Hezkuntzaren ikuspuntutik
Joana Jauregizar Albonigamayor
ISBN: 978-84-9860-716-1
AURKIBIDEA
I. ATXIKIMENDUAREN
GARAPENAREN FAKTOREAK
1. Atxikimendua: definizioa
Haurraren eta beste pertsona baten artean garatzen den lotura emozional
berezia, denboran zehar mantentzen dena, bien arteko interakzioari esker
garatzen dena, eta elkarrekin egoteko nahia eta banatzean larritasuna sortzen
dituena. Atxikimendua bizitzaren lehenengo urtean zehar garatzen da, eta
haurraren eta haren zaintzaileen arteko harreman moten menpe egongo da.
Definizio horretan hainbat ezaugarri azpimarratu behar dira:
-
saritua
izateak
bestearenganako
maitasuna
3. Atxikimenduaren osagaiak
Atxikimendua hobeto ulertzeko asmoarekin, horren osagaiak azter daitezke
banan-banan (nahiz eta guztiek osotasun bat eratu). Beraz, atxikimenduaren
osagai hauek aztertuko ditugu (Lpez eta Ortiz, 1999):
-
portaerak
harremanaren irudikapen mentalak
sentimenduak
a) Portaerak
Atxikimenduaren portaerak erraz bereizten dira, behagarriak direlako, begibistakoak. Haurrak hurbiltasuna bilatu eta mantentzeko erabiltzen dituen
portaera guztiak dira, mota askotakoak. Bowlby-k bost portaera nagusi
bereizi zituen: xurgapena, besarkada, negarra, irribarrea eta zaintzailearen
atzetik joatea (Lebovici, 1988). Azken finean, zaintzailearen hurbiltasuna,
kontaktua eta komunikazioa bilatzen dituzten portaerak dira (Ainsworth eta
Bell, 1970).
Portaera horiek testuinguruaren arabera aldatuz joango dira. Horrela,
testuinguru bat ume horrentzat ezaguna bada, ziur aski portaera horiek ez
dira agertuko. Ordea, testuingurua ezezaguna, mehatxagarria... bada,
portaera horiek aktibatuko dira, eta umea saiatuko da bere atxikimenduirudiarengandik hurbil egoten.
Beraz, ondorio gisa, zera esan dezakegu: umeak inguru edo egoera bat
mehatxagarria dela hautematen badu (gaixotasuna, mina, haserrealdiak,
banatze laburrak, ezezagun batekin gelditzea...), atxikimendu-portaerak
aktibatuko dira.
Portaera horiek oso bereziak dira, espezifikotasun eta sendotasun handia
dutelako, eta, beste portaera batzuekin konparatuz, intimitate-maila handi
bat dute, eta maiztasun handiarekin agertzen dira. Gorputzen arteko
kontaktua asko bilatzen duten portaerak dira, keinuetan oinarritutako
komunikazioarekin bat gertatzen direnak. Beraz, portaera horiek aztertzean
interakzioak garrantzi handia hartzen du, bataren portaerek bestearen
portaeretan eragina dutelako.
Bestalde, portaera horiek aurreko esperientzien eta umearen garapenmailaren arabera ere aldatuz joango dira. Horrela, adibidez, umeak, hitz
6
c) Sentimenduak
Esan dugunez, atxikimendua lotura afektibo bat da; beraz, sentimenduak
inplikatzen ditu. Sentimendu horiek bai umean, bai atxikimenduirudiarengan agertuko dira.
Osagai zailena dugu ikertzeko (ez da behagarria, ez da objektiboa, ezin da
zuzenean neurtu...), eta, ondorioz, gutxien ikertu dena da.
Sentimendu horiek positiboak (batez ere, elkartzearekin lotuta doazenak)
SENTIMENDUAK
Larritasuna, deserosotasuna, beldurra
Aurreko esperientzietan
oinarritutako atxikimendu-irudiaren
eskuragarritasunaren pertzepzioa
Aurreko esperientzietan
oinarritutako atxikimendu-irudiaren
eraginkortasunaren pertzepzioa
HAURRAREN PORTAERAK
Negarra, garrasiak, irribarrea, atxikimendu-irudiaren bilaketa,
begiradazko jarraipena
ATXIKIMENDU-IRUDIAREN ERANTZUNA
HAURRAREN SENTIMENDUAK:
Asetasuna, segurtasuna, gustura sentitzea haurraren
beharrizanak bete direnean.
