Anda di halaman 1dari 1

8 euskal deitura film ospetsuan, Rafa (sevillarra) Amaiaz (euskalduna) maitemintze

n da, eta, bere maitearen atzetik Euskadira etorrita, ezin konta ahala komeria e
ta korapilo barregarri gertatzen zaizkio hemen.
Filmak izugarrizko arrakasta izan du, eta ez soilik zinema aretoetan; izan ere,
filmeko irudiak grabatzeko aukeratutako parajeek publikoaren arreta erakarri dut
e.
Ezagutu nahi dituzu toki horiek? Filmaren kokagune ikusgarriez gainera, haietati
k hurbil dauden beste norako batzuk proposatzen dizkizugu, Euskadiko bisitaren o
sagarri.
Zumaia
Gipuzkoako kostaldearen zatitik ederrenetako batean dago Zumaia, Urola eta Narro
ndo ibaiek bat egiten duten badian. Erakargarri egiten duten elementu asko ditu:
bi hondartza, alde zahar historiko interesgarria, kirol- portu modernoa eta ost
alaritza eskaintza zabala. Hori guztia, gainera, itsaslabar malkartsuetan amaitz
en diren mendi berdeek inguratuta.
Alde zaharrean hasiko dugu herria ezagutzeko ibilaldia. Erdi Aroko itxura dauka
oraindik ere. Bertan, XIII. mendeko San Pedro parrokia gotikoa gailentzen da bes
te eraikin guztien artean, harri puska handi bat bailitzan. Kanpotik, apaingarri
rik ez duen gotorleku itxurako eraikin sendoa da. Nabe bakarra dauka. Barrualdea
, aldiz, gotikoaren adibiderik ederrenetakoa da. Monumentu nazional izendatutako
Juan de Antxietaren erretaula bikaina nabarmentzen da bertan.
Atsegina da benetan Zumaiako karrika estu eta aldapatsuetan ibiltzea eta beste h
ainbat eraikin interesgarri ikustea, Zumaia eta Ubillos jauregiak eta Olazabal e
ta Goikotorre etxeak, esaterako.
Itzurun eta Santiago hondartzak
Itzurungo hondartza da erdigunetik hurbilen dagoena. San Telmo baselizaren babes
ean dago, itsasora zabalik. Bertako hareak eta urak iodo asko dute eta, beraz, m
esedegarriak dira osasunerako. Santiago hondartza, ostera, Zumaiako ekialdeko mu
turrean dago, Urola ibaiaren bokalean sortzen diren paduren ondoan. Hareatza ede
rra da eta Zuloaga Museotik gertu dago. Eibarko margolari entzutetsuaren etxe-ta
ilerra kapera ez ezik ostatua ere izan zen antzina Donejakue Bidean. Artistaren
bildumaren zati handi bat dago bertan.

Anda mungkin juga menyukai