TXOSTENA
AURKIBIDEA
0. Sarrera
16
18
20
21
22
22
22
23
27
SORTU
16
2.1. Nazioartea
2.1.1. Europa
2.1.2. Estatu frantsesa
2.1.3 Estatu espainola
2.2 Euskal Herria
2.2.1. Egun bizi dugun Euskal Herriaz
2.2.2. Azken urteotako norabideaz
Gordailu legala:
SS-1471-2012
6
10
10
11
12
12
13
15
15
15
16
16
28
29
31
32
36
38
39
39
39
40
40
40
44
45
46
3
0. Sarrera
Abian deituriko eztabaida ariketa egiten ari da Ezker Abertzalea, nazio askapena eta askapen
soziala helburu eraikitako mugimendu iraultzailea.
Ezker Abertzaleak ibilbide jakina du: frankismoari aurre egin zion, haustura demokratikoaren
aldeko erreforma Euskal Herrian egonkortzea galarazi zuen, konponbiderako eta eraldaketarako
zenbait proposamen erdigune politikoan kokatzen jakin izan du behin baino gehiagotan, eta ziklo
politikoaren aldaketa erdietsi du Zutik Euskal Herria-ren bidez.
Ipar Euskal Herrian, Enbata mugimenduak jarritako abertzaletasun garaikidearen oinarrietan
sakonduz, estatu frantsesaren erabateko ukazioaren aitzinean, Euskal Herria eta euskal
nortasunaren aitortzaren aldeko borroka astindu du Ezker Abertzaleak.
Bere gorabehera guztiekin, soka oso bat osatzen du ibilbide horrek. Eztabaidaren testuinguru
honen baitan, komenigarria da abiapuntutzat bi elementu hartzea. Lehena: Ezker Abertzaleko
kideek ez dute egindako apustu eta hartutako erabaki guztiekin bat etorri behar; haien
zilegitasuna onartu behar dute. Bigarrena: Ezker Abertzalea ez da garapenik eta eraldaketarik
ez duen izate aldagaitza. Are gehiago, beharbada, estrategia aldaketak eskatzen zuen behar
besteko eraberritzea egin ez izana, kultura politiko gaurkotuagoa osatze aldera, zenbait arazoren
sorburu izan da.
Hori aipatuta, txosten honen helburu nagusia Zutik Euskal Herria-k ekarri zuen estrategia
aldaketak eragindako ziklo politikoan aurrera nola egin behar dugun zehaztea da. Estrategia
gaurkotzeko ariketa da, beraz, baina aldi berean Ezker Abertzalearen nortasuna eta batasuna
berrindartzeko balio beharko luke. Ibilbidearen balantzea eta fase politikoaren azterketa ere
egingo dugu, jakina, baina betiere aurrera begira norabide argi bat marrazteko asmoarekin.
Eztabaida prozesu honen lehenengo fasean iritzi eta ideia ugari jaso ditugu. Horiek denak
aztertu eta sailkatu ez ezik, han eta hemen agertu diren proposamen zehatzak ere dagokienean
bideratuko dira. Abian, azken batean, pasabide bat baita, katalizatzaile bat, gerora beste
eztabaida zehatzago batzuetan eta antolakunde bakoitzean jarraitu behar duena, eta azken
buruan praktika politikoan isla izango duena. Funtsezkoa izango da, esate baterako, hurrengo
udaberrirako Sortuk iragarri duen ez-ohiko Kongresua. Nolanahi ere, Abian prozesuak ez du
zalantzan jarri nahi antolakundeen erabakitzeko guneen zilegitasuna. Erabakiak, azken batean,
hor hartu beharko ditu, bakoitzak berean, kidegoak, Abian prozesuan hartutako erabakiekiko
koherentzian.
Horrenbestez, oraingoan, txosten honek irudikatzen duen norabide orokorra berresten dugun
ala ez erabaki behar dugu. Horixe da guztion artean ebatzi beharrekoa. Antolakundeek egingo
dituzten ondorengo eztabaidetan izango dute xehetasunetan sartzeko, zuzenketak egiteko eta
ezberdintasunak argitzeko aukera, norberak bere esparrura egokituta.
Estrategia orokorra taxutzeko lanabes hau ontzat emanda, txostenaren irizpideek lurra hartu
beharko dute, ildo eta jarduera politikoa zehaztuz eta antolakuntza eredua zein kultura politikoa
egokituz, bereziki zenbait alorretan.
5
EAJ ere kasik hasieratik prozesu politikoa mantsotzen eta, azken garaian, desitxuratzen saiatu
da, Kataluniako eta Eskoziako prozesuen ingurumarian, independentismoak izan zezakeen
balizko hazkundearen beldur.
Arrazoi eta ikuspuntu ezberdinekin izan arren, bai PP-PSOEren bai EAJren helburua konponbidearen
arloa blokeatzea urrats txikienik eman gabe edo zailtzea aurrebaldintzez betez izan da.
Horren bidez, Ezker Abertzalean baitan zalantza(k) pizteko eta noraezean murgiltzeko helburu
garbiarekin.
Ipar Euskal Herrian, aldiz, indar eta eragile guztiek abiarazitako egoera berrian konpromisoak
eta atxikimenduak gero eta gehiago trinkotu dituzte, eta hala segitzen dute gaur egun ere.
Abiarazitako prozesuak oso ondorio ikusgarriak izan ditu, eta bai gatazkaren muinean bai
gatazkaren ondorioen arloetan adostasun handia eta aurrerapauso sendoak erdietsi dira. Indar
ezberdinen arteko adostasunak dimentsio berri bat eman ahalko dio arazo politikoaren Euskal
Herriaren ezagutza eta aitortza instituzionalik eza eztabaidari.
Aietek Ipar Euskal Herrian arrakasta izan du. Alde batetik, gatazkaren nazio izaera finkatu du,
Estatu frantsesaren ardura agerian utziz. Bestetik, gizarte eragileen inplikazioa gauzatzea lortu
da, tresna zabalen eraketaren bidea Bake Bidea, Bagoaz plataforma, eta baita konponbide
prozesuaren inguruko ibilbide-orri integral bat adostea ere Baionako adierazpena, Parisen
bertan zenbait ordezkarik eta pertsona ezagunek onetsi dutena Parisko Konferentzia. Estatu
frantsesak Aietek sortutako egoera berriaz eta Ipar Euskal Herrian konponbide prozesuaren alde
dagoen kontsentsu zabalaz ohartu da. Baina baldintzak sortu badira ere, ez da lortu oraindik orain
frantses estatua mugiaraztea. Parisko agintariak beti lerrokatu dira Espainiako Gobernuarekin.
