dira (Gorrotxategi & Lasa
2012: 58).
Dokumentazioa, jakina, egon badago, beste zenbaitetan baino ez hain
zaharra, baina beste askotan baino ugariagoa eta aberatsagoa, nahi bestekoa
inoiz izango ez bada ere. Dokumentazioari gutxieneko errespetua eta begi-
ramena izan baliote egileek iturri nagusitzat erabili dituzten Iogerazioetako
datuak eskuragarri dauden jatorrizkoetatik jaso zitzaketen, eta ez kalitate
ezagun ezin txarragoko iturri argitaratutik.
10
Hurrengo stemmak, liburuaren
ardatza diren bost dokumentu horietako 1796ko Iogerazioarenak, hitz asko
aurreztu diezazkiguke:
8
'Beste leku-izen batzuk: mendiak, basoak, errekak eta lur sailak, 277-284 orriak, ber-
tsio elebidunean jakina.
9
Leioakoan, berriz, inspirazioa Iindu eta gizaldi horren erdialdean kokatzen du deituren
hasiera.
10
Are barkagaitzagoa da jokabide hau, baldin baliteke, kontuan hartzen badugu egileek
Iogerazio horien kopia mikroIilmatu bat Euskaltzaindian bertan bertatik bertara kontsultatzeko
gertu zutela.
URIBEKO CORPUS ONOMASTIKOA 451
K
N
A
|Propios y Arbitrios 1795|
N
4
N
B
|Fogueracion 1796|
/
C D
|Kere.| |Irigo.|
N
E
|Gorr. & Lasa 2012|
Urte hartako Iogerazioa, mende horretako aurretiko beste biekin batera,
J. Kerexetak transkribatu eta Labayru Institutuak argitaratu zuen 1992. ur-
tean.
11
Ez dugu denborarik galduko edizio horren huts eta akats nabari uga-
riak berrerideiten. A. Irigoyen beste edizio bat ari zen prestatzen, 1641eko
Iogerazioa ere hartuta, heriotzak harrapatu zuelarik. Orduan ere, Labayruk
prestatu zuen kaleratu zen edizioa (Irigoyen & Olasolo 1997). Kerexetaren
baino askoz ere txukunagoa da datuen transkripzioari dagokio nean, baina
edizioa bera zabarra da oso eta ezin konta ahala erroreak, obra alIerrik bihur-
tuz, oikonimoak zein antropo nimoak ordena alIabetiko erosoan aurkitzeko
salbu. Gorrotxategik eta Lasak esku artean izan dute Irigoyenen 'bertsioa
ere, baina datuak bete-betean, akats gehiago eginda, Kerexetarenetik hartu
dituzte.
Esan bezala, Iogerazioaren jatorrizko testua kontsultaerraza da. Baina Ii-
lologoa harago joan behar da eta ohartarazi Barakaldoko Lorenzo de Abasolo
eskribau dimoz tarraren kopia hutsa dela 1796koa. Jatorrizkoak udalerrietako
artxiboetan gordetzen zi ren, eta Leioako kasuan, gehienetan bezalatsu, gal-
dua da. Fogerazioaren etxe zerrenda, alabaina, aurreko urteko Propios v
Arbitrios dokumentuan dago oinarriturik, aldaketa txiki gutxi batzuk gora-
behera. Berau ere, kopia batean gordetzen da, baina kasu honetan udaleko
idazkaria zen Matias de Menchaca eskribauaren esku berekoa. Iturria, jakina,
argigarria zaigu zenbait kontu argitzeko. Esan gabe doa, beraz, A eta B tes-
tuak eskuragarri ditugularik, ezin onartuzkoa dela edizio moderno kaxkarre-
naz baliatzea. Emaitzak mintzo dira.
11
Aurretiko edizio bat, Casas solariegas de Bi:kaia izenburuduna, Diccionario onomas-
tico v heraldico vasco obraren gehigarri moduan argitaratua zuen 1987-1988. urtean.
452 ANDER ROS CUBAS
2.1.1. I:en mamuak
Ez da esan beharrik hizkiren bat edo graIiaren bat oker duten izenak
baino erreIusagarriagoak direla akatsetatik sortuak direnak, existentzia agiri
bakarra mamu arena dutenak alegia. Mitxelenak lexikorako dioskunak berdin
balio du onomasti karako ere:
En el lexico, el peldao de inIima realidad esta ocupado por las voces
que suelen llamar ghost words, palabras Iantasmas o irachus, que diria el
bilbaino Arriaga: es decir, por todas aquellas que han nacido de descui-
dos, erratas, malas lecturas, Ialsas interpretaciones o de una cualquiera de
las incontables especies y subespecies en que se diversiIica la Ialibilidad
humana. () Y es mision, poco caritativa por cierto, del lexicograIo, tan
pronto como entra en la historia de las palabras, descubrir y delatar su bas-
tardia (Mitxelena 1970: 24-25).
Honelakorik asko daude aztergai dugun corpusean. Aurkez ditzagun ho-
rietako gutxi batzuk, denak aztertzeak luze joko bailiguke.
**Agilloena. Mitxelenak (1970: 41) ondo karakterizatzen duen errore
baten emaitza da: graIien interpretazio okerra, anakronikoa: 'tomar las
letras por su valor nominal, es decir, por el que tienen en su dia en el sis-
tema ortograIico que le es mas Iamiliar. Agiloena irakurtzen da testu
gehienetan, eta hauek erdarazkoak dira jakina. Oinarria Afillo dugu, Afo
deituratik sortutako izengotia, dudarik gabe.
**Agoetxena. Kasu paradigmatikoa inondik ere. Casa llamada de
Agoechena irakurtzen da deskuiduan 1796ko Iogerazioko testuan, baina
arretaz begiratuta di ere irakurri daiteke, behar bezala. Diagoch(u)ena dugu
oikonimoa, ondoko dokumentazioak argi uzten duenez.
**Barberuena. Udua del peluquero dugu testatzen den bakarra, hor-
tik Udua Pelukeruena asmatu dute liburuan itzulpenetik harago doan erre-
kreazio batez, berotuta Udua Barberuena gero, eta azkenik, lizentzia boro-
bilduz, Barberuena soila, Getxon eta hainbatetan dagoen oikonimoaren
irudira. Barberuenaz ematen duten azalpena narrasa bezain soberakoa da,
beraz.
**Domingonena, **Domingorena. Lehenengo Iorma irakurri zuen
Kerexetak 1796ko Iogerazioan eta hortik oker jaso autoreek eta bigarrena
1825eko Polizia zentsoan autore hauek eta 1796ko aipatu Fogerazioan Iri-
goyen eta Olasolok; bietan ala bietan, arazorik gabe Domingorrena irakur-
tzen den arren.
**Etxebarria Areetan. 1746ko Iogerazioan bukaeran izenik gabeko
bi etxe eta errota bat aipatzen dira, Etxebarria izenekorik ez dago beraz
dokumentu horretan Aqueche Echebarria eta Echebarria becoa izenekoez
landa, nabarmen onomatizatu gabeko otra casa nueba en Las Arenas baino
ez, aipatzen dugun hizkuntzan aipatzen dugula.
**Txopoeta. 1950eko eraikinen zerrendan ageri zaigu La Chopera ize-
neko etxea. XIX. mendearen bukaeran, inmigrazioa handitzearekin batera,
La Chopera Lamiako auzoa bera edo auzo alde bat izendatzeko erabiltzen
URIBEKO CORPUS ONOMASTIKOA 453
hasi zen. Txopoeta ez da inoiz existitu, ondoko Getxoko Makaleta existitu
izan ez den bezala.
**Ubedatxikia. Menor espeziIikatzailearen itzulpen eta aglutina zio onar-
tezina gorabehera, ez dago Ubeda baserrien artean, izenean txikigarririk due-
nik. 1796eko Ioge razioan, aurreko urteko Propios v Arbitrios dokumentutik
akats bat arrastatzen da: Ubeda idatzi da okerrik Udua onomaren ordez.
**Urragabarria. 1746ko Iogerazioan nueba que hi:o Joseph de Urraga
besterik ez dugu. Urraga izeneko etxerik ez da sekula izan Leioan. Oro-
bat, Askorrena bezala liburuan zerrendatzen zaiguna la casa pequea de
Domingo de Ascorra da Iogerazio berean, ez besterik. Balio bezate hauek
liburuan barrena barreiaturik dauden quid pro quo kasutzat har daitezkeen
ugarien adibide gisa.
