Anda di halaman 1dari 1

Donostiako Udal Taldea. Ijentea, 1. 20003 Donostia.

Tel: 943481004 / Fax: 943481703


Twitter: @donostiaPNV @enekogoia2015

PRENTSA OHARRA

ENEKO GOIA: AURREKONTUAREN PROIEKTUA BERTAN


BEHERA UTZI IZANAK AGERIAN UTZI DU BILDUK MUZIN
EGITEN DIOLA ELKARRIZKETARI ETA
BAKARRIZKETAREN ALDE DAGOELA
Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak ohartarazi du Izagirreren
erabakiak aurrekontuaren inguruan dauden ikuspegi ezberdinak aurrez aurre
jartzeko aukera ebatsi diela donostiarrei. Bilduren Gobernuak aurrera daraman
jokabide aldebakar eta propagandistikoaren eredu oso adierazgarria da hau.
Donostiako EAJ-PNV bozeramaileak, Eneko Goiak, uste du 2015eko udal aurrekontuaren proiektua
bertan behera utzi izana, gaur Juan Karlos Izagirrek iragarri duena, Bilduren Gobernuak aurrera
eraman duen prozesu baten ondorioa dela; izan ere, lehen unetik Bilduk bere aldetik jokatu du,
epeak bete gabe eta, ohi bezala, Udalbatzarraren gehiengoaren iritziari entzungor eginez.
Propagandarako proiektua besterik ez zen, izan ere, Bilduk hauteskundeetarako hilabete gutxi
batzuk falta direla txisteratik atera du legealdi osoan zehar aintzakotzat hartu ez duen hiritarren
partehartzea eta horrek sinisgarritasuna kentzen dio. Zentzu horretan, udal Gobernuaren
argazkia ematen du; aspaldi baitabil zer egin ez dakiela, nabarmendu du Goiak.
Eneko Goiak uste du Izagirreren erabakiak aurrekontuaren inguruan dauden ikuspegi
ezberdinak aurrez aurre jartzeko aukera ebatsi diela donostiarrei. Erabaki honekin,
aurrekontuaren proiektuak dituen gabezia guztiak agerian ez gelditzeko, Bilduk ihes egin dio
gainerako taldeekin hitz egiteari eta eztabaidatzeari eta horrela agerian jarri du hasiera batetik
zuen helburua propaganda egitea besterik ez zela. Bilduren Gobernuak aurrera daraman
jokabide aldebakar eta propagandistikoaren eredu oso adierazgarria da hau. Haien ahotsa
besterik ez dute entzun nahi, amaitu du bozeramaile jeltzale donostiarrak.

Anda mungkin juga menyukai