Honenbestez, fasearen aldaketa ez da erabatekoa izan. Oraindik ere iraganaren eta geroaren
erdian gaude, nahi eta ezinean. Aipatu bezala, estatuen jokabidea da elementu nagusietako bat
trantsizioa ez burutzeko. Hipoteka bat izan da eta aurrerantzean hala izango da. Hori horrela
onartu behar da.
Izan ere, zehazki estatu espainolarentzat frantsesa ez dugu oraindik horrelako ataka batean
jarri benetako edozein konponbidek bildu beharko lituzkeen Euskal Herriaren aitorpena eta
erabakitzeko eskubidea onartzea tragedia bat da. Estatuarentzat ez dago ezberdintasunik
tarteko akordio batek ekarriko lukeen egoeraren marko demokratikoaren eta gure azken
helburuaren independentziaren artean. Autodeterminazioa eta independentzia gauza bera dira
estatuarentzat; biek ala biek sortzen diete urduritasuna, are gehiago euskaldunoi eskaintzeko
duten proiektua hain ahula denean. Horregatik, aterabide demokratikorantz urratsik emateari
uko egingo dio.
Beste hipoteka nagusietako bat PNVren jokabidea izan da. Hemen ere errealitatea onartu beharra
dugu. Ez da aldez aurretik PNVrekin lortutako akordiotik abiatuko den burujabetza prozesurik
izango. Prozesua abiarazteko lehen urratsa PNVrekin akordio bat lortzea bada, ez da prozesurik
izango. Geroago azalduko dugunez, Euskal Bidearen garapenak soilik mugiarazi dezake
errealitate hori, hipoteka hori.
Hala ere, arazoak ez dira soilik kanpo faktoreen ondorioz sortu. Ezker Abertzaleak ere gabezi eta
oker nabarmenak izan ditu. Blokeoaren esanahiaren irakurketa egokia egiten ez du jakin izan;
7
ez garaiz, behintzat. Estatuak ere ondo ulertu zuen konponbiderako palankatzat erabiltzen ari
ginela estrategiaren aldaketa, eta konponbidea bera trabatu zuenean ez genuen behar bezala
ondorioztatu aterabidea estrategiaren beraren garapenean zegoela. Lehenik eta berehala
gatazkaren ondorioak eta ondoren prozesu politikoa garatzeko eskemaren bideragarritasunak
mugak agerian geratuz.
Modu grafiko batean azaltzearren: egindako mugimenduaren inertziaren baitan surf eginez aski
izanen genuela pentsatu genuen hasieran. Alta, gure oinetan agortu da olatua eta ez dugu ulertu
mugimendu eraldatzaileak, olatuak baliatu baino gehiago, olatuak sortu behar dituela.
Aldebakartasunetik herri prozesuari ekiteko atzerapenekin batera, halako prozesu batek
beharko lukeen ikuspegi soziala txertatzeko ardatz nagusi bilakatu arte arazo nabarmenak
izan ditugu. Aldez aurretik, krisi ekonomikoak horrelako ariketa bat egitea erraztu behar zuela
pentsa bazitekeen ere, gerora ez da horrela gertatu. Zutik Euskal Herria ekarri zuen aurreko
eztabaida hasi zenean, krisiaren aitzakiarekin botere ekonomikoak eta politikoak ezartzen ari
ziren eskubide murrizketen kontra gehiengo sindikalak antolatutako erantzunak pisu handia
izan zuen, aldaketa politiko eta sozialerako masa kritikoa egon bazela egiaztatzen, eta, beraz,
estrategia aldaketaren aukera indartzen zuen. Dinamika hori, ordea, ez da urteotan behar beste
azkartu. Krisiari emandako erantzuna ez zen aldaketa prozesuaren indargune bihurtu eta are
gutxiago burujabetza eremura zabaltzeko erregaia izan. Ez dugu horretan asmatu. Ez zen horrela
izatea bideratuko zuen akordio sindikalik lortu, prozesuaren palanka jarduera instituzionalean
kokatu zen eta ez genuen asmatu estrategia berriak eremu instituzionalaren eta borroka sozialsindikalaren arteko dialektika berria sortzeko orduan.
Sindikalismotik eta herri mugimenduetatik zenbait iniziatiba garatu dira Eskubide Sozialen Karta
eta Alternatiben Herria aipagarrienak. EH Bilduk beste eredu sozial baterako ikurrak altxatu ditu
ogasun politika, parte-hartze politikak etabar. Baina horrek denak ez du burujabetza politikoaburujabetza ekonomikoa lotura behar beste sendotu. Ez da lortu Euskal Herrian aldaketa sozialak
borrokatzeko agenda politiko, instituzional eta sozial adosturik; ez baita eremu politikoaren eta
sindikalaren arteko akordiorik eraiki estrategia berriak horretarako baldintzak eskaini arren.
Estatuaren birkokapenak blokeoaren gainean gero eta gehiago atzera eginez, EAJren atzera
jotzeek eta etenik gabeko aitzakiek adibidez, Ezker Abertzalearekin bide-orri bat adosteko
saioan eta herri prozesurako indarrak egituratzeko ezintasunek alde batetik bestera, norabide
zehatzik gabe, ibiltzea eragin digute, gai batzuetatik bestera bakea, burujabetza, eredu soziala
edota ustelkeriaren salaketa, herri prozesuaren eta prozesu politikoaren mesedetan ezin izan
ditugularik txertatu.
oinarri sendoak izan, salbuespenak salbuespen. Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika izan
da, une jakinetan, fase politikoak eskatzen duen dimentsioaren moduko aktibazioa sortu duen
adibide bakarrenetakoa.
Hasitako ibilbide politikoan nolabaiteko geldialdian gaudela egia bada ere, ukaezina da estrategia
aldaketak lau lorpen handi ekarri dituela: unionismoa PP-PSOE izugarri ahultzea ahalbidetu
du, Nafarroan aldaketa politikoa abiarazteko oinarria jarri du, hego zein Ipar Euskal Herrian
indar metaketarako tresnak ahalbideratu ditu eta Ipar Euskal Herrian, herri-elkargo bakarraren
proposamenarekin lurraldetasunaren lehen mailako aitortzari bidea ireki zaio.
