Anda di halaman 1dari 1

Donostiako Udal Taldea. Ijentea, 1. 20003 Donostia.

Tel: 943481004 / Fax: 943481703


Twitter: @donostiaPNV @enekogoia2015
www.enekogoia2015.com

PRENTSA OHARRA

ENEKO GOIA: 2015EKO UDAL AURREKONTUAREN PROIEKTUA


OSO BERANDU IRITSI DA ETA MESFIDANTZA HANDIA SORTZEN
DU BEHIN ETA BERRIRO HITZA BETE EZ DUEN UDAL
GOBERNUAREKIKO
Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak, Eneko Goiak, nabarmendu du udal Gobernuak
aurkeztu duen udal aurrekontuarenproiektua oso beradu iritsi dela, beste urte batez ere epetik
erabat kanpo eta gainerako erakunde guztiek aurrekontuen inguruko eztabaida izan dutenean,
eta mesfidantza handia sortzen duela orain arte aurrekontuen inguruan hartutako
konpromisuak neurri handi batean betetzeke utzi dituen udal Gobernu honekiko. Bilduren
Gobernuak, protagonizatu duen bezalako kudeaketa pobrea protagonizatu ondoren ez du
jadanik batere krediturik, adierazi du Goiak.
Udal Gobernuak aurrekontua parte-hartzaile delako egiten dituen aipamenak ez datoz bat Bilduk
Legealdian zehar izan duen ibilbidearekin; izan ere ez baitu ezertarako aintzakotzat hartu
herritarren partaidetza egin dituen hiru aurrekontu proiektuak egiteko garaian. Laugarren
aurrekontura iristean -hauteskundeen aurretik, hain zuzen- gogoratu da Bildu herritarren
partaidetzaz. Horrek pentsarazten du aspaldidanik irudian erabat zentraturik dagoen
Gobernuaren beste argazki bat besterik ez dela, baieztatu du Eneko Goiak.
Edonola ere, talde jeltzale donostiarrak Legealdi osoan egin duen bezala jokatuko du
aurrekontuen inguruko eztabaida honetan ere: erantzukizunez eta Donostiako interesak
buruan. Horretarako, gure jarrera mugatu aurretik, sakon aztertuko dugu Bilduren Gobernuak
proposaturiko 2015eko aurrekontuen proiektua. Legealdi osoan zehar egin dugun bezalaxe
erantzukizunez eta Donostiaren interes orokorrak begibistatik galdu gabe jokatuko dugu
oraingoan ere, baina ahaztu gabe Bilduk bete gabe utzi dituen konpromisoen zerrenda luzeak
aspaldidanik agortuarazi zuela udal Gobernu honen kreditua , amaitu du Eneko Goiak.

Anda mungkin juga menyukai