Anda di halaman 1dari 5

Alexander Silva

Naroa Odriozola
Itziar Viana

Fecha de impresión 28/12/09


1/5
Alexander Silva
Naroa Odriozola
Itziar Viana

ANTENA 3

Sarrera:

Antena 3 espainiako hirugarren telebista katea da, kronologikoki. Felipe


Gonzalezen gobernuak hiru lizentzia banatu zituenean lortu zuen Antena 3ek
irekian emititzeko lizentzia.Beste bi lizentziak Telecincok, irekian emititzeko ere,
eta Canal Plusek, kodifikatuan emititzeko, lortu zituzten. Antena 3ek enpresa-
telebista espainol pribatua izanda irekitik emititzen du bere sorreratik
Lehen momentuan San Sebastian de los Reyesetik emititzen zuen bere
programazioa guztia. Egun, telebistaren kokagune zentrala bertan badago ere,
erkidego guztietan ditu telebista egoitzak.

Antena 3 Grupo A3eko sortzaile eta kidea da. Bertan Onda Cero, Europa FM,
Ediciones Planeta eta bestelako enpresek parte hartzen dute. Antena 3
Multimedia filiala ere sortu zuten taldearen eta telebistaren web atariak
kudeatzeko.

Katearen web orriaren nondik norakoak:

Web orrialdearen sorreratik oso puntako informazio eta programazioa izan du


Antena 3eko web orriak. Aurkikuntza edo sorkuntza desberdinak egin ditu
historian zehar web orria kudeatzen duen taldeak. Urtean urteko aurrerakuntzak
baliatu ditu bere ikuslegora gehiago hurbiltzeko. Teleporlared izan zen
berrikuntza handienetakoa. Bertan taldeko telebista kanal desberdinak internet
bidez emititzeko balio du. Hau da, Antena 3, Antena Nova, Antena Neox,
A3noticias eta VerT telebistak emititzeko.

2007an Tuclip.com zerbitzua eskaini zuten sarean. Web atari honek ikusleen
eta katearen bezero desberdinen bideoak biltzeko eginda dago. Youtube
moduko zerbitzu bat. Desberdintasuna, bertan jasotako klipen artean batzuk
aukeratzen dira telebistan bertan emititzeko. Hau da bideo domestikoak
telebistan agertzeko aukera dute. Beti ere, internetez telebistari eskaintzen
zaizkion momentuan telebistaren jabetzaren parte direla gogoratuz. Honekin
batera, gogoratu behar da Antena 3 izan zela Europako bigarren telebista katea
YOUTUBEn kanal pribatua izan zuena. Oraindik atal hau mantentzen du.

2008an Antena 3 videos kanala argitaratu zuen sarean. Bere kanal


desberdinetan ikusitako programa, telesail edo filmen kapitulu osoak ikusi ahal
izateko. Horrela, webari zuku gehien ateratzen dion kateen artean kokatuz.

Fecha de impresión 28/12/09


2/5
Alexander Silva
Naroa Odriozola
Itziar Viana

Webaren antolaketa:

Kolorea
Bost edo sei zutabetan antolatzen da web atari guztia. Zaila da erabakitzea
webaren plantila nolakoa den. Oso dinamikoa da, beraz, ezin da ziur erabaki.

Koloreei dagokionez, oso koloretsua eta dinamikoa da web ataria. Baina


gehien ikusten den kolorea, laranja eta grisa da. Beti fondo txuri baten gainean.
Esanahi desberdinekin erlazionatu daiteke. Alde batetik taldearen eta katearen
korporatibismoa bultzatzeko erabilitako gaia da. Horregatik laranja da leku
gehienetan ikusten dugun kolorea.
Informazioari dagokionez, fondo txuria izateak medioaren gardentasuna,
garbitasuna gogoratzen du. Dituen ukitu grisak seriotasuna eta prestigioaren
seinale izan daitezke, baina web serioegia izateko gogoa “ez” dutenez, kolore
laranja gehitzen diote. Modernoa, gaztea, berria eta gertukoa adierazteko.
Koloreen erabilerari erreparatuz, oso ondo antolatuta eta aukeratuta daude.
Webaren dinamismoa eta informazio kopurua ikusita, ezinezkoa da koloreko
fondo bat jartzea. Begiak azkar nekatuko ziren eta ez zuten lortuko epe luzez
beraien web orrian mantentzea bezeroa. Baina oso zapal ere ez dute bihurtzen
orria tipografia beltzarekin laranja koloreko erremateak tartekatzen dituztelako.
Bordeak eta goiburuak grisez jartzeak desberdintasuna markatzen du.
Azkenik, koloreen sentsazioaz hitz egiten badugu ere, nahiko ondo orekatuta
daudela esan dezakegu. Fondo zuri baten gainean eraikitzen da weba. Honek
ez dio ez sentzaio beroa ez hotza eragiten. Kolore neutroa dela esan ohi da.
Baina seriotasunera jotzeko erabiltzen duten kolore grisak hoztasunera
bultzatzen du weba. Hala ere, dituen detaile laranjekin bero sentsazioa
orekatzen da.