Lorpen horiek irakurketa zabalago batean kokatu daitezke, gainera. Izan ere, fase berriaren
ezaugarri nagusietako bat estatu espainiarrari bere egitura juridiko-politikoaren agortzea kroniko
bilakatu izana da. Borroka armatua aitzakiatzat hartuta gobernuek eztabaida politikoan lortzen
zuten isiltasuna desagertu den neurrian beraien proiektuaren hutsuneak are eta argiago azaldu
dira. 78an indarrean jarritako erregimena inoiz ez bezala dago auzitan. Horregatik esan daiteke
Nafarroako erregimena gobernutik botatzea lortu izana horren beste erakusle bat dela. Ezker
Abertzaleak behartutako ziklo aldaketa eta erregimenaren gainbehera prozesua une berean
gertatu izanak elkarri eraginez aldaketa ekarri dute Nafarroa Garaira.
Horri guztiari aurre egiteko asmoz, estatu espainola bereziki, enfrentamenduaren aurreko
zikloa luzatzen saiatu da, Euskal Herrian erabat ahul den eremuan eremu politikoan, hain
zuzen mugimenduak galarazteko PPn mugimendu txikienak sortzen duen lurrikara eta
ezegonkortasuna ikusi ditugu. Fase berria bete-betean zabaltzea oztopatzeko modurik
eraginkorrena konponbidea trabatzea du. Blokeo/atzera egite egoera horrek prozesuaren motor
nagusienetarikoa izan behar duen Ezker Abertzaleari arazoak ekarri dizkio. Blokeoa Estatu
posizioa da, ez soilik hautu taktikoa, eta Estatu espainolak ez du inolako premiarik konponbidea
errazteko, hortik ez duela ezer onik aterako uste baitu.
Horrexegatik, egoera horretan, beste lorpen batzuen balioa nabarmendu behar da, lorpen horiek
soilik fase honetan eskuratu ahal baikenitzakeen. Hala nola legalizazioa eta erakundeetan
lortutako boterea hori dena mugatua izanda ere eta hainbat presori zigorra luzatzeko doktrina
indargabetzea, zenbait iheslariren etxeratzean emandako pausuak, edota zenbait epaiketetan
zigorrak murriztu/indargabetzea, adibidez 35/02 epaiketan akordio aukera ireki izana, etb.
Horiek denak ez dituzte oparitu, ez dira Ezker Abertzaleak egindako aldebakarreko urratsei fede
onez emandako ordainak, aldebakartasunetik sortutako indar harremanen bidez ederki kostata
eskuratutako lorpenak baizik.
Euskal Bidetik eratorritako aldebakartasunari buruzko gogoeta aurrerapausoa izan da, baina
oraingoz ez du nahikoa dialektikarik izan burujabetza prozesuak behar duen izaera transbertsala
garatzeko eta Estatuarekin konfrontazio demokratikoan eragiteko. Estatuarekin talkarik gabeko
aldebakartasunak ez du jendartean pedagogia politikorik eragingo, ez du indar harreman eta
protagonismo berririk sortuko.
Ziklo berriak eragileen arteko eztabaida eta mugimendu politikoak azkartuko zituela uste
genuen. Halaxe izan da lurralde batzuetan, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan kasu. EAEko
eremua dugu une honetan trabatuena aipatu dugu jadanik EAJren ardura horretan. Halere, oro
har, Euskal Herrian aldaketa politiko eta sozialaren aldeko indarrak ugaritu direla esan daiteke,
eta, beste faktore batzuk tarteko Eskozia eta Katalunia, erabakitzeko eskubidearen aldeko
iritzia nagusitu eta finkatu dela.
Anabasa taktikoaren ondorioz ez da nahikoa gaitasunik izan eztabaida politikoa eta soziala
behar bezala kokatzeko fase historiko honen lehentasunen arabera. Nahiz eta Kataluniako eta
Eskoziako prozesuek giro egokia sortu, euskal jendarteak ez ditu hain erreferentzia argiak eta
Ez dugu oraingoz baldintza horiei norabide jakin bat ematea lortu, nahiz eta estatuen proiektu
estrategikoa ahuldu den eta independentziaren alde egiteko aukerak indartzeko baldintzak
izan. Ez dugu guk geuk sortutakoa kudeatzen jakin. Horrela uler daiteke, adibidez, azken
9
hauteskundeetan Podemosek lortutako arrakasta, Euskal Herrian Estatuan baino askoz ere
handiagoa izatea.
Oso kaltegarria litzateke, zentzu horretan, EH Bildu eta Ezker Abertzalearen identitateak erabat
nahastea.
Laburbilduz, estrategia berrituak bere potentzialitatea erakutsi duela esan daiteke, berau erabat
askatzea lortu ez bada ere. Halere, halako apustu batek sendotasuna lortzeko zutabeak zeintzuk
izan behar duten argi bezain garbi geratu da. Etorkizuneko zutabeak, hain zuzen ere:
Indar independentistek erakundeetan eragin gaitasun handia eta botere eremu berriak
mugatuak izanda ere lortu dituzte. Aldaketak eta eraldaketak lortzeko jokaleku garrantzitsua
izango da eremu instituzionala aurrerantzean ere.
Herri babesa, indar metaketa eta herri aktibazioa. Prozesuaren berme bakarrak dira. Herri
babesak eta herri aktibazioak soilik bermatuko baitute estrategiaren iraunkortasuna.
Bestalde, burujabetza prozesu batek behar duen bultzada sozialari erreparatuta, hutsune
nabarmenak izan ditugu. Bloke Herritar Independentista eraikitzeari begira ez dugu aktibazio
nahikorik lortu. Burujabetza prozesurako aliantzak ezin dira alderdi edo indar politikoen eremura
mugatu. Sindikalgintza, adibidez, Lizarra-Garaziko garaian izandako protagonismotik oso urrun
dago. Burujabetzaren auzia eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko eta bertan mantendu
ahal izateko herri mugimenduaren eta oro har hauspo sozialaren beharra dago, eta hori oraindik
ez dugu artikulatu eta ez diogu, gainera, behar bezalako arreta eta energia eskaini.