Larritasuna, deserosotasuna, beldurra, segurtasun eza haurraren
beharrizanak ez direnean ase.
4. Haurra eta
aktiboak
atxikimendu-irudia,
atxikimenduaren
parte-hartzaile
a) Haurra
Haurra parte-hartzaile aktiboa izango da atxikimenduaren
garapenean, nahiz eta jaioberriak direnean ia denbora guztian lotan
dauden eta kanpokoen kontzientziarik ez dutela dirudien. Hala ere,
egia da jaiotzen direnetik haurren ezaugarriak atxikimendu horren
erakuntza errazten dutela (hala nola, haurraren aurpegiaren itxura).
Haurrak txikiak direnean fisikoki erakargarriak dira (aurpegi biribila,
sudur txikia, begi handiak, masail beteak, bekoki zabala), eta
ezaugarri horiek, batetik, haien zaintza eta erantzun positiboak
sustatzen dituzte eta erantzun negatibo edo oldarkorrak inhibitzen.
Jaioberri batengana hurbiltzen garenean, irribarre egiten dugu,
begiak ireki eta hizkuntza samurtu egiten dugu. Gauza bera
gertatzen da animaliekin: kume bat ikusten dugunean, samurtasuna
pizten zaigu, haien itxura gustukoa dugulako.
Hala ere, animaliekin konparatuz, gizakia askoz ere mendekoagoa
da, eta norbaiten zaintza beharko du hilabete eta urteetan zehar.
Helduok, mendekotasun horren kontzientzia izanik, haurra babesten
saiatuko gara, atxikimendu-portaerak sustatuz.
Jaiotzetik dituen ezaugarriez gainera, haurrak baditu atxikimendua
garatzen lagunduko duten beste ezaugarri batzuk. Jaiotzetik nabari
zaion gizakienganako interesak asko lagunduko dio bere inguruko
pertsonen arreta jasotzen. The Baby Human dokumentalean ikus
dezakegunez (beheko estekan klik egin; 7 minutuko bideoa da),
haurrek oso txikitatik pertsonen aurpegiarekiko interes handia
erakusten dute.
http://www.youtube.com/watch?v=jGwT3xUkEJ8
Bere ezaugarri fisiko eta gaitasun pertzeptiboak gorabehera, haurra
laster konturatuko da portaera batzuen bidez ingurukoen arreta
10
b) Atxikimendu-irudia
Atxikimendu-irudiak,
beren portaera eta jarreren bidez,
atxikimenduaren garapena bultzatuko du. Portaera horiek, besteak
beste, hauek dira: gorputz-kontaktua (laztanak, musuak,
besarkadak...), begiradari eustea, hizkuntza berezia erabiltzea (erraza,
errepikakorra, esanahi zehatzik gabeko soinuz osatua), neurriz
gaineko eta luze irauten duten aurpegi-espresio irrigarriak, eta abar
(Ortiz, 2000).
Hala ere, atxikimendu-irudiaren ezaugarrietatik zerbait azpimarratu
behar bagenu, atxikimenduaren garapena bultzatzen duena zera
litzateke: zaintzaile horrek duen gaitasuna haurraren mezuak ulertu
eta haiei erantzun egokia emateko. Hau da, haurrak negar egiten
badu gose delako, zaintzaileak hori ulertzea eta haurrari jaten
ematea, eta ez soilik pixa-oihala aldatzea.
Zein dira, beraz, zaintzaile batek izan behar dituen ezaugarriak
atxikimendu seguru bat garatzeko?
Garrantzitsuena ez da zaintza bera edo zaintza horretan ematen
dugun denbora, baizik eta harreman horren kalitatea: maitabera,
gertukoa eta jarraitua, zaintzailea eta haurra gustura sentiarazten
dituena. Zaintzaileak eta haurrak elkarrekin egoteagatik pozik egon
behar dute. Bowlby-k (1972) esaten zuen bezala, haurrak sentitu
behar du ama hartaz harro dagoela eta gustura dagoela berarekin
dagoenean. Interakzio berezi horren ezaugarriak ondoren azalduko
ditugu (Gonzalo, 2009):
11
5. Atxikimenduaren funtzioak
Lehenengo eta behin aipatu beharreko funtzioa bizitza ahalbidetzea
litzateke. Haurrak ezin izango lirateke bizi beste batek zaindu ezean:
jaiotzen garenean guztiz mendekoak gara. Ez da kasualitatea atxikimenduportaerak 9. hilabetetik aurrera pil-pilean egotea, orduan hasten direlako
haurrak mugimen-independentzia gehiago izaten (lau hankatan ibiltzen
hastean, adibidez, arrisku gehiago dituzte), baina aldi berean ezezagunei
beldur gehien dieten unea ere izaten da (beren burua arriskuetatik
zaintzen dute hala).
