Anda di halaman 1dari 2

MOZIOA, HIRIAREN GARBITASUNA DELA-ETA

Aitziber San Roman Abetek, EAJ/PNV udal taldeko zinegotziak, Udal Batzaren
Araudi Organikoaren 98. artikuluak oinarri honako MOZIO hau aurkezten du,
hiriaren garbitasuna dela-eta, Osoko Bilkuran azter dadin. Mozio hau Gune
Publikoko Batzordean 2015eko urtarrilaren 15eko bilkuran Alde Zaharraren jai
egunen ondorengo garbitasunari buruz egindako interpelazioaren ondorio da.
JUSTIFIKAZIOA
Azken Santo Tomas egunaren ondorengo egunean jaia ospatu zen hiriko guneak oso
zikin zeuden eguerdiko 14etan; hau da, bertan bizi eta lan egiten duten pertsonek
zaborrez eta zikinkeriaz beterik aurkitu zituzten haien kaleak. Alde Zaharreko
kaleak bereziki agertu ziren zikin eta 14:30etatik aurrera garbitu baziren ere,
garbiketa ez zen behar bezain egokia izan eta iluntzeko 20etan oraindik zeuden
zabor poltsak inguruan.Alde Zaharrean, gainera, denbora luzez jasan behar izan du
Aldamar kalean zikinkeria eta bizilagunek gaiaren inguruak egindako kexei muzin
egin die udal gobernuak.
Behin baino gehiagotan adierazi dugun bezala, Donostiako kaleak ez dira azken urte
hauetan behar bezain garbi egoten, eta Santo Tomas egunaren ondorengo egunean
gertaturikoak udal gobernuak legealdian zehar gai honekiko izan duen eta duen
zabarkeria utzi du agerian. Zorionez, San Sebastian egunaren ondorengo egunean
ez zen aipatu dugun egoera errepikatu; baina udal gobernuak bermatu behar du
Donostiako kaleak eta gune guztiak txukun daudela bai egunero, bai jai berezien
ondorengo egunetan ere eta hori horrela izan dadin, EAJ/PNV udal taldeak honako
MOZIO hau aurkezten dio Udalbatzari onar dezan:
ERABAKIA

Udal gobernuari eskatzea har ditzala behar diren neurriak Donostiako kaleen
garbitasun egoera egokia izan dadin urteko egun guztietan.
Donostian, 2015eko urtarrilaren 23an

Aitziber San Roman Abete


EAJ/PNV udal taldeko zinegotzia

Anda mungkin juga menyukai