11
Aieteko Konferentziak elkarrizketa eta negoziazioaren balioa indartu zuen. Euskal Herrian oso
errotuta dago adostasunaren aldeko jarrera. Halere, horren ondotik, estatuen eta indar politiko
ezberdinen jarrerek elkarrizketa eta negoziazioa bazterrean utzi dituzte neurri handi batean,
salbuespenak salbuespen Ipar Euskal Herria. Ez daude egun erdigune politikoan, jendartean
aldekotasuna izanda ere.
Herri mugimenduaren errealitateari eta bete dezakeen paperari buruz ere ez dugu azterketa
eguneratua, eta horrela zaila da harekiko harremana ondo zehaztea. Herri mugimendu erreala
eta autonomoa, gai zehatzen inguruan antolatua, egon badago, baina bistan da ez dela asmatu
Ezker Abertzaleko kidegoa bi zentzutan lanean jartzen, hau da, Ezker Abertzalearen ekarpena
bertara eramaten eta herri mugimenduaren ikuspuntua egituretara ekartzen.
Nazioarteko arreta ez ezik, zenbait eragileren laguntza ere lortu da. Horren adierazle dira Mexiko,
Ecuador, Argentina, Uruguay eta beste hainbat tokitan aurrera eramandako konferentziak.
Honek ez du esan nahi urteotan dinamika sozialik egon ez denik. Aipagarria da krisi testuinguruan
emakumeen egoeraren prekarizazio orokorrari aurre egiteko mugimendu feministatik izandako
jarduna; indarkeria matxistari aurre eginez, abortuaren defentsan eta oro har emakumeen
burujabetzaren aldeko borrokan.
Euskal Herrian erakundeen eta eragileen inplikazioari buruz ezin daiteke balorazio orokorrik
egin. Aieteko Konferentziaz gain, urrats eta ekimen oso garrantzitsuak izan dira Foro Sozialak,
Baionako Adierazpena, Parisko Konferentzia, batzuek besteek baino itzal iraunkorragoa eta
sendoagoa izan badute ere. Ipar Euskal Herrian konponbide agenda goitik behera partekatua
dela nabarmendu behar da.
Euskal Preso Politikoen eta Euskal Iheslari Politikoen kolektiboen ekarpena baldintza egokitan
burutzea zaila izan da eta ondorioz, bakoitzak bere erritmoak izan ditu. Batzuetan, oso
erreferentzia indartsua izan dute 2013ko abenduko EPPKren adierazpena. Zenbaitetan,
prozesuaren taupadari jarraitzeko zailtasunak izan dituzte, aipatu baldintza bereziak direlaeta. Eta bestetan, aitzindari izan dira EPPK aldebakartasunaren kontzeptua lantzen azkar hasi
zen, gerora etxera bueltatzeko dinamika garrantzitsua abiarazteko. Blokeo mingarriaren eta
errepresioaren gainetik aukera handiak ditugu EPPKren adierazpen horren mamia garatzeko,
euskal gizartean ere baldintza egokiagoak lortze aldera.
ETAren ekimenak ziklo aldaketarako funtsezko osagaiak izan dira, eta konponbide prozesua
abiarazteko eta sakontzeko hartutako konpromisoak bete ditu, zenbaitetan eskatutakoaren
gainetik adibidez, Bruselako adierazpenak eskatutakoa baino sendoagoa izan zen 2011ren
urtarrileko su-etenaren izaera. Prozesua blokeatu edo mantsotu nahi izan dutenek, ordea,
dinamika gaizto bat jarri zuten indarrean lehen unetik: Ez da nahikoa.
Gatazkaren konponbidearen arloan ekinbide jarraitua izateko arazo handiak izan dira. Ekimenak
egin orduko agortuta geratu dira zenbaitetan, jarraibidea lortu gabe. Jokaleku aldrebesak zeresan
handia du horretan, baina onartu behar da Ezker Abertzaleak aldebakartasuna garatzeko hutsuneak
izan dituela. Berandu samar ondorioztatu dugu aldebakartasunean dagoela aterabidea.
Era berean, Hego Euskal Herrian, gatazkaren konponbidearen arloan, herri aktibazioa eta borroka
ideologikoa ez dira behar beste garatu, eta hutsune hori tarteko gatazkaren izaera politikoaren
desitxuraketa eman da.
Bestetik, bestelako dinamika sozialak ere garatu dira Euskal Herrian barrena, eta bere balioa
aitortu behar zaie, Karta Soziala zein Alternatiben Herria kasu. Aipagarriak dira neurri berean
udalerri askotan garatutako prozesu parte-hartzaile berritzaileak.
Euskararen normalizazioaren ildoari dagokionez, noraeza eta kohesio falta izan dira nagusi
Ezker Abertzaleak garatu duen ildoan. Ez dugu eragin diskurtso politiko egituratu batekin,
ez ditugu konfrontazio politikorako elementuak kokatu. Herri mugimenduan dabiltzan ezker
abertzaleko kideekiko deslotura handia izan da. Boterea lortu dugun instituzioetan hizkuntza
politika egokiak garatu dira oro har, baina ez dugu lan horri dimentsio soziala emateko
baliabiderik garatu.
Hori dena onartzeak ez ditu justifikatzen fede txarrez eta gezurrekin egin ohi diren kritikak
eta akusazioak. Zenbait onartezin bihurtu dira jada. Horiek, halaber, gotortzeko joera ekarri
dute, arazoen benetako izaera aztertzeko gaitasuna mugatuz. Ondo bereizi behar da zer den
desadostasuna edo kezka eta zer jokabide sabotatzaile/zatitzailea. Askotan, ageri diren kritikak
ez dira onartutako estrategiaren kontrako jarrerak, astintze eta ezinegonaren adierazpenak baizik.
Ongi ulertu behar dugu hau, eman beharreko erantzuna oso ezberdina baita. Emozioak ez baitira
mezu eta azalpen politiko konbentzionalekin kudeatzen. Are gutxiago erantzun bortitzekin.
Sarritan, bortitz etortzen zaigun jendeak sentitzen ari den ondoeza adierazi nahi digu, trakets,
nahi badugu, baina min egiteko gogorik gabe. Egin dugun aldaketa baten konplexutasuna
ulertu behar dugu eta behar bezala kudeatu, Ezker Abertzalearen oreka emozional kolektiboa
berreskuratzeko. Pasio komunak berpizteko, elkarrekin borrokatzeko, elkarrekin lan egiteko
gozamena gaurkotuz, XXI. mendeko Ezker Abertzalearen eta euskal borrokaren epika sortuz.