Gure bizitzako lehenengo urte horietan zaintza egokia jasotzen badugu,
gure burmuina ere modu egokian garatzeko probabilitate altuagoak izango
ditugu, eta beharrezkoak diren konexio neuronalak garatuko dira. Beraz,
zaintza egoki eta ordenatu bat lagungarri izango da haur eta burmuin
ordenatu bat lortzeko (Gonzalo, 2009). Ordea, haurra ingurune desantolatu
batean bizi bada (hala nola, arduragabekeria, tratu txarrak edo abandonua
jasanda), burmuina ez da behar bezala garatzen, eta zenbat eta gazteagoa
izan haurra, orduan eta ondorio larriagoak izaten dira (orduan ari delako
12
HAUSNARKETA:
Aurreko guztia kontuan izanda, atxikimendua eta
mendekotasuna gauza bera dira?
Erreferentziak
Ainsworth, M.D., eta Bell, S.M. (1970). Attachment, Exploration and
Separation: Illustrated by the Behaviour of One-Year-Olds in Strange
Situation. Child Development, 41, 49-67.
Bowlby, J. (1969). Attachment and Loss. Vol I: Attachment. Londres: Hogarth
Press. (Gaztelaniaz: El vnculo afectivo. Buenos Aires: Paids, 1976).
Bowlby, J. (1972). Cuidado maternal y amor. Mexiko: Fondo de Cultura
Econmica.
Gonzalo, J.L. (2009). Gua para el apoyo educativo de nios con trastorno de apego.
Buenos Aires: Librosenred.
13
14
2. Atxikimendu motak
Atxikimenduaren inguruko desberdintasunak aztertzeko lehenengo ikerketak
Ainsworth-ek egin zituen. Ainsworth Bowlby-rekin batera lan egin zuen
psikologo famatu bat izan zen, eta behaketa estandarizatu bat diseinatu zuen,
12-18 hilabeteko haurren eta haien atxikimendu-irudien arteko harremana
17
Faseak
Gertaerak
6
7
Behatutako
jokabideak
18
a) Atxikimendu segurua
Atxikimendu mota hori barneratu duten haurrek, atxikimendu-irudia hurbil
dagoenean, ingurunea aktiboki arakatzen dute: jolas egiten dute,
esploratzeko gai dira, eta mundu berriak ezagutzeko guztiz irekiak daude.
Atxikimendu-irudia desagertzen denean, esplorazioa ahuldu egiten da eta
larritasuna nabarmena da, nahiz eta larritasun hori maila desberdinetakoa
izan daitekeen.
Atxikimendu-irudia bueltatzen denean, haurra erraz lasaitzen du. Haurrak
poztasuna adierazten du, eta atxikimendu-jokabideak nabariak dira, haren
kontaktua eta arreta bilatzen baitu. Gainera, haurra laster has daiteke berriro
ingurunea esploratzen. Atxikimendu-irudiaren (edo zaintzailearen) eta
haurraren artean berotasuna, konfiantza eta segurtasuna nabariak dira.
19
c) Atxikimendu ekiditezkoa
Haur horiek larritasun maila oso baxua erakusten dute, baina horrek ez du
esan nahi ez dutenik larritasunik sentitzen. Kanpotik ikusten dena zera da:
haur lasaiak direla, emozionalki kontrolatuak eta atxikimendu-irudiaren
kontaktua saihesten dutela.
