Anda di halaman 1dari 3

1.

Gure gizartean, printzipio horren aplikapenaren adibide izan daitezken egoerak inbentariatuko ditugu.

Aukera berdintasuna kontzeptua, gizaki guztiak maila berean tratatzea eta aukera berdinak izatean datza. Hau, bizitzako alor askotan aplika daiteke, besteak beste hezkuntzan, kulturan, arrazan, sexuan, generoan etab. Kontzeptu hau modu ezberdinetan interpretatu daitekeela ohartu gara talde handian hitz egin ondoren; aukera berdintasuna kontzeptuak gure ustez bi interpretazio oso ezberdin eduki ditzakeela.

Irudian oso argi azaltzen dira gure bi interpretazioak. Ezkerreko aldean, hirurei aukera berdina eskaintzen zaie baliabide aldetik (kaxak, hezkuntzan duen adierazpena irakasleak ematen diena izango litzateke), eskuinekoan berriz, baliabide aldetik ez dute aukera berdinik, baina helburu aldetik ( partidua ikustea, hezkuntzan denek lortu beharreko helburua izango litzateke) orekatuak daude, beraz, aukera berdintasuna zentzu horretan, badute. Gure gaia eskola inklusiboa izanik, eskuineko irudiak

definitzen du guretzako aipatutako kontzeptu hau. Gure ustez, aplikapenari dagokionez, gizartearen alor askotan aukera berdintasuna lortzen saiatzen gara; adibidez, Donostian, zebrabideetan itsuak pasatu ahal izateko soinudun semaforoak jarri dituzte, Dbus autobus zerbitzuak gurpildun aulkian dauden pertsonei bertan garraiatzeko aukera ematen die plataforma baten bitartez. Dena den,

beste leku askotan iniziatiba hau ez da martxan jarri, beraz, esan dezakegu aukera berdintasuna ez dagoela orokortuta, ez da guztizkoa. Horrez gain aldaketa batzuk eman dira hezkuntza arloan, adibidez; lehen, gizonak eta goi mailakoak bakarrik parte hartu zezaketen, baina gaur egun emakumeak eta maila ekonomiko baxuenekoak ere hezkuntzarako eskubidea dute. Beraz, nahiz eta aukera berdintasuna ez den guztizkoa aurrerapausoak ematen ari gara. Talde handian gai honen inguruan eztabaidatzen hasi garenean, gure ideia apur bat aldatu dugu manifestazio kontzeptuaren inguruan hitz egin dugulako, hau aproposa iruditu zaigu aukera berdintasunaren adibide garbi gisa. Izan ere, pertsona orok du bertara joateko aukera, ez da dirurik behar doakoa delako eta norberaren pentsamendua adierazten da.

2.

Printzipio honen ondorio pedagogikoak argitzen saiatuko gara, gelan eta eskolan aplikatzerakoan izan ditzakegun gora-beherak aurreikusiz, hain zuzen ere

Aurreko galderan, aukera berdintasuna eskuineko irudiak definitzen duela adostu dugu; honela izanik, uste dugu eskolan aplikatzerakoan hainbat gora-behera egon litezkeela. Ikasle guztiek irakaslearen arreta bereganatu nahi dute, irakasleak aukera berdintasuna aplikatuz, ikasleen beharren arabera, laguntza gehiago eskainiko die batzuei. Hala, laguntza gutxien eskainiko dien ikasleek frustraziora joko dute, beraiek ere irakaslearen arreta nahi dutelako. Fenomeno hau, aurtengo praktika aldian ikusi ahal izan dugu; ikasle guztiek gure arreta nahi zuten uneor o, eta batekin bestearekin baino denbora gehiago egoten ginenean, besteak haserretu egiten ziren.

Talde txikiko hausnarketa izan da, aukera berdintasuna hezkuntzan lortzea utopia bat dela. Hala ere, utopia honetara heltzeko bide egokiena proiektuen bidezko hezkuntza da. Bertan, ikasleek aukeratzen dituzte landu nahi dituzten gaiak, horrenbestez ez daukate baliabide didaktikorik (testuliburuak). Era honetan ikasle autonomoak sortzen dira, eurek bakarrik aukeratu behar dutelako. Beraien arteko harremanak sendotzeko aukera dute, erabakiak hartzeko orduan denen parte hartzea eta komunikazioa sustatzen delako.

Garrantzitsua iruditzen zaigu, hezkuntza komunitateko partaide guztiak parte hartzea ikasleen garapenean, hau da, irakasle, familia, gizarte zerbitzuak, instituzio desberdinak etab.

Ondorioz,

aukera

berdintasuna

lortzeko

bidean

gehien

hurbiltzen

den

irakaskuntza-ikaskuntza eredua, ikas komunitatea izango litzateke. Irakaskuntzaikaskuntza eredu honetan, proiektuka egiten da lan, bakoitzaren erritmoa errespetatzen da nahiz eta helmuga bera izan guztiek. Honez gain, familiaren parte hartze handia dago eredu honetan, izan ere, erabakiak ikasle, irakasle eta gurasoen artean hartzen dira. Bestetik, ohikoa da gelan boluntarioak edukitzea txokotan lan egin ahal izateko eta heldu baten laguntza edukitzeko, bertan, nahiz eta irakasleak guztiei denbora berdina ez eskaini, beti izango dute heldu baten laguntza.

Anda mungkin juga menyukai