Nazio Askapenerako Mugimendua kontzeptua indartu zen garaia Ezker Abertzalea eremu
soziologikoa definitzeko bakarrik erabili ohi zen edo ilegalizazioen garaia Ezker Abertzalea
adierazpenak ere egiteko agente politiko definitu moduan agertzen da. Lehenengo egoera
horrela erabakitakoa edo naturalki garatutakoa izan zen; bigarrena, errepresioak behartutakoa.
Halere, belaunaldi batzuentzat hori da eskema naturala. Ez da gauza bera mugimendu politiko
baten partaide izatea/sentitzea eta mugimendu politiko horren militante izatea, horretarako
antolatuta egon behar baita. Norberaren izaera eta izate militante horren eraberritzea dugu
funtsezko apustua, Ezker Abertzalearen mugimendu-izaera aktibo politiko gisa ezaugarri
eraginkorra izan dadin aurrerantzean ere.
Amnistiaren inguruko eztabaida politikoa desitxuratuz zatiketa saio bat egon da. Egungo
estrategiarekin desadostasuna agertu zuten zenbaitek aldarri hori erabiltzea lehenetsi zuten.
Gerora amnistiaren aldarrikapenaren bueltan bildu diren guztiak ez dira saio horretako partaide,
jakina.
Bloke honetan zehar aipatu badira ere eta hurrengoan abagunearen azterketan azalduko
baditugu ere, merezi du zehazki estrategia aldaketak eta apustu politikoak aurreikusten ez
zituen eta sekulako eragina izan duten faktoreak elkarren ondoan gogora ekartzea. Nolabait
azaltzearren, estrategia aldaketa 2005-2007 negoziazioak agortze zantzuak oso agerian
uztean beste ziklo berri bat irekitzeko beharrean oinarritu zen. Kanpo faktore horiek ez genituen
aurreikusi, ez behintzat hartu duten dimentsioan. Ez ditugu ikusi eta apustu berrian integratzen
jakin.
Antolaketa eta ibilmoldeari buruzko balantze honek erakundez erakundeko azterketa bat beharko
luke, baina hori bere militante eta egiturek egin beharko dute zehaztasunez, hor baitago ardura
eta zilegitasuna. Abian prozesua ez da organikoa, Ezker Abertzale osoa zeharkatu nahi duen
ariketa kolektibo bat baizik, beste eztabaida batzuk eta behar diren erabakiak errazteko.
Nolanahi ere, nabarmena da zuzendaritza estrategiko baten falta izan dela. Ez dela asmatu,
Sortuk ez dituelako bere gain hartu ezintasunengatik edo ereduaren mugengatik, iritzien
arabera hartu beharreko funtzio guztiak, eta antolakundeen arteko harreman guneek ez
dutelako halako zereginik bete. Zuzendaritza estrategikoa kontzeptua beste fetitxe bat
bihurtzeko arriskua ekidin behar dugu eta gai honek estrategiaren izaerari lotuta joan beharko
du era dinamiko batean.
Bestetik, bada Ezker Abertzaleak bere osotasunean hartutako ibilbide eta konpromiso bat,
Prozesu Feministatzat ezagutu izan duguna, gainbeheran etorri zaiguna. Prozesu honek, era
adostu batean, gure barne zein kanpoko jardun politikoan ikuspegi eta praktika feminista
txertatzeko estrategia bat marraztu zuen. Eta bide hau, azken urteetan erakunde bakoitzean
egindako ahalegin isolatuan geratu izanak, aurreko urteetan motore papera jokatu duen Ezker
Abertzaleko emakumeen aliantza dispertsatzea eragin du, prozesua beraren potentzialitatea
lausotuz. Erakundez erakunde bilakaera ezberdina izan da eta balantze propioa eskatzen badu
ere, oro har, Ezker Abertzalearen praktika politikoan ez da ikuspegi hau nabarmendu Ernairen
kasuan salbu. Era berean, mugatua izan da Barne Planen bidez lortutako emaitza LABen
esperientzia azpimagarria bada ere, emakumeen parte-hartze kuantitatibo zein kualitatiboan
eragiteaz harago, militantzia ereduan eta lan estiloan zein funtzionamenduan eraldaketa eragin
nahi zuena. Ikuspegi hau barne demokratizazioaren erronkarekin erabat lotuta dago.
Urteotako beste ondorio bat mugimendu izaera lausotu izana da. Lehenik esan behar da egindako
aldaketarekin Ezker Abertzalearen garapen bat ere behar zela, eta behar beste egin ez izana
ere arazo izan dela, mugimendu osoaren kapitala aprobetxatze aldera. Bestalde, egia da atzera
begirako erreferentziak nahiko distortsionatuak daudela. Esate baterako, ez dira gauza bera Euskal
14
diren esperientziak ere izan dira. Antzematen den agorpenak batzuei zein besteei eragiten diela
dirudi, Argentina eta Venezuelako emaitza elektoralek eta Brasil eta Ekuadorren sumatzen diren
bestelako zantzuek adierazten dutenez.
Europan erreferentzia politikoa eskumaren aldera ari da erortzen nabarmen: Hungaria eta
Polonia baina baita Europar Batasun osoan. Europako ezkerrak ez du asmatu egoera bere
onerako erabiltzen; ez du behar bezala konektatu gizartearen gehiengoarekin eta bidean, gainera,
sozialdemokrazia eskuinera joan da nabarmen, eskuinak eta botere ekonomiko eta finantzarioek
diseinatutako austeritate politikak babestuz eta, horiekin batera, europar integrazioaren eredu
honetan inoiz ezagutu diren murrizketa sozialik gogorrenei bide emanez.
2.1.1. Europa
Ez gaitezen tronpatu, Europar Batasuna ez da proiektu ekonomiko soil bat. Eredu ekonomiko neoliberal,
patriarkal eta ez demokratiko honen atzean, gizarte eredu oso zehatza eta atzerakoia inposatu
nahi duen erabaki politiko multzo zabal bat dago. Aipaturiko borroka ideologikoa (instituzionala,
kulturala, mediatikoa...) ez dago diseinatuta boterea lortzeko bakarrik, inperialismoaren aurkako
edozein egiazko alternatiba politiko oztopatzeko, ezinezko bihurtzeko baizik.