**Zamonena. Zansoena dugu, eguneko Santsoena beraz, 1825eko
Censo de Policia delako dokumentuan irakurri behar dena, bateratsu ida-
tzitako -ns- kontsonante multzoaren irakurketa okerretik sortua baita izen
mamu hau.
Ez dugu gehiagorako tarterik. Diogun, amaitze aldera, beste lanetan ere
ez direla honelakoak Ialta. Getxo, Erandio eta Gorlizko lanetako adibide
bana **Gorria, **Degoiena eta **Kordelena ditugu, zeinetan mamuak
beraiek baino negargarriagoak diren existentziarik gabekoaren existentzia
argudio burutsuak, ad hoc asmatutako Ionetika barne.
12
Gonia, Degollaena
( Gobelaena) eta Cordeleria izen ondo testatuen irakurketa okerrak baino
ez dira, agerikoa denez.
2.1.2. Detractatio kasuak
Kopia prozesuan testu bateko hizkiren bat edo hitzen bat jateari deritzo
detractatio. Corpus onomastikoetan, bigarren kasuan, onoma osoa desager-
taraztea dakarke honek. 1704ko etxe izenak zerrendatzen direnean Libano
auzo izena jan dute autoreek, baita Zua:o auzoko etxe bienak eta Peruri
auzo izena ere, azken auzo honetako etxeak Zua:o auzo 'hustuaren epi-
graIean zerrendatzen dituztelarik. Kontuak ez zaizkie ateratzen (2012: 54)
eta sutegien beste 'bertsio batean Irigoyen eta Olasoloren edizioan, ale-
gia gauzak beste era batera ageri direla azalduta konpontzen dute kontua,
zerrendaren bukaeran, badaezpada ere, jandako Libao itxuraldatua erantsita.
1746ko Iogerazioan Iturriena ahaztu dute Iturricoechea zerrendatu eta gero,
homoioteleuton jauzi ezaguna eginda. Aurreraxeago, eta tranpa psikologiko
berean erorita, Lefona jan dute Lefona Elespuru izenekoaren ondoren. Ze-
rrendaren bukaeran, aurrekoan egin bezalaxe, Iturriena galdua zerrendatu
dute eta honekin batera Libaoat:ekoa, Likitxa Libano at:ekoa moduan aurre-
tik jada zerrendatua, dokumentuko Luquicha Libano A:ecoa jato rrizkoaren
lekuan.
12
Gaitz ezaguna gure mugetatik kanpo ere: 'Certains fois on invente mme une phoneti-
que ad hoc, pour les besoins de la cause` (Baylon & Fabre 1982: 7).
454 ANDER ROS CUBAS
Gorago esana dugu Fogerazioen Irigoyen eta Olasoloren edizioa txuku-
nagoa zela, transkripzio erroreei dagokienean baina gaineratu behar dugu
ugaria dugula holako akatsetan. Leioari dagokionez, Ubeda de Medio, Ubeda
de abafo eta Hospital de Hondi: gutxienik ematen dira Ialtan 1704ko Iogera-
zioan eta Elorrieta menor 1796koan. Guztiarekin ere, gutxiena litzateke itu-
rriren batetik izen bat edo beste ahaztea, izen horiek kasu gehientsuenetan
beste dozenaka dokumentutan errepikatzen baitira. Larriena da, eta metodo-
logikoki onartezina, corpus onomastiko bat hain dokumentu gutxitan oinarri-
tzea, horrela ehunka baitira jaso gabeko onomak; asko eta asko, zinez, liburu
honetan inondik ere azaltzen ez direnak.
2.2. Hizkuntzalaritza historikoa eta onomastika
Filologiarekin batera, hizkuntzalaritza da onomastaren prestakuntzaren
zutabeetariko bat, eta honen barruan hizkuntzalaritza historikoa, lexikologia,
dialektologia eta Ionetika nabarmenduko genituzke gainerako jakintza arloen
gainetik. Asko du onomastikak diziplina hauei ematekoa, baina ez gutxiago
onomastak berauetatik aldez aurretik, lana bermez egingo badu, ikasi beha-
rrekoa. Ez da, alabaina, gurean sobera landutako alorra onomastikaren alderdi
teorikoa. Labur beharrez, puntu ilustratibo jakin batzuetara mugatuko dugu
oraingoan geure aurkezpena. Oro har, ez dira gauza berriak esan eta oroitarazi
nahi ditugunak, ezpada beste momentu eta leku askotan adierazitakoak, nagien
ahazturaren eta ezjakinen orojakintasunaren astingarri suerta daitezkeelakoan.
2.2.1. Historia. beldurra eta nagia eragiten dituen mamua
Onomastika diziplina historikoa izan da orain 150 urte jaio zenez geroz-
tik, azken urteotan geograIiak eta administrazioak besterik sinestarazi nahi
izan badigute ere. Kontu luze bezain eztabaidatua da eta ez dugu lerro bat
gehiago ere horretan galduko. Edozein esku-liburutan aurki dezakegun Iun-
tsezko hatsarria da. Beste zeinahi ekar baliteke ere, honatx hurbileko hitzak,
Mitxelenarenak:
Tratandose de una disciplina historica como la nuestra, parece inutil
encarecer la importancia de las Iormas antiguas consignadas en documen-
tos o inscripciones y, sin embargo, no siempre se han tenido suIiciente-
mente en cuenta en nuestros estudios, y no solo por quienes se dedican a
trabajos toponimicos (Mitxelena 1955: 13).
Gure eskualdean azken urteotan egindako lanek hauxe dute hutsune na-
barietako bat. Mota biko argudioak baliatzen dira aukera hori sostengatzeko:
dokumentazio Ialtarena eta lanen enIoke normalizatzailea. Bata eta bestea,
jakina, argudio errenak dira, gezurrak motza baitu hanka. Hurrengo datuek
URIBEKO CORPUS ONOMASTIKOA 455
agerian uzten dute Iorma historiko zaharrenei behar duten garrantzia emate-
tik oso urruti gabiltzala. Herri horietako bilketetan, ahozko Iormak alde ba-
tera utzita, zenbat erregistro bildu diren eta berauen bataz besteko datazio ur-
tea zein den erakusten du hurrengo laukiak:
Erreg Urtea Erreg Urtea
Getxo (UCO) 4.875 1714 Getxo (UDAL-Suso) 10.700 1824
Lemoiz (UCO) 3.000 1717 Basauri (UDAL-Ros) 5.850 1874
Leioa (UCO) 2.150 1727 Etxebarri (LAB-Bidart) 2.250 1879
Gorliz (UCO) 7.300 1733 Gorliz (UDAL-Romaa) 7.800 1887
Erandio (UCO) 5.925 1743 Erandio (UDAL-Lasa) 7.000 1887
Plentzia (UCO) 3.025 1755 Lezama (LAB-Bidart) 10.100 1925
UCO proiektuaz landakoetan, Getxoko bilketak eman du emaitzarik
onena, eta hori, UCOkoetan
13
bezalaxe, erabilitako protokolo notarialen hus-
tuketari eskertu beharrekoa da. Urduan burutu II. Onomastika Jardunaldie-
tako 5. ondorioak honakoa zioen: 'Jabego Erregistro, Artxibategi, Protokolo-
tegi eta abarretara sarrera erraztea behar-beharrezkoa da, berau Onomastika
ikerketarako ezinbestekoa baita. Getxoko bilketak Iunts honek zer eman de-
zakeen argiro erakutsi zuen, baina eskatzen duen lanak ere atzera bota bide
ditu arrainak ipurdia busti gabe harrapatu nahi dituztenak. Horretan bereziki
pobreak baldin badira Labayruk buruturiko lanak,
14
ez dira hobeak Euskal-
tzaindiak buruturikoak, goiko laukian ez baitira azaltzen corpusik osatu gabe
proiektu toponimikoak Iinantzatutako hainbat herri. Izan ere, lantegi lantsu
hau saihesteko modurik errazena zuzenean mapak atontzea da, hauek inolako
corpusik eta bahe Iilologikorik eskatzen ez baitute.