Atxikimendu-irudia desagertzen denean, ia ez dute protestarik adierazten,
jolasten jarraitzen dute, eta hura bueltatzean ez dute haren kontaktua
bilatzen. Ezezagunen aurrean ere ez dute ardurarik azaltzen, eta ez dira
gehiegi larritzen horien presentziagatik. Badirudi erantzun afektiboak
moztuta daudela, eta haur horiek buruaskiak direla oso txikitatik. Hau da,
20
Urte batzuk geroago, Ainsworth-en sailkapen hori osatzen saiatu ziren beste
ikertzaile batzuk agertu ziren, eta beste atxikimendu mota bat ere aipatu zuten:
atxikimendu nahasia (Main eta Solomon, 1986, 1990). Mota hori atxikimendu
anbibalentearen eta ekiditezkoaren arteko konbinaziotzat jo daiteke. Haurra
desorientatuta dago: atxikimendu-irudia hurbiltzea nahi duela dirudi, baina
hurbilketa hori lortzen duenean haren begirada eta kontaktua saihesten ditu;
era berean, arrotzaren aurrean beldurtzen bada, atxikimendu-irudiarengandik
ere aldentzen da. Atxikimendu-irudiarekin berraurkitzen denean, portaera
desantolatuak erakusten ditu, haren kontaktua eskatuz baina gero hori
errefusatuz. Ikerketen arabera, eredu horretako haurrek utzikeria edo tratu
txarrak bizi izan dituztenak dira.
Hala ere, aurretik azaldu dugun bezala, atxikimendua haurraren eta
atxikimendu-irudiaren arteko interakzioaren ondorioa da; beraz, atxikimendu
motak aztertzean, atxikimendu-irudiaren portaerak eta jarrerak ere aztertzea
ezinbestekoa izango da, atxikimendu motak eta haurraren portaerak eta
jarrerak hobeto ulertu ahal izateko.
Nolakoak dira, beraz, atxikimendu segurua, anbibalentea eta ekiditezkoaren
garapena bultzatzen duten atxikimendu-irudiak?
a) Atxikimendu seguruan, atxikimendu-irudi eraginkorrak daude,
haurraren beharrak interpretatzeko gai direnak, eta horiek
kontsolatzeko eta lasaitzeko gai direnak (Perris, 2000). Zaintzaile horiek
ez dute maitasuna kentzearen metodoa erabiltzen hezkuntza-metodo
gisa; ez dago mehatxurik.
b) Atxikimendu anbibalentean, hitzak berak esaten duen bezala, zaintzaile
21
22
Portaera bat edo bestea erakutsi arren, asmoa beti da berdina: besteak
berari begira edo adi egotea.
25
III: EGOKITZE-EPEA
ATXIKIMENDUAREN TEORIA
ABIAPUNTUTZAT HARTUZ
1. Egokitze-epea: zergatik da garrantzitsua?
Azken urteotan, eskoletan egokitze-epe bat ezarri da, haurraren eta bere
atxikimendu-irudien arteko banatze-prozesua errazteko asmoz.
Eskolara hasteak haur askorentzat gurasoengandik lehenengo aldiz banatzea
dakar. Haur batzuk egon dira jada gurasoengandik bananduta egunean ordu
batzuk, eta amona-aitonek edo beste zaintzaile batzuek ere zaindu dituzte. Hala
ere, haur guztientzat eskolara hasteak egoera eta testuinguru berri batera
egokitzea dakar. Beraz, denek beharko dute egokitze-aldi bat, trantsizio-etapa
guztietan gertatzen den bezala. Ez al dugu helduok ere denborarik behar
lanpostu berri batera edo bizileku berri batera egokitzeko?
EGOERA AZTERTU:
Ikerrek urte bi ditu, eta aurten hasi da haur-eskolan. Lehenengo
egunean, ama bazihoala ikustean negarrez eta garrasika hasi
zen, eta gosari guztia goitikatu eta arropa guztia zikindu zuen.
Amak, orduan, haurra hartu eta etxera eraman zuen.
Hala ere, hurrengo egunean egoera berbera errepikatu zen.
Zer egin dezakegu horrelako egoera baten aurrean? Haurrak
gonbitoa eragin dezake etxera joateko helburuarekin? Zer egin
behar du irakasleak? Eta amak?
Jan edo lo egin nahi ez izatea. Jateak edo lo egiteak etxeko oroitzapenak
dakarzkie haurrei, eta horrek berriro tristura eta larritasuna sorrarazten
dizkie. Gainera, eskolara hasten diren lehenengo asteetan urduriago
daudenez, zailagoa da lo hartzea edo jatea. Hala ere, beste haur
batzuek beren urduritasuna beste modu batera isla dezakete; adibidez,
asko janez.