Eredu neoliberal horren hainbat ezaugarri aipa ditzakegu, Europar Batasunaren egungo egoerara
egokituta:
Inboluzio demokratikoa: Goi mailako tresna eta presio taldeen bidez ematen ari da (Troika,
Europako Banku Zentrala, etb.), aginte erreala Alemaniak eta beste gutxi batzuek dutelarik.
Austeritatea: Greziako desastrearen konstatazioak Syrizaren garaipena baino askoz
lehenago eman zena ez zuen murrizketen politiken amaiera ekarri, aditu eta Ekonomiako
Nobel sari guztiek hori eskatu arren. Troikak zuzenean inposatzen ez dituen toki askotan
ere murrizketak aplikatu/aplikatzen dira. Europan dagoen haustura soziala ez da inoiz hain
handia izan bigarren gerraz geroztik. Horregatik, inoiz baino nabarmenago, borroka soziala
lehentasuna da, justizia sozialaren aldeko borroka lehentasuna da ezkerrarentzat. Inbertsio
eta gastu publikoaren desagerpenak, zerbitzu sozialen eta publikoen deuseztatzeak, ez du
gutxiagorik eskatzen.
Emakumeen eskubideak. Europan, borroka historikoen ondorioz lortutako emakumeen
eskubideetan atzera pauso bat eman da, bizi baldintzetan ez ezik, espazioen galeran
eta inboluzio ideologiko batean; eskubide sexual eta erreproduktiboetan, gorputzen
kontrolerako mekanismoak, lesbianen bikoteen eskubideetan, estereotipo eta rol
tradizionalen berrindartze bat eman da besteak beste.
Lan erreforma: Europar Batasuneko gehiengo kontserbadorea lan erreforma berri
bat bultzatzen-diseinatzen ari da; egun ezagutzen eta pairatzen ditugun ezaugarri
kezkagarrienetan sakontzea du helburu.
Mugen itxiera: Kanpoko mugenak batez ere, baina baita estatu kideen artean dauden
barne mugenak ere. Errefuxiatuen etorrera aitzakitzat hartuta.
18
Bien bitartean, Estatuko Gobernua nola osatuko den edo berriro hauteskundeak izango ote diren
ikusteko dago. Zenbait kontu impasse egoeran utzi ditu egoera horrek. Aspalditik entzun ohi da
konstituzioaren erreforma bati ekin beharko diotela hurrengo legealdian, krisi multiple horrek
hainbeste zulo agerian utzi ostean. Sakoneko erreformaren aukera urtuz joan da, are gehiago
estaturik gabeko nazioen beharrei erantzuteko. Erabakitzeko eskubidea inoiz baino ozenago
entzun da, haatik, Kataluniak eragindako krisia dela-eta, baina ez dirudi Estatutik aterabide
demokratikorik onartzeko borondaterik dagoenik.
bakarren batzuek Gasteizko Parlamentuan itota utzi nahi izan dutelako eta guk geuk lehen lerrora
ekartzen jakin izan ez dugulako. Fenomeno xelebre bat ere gertatu da: birzentralizazio mehatxuek
EAEko Kontzertua eta Nafarroako Hitzarmena jo-puntuan jarri dituztenez eta PNVk Kataluniako
prozesutik distantzia hartu nahi izan duenez, hemengo bide autonomikoaren nolabaiteko
aldarrikapena egin dute jelkideek nahiko lukete katalanek Kontzertuaren sistema izatea.
Agortutako markoaren ustezko bertuteak goresten berriro ere PNV azaldu zaigu, eta autogobernuan
sakontzeko proposamena aurten izango diren hauteskundeetan amutzat erabiliko du.
Nafarroan ezin izan dute horrelakorik egin UPNkoek, erregimena gainbehera etorri baita ustelkeriaren
pipiak janda eta herri protestak bultzatuta. Oinarri sozialeko aldaketa politikoa izan da. Ozta-ozta
iritsi da, ordea, eta horrek halako prebentzio bat sortu du, normala denez, ur handitan sartzeko.
Erasoak sekulakoak izango diren arren, aldaketa horretan aurrera egiteko eta errotzeko legealdia
dago orain aurretik. EAEn ere legealdi berria izango da aurki, eta, beharbada, bi eremuek elkarri
begira jartzeko parada ere izango da, 2019-2020ko hauteskunde foraletan eta autonomikoetan
salto garrantzitsuak emateko zerumugarekin. Abian prozesu honen ondorioak ikuspuntu horrekin
ere jarri behar ditugu, gutxieneko perspektibarekin lerro eta proposamen egokiak jendarteratzeko
eta nahikoa herri aktibazio lortzeko, gerora azalduko dugun estrategiaren logikan.
Ziklo aldaketa gatazka ondorioei begira gainditzeko ardatzarekin abiarazi zen, eta ez da prozesu
politikoak eskatzen zuen norabidea eman, baldintza objektiboak inoiz baino hobeak izanda ere.
Beharbada, begirada pixka bat altxatu beharko genuke abagune politikoaz eta historikoaz behar
bezala jabetzeko, uneko estutasunek ito ez gaitzaten.
Oinarri ideologiko sendoak jarri zituen Ezker Abertzaleak askapen nazionala eta soziala batu
zituenean, txanpon beraren bi aldeak direla adierazi zuenean. Baieztapen hori, Ezker Abertzalearen
historian izan den ekarpen ideologiko handienetakoa izan zen. Sintesi hau, gaur arte iritsi den
mugimendu soziopolitiko baten oinarri ideologikoa izan da, baita herri sektore ugarik bere egin
duen borroka politikorako eskaintza ere.
Ezker Abertzalea deitu den komunitatearen zoru ideologikoa ezarri zuen ekarpen hark, ikuspegi
ideologiko desberdinei ipar partekatu bat emanez. Orduz geroztik gure proiektu politikoa
independentzia eta sozialismoa dela esan dugu, euskalduntasuna lotuz lehen unetik eta
feminismoa gehituz ondoren. Feminismoaren gehiketa honen atzean sexu-genero gatazkaren
aitortza politikoa dago. Ezker Abertzaleak bere oinarri ideologikoetan hiru zapalkuntzen arteko
intersekzionalitatea teorizatuta bazuen ere nazionala, soziala, patriarkala, oraingoan maila
berean jartzen dira hiru gatazkak. Proiektu politikoaren oinarri ideologiko hauek helburu ez
ezik, praktika politikoa zeharkatu eta tarteko aurrerabideak markatu behar dituen prozesu
askatzailearen mamia eta jarduera dira.