Datuen datazioaren garrantzia inbentario onomastikoek berezkoa duten
ordena kronologikoan bertan islatzen da.
15
Horregatik ez da ulergarria lan
13
2012ko abuztuaren 31ko datuak dira hauek, gaurkotu gabeak, beraz.
14
Aipatu Lezamako kasuaz gain, esanguratsua da, Labayru ikastegiaren Bi:kaiko Ono-
mastika Datutegian interneten ikus daitezkeen ehundaka kasuetariko bat besterik ez aipatzea-
rren, Larrabetzurako Goikosolo agronimoa 35 aldiz 1930. urterako. Ez dugu guztirako kontu
osoa egin, ezta aisa topa litezkeen adibide are lotsagarriagorik bilatu nahi izan. Lasto moder-
noaren sublimazioa dugu hau, soil-soilik. Etnolin guis tikaren izenean batere baliorik gabeko
parraIo osoak kopiatzen dira iturri dokumentaletatik, pisurako salmentan paper-kartoi bustia
edo txatarra artean harriak ezkutuan sartzen diren bezalaxe. Iratxe Lasak burutu zuen Eran-
dioko proiektuan hau ere interneteko datutegi batean ikusgai lastoaren zama bera ikus
daiteke. Degoiena sarrera bestela ere negargarrian 111 lerro eta kasik 10.000 karaktere duen
jabego erregistroko inskribapeneko deskribapen osoa ematen zaigu, eta gutxi balitz hori berori
beste bitan errepikatzen zaigu hurrenik. Bilaketan denbora askorik galdu gabe ere, adibideak
ad nauseam ekar daitezke, latinajoaren hitzez hitzeko zentzu osoan oraingoan.
15
'The most obvious preliminary step in the elucidation oI a Place Name is to collect all
the early spellings available Irom the various documents, and to arrange them in chronological
order, that is, according to the date at which the documents were written in which the Iorms
occur (Wyld 1911: 4).
456 ANDER ROS CUBAS
batzuetako ordena irizpide alternatibo nahasgarria. Getxoko proiektuan gra-
Iia baliatu zen, esaterako, krono logiaren aurretik. Leioakoan, berriz, gutxi
dira bost dokumentu jakinetatik kanpoko datuak, baina hauek ez datarik ez
Iiliazio dokumentalik gabe aurkezten zaizkigu.
Historizitatearen beste muturrean, ahozko inkestako Iormak daude. Ez
dugu guk datu iturri hori gaitzetsiko,
16
bere interes propioa baitu eta ez ma-
kala gainera, baina datu horien gainbaloratzea ere ez da gomendagarria. La-
bayrukoen lanek badute gaitz hau, bestela birtute moduan saldu digutena, eta
ez da Ialta Euskaltzaindiak babestuetan ere, Gorlizekoan nabarmen, kasu ba-
karra aipatzearren.
Historizitatearen eta modernitatearen artean, oreka gaitzean mugitzen
dira toponi mista oIizialak, izenak arautzeko eta zenbait Ionetismo datatzeko
orduan ikusten denez. Batzuetan, ahozko Iormetara makurtzen dira halako
ahozko izen batek urteen marka erakutsi bezain laster. Gorlizko Orabille da-
torkit tupustean burura, Olagibel jasoaren kaltetan horrela 'arautua. Beste
batzuetan, ordea, Ionetismoak demonizatu egiten dituzte, zabarki parago-
gea deitzen dutena izanik adibide paradig matikoa. Modakoa da, modernoa
eta 'deklinabidea kaltetzen du gainera. Obsesio patologiko moduko bat dute
Ienomenoarekin eta berau zigortzeko eta deson dratzeko denboran aurreratu
eta aurreratu egiten dute, horrela zilegitasuna galduko balu bezala. Irakurri
diedan azken datazioa XIX. mendearen amaierakoa da,
17
nahiz eta Ienome-
noa XVII. mendearen hasieratik ondo testatzen den, eskribauen norma kul-
toaren iragazkia eta guzti ere. Sopelanako Manene XVI. mendetik dugu eza-
guna eta badirudi, Gaztelugatxerako Ga:teluache jasotzen dutela San Juan de
la Peako Iuntseko erromantzezko testuek, 1053ko Castiello latinezkoaren
Iorma ezagunaren ordezko (Perdiguero 2003: 150). Testigantza historikoen
sakontasuna gorabehera, burugabea dirudi P. Galek (2008: 791) Euskaltzain-
diaren izenean Iorma etimologikoaren alde, paragogea borrokatuz, egiten duen
aldarria: 'Dudarik ere gabe, Gaztelugatx emango genuke arauzko era gisa.
Korolario gisa eta jokabide aldaketa premiaren gogoragarri ezin aipatu
gabe utz daiteke E. Moreu-Rey toponimista katalan handiak aipatu 1986ko
Gasteizko I. Onomas tika Jardunaldi etan oparitu zigun hausnarketa:
En una mayoria de estos inventarios o bastantes de ellos, parece
que el valor mitico de la inIormacion oral ha prevalecido en demasia, y que
en lamentable contrapeso no se ha proIundizado lo suIiciente en la
16
Bilbao, Hego Uribe osoa, Alonsotegi, Barakaldo eta Uribeko Kostako herriren bat edo
beste (Barrika, Lemoiz, Bakio) izan ziren nire ardurapekoak Eusko Jaurlaritzaren ekimenez
1986-1987. urteetan egindako ahozko inkestan, eta Bilbao eta Hego Uribe osoa berriro ere,
2006ko berrikusketan.
17
Gorlizerako hau diosku P. Galek: '1723 () es Iecha muy temprana en Bizkaia para
ese Ienomeno, por lo que seguramente sera un error de transcripcion; Gernikarako, berriz,
hauxe idatzi digute Gorrotxategik & Lasak (2011: 45): 'Amaieran e duten Iormak lehenen-
goz XIX. mende oso amaieran eta XX. mendean dokumentatzen dira batez ere.
URIBEKO CORPUS ONOMASTIKOA 457
busqueda y captura del material inedito de archivo (pienso en casos donde
la investigacion de lo escrito no paso mas alla de un somero repaso del exi-
guo contenido del archivo municipal y el parroquial del lugar; cuando Ior-
zoso es acudir a Iuentes mas ricas (Moreu-Rey 1991: 42).
2.2.2. Dialektologia. e:agut:en e: den etxean arrot:
Ez goaz onomastikak dialektologia historikorako duen munta ez eridei-
tera ez eta aldarrikatzera ere. Balio beza S. Sonderegger germanista eta topo-
nimista handiaren karak terizazioa gogoratzeak, zeinentzat 'toponimia, dia-
lektologiaren iraganerantz luzatutako beso moduko bat den.
18
Adibide gutxi batzuk jarriko ditugu, tokian tokiko hizkera ezagutzeak
daukan garran tzia eta ez ezagutzeak dakartzan arriskuak azpimarratzeko.
Uribe kosta osoan abaro dugu besteetan bere:i edo txara(ka) dena,
P. Galek Gorlizerako ondo seinalatu bezala. Erandioko lanean, baita Leioa-
koan ere, behin eta berriro hiztegitik ateratako abereentzako zuhaizpeko
babesgunea` adiera arrotza ematen digu I. Lasak. Aldapa, solo eta ortu le-
xemen sinonimoa dela sinestarazi nahi digute lasaikeria bera errepikatzea-
ren errepikatzeaz, konturatu gabe llosa erromantzearen kide koa dela, etxe
ondoko solo itxia`, alegia. Leioako Indurriena oikonimoaren etimo logia as-
matu nahian indurri huntz, huntzorri` haizeratzen da bertako euskalkian
holakorik dagoen egiaztatu gabe. Inguruan dugun bakarra int:urri da, ho-
rrela Gilisagastik Urdulizerako (2003: 136). N. Holmerrek (1977: 27) aldaki
sabaikari ahostuneko inddurri aldakia jaso zuen Fruizerako eta galdera iku-
rraz in(d)urri lematizatu. Oharkabean, horrela iragan da OEH-ra, Mitxele-
nak iragarritako proIezia metodologikoa beteaz. M. Gorrotxategik, Getxoko
Erromarasolo agronimoko erromara langa, lata` lexemaz egiten duen in-
terpretazio bitxiak (a Roma`) euskalkiaren beraren eta gehiagoren inoran-
tzia salatzen du. Txakurra:ena oikonimoan, txakur-a:a aza gailegoa` baino
ez dugu, ezizen gisa erabilia, ez **Txakurra :ena ez eta **Txakurras ere.