Fecha de impresión 28/12/09


3/5
Alexander Silva
Naroa Odriozola
Itziar Viana

Baina bideoz eta argazkiz josita dago webgunea, beraz oreka hori apurtu edo
bere finkotasuna aldatu egiten da.

Edukia
Goiko partean Antena 3eko programa arrakastatsuak azaltzen dituzte. Hau da,
beraien programen edo edukien bideoak eta informazioa banner handi
dinamiko batean azaltzen dituzte, Baina ez programa guztiak, bakarrik
arrakastatsuen azken bideoak edo informazioak. Baner honek zabalera guztia
hartzen du eta 10 segundoz behin aldatu egiten da informazioa ziklikoki
errepikatuz.
Weban zehar publizitate-banner desberdinak dituzte, bai dinamikoak bai
finkoak.
Azalean azken berriak, azken bideoak, eskaintzak… aurkezten dizkigute.
Erakusleiho gisa erabiltzen dute. Bideoak, serbitzuak, blogak, inkestak,
denda… erakusten digute.
Oso web landua da. Ia den-dena du kontrolatuta eta moldatuta. Oso-oso
konplexua da, zaila azterketa sakona egiteko.
Taldeko beste zenbait kideen web orrietara edo taldeko orrira linkak dituzte
webaren behe aldean.

Atal desberdinak webgunean:

Programación
Gaur edo biharko telebista eskaleta guztia eskaintzen dute. Taldeko kate
desberdinenak ere (A3, Anova, Aneox eta Antena 3 internacional). Irudiekin,
azalpenekin eta informazio gehigarriarekin osatzen dute atala. Zenbait
magazinen edo telesailen gomendioak ere eskaintzen dituzte.

Series y programas
Serien atalean Antena 3eko hemeroteka edo artxiboa dela esan dezakegu.
Honen barnean azpiatal ugari daude. Series nacionales, estatuan ekoitzitako
telesailekin; Progamas, realitiak edo bestelako programak; Series
internacionales, estatuz kanpoko ekoitzi diren telesailen atala; Programas
informativos, albistegiak eta informazioa eskaintzen duten bestelako
programak; Cine, zazpigarren arteari eskainitako atala; eta Emitido en Antena
3, kateak izan dituen telesail edo bestelakoen bilketa. Beraz, telebistaren
programazioaren edukien informazioa biltzen duen atala da.

Fecha de impresión 28/12/09


4/5
Alexander Silva
Naroa Odriozola
Itziar Viana

Noticias
Atal honek webgune berezi bat osatzen du. Beste helbide batera eramaten
gaitu. Telebista kate onen izaera Albistegietan eta Informazioan jarri izan
dutenez betidanik, albisteei atal berezi bat, web gune berezia, eskaintzea
erabaki dute. Webgune orokorraren oso antzerakoa.

Videos – Capitulos completos


Atal hau egitea erabaki zuenean mugarri izan zen telebista. Antena 3 izan zen
kapitulo osoak eskaintzen zituen lehenengo kateetakoa. Ia-ia telebista
kateak ekoitzi duen guztia ikusi dezakegu atal honetan iragarkirik gabe.

Canales
Telebista kateak/taldeak dituen beste kateen informazioa eskaintzen da bertan,
oso labur eta kate bakoitzaren webgunera zuzeneko lotura dute. Antena 3
Noticias 24, Antena 3 Internet, Antena Nova, Antena Neox eta VerT
televisión. Azken hau, bakarrik Madrilen ikusten da momentuz, aurrera begira
edozein tokitan ikusteko aukera egongo da.

Servicios
Zerbitzuen atala oso luzea da. Denetarik eskaintzen du telebista honek.
Jokoak, denda, kontaktuak, chat…

Fecha de impresión 28/12/09


5/5

Anda mungkin juga menyukai