Ezker Abertzaleak, bere ibilbidean zehar, gure herrian eman diren aldaketa sozial eta politikoen
eraginez batzuetan eta munduko prozesu politiko-ideologikoen eraginez besteetan, bere
oinarrizko teoria politikoa teoria abertzale iraultzailea dei dezakeguna dialektikoki eguneratzeko
gaitasuna izan du. Eguneratze hori batzuetan ia konturatu gabe, besteetan eztabaida luzeen
ondorioz sorkuntza teorikoa ortodoxiatik aldentzeko intuizioz egin du Ezker Abertzaleak; iturri
anitzetatik edanez, garai bakoitzeko baldintzetara egokitzen saiatuz, eta betiere herriaren
arnasa bilatuz. Ezker Abertzalearen kultura politikoaren bereizgarrietako bat izan baita euskal
gizarte anitzarekin konektatzen jakitea eta aldarrikapen sozial eta nazionalekin bat egitea.
Horixe da hain zuzen ere, fase politiko honetan askapen prozesuak modu erabakigarrian aurrera
egin dezan aurrez aurre dugun erronka
Berrikuntza eta eguneratzea beharrezkoa izanik ere, kontutan izan behar dugu hamarkada
askotxo pasa diren arren, testuinguru historiko ezberdinak igaro ditugun arren sintesi horrek
inoiz baino gaurkotasun handiagoa duela. Neoliberalismo patriarkala jaun eta jabe den mundu
globalizatuan, sozialdemokraziak porrot egin eta estatu liberalak merkatu finantzarioen morroi
diren garaiotan, proiektu independentistak gizarte emantzipaziorako itxaropen bilakatu dira
Europan.
Izan ere, kapitalismoaren krisi sistemikoa bizi dugu, bizitza bera arriskuan jartzeko ahalmena
izan dezakeen krisi-hari ugariren metaketa. Itxura guztien arabera bizitzaren eta kapitalaren
arteko talkak ezaugarrituko du XXI. mende hau. Testuinguru global horretan burujabetzaren
aldarrikapenak izaera eraldatzailea hartu du: herritarren bizitza duin, iraunkor eta demokratikoa
bermatzeko estatu egitura propioen beharra inoiz baino agerikoagoa da, eta zentzu horretan,
estatu propioaren eraikuntza prozesua jendartearen emantzipaziorako egitasmo bilakatu da
. Gaurko testuinguru historikoan ez dago prozesu independentista baino egitasmo herritar
antioligarkikoagorik Europa zabalean.
Europa/Espainia/Frantziako oligarkien politikek kaltetutako klase eta sektore sozial desberdinen
arteko aliantza zabalak beharrezkoak dira askapen prozesuaren fase honetan industriako
soldatapekoak, zerbitzu publikoetako langileak, enpresari txikiak, prekariatua, etxeko langileak,
kooperatibistak, nekazariak, autonomoak, intelektualak, pentsiodunak.... Egungo fase
24
26
Euskal Estatua. Aspaldi aldarrikatu genuen estatu baten beharra ere euskararen normalizazioa
eskuratzeko. Egun, euskal estatu feminsta aldarrikatzen ari da patriarkatuaren zapalkuntza
gainditzeko. Era berean, herritarron ongizatea eta eskubide sozialak bermatzeko, euskal
estatuaren aldarria hedatzen doa gure artean. Azkenik, erabakiak hemen hartzea, han
hartzea baino demokratikoagoa ere badela erakutsiz, euskal estatua herritarrak ahalduntzerako
ere bermea ere badela agerikoa da. Dimentsio anitzak ditu herri eta herritarron burjabetzak,
euskal estatua ez da guztiak asetzeko baliabide nahikoa baina bai ezinbestekoa. Dimentsio guzti
horiek garatzea eta azalaraztean datza eskaintza independentista eraberritu baten benetako
erronka.
Gainera, garai berria baino ezagutuko ez duten belaunaldiak etorriko direla kontuan hartu behar
dugu, eta horiei eginiko eskaintza ezin daiteke atzera begirakoa izan. Horiek kontakizun berri
bat egiten hasiko dira, eta independentismoak izan behar du kontakizun horren ardatza. Euskal
herritar izateak eta berezko estatu bat izateak konexio naturala izan behar du horientzat.
Independentziak erakargarria izan behar du haientzat, proposamen taktikoak gero eta
instrumentalagoak bihurtu arte.
Proposamen berritu hori eragile ezberdinen artean landu eta hezurmamitu beharko litzateke, eta
bistan da EH Bilduk/EH Baik burujabetzaren aldeko esparru politiko zabalena izanik gaur egun
ekarpen erabakigarria egin behar dutela hori dena taxutzeko. Aliantza horien baitan izango diren
hausnarketetan eta erabakietan, gainerako bidaide guztiekin batera, parte hartuko dugu, baina,
analisia eginez eta errespetu osoz, hauxe ondorioztatu dugu: independentziaren aldeko aliantza
politiko eta elektoral nagusi gisa garatu beharreko horrek eskaintza berrituan parte hartu beharko
du, bere formulazioa kaleratu beharko du.
aldarrikapenari dimentsio materiala eman behar zaio eta egitasmo zehatzen bidez plazaratu.
Eta estatugintzaren momentuan kokatu, hots, estatu egiturak eratu, botere gune materialak
antolatu. Ez gara ezer berririk proposatzen ari, esan bezala, historikoki Nazio Eraikuntza
izendatu dugun estrategiaren eguneratzea baino ez. Burujabetza prozesuaren zutoin izango
diren egitasmoak definitu eta hauei bide emateko prozesuak artikulatu behar ditugu arlo
ekonomikoan, sozialean, kulturalean zein bakegintzan.
Euskal Bidearen dimentsio herritar hau status juridikoen eguneratze/trinkotze prozesuen orubea
izango da. Euskal Bideak hiru prozesu eratzaile proposatu ditu, egungo instituzioak estatugintza
prozesuaren abiapuntu eta jokaleku hartuta 4.3. atalean sakontzen da dimentsio instituzional
honen inguruan. Bi dimentsioak erabat uztartuta daude, estatugintzaren eta herrigintzaren
arteko dikotomia faltsua baita. Bietan jardun behar dugu, orekak zainduz eta ausart jokatuz.