Zerrenda aisa luza liteke baina bego horretan.
Eskualdean ematen diren bi Ionetismo aipa daitezke berebat. Leioa eta
Erandio -il-, -in- multzoak sabaikaltzen ez dituen eremuaren muturrean
daude, ondoko Laukiz herriarekin kontraste argian, adibidez. Leioan Txu-
riena eta Urtiena baserriak, esaterako, Txurine eta Urtine ahoskatu izan dira,
nahiz eta Iort:a ( Inaurrit:a) ohikoagoa dirudien XIX. mendetik gutxienik,
beharbada taldea ez delako sekundarioa aurreko kasuetan bezala. Kontuak,
beti ere, azterketa arretatsuago bat eskatzen du. Bestalde, berezitasun dialek-
talak jagon behar direlako eta euskararen sistema graIikoak ere horrela eska-
tzen duelako, sobera leudeke nonahi sartzen dizkiguten graIia palatalak.
18
SteIan Ruhstaller (2010)-en artikulu gomendagarri batetik jasoa. Obra berean (Sousa
2010), kontraste zatarrean EAEko toponimiaz N. Mujikaren lan bat ere irakur daiteke.
458 ANDER ROS CUBAS
Beste Ienomeno interesgarri bat, Loiuko Kamiruaga izenerako Mitxe-
lenak (1955: 90) iradoki zuena -n- -r- aldaketarena da. Maiztasun handiz
ematen da Leioa erdigunea duen inguruan. Fenomenoari erreparatu izan ba-
liote bestelako iruzkinak irakurriko genituzkeen Leioako Domingorena edo
Getxoko Galarena oikonimoez.
2.2.3. Etimologia. saihestu beharreko tentabidea
Entzungor egiten jarraitzen diegu zuhurtziazko aldarriei, etimologiak ja-
kinmina pizten duenez saldu egiten baitu eta egorako altxagarri ezin hobea
bide baita. Autoritate hatsarriak azken garaiotan merke kotizatzen badira ere,
hona hemen, hona ekarri gaituen maisuaren aholku berretsia, berriro ere lexi-
kotik onomastikara estrapolatuta:
Por otra parte, la etimologia es algo que, en principio, debe mantenerse
cuidadosamente separada de la lexicograIia descriptiva. Hara Ialta decir,
ademas, que el estado de la etimologia vasca es todavia bastante primitivo?
(Mitxelena 1970: 35).
Mitxelena hil aurretik bere lagun eta onomastikan ez maisu txikiagoa izan
genuen E. Moreu-Reyk Kataluniako esperientziatik zekarkigun aholku bera:
La exigente tarea, eminentemente practica y positiva, de la recogida de
datos, no tiene porque compartir lecho con la Iuncion especulativa del eti-
mologo. () ReIlexion y especulacion sobre etimos parecen pertenecer a
otro capitulo (Moreu-Rey 1991: 42).
Forma modernoetan eta bakarretan oinarrituriko espekulazioak, beraz,
atrebentzia lotsagabeak baino ez dira. Holakoez josita daude Euskaltzain-
diaren babesean egindako lanak. Bereziki loratuak dira M. Gorrotxategi-
ren eskutikoak, baina ez dira Ialtan beste batzordekideenak ere, P. Galek eta
F. Mugurutzak auzo lotsarako ale andanatxoa utzi baitiz kigute. Leioako izan
baitugu hizpide nagusia aipa ditzagun laburki, corpusaren kritika ixtearren,
liburu horretako batzuk. Indurriena ez da, hurrengo kasu gehienetan bezala
datu hutsek salatzen digutenez, la casa del Hiedra`, Indianoena baizik; Do-
mingorrena ez da Domingo gorrarena` eta bai Domingo Urre (jaunar)ena`;
Otsobarrena ez da Otso Barren(en)a`, ezpada Otxoa Agirrena; Martiba-
rrena ez da Martin Barren(en)a`, Martin Ibarraena` baitugu; Txakurra:ena
ez da el que era perro`, Txakur-a:a ezizen dun batena baizik; Afilloena ez da
Trebiuko Agillo herriko batena, Afillo izengoitia zuenarena baizik; Anpo-
rrena nekez izan daiteke la casa del Tronco o de Cereza blanca`, ezta Mo-
txorrena la casa del Tronco` ere; Abranena ez da Abaroena oikonimo aren
irakurketa okerra, bai ausaz Abra(i)n deiturako batena; Marinerri ez da ba-
rrio del mar`, ezpada de la marineria`, Aketxe nekez lot daiteke aker lexe-
marekin, Zuhat:u zuhaitztzu` interpretazioak topiko gastatu Irogatu ga-
URIBEKO CORPUS ONOMASTIKOA 459
bea izaten jarraitzen du, Euskal Herriko guztiak horrela idaztera behartu nahi
bagaituzte ere. Ondi:-erako ematen duten la propiedad de Ondius` gehiago
da Iantasia beste deus baino. Azkenik, denbora ezen ez gaia agortu zaigu-
lako, Leioa herri izenerako *Leiona etimo bat postulatzea ez da ezer esa-
tea, edo txarragoa dena, obscurum per obscurius azaldu nahi izatea dugu, eta
bide batez Leioa, honelakoetan irizpide nagusia izan beharko zatekeen ahos-
kera errespe tatuta, Lefoa idatzi beharko litzatekeela estali nahi izatea, ezpada
Lexona, Leioa asmatu aurretik Leioako bertako jeltzaleek beraiek konplexu-
rik gabe idazten zuten bezala.
2.2.4. Semantika. e:deusaren irault:a
Ez dugu errepikatu behar onomen ezaugarririk behinena, esanahirik eza-
rena dela. Inbentario toponimikoetan sailkapen semantikoak baliatzea, beraz,
ez da oso kontsekuentea, batere praktikoa ez izateaz gainera. Toponimoen
osagaien araberako sailkapena baliatzen duten lanak, toponimian oinarritu-
riko lan lexikologikoak dira Iuntsean.
Hori baino txarragoa da, eta hortara berriro ere salatu beharrekoa, ono-
mastikatik kanpotik inposatu zaigun sailkapen oIiziala. Toponimoak be-
ren denotatu estralinguistikoen arabera sailkatzea toponomas tikaren sena-
ren bete-betean aurka doan ariketa da. Unescok bultzaturiko unibozitatea
eta komunikagarritasunaren hatsarriaren argudioa, onomastika ulertzen
ez duenaren autoritate argudio xantaiazkoa da. Onomastarentzat onoma
da abiapuntu bakarra, honek denotatu bakarra edo hamaika eduki. Bes-
terik da karto graIia apailatzeko kartograIoen arazoa, baina arazo hori ez
da onomastarena. Onomas tak ezin du onartu, ez dakit zer hastapenen ize-
nean onomen hautapen diskri minatzailea egitea. Horixe da, esaterako, Ber-
meoko toponimia obra erraldoia pobretzen eta neurri batean baliogabetzen
duen irizpidea (Ros 2007). Honetan, Euskaltzaindia Deustuko Unibertsita-
teko Nerea Mujikaren interes pertsonal eta ikusmoldera makurtu da, horixe
baita beronen esanetara Eusko Jaurlaritzako Hiz kuntz Politikatik bultzatu
den eredua:
Baina kasu gehienetan zerotik hasten den ikerlaria trebatu behar da, eta
hori izanen da Euskaltzaindiaren ordezkariaren eginbeharra. Lehenengo eta
behin ikerlariari azaldu behar zaio ikerketaren ardatza lekua dela, eta ez,
Euskaltzaindiak berak aspaldian egiten zuen bezala, izena (Gorrotxategi
2008c: 670).
GeograIo honek Eusko Jaurlaritzaren enkarguz prestatu Toponimia eta
kartografia. oinarri:ko eskuliburua (Mujika 2002) toponomastikari mesede
gutxi baina kalte handia egiten dion obra publiko oIiziala da. Ikusten denez,
mota guztietako harrak dauzkagu barreneraino sarturik eta ondorioz euskal
onomastika, oro har, harjoa dugu.