Lo gaudenean ez dakigu zer gertatzen den gure inguruan; beraz,
haurrek pentsa dezakete lo hartzeagatik bere gurasoek ez dituztela
bilatuko eta ez dituztela etxera eramango. Horregatik, lo egiteko
erresistentzia asko erakuts dezakete. Hori izan daiteke Garaziren
kasua:
27
EGOERA AZTERTU:
Garazik ez du eskolan lo egin nahi, negarrez hasten da, eta ez dago
modurik. Irakaslea haurra lasaitzen saiatu da (laztanak eginez,
abestuz, eta abar), baina ez du ezer lortu.
Irakasleak azkenik temati ez jartzea erabaki zuen, eta haurrari
jolasten utzi zion bazkalostean, beste haurrak lo zeuden bitartean.
Garazi, nekaturik, lo gelditu zen bere jostailuen artean. Horrela, egun
batzuk igaro eta gero, egoera errepikatzen zela ikusirik, Garazik
onartu zuen beste umeekin batera logelara joatea, eta besteekin
batera siesta egiten hasi zen.
Ahal den neurrian, gurasoek eraman eta batuko dute umea. Haurrak
jakin behar du nork eramango duen eskolara, nor joango den haren
bila horrek segurtasuna ematen diolako. Bere bizitzan zer gertatuko
den aurrez jakingo du, eta horrek egoera kontrolpean dagoela
sentiarazten dio. Haurrek eguneroko bizitza antolatua eta errepikakorra
behar dute, egoera baten ostean zer datorren jakiteak segurtasuna
ematen dielako. Haien eguneroko erritmoa kaotikoa izango balitz, oso
29
atsegina sorraraziz.
Haurrak malgutasuna eta aldi berean sendotasuna nabaritu behar du.
Nola? Malgua izateak ez du esan nahi permisiboak izan behar dugunik:
gelan arau batzuk daude eta horiek bete behar dira, baina aldi berean
haur bakoitza desberdina dela eta haien beharretara moldatzeko gai
garela ere hauteman behar dute. Lehenengo egun horietan malguak
izatea garrantzitsua izango da: haur bakoitza behar desberdinekin dator,
bere banatze-esperientziekin, atxikimendu-harreman eta atxikimendu
mota desberdinekin Eta horiek ezagutzea eta kontuan hartzea
komenigarria izango da. Haur bakoitzaren denborak eta erritmoak
errespetatu behar ditugu.
Azken finean, haurren atxikimendu-irudi bihurtuko gara denborarekin;
beraz, aurretik ikusi ditugun atxikimendu segurudun baldintzak
betetzen saiatu beharko dugu. Hori dela eta, sendotasuna transmititzen
dugunean, arau argi eta garbiak transmititzen ditugu, eta horrek haurrari
segurtasuna ematen dio, gure portaeraren eta erantzunen iragarpenak
egin ahal izango dituelako.
Aldi berean, maitasuna transmititzen badugu, haurra den bezalakoa
onartzen dugula adierazten ari gara, hau da, gure onarpena eta
maitasuna merezi dituela, nahiz eta negar egin, haserre etorri eskolara,
edo pixa egin praketan.
Hala ere, lehenengo egunetan maitasuna transmititzeko modua
kontrolatu beharko dugu, haur askok ez dutelako onartuko gure
gertutasuna, beren atxikimendu-irudia baino ez dute nahiko eta.
Beraz, lehenengo egun horietan haurrak eskatzen digun distantziak
errespetatzea komeni da, inbaditzaileegiak izan gabe.
-
Ez erabili mehatxurik.
Ez baduzu janaria bukatzen, ama ez da etorriko, Negar egiten baduzu,
besteek barre egingo dizute, Ez baduzu lorik egiten, triste jarriko naiz
horrelako mehatxuak ekidin behar ditugu. Ezin dugu gure harremana
baldintza gisa ezarri haurraren portaera bat lortzeko: gure harremana
baldintza gabekoa da. Ezin dugu ezta haien atxikimendu-irudien
baldintzagabezia zalantzan jarri: haiek beti etorriko dira haurra jasotzera.
Horrelako mehatxuak erabiliz haurraren segurtasun-eza areagotu baino
ez dugu egiten.
32