Euskal Bideak konfrontazio demokratikoa behar du palanka gisa. Izan ere, burujabetza prozesua
liskartsua izango da ezinbestean, aldeko baldintza objektiboak izanik ere gizarte mobilizaziorik
gabe nekez egingo baitu aurrera. Herritarrak aktibatu eta mobilizatzeko gizartea polarizatuko
duten prozesuak behar dira, eta, beraz, konfrontazio demokratikorik gabe nekez lor daiteke
prozesu independentistak eskatzen duen tentsio soziala.
Konfrontazio demokratikoa nola ulertzen dugun argitzea komeni da puntu honetan: Konfrontazio
demokratikoa euskal herritarren gehiengoaren legitimitatea demokratizazio prozesua oztopatzen
duten botere formal zein faktikoen aurrez aurre jartzean datza, legitimitateen arteko talka
bilatuz. Euskal instituzioen erabaki desobedienteak zilegitzat hartuta, helburua erdietsi euskal
botere politikoaren gailentzea eta erreakzio errepresiboak partzialki edo osoki neutralizatu ahal
izateko, konfrontazio demokratikoak gehiengo sozialen aktibazioa behar du.
Horretarako, diskurtsoak eta mobilizazio ekimenak baldintza material zehatzen gainean eraiki
behar dira. Non izango dira epe laburrean Euskal Herriaren eta euskal herritarren arreta eta kezka
guneak? Zeintzuk dira burujabetza prozesuaren palankak? Lan-harremanen esparrua, pentsioak,
garapen eredua, hezkuntza sistema... Honek azterketa eta prospekzio lan sakona eskatzen du.
Konfrontazio demokratikoa gai hauen inguruan artikulatu beharko litzateke emankorra suerta
dadin.
Aldi berean, kontutan izan behar dugu herritarrak ezin direla mobilizazio egoera permanentean
bizi. Mobilizazio prozesuak ez dira linealak; uhinen dinamikaren antzera, aktibazio momentuak
eta geldiuneak izaten dituzte. Determinazioa bezain garrantzitsua da pazientzia estrategikoa.
Bestalde, Prozesu Independentista Eraldatzaileak kontrabotere espazio bat ere barnebildu
behar du bere baitan, identitate subalternoen presentzia, mugimendu indartsu eta biziak.
Independentismoak praktika emantzipatzaile gaurkotuak behar ditu, ezkerreko ikuspegietatik
burujabetzaren errelatora sektore sozial berriak erakartzeko gai izango diren praktika politiko
erradikalak. Gure ustez ondoko ezaugarriak bildu beharko lituzke espazio honek: (1) Kontrabotere
posizioetan autoeratzen da, egungo botere harremanak ulertuz periferian egotearen kontzientzia
du. (2) Herri eraikuntzarekin, Euskal Demokraziaren eraikuntzarekin konprometitzen da:
kontrabotere izanik botere hegemonikoa irabazteko/borrokatzeko bokazioa du, edota herri
eraikuntzan posizio hegemonikoak irabazteko anbizioa du.
30
4.2.1. Jardunbideak
Lau jardunbide identifikatu ditugu, aurrera begira borroka moldeak eta praktika politikoa
zehazteko helburuz.
Herri aktibazioa
Artikulazio hegemonikoek behar-beharrezko dituzten polarizazio/mobilizazio prozesuak gizarte
zibilean sustraitzen dira, eta, beraz, herri mugimenduari demokratizazio prozesuaren baldintza
sortzaile eta berme izatea dagokio hein handi batean, instituzioak baldintza berri horiek
egikaritzera bultzatzearekin batera.
Aurrez aipatu denez, fase honetan, erresistentzia jarduerak agortutzat eman gabe, egitasmo
alternatiboen eraikuntzak hartu behar du nagusitasuna. Maila orotako eragiletzan soziala,
kulturala, intelektuala, akademikoa... ekarpen determinantea eta iraunkorra egiteko prestatu
behar dugu. Ekintzailetza sozial sendoa behar du prozesu independentistak, eguneroko txinaurri
lana. Orain arteko esperientziak berrikusi eta birsortzeaz gain, praktika emantzipatzaile
gaurkotuetan esperimentatzeko prestatu behar gara.
Horrekin batera, burujabetzaren aldeko dinamika politikoa elikatuko duten mobilizazio, protesta
eta desobedientzia eredu berrietan sakondu beharko da.
Instituziogintza herrigilea
Euskal estatugintzak, beste edozein prozesu emantzipatzailek legez, mobilizazio eta
instituzionalizazio prozesuen arteko etengabeko dialektikan egingo du aurrera. Dialektika horrek
instituziogintza molde jakin bat eskatzen du: instituziogintza herrigilea. Instituziogintza herrigilea
deritzogu herrigintza senak gidatutako lan instituzionalari, instituzioak demokratizazioaren
zerbitzura jartzeko bokazio duen lan instituzionalari. Zentzu horretan, demokrazia partehartzailearen bideetan sakonduz, parte-hartze prozedurak herritarrak ahalduntzeko tresna dira,
ez gobernu erabakien legitimazio soilerako mekanismoak.
Bestalde, instituzioen eta herri mugimenduen arteko dialektika birpentsatu beharra dago.
Arestian aipatu dugunez, paradigma emantzipatzaile berriek erakusten digute ezin daitekeela
herri-boterea estatutik gure kasuan estatugintzatik kanpo eraiki, eta beraz, herrigintzaren
eta estatugintzaren herri mugimenduen eta instituzioen, neurri handi batean arteko
31
Autoeraketa komunitarioa
Euskal Herriak oso berea du auto-antolaketarako joera. Botere politikoa ebatzi zaion herriak bere
burua gobernatzeko bide propioak urratu ditu historian zehar, autoeraketa auto-antolaketa,
autogestioa geure kultura herritarrean txertatzeraino. Atzerago joan gabe, 60ko hamarraldian
hasi zen ziklo politikoari estatugintzaren ikuspegitik begiratzen badiogu, herri honek, autoeraketa
komunitarioan oinarrituz, estatu egitura ez-formalak sortzeko ahalmena erakutsi duela ikus
dezakegu ikastolak, kooperatibak, komunikabideak....
Autoeraketa komunitarioari estatugintza sen indar berrituz heltzeko energia soziala birsortu
behar dugu. Esan dugunez, horixe izango baita Euskal Bideraren orubea.
Praktika diskurtsiboa
herri sektore zabalek ideia multzo bat konpartitzeko helburuarekin hegemonia, diskurtsoaren
eraikuntzak leku