460 ANDER ROS CUBAS
3. Onomastikaren arautze eta normalizazioa
Normalizazioa, aipatu dugun Euskaltzaindiaren I:enak bildumak adierazi
bezala, azken pausua da, aurretik izenak, sailkatu, aztertu eta abar eskatzen
dituena. Kontraesan onartezina da, Le:amako Toponimia liburuan, besteak
beste, esplizitatu bezala, bilketa lan batek normalizazio helburu nagusia iza-
tea. Honi gaineratu behar zaizkio errespetatzen ez diren hiru arrazoi pisuzko,
normatibizazio lana mugatu beharko luketenak.
Lehendabizi, esparru pribatuaren inbasioa dugu. Joxerra Gartzia kaze-
tariak aspaldixkoan salatu zituen publikoan izena libre aukeratzeko Euskal-
tzaindiak jartzen zituen trabak. Izan ere, handia da inposaketa honek sor-
tzen duen ondoeza eta haserrea, oraindik orain Epaitegi eta Erregistroekin
egindako hitzar menei 'esker arazo bertsua pairatzen jarraitzen baitugu,
Espainiako legeak berak ponte-izenak aukeratzeko erabateko askatasunari
ezartzen zizkion hiru salbuespenetarik bat, izaera txikigarriko izenak jar-
tzearena, baliogabeturik geratu zen arren. Hitzarmen hauekin, Epaite giak,
legea interpretatzeko pertsonal euskalduna eduki behar izatetik exoneratu
zituen Euskal tzaindiak, ordainez legearen izpiritua bortxatzen duen izen-
degi oIizial bat prestatzearen eta izenen kudeaketa eskuratzearen trukez.
Izendegi horrek, beste aberrazio batzuen artean, euskararen sen eta histo-
riaren kontra jotzen duen mask. - / Iem. -a sistema asmatua inposatzen du,
Mitxelenaren lan bat (Mitxelena 1959) Ialtsutuz. Izan ere, beronek azter-
tzen dituen Frant:iskua eta tankerakoen -a morIema artikulua bide baita,
ez genero marka, eta euskararen sistema tradizionalak, Hegoaldeko sistema
batek behintzat, - emakumezkoen izenetarako baitu, eta ez alderantziz:
Inaxi, Antoni, Ze:ili, etabar. Horrenbestez, Oihan / Oihana moldeko be-
reizketa generikoak egitea, eta hedaduraz berez -a hori ez zuten izenetara
zabaltzea (Liernia, Goiuria, Lexuria, etab.) eldarnio oso baten beste pauso
bat baizik ez da.
Gauza berbera esan behar da toponimiaz ere, izenak esparru publikoak
ez diren ondasun higiezinei dagozkienean, etxe gehientsuenen kasua baita.
Hizkuntzaren normatibizazioan eta normalizazioan alde handia daramakigu-
ten katalanen eskarmentutik Moreu-Reyren hitzetan:
No puedo extenderme como quisiera sobre el caso de los antropoto-
ponimos (toponimos cuyo nucleo es un antroponimo), problema legal y
humano que clama al cielo. () repetidamente () hemos pedido para
cada antropotoponimo un examen particular, Irente a generalizaciones e
imposiciones que constituyen un atentado, creo yo, contra derechos ina-
lienables (Moreu-Rey 1991: 46).
Bigarren kontua da, onomastikarenganako begirune Ialta. Izen bereziak,
bereziak dira, uniIormizatzetik, estandarizatzetik, arautzetik libre behar dute-
nak, ezpada graIia hutsaz den bezanbatean. Berriro ere Moreu-Reyren aho-
tik:
URIBEKO CORPUS ONOMASTIKOA 461
EnIrente de la necesidad de normalizacion de todo el vocabulario
comun, por mas que me esIuerce no se me acude ninguna razon entien-
dase razon valida, racional, Iuncional, no mitica o de rutina, o elitista por
la cual habria que sujetar tambien a dicha uniIicacion, tanto el nombre de
lugar como de persona (Moreu-Rey 1991: 43).
Itzulpena ere, beste aldetik gurera sumatzen zenean salatu izan den be-
zala, onartezina da,
19
onomak per se itzulezinak baitira. Beste kontu oso ez-
berdina da geograIiatik inpo satu diguten generiko izendapen nahasgarriaz
erreIeritzen ditugun apelatiboak eta hizkuntzako gainerako elementu Iuntzio-
nalak momentuan momentuko hizkuntzan ematea.
Hirugarrenik eta azkenik, hizkuntzaren beraren sena errespetatu behar
da oroz gainetik. Normatibizatzaileak bere apetak, obsesioak eta inorantziak
alde batera utzi behar ditu eta hizkuntza bere horretan errespetatu. Biblia be-
zala itsuki bete beharreko Toponimia txikia araut:eko iri:pideak izeneko
Euskaltzaindiaren idazkiak (Gorrotxa tegi & Salaberri 2000)
20
baditu inter-
pretazio okerretatik inIeritutako hainbat kontu. Bide apelatiboa, esaterako,
hizkuntza arruntean bideak erreIeritzeko erabiltzen denean, hizkuntza biziko
izen arrunta da eta ez onoma, hortaz zentzugabekeria handia da ono mari lo-
turik idaztea, biak bat balira bezala. Ezberdina da, eta hortik interpretatu da
oker, bide baten ondoan daudelako bide osaga rria duten lursailen izenen ka-
sua. Esanak berdin balio du mendi izenerako ere.
Goikoa, be(he)koa, erdikoa, barria, :a(ha)rra eta abarreko espeziIika-
tzaileak ere, zenbaitetan Iosilizatu eta aglutinatzera jotzen badute ere, ele-
mentu independen teak dira, beste maila batekoak, ezin zaizkionak, aipatu
bide apelatiboaren kasuan bezala, berezko onomari itsasi. Irizpide itxurapeko
inposaketa arbitrario hauek eta beste hainbat hizkuntza molde arrotzez ari
dira gure bazterrak betetzen.
Ahozko erregistroari, erregistro eskolagabetuari gainera, dagozkion Ior-
mak bultza tzea, askotan Ialazia baliaturik, normatibizatzailearen eskumena
nabarmen gainditzen duen beste jokabide arrunta dugu geure artean. Aban-
doko Miribilla, Miravilla baino ez da izan dokumentazio aberats osoan
XVII. mendearen bukaeratik azaltzen hasten denetik. Biribila euskarakotik
datorrelakoa Mitxelenaren ahotan jartzea (Gorrotxategi 2000: 471),
21
mai-
suarekiko begirune Ialta barkagaitza da. Maila berekoak dira Okondo, Ur-
dua eta Bilbo bera ere, azken kasu honetan ahozko Iormaren aztarnak zaha-
rrak badira ere. Kataluniako kasua berriro geure eginda ezin gogoratu gabe
utzi ditzaket hitz argigarri hauek: 'No tenen cap dret els !lolegs nostlgics a
voler imposar canvis contra natura, basats en situacions de molt de temps en-
terrades, o totalment imaginades (Moreu-Rey 1981: 20).
19
'Una cosa es la normativitzacio ortogr!ca i una altra la traduccio (Prats 1981: 28).
20
Gerora, 2005-2006 urteetan, Deiker-ek erabilitakoekin adostu eta Eusko Jaurlaritzarako
eguneratuak.
21
Argudioaren gainerako Ialtsukeriek are gehiago zikintzen dute Mitxelenaren izena.
462 ANDER ROS CUBAS
Honelakoak dira Euskaltzaindiaren eta euskararen eta beronen norma-
lizazioaren izenean, Onomastika Batzordeko idazkariak eta bere taldeak in-
posatzen dituen astakeriak. Nik neuk ezin dut normaltasun hau ez ikusiarena
eginez onetsi, desarrazoi mukuru hau normaltasunez bizi. Gure proiektua,
Iuntsean, monopolio ustela paratu aurreko molde etiko eta metodologikotik
egindako egitasmoa da, aldi berean arlo teorikoan arazo zahar zenbaitetarako
irtenbide berriak proposatzen dituena.
4. Loietatik lokatzok
Asmoa genuen, baina lekurik ez, gurean onomastikaren ikasketak loka-
tzaren pare utzi dituen monopolio despotikoaren sorreraren nondik norakoak
azaltzeko, Correas maisuaren de aquellos polvos vienen estos barros buruan
genuela. Errenditu egin beharko gara esanez, geure Basauriko toponimia li-
buruari Onomasticon Jasconiae bilduman argitaratua izateko Lizundia jau-
nak jarritako betoak,
22
denboragarrenean jakin genuenez, beronek eraman
dituen Iinantza uharrekin lotua izan zela eta egun Erakunde osoaren ia irudi
publiko bakarra den Onomastika Batzordeko idazkari Mikel Gorrotxategi-
ren inguruko taldearen kutunkeria eta ustelkeria min izugarria ari zaizkiola
egiten onomastikari ez ezik, euskarari eta euskal kultura osoari ere. Labayru
ikastegia ere, diogun, bidenabar, politikarekiko harreman aitortezinez baliatu
izan zen besteek utzi zieten bitartean toponimia proiektuak beraganatzeko,
Etxebarriko toponimia enkargu aren gauerdiko esleipen lotsagarria, kasu.
Bien bitartean, euskal kulturaren historia beltza idazten denerako materiala
pilatzen jarraituko dugu.
5. Uribeko Corpus Onomastikoa (UCO) proiektua
Labur beharrez, azaleko ezaugarri batzuk baino ez ditugu azalduko.
Proiektua mamitzen joan ahala aukera gehiago izango da xehetasun gehiago
eman ditzagun. Egi tasmoaren ezaugarririk behinenak nabarmendu beharko
bagenitu, eskualde historiko zabal bat aztergai hartu izana, toponimia eta an-
troponimia, biak ere lato sensu hartuta, eta azkenik paradigma onomastiko
zaharberrituari eutsi izana aipatu litezke.
Uribe merindade historikoa hartu dugu egitasmoaren esparrutzat. Errea-
litate historiko eta linguistiko konplexu eta aldakorra dugu Uribe. Jurisdik-
zioari dagokionez indepen denteak baziren ere, Uribeko esparru geograIikoko
bost hiribilduak (Bilbao, Mungia, Plentzia, Larrabetzu eta Ugao) eta tradizio-
22
Betoaren benetako arrazoiak artean ezagutzen ez genituela, 'arrazoi edota desarrazoi
ulergarri edota ulergaitzak diplomatiko batez ixten genuen kontua liburuaren sarreran. Orain,
arrazoiez gain ondorioak ere ikusita, kontua ustel gainean itxi zela erraz uler daiteke.
URIBEKO CORPUS ONOMASTIKOA 463
nalki merindadekoak izan ez diren baina beronekin bateko edo besteko harre-
man historiko eta geograIikoak izan dituzten Arrieta, Bedia eta Zeberio uda-
lerriak ere gaineratu ditugu. Mungia, hiribilduak eta elizateak osatzen zuten,
hiribilduak eskualde osoan barrena oraintsura arte izan dituen uriau:o zeri-
tzen enklabe ugariak barne. Larrauri eta Laukariz elizateek ere osatzen zuten
Mungia, baina ez baitzuten independentziarik sekula lortu ezta bizitza admi-
nistratibo propiorik ere, Mungia barruan aztertu ditugu, bereizketarik egin
gabe. Zeberioren jurisdikzioa Ugao hiribilduaren eta Olabarrieta elizatearen
artean banatuta zegoelarik, eguneko udalerria hartu dugu oinarri. Arranku-
diaga eta Zollo, egun administratiboki bat eginda badaude ere, independen-
teak izan dira orain asko ez arte, eta halaxe hartu ditugu, Arrigorriaga eta
Alonsotegi bezalaxe. Barakaldok ere ezaugarri propioak ditu, halako moldez
non inoiz Uribetik kanpo ere izan den. Ehun urtez Alonsotegi barneratuta
izan zuen eta honekin batera Uribe osoko alde erdaldunena osatzen zuen.
Bedia Galdakaoren 'kolazioa izan zen behinola, herriaren egungo ahozko
izendapenak salatzen duenez. Denen erdian, Bilbao hiribildua dugu, orain
ehun urte inguru irentsitako elizateekin batera, Abando lehenago eta Deustua
eta Begoa geroxeago. Guztira 44 udalerri horietatik 5, egun beste udalerri
batzuetan sartuta edo haiekin elkartuta eta 620,55 km karratu. Bizkai osoa-
ren bi zazpiren bat, eta Bizkaia euskaldunaren ia bi bosten.
Kronologiari dagokionez, 1860 urtea jarri dugu jomuga. Arrazoiak ani-
tzak dira. Laburki esanda, orduan Iinkatzen delako onomastikarako aro mo-
dernoa, eta oro har eskuragarriago dugulako inIormazio zabal eta zehatza.
Izan ere, Jabego Erregistroez gain udal artxibo gehienek gorde izan dute ho-
beto txartoago harrezkeroko dokumentazio nahikoa.
Dokumentazio notarialari eman diogu lehentasuna. Honetan ere, arrazoiak
anitzak dira. Batetik eta nagusiki, inIormazio iturri inoratuena eta kasu asko-
tan mespretxatua izan delako, denetan aberatsena izanik ere. Funts notarial
osoa miatzea ezinezkoa da pertsona bakar batentzat, bereziki Bilbaoko do-
kumentazio erraldoiak daukan tamai narengatik. Horrenbestez, zenbait akota-
zio egin beharrean suertatu gara. Hustutako beste artxibo eta Iuntsak Bizkaiko
Foru Agiritegiko sail judiziala eta administratiboa izan dira batik bat, Biz-
kaiko Elizaren Histori Artxiboarekin eta Valladolideko Chancilleriako Reales
Ejecutorias deritzenekin batera. Udal artxiboetan, beste Iuntsekin egin bezala,
1860ra arteko guztia miatzen gabiltza. Dokumentazio iturri txikiagoei ere ez
diegu muzinik egin, artxibo pribatu zenbait kontuan hartuz, Boluetako Santa
Ana Iabrikako artxibo txiki baina interesgarria, esaterako.
Antroponimiari dagokionez, izengoitietan jarri dugu berebiziko arreta,
orain artean gure eskualderako kasik ez direlako jaso eta toponimo asko eta
asko, oikonimoak bereziki, ulertzeko ezinbestekoak direlako. Pertsona ize-
nak ez ditugu sistematikoki, baina bai hautaz, bildu, materialak ez baitu abe-
rastasun handirik eskaintzen. Deituren kasuan, lehen agerpenak jasotzen aha-
legindu gara, nahiz eta a priori zaila den lehen dabiziko agerpenak zein diren
jakitea.
464 ANDER ROS CUBAS
Egitasmoa, beronen azken bultzada eta diseinua 2011. urtekoak badira
ere, gora behera askorekin orain hogei urte luze abiatu zen, NaIarroako topo-
nimia biltzeko proiektu erraldoi bat, gero Nafarroako toponimia eta mapa-
gint:a izango zena, zapuztuta etxera itzulitakoan, Basauriko toponimia jaso-
tzeko enkargua luzatu zidatenean. Harrezkero, Bilbao eta orain berau osatzen
duten Abando, Begoa eta Deustua elizate historikoetako eta Galdakaoko to-
ponimia biltzeko proiektuak burutu nituen. Orain, dena ondo bidean, beste
hiru urte eman beharko nituzke bilketa nagusia burutzeko. Lehenengo per-
tsonan mintzo naiz orain, neroni ari naizelako bakarlanean, neure poltsikotik
ordain dutako aldian aldiko laguntzak gorabehera.
Bataz beste, lurraldearen kilometro karratuko 50 bat toponimo biltzea au-
rreikusi da eta toponimo bakoitzeko 10 erregistro. Orotara, 31.000 toponimo
ezberdin eta 310.000 erresgistro, 7.750 artxibo ordutan biltzekoak. Horieta-
rik herena bildurik dago jada.
Arlo teorikoan, onomastikaren bi alderdi, baina ez jakina bi alderdi baka-
rrak, diren toponimia eta antroponimia hartu ditugu aztergai, eta hauetan es-
kuarki nahasten diren azpisailak bereiztu ditugu. Oikonimia bereziki, kuanti-
tatiboki berebiziko pisua eta ontologikoki aparteko izaera dituelako, berezko
toponimiatik banatu dugu. Onomak eta sintagma onimikoak ere ezberdindu
ditugu errotik; baita, onomatizazio prozesua kontuan hartuta, berezko ono-
mak direnak eta ez direnak, prozesua buruturik gabe dutenak batera edo bes-
tera baitezpada lerratuta. Goian salatu sailkapen geograIikoaren aurrean,
sailkapen onomastikoa baliatu dugu momentuoro, onoma harturik ardatz ba-
kartzat, ez honen erreIerente estralinguistikoa. Terminologia ere, gaurkotu
egin dugu, aspalditik salatuta eta komunitate onomastikoan erreIusatuta dau-
den toponimia nagusia / txikia, espe:ifiko / generiko eta horrelakoen ordez,
onomastika rekin koherenteak diren terminoak hobetsiz.
6. Bibliografia
Allika, I. & B. Uriarte, 2007, Bermeoko toponimia. Bermeotarren i:ana i:enetan,
Bermeoko udala, Bermeo.
Ariza Viguera, M., 1981, Intento de bibliografia de la onomastica hispanica, Uni-
versidad de Extremadura, Caceres.
Baylon, Ch. & P. Fabre, 1982, Les noms de lieux et de personnes, editions Fernand
Nathan, Paris.
Blecua, A., 1983, Manual de critica textual, Literatura y Sociedad 33, Castalia, Ma-
dril.
Euskaltzaindia, 2008, Toponimia administra:ioaren eguneroko fardunean, Pla:abe-
rri 68. Kontsultagai: http://www.euskaltzaindia.net/dok/plazaberri/0068/index.
html.
Garcia Ariza, J., 2000, 'BibliograIia critica de toponomastica vasca, complemento
del Onomasticon Vasconiae, in M. Gorrotxategi & H. Knrr (prest.), II. Ono-
mastika Jardunaldien Agiriak. Urdua, 1987, Euskaltzaindia, Bilbao, 285-289.
URIBEKO CORPUS ONOMASTIKOA 465
Gale, P., 2004, 'Le:amako toponimia lanaren gaineko ekarpen kritikoa, Euskera 49:
2, 709-724.
, 2007, 'Toponimia ikerketak zergatik, zertarako, FLJ 104, 161-172.
, 2008, 'Bermeoko toponimia lanaren azterketa kritikoa, Euskera 53: 3, 727-803.
Gilisagasti, I., 2003, Urduli: aldeko berba lapikokoa, Bilbao.
Gordon Peral, M.A. (koord.), 2010, Toponimia de Espaa. estado actual v perspec-
tivas de la investigacion |Patronymica Romana 24|, De Gruyter, Berlin.
Gorrotxategi, M., 2000, 'Sustitucion y alteracion de toponimos en las Encartaciones
de Bizkaia, FLJ 85, 467-486.
, 2008a, 'Galdamesko toponimiaz zenbait ohar, III. Onomastika Jardunaldien
Agiriak. Li:arra, 1990, Onomasticon Vasconiae 7, Euskaltzaindia, Bilbao.
, 2008b, 'Metodologia en trabajos de toponimia local, la experiencia de Euskal
Herria, in A. Valls Morague et al. (koord.), III Seminari de Metodologia en To-
ponimia i Normalit:acio Lingistica (2007), Universitat de les Illes Balears,
Palma, 39-68.
, 2008c, 'Toponimia ikerketak: prozedura eta urratsak, Euskera 53: 3, 663-691.
& I. Lasa, 2011, Gernika-Lumoko Toponimia, Gernikako Udala, Gernika.
, , G. Ugarte, 2012, Leioako leku-i:enak, Izenak Bilduma 2, Euskal tzaindia, Bil-
bao.
& P. Salaberri, 2000, 'Toponimia txikia arautzeko irizpideak, Euskera 45: 1,
273-314.
& S. Suso, 2004, Getxoko leku i:enak, Getxoko udala, Getxo.
Holmer, N., 1977, 'Apuntes vizcainos (Tercera parte). Indice y vocabulario,
ASJU 11, 3-47.
Iigo, A., 1997, Toponomastica historica del valle de Santesteban de Lerin, NaIa-
rroako Gobernua, Iruea.
& P. Gale, 2005, 'Euskal Corpus Onomastikoa, Euskera 50: 1, 49-105.
Irigoyen, A. & E. Olasolo, 1997, Nombres de familia v oiconimos en las foguera cio-
nes de Bi:kaia de los siglos XJII v XJIII, Bizkaiko Batzar Nagusiak, Bilbao.
Kerexeta, J., 1970-1980, Diccionario onomastico v heraldico vasco, 7 lib., La Gran
Enciclopedia Vasca, Bilbao.
, 1987-1988, Casas solariegas de Bi:kaia, 2 lib., Wilsen, Bilbao.
, 1992, Fogueraciones de Bi:kaia del siglo XJIII, Labayru Ikastegia, Bilbao.
Lasa, I., 2009, Erandioko toponimia, Erandioko udala, Erandio. Online kontsultagai:
http://www.toponimia.biz/erandio/.
Mitxelena, K., 1955, Apellidos vascos, Biblioteca Vascongada de Amigos del Pais,
Donostia, 2. edizioa ( OC IX, 1-235).
, 1959, 'Sobre -a en los nombres vascos de persona, Euskera 4, 5-10 ( OC IX,
451-6)
, 1966, 'Azkue LexicograIo, in Michelena, L.; Caro Baroja, J. y Tovar, A.,
Don Resurreccion Maria de A:kue. lexicografo, fol klorista v gramatico. Conme-
moracion del centenario del nacimiento del filologo vasco, Junta de Cultura de
Vizcaya, Bilbao, 15-37 ( OC X, 215-31)
, 1970, Estudio sobre las fuentes del diccionario de A:kue, Centro de Estu dios
Histo ricos de Vizcaya, Bilbao ( OC VIII, 29-191)
Moreu-Rey, E., 1981, 'Sobre els noms propis andorrans, Colloqui dAndorra, But-
lleti Interior de la Societat dOnomastic 4, 14-26.
466 ANDER ROS CUBAS
, 1991, 'Recogida, clasiIicacion, normalizacion de un corpus toponi mico: conside-
raciones criticas sobre su problematica segun nuestra experiencia en Catalunya,
in I. Onomastika Jardunaldien Agiriak. Gastei:, 1986, Euskaltzaindia, Bilbao,
37-47.
Mujika, N., 2002, Toponimia eta kartografia. oinarri:ko eskuliburua, Eusko Jaurla-
ritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz.
, 2010, 'Bilingismo, toponimia y cartograIia en la Comunidad Auto noma del Pais
Vasco, in Sousa Fernandez (arg.), 73-102.
Perdiguero, H., 2003, Lengua romance en textos latinos de la Edad Media. sobre los
origenes del castellano escrito, Universidad de Burgos, Burgos.
Prats Sobrepere, J., 1981, 'Ferran Jove i Hortoneda: Toponimia de Les Borges del
Camp i del seu terme municipal, 1981, Butlleti Interior de la Societat dOno-
mastic 6, 25-28.
Ros Cubas, A., 1987, 'Ekdotika kartograIikoa, Bilbo eta Arrigorriagako toponimia
eta mapagintzaz, Enseiukarrean 3, 37-63.
, 2007, 'Allika, Irune; Uriarte, Bitor. Bermeoko Toponimia. Bermeotarren i:ana
i:enetan, RIEJ 52: 2, 473-476.
& J.M. Cabello, 1997, Basauriko toponimia, Labayru, Bilbao.
Ruhstaller, S., 2010, 'Toponimia y geograIia lingistica medieval, in Sousa Fernan-
dez (arg.), 129-146.
Sousa Fernandez, X. (arg.), 2010, Toponimia e cartografia, Consello da Cultura Ga-
lega - Instituto da Lingua Galega, Santiago de Compostela.
Wyld, H.C.K., 1911, The Place Names of Lancashire. Their Origin and Historv,
Constable and Company, London.
Aurkibidea / Indice / Table oI contents
Hitzaurrea / Prologo / PreIace . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . XVII
TXOSTENAK ETA KOMUNIKAZIOAK / PONENCIAS Y COMUNICACIONES /
INVITED PAPERS AND COMMUNICATIONS
El toponimo Trevio y la prevalencia de errores de historiograIia lingistica
The place name Trevio and the prevalence of errors in linguistic histo-
riographv
JOSEBA ABAITUA ODRIOZOLA (Universidad de Deusto) & MIKEL UNZUETA
PORTILLA (Diputacion Foral de Bizkaia) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3
Kolokazioak: OEH eta egungo erabilera
Collocations. The OEH and contemporarv use
XABIER ALTZIBAR & JUAN CARLOS ODRIOZOLA (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . 23
Euskal aditz jokatuaren osaeraz eta jatorriaz zenbait ohar
Some observations on the origin and composition of confugated verbs in Basque
BORJA ARIZTIMUO LOPEZ (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41
Txistukarien neutralizazioa mendebaldeko euskaran XVI-XVIII. mendeen bi-
tartean (lehen hurbilketa)
Sibilant neutralisation in Western Basque between the 16th and 18th centu-
ries (an initial approach)
UDANE ATUTXA (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 61
Euskalkien historiaz: Lapurdi eta NaIarroa Garaia
On the historv of Basque dialects. Labourdin and High Navarrese
IAKI CAMINO (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 77
Aparicion y evolucion de esquemas de valencia no canonicos y ergatividad
The appearance and evolution of non-canonical valencv pattern svstems and
ergativitv
DENIS CREISSELS (Universidad de Lyon II) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 141
Euskal azentueren historiaz
On the historv of the Basque accentual svstems
ANDER EGURTZEGI & GORKA ELORDIETA (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . 163
Basque spatial cases and the ergative-absolutive syncretism
RICARDO ETXEPARE (IKER-UMR5478, CNRS) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 187
Las reglas del juego. Notas para una nocion de ley morIologica
The rules of the game. Notes for a notion of morphological law
CARLOS GARCIA CASTILLERO (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 213
Instrumentalaz gogoratuz, instrumentuaz haratago. Kasuaren izaera tipolo-
gian eta euskararen bilakabidea
Recalling the instrumental, bevond the instrument. The nature of the case in
tvpologv and the evolution of Basque
IVAN IGARTUA (UPV/EHU) & EKAITZ SANTAZILIA (UPNA/NUP & UPV/EHU) 227
Hasperenaren galera Iparraldeko euskaran
The loss of aspiration in Northern Basque
OROITZ JAUREGI (UPV/EHU) & IRANTZU EPELDE (IKER-UMR5478) . . . . . . 245
Euskarazko egitura erresultatiboen diakronia
The diachronv of Basque resultative constructions
DOROTA KRAJEWSKA (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 263
Euskararen historiaurrearen berreraiketa sakonagorako: Iorma kanonikoa,
tipologia holistikoa, kronologia eta gramatikalizazioa
Towards a more profound reconstruction of prehistoric Basque. Canonical
form, holistic tvpologv, chronologv and grammaticalisation
JOSEBA A. LAKARRA (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 275
Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757): lehen hurbilketa
The letters in Basque from the ship Le Dauphin (1757). An initial approach
XABIER LAMIKIZ (UPV/EHU), MANUEL PADILLA (UPV/EHU & IKER-UMR
5478) & XARLES VIDEGAIN (UPPA & IKER-UMR5478) . . . . . . . . . . . . . . . . 325
Euskaldunen jatorria eta berezitasun genetikoa eztabaidan
The debate on Basque origins and genetic singularitv
SAIOA LOPEZ, NESKUTS IZAGIRRE & SANTOS ALONSO (UPV/EHU) . . . . . . . . 343
Ergatibitate hautsiaz. Zergatik ote da orainaldia iraganaldi/irrealisa baino
ergatiboagoa?
Split ergativitv. Whv is the present more ergative than the past/irrealis?
MIKEL MARTINEZ ARETA (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 353
XIV AURKIBIDEA / NDICE / TABLE OF CONTENTS
AURKIBIDEA / NDICE / TABLE OF CONTENTS XV
Ohar bat |partizipioa foan/eraman, eroan| periIrasiaren diakroniari buruz
A note on the diachronv of the periphrasis [participle joan go / eraman,
eroan bring]
CELINE MOUNOLE (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 369
(Des)genitibizazioaren historiaz gehiago: genitibozko subjektu iragangaitzak
(ISGEN) ekialdeko euskaran
More on the historv of (de)genitivi:ation. Intransitive subfects genitive (ISGEN)
in Eastern Basque
MANUEL PADILLA MOYANO (UPV/EHU & IKER-UMR5478) . . . . . . . . . . . . 383
Basque in the Becerro. Basque names and language in the Becerro Galicano
oI San Millan
DAVID PETERSON (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 405
Euskararen dialektalizazioaren hastapenetarantz: konbergentzia eta diber-
gentzia prozesuak Erdi Aroan
Towards the beginnings of Basque dialecti:ation. The process of converg-
ence and divergence in the Middle Ages
URTZI REGUERO UGARTE (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 431
Uribeko Corpus Onomastikoa (UCO)
The Onomastic Corpus of Uribe (UCO)
ANDER ROS CUBAS (Barakaldoko HEO) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 445
Aspectos del desarrollo de la lingistica historica en los siglos XIX y XX
Aspects of the development of historical linguistics in the 19th and 20th cen-
turies
PIERRE SWIGGERS (Universidad de Lovaina) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 467
Testuak kokatuz dialektologia historikoan: egiteetatik metodologiara
Situating texts in historical dialectologv. From acts to methodologv
KOLDO ULIBARRI ORUETA (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 511
Euskal Filologia. Zer (ez) dakigu 25 urte beranduago?
Basque Philologv. What do(nt) we know twentv-five vears later on?
BLANCA URGELL (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 533
Vasco y gascon en el Thesaurus Polvglottus (1603) de Megiser
Basque and Gascon in the Thesaurus Polyglottus (1603) bv Megiser
JOSU M. ZULAIKA HERNANDEZ (Eusko Ikaskuntza) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 571
Oharrak Nerbioi ibarreko euskara zaharraz eta Jiva Jesus testuaren jatorriaz
Notes on the old Basque of the Nervion Estuarv and the origins of the Viva
Jesus text
ENEKO ZULOAGA (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 593
XVI AURKIBIDEA / NDICE / TABLE OF CONTENTS
KOLDO MITXELENAREN OBRA 25 URTE GEROAGO /
LA OBRA DE LUIS MICHELENA 25 AOS DESPUES /
KOLDO MITXELENA`S WORK 25 YEARS LATER
Sobre Lenguas v Protolenguas
About Lenguas y Protolenguas
JOAQUIN GORROCHATEGUI (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 613
La lingistica iberica antes y despues de Luis Michelena
Iberian linguistics before and after Luis Michelena
JAVIER DE HOZ (Universidad Complutense) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 643
Apellidos Jascos eta Mitxelenaren onomastika lanak
Apellidos Vascos and Mitxelenas onomastic work
PATXI SALABERRI ZARATIEGI (UPNA/NUP & Euskaltzaindia) . . . . . . . . . . . . 673
Fonetica historica vasca, hitz eraketaren morIonologia eta neutralizazio
erraldoiak
Fonetica historica vasca, word formation morphonologv and massive neu-
trali:ation
MIREN LOURDES OEDERRA (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 699
Textos Arcaicos Jascos 50 urte geroago
Textos Arcaicos Vascos fiftv vears later
GIDOR BILBAO (UPV/EHU) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 717
Euskal literaturaren historiaz Koldo Mitxelenak Iinkatu zuen eredu historio-
graIikoa
The historiographic model established bv Koldo Mitxelena on a historv of
Basque literature
JON CASENAVE (Universite de Bordeux 3 & IKER-UMR5478) . . . . . . . . . . . 729
Koldo Mitxelena, critico de cine en euskera durante el Iranquismo
Koldo Mitxelena, film critic in Basque language during the Franco vears
JOXEAN FERNANDEZ (Euskadiko Filmategia & Universite de Nantes) . . . . . . 743
English Abstracts of the Articles . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 755

Anda mungkin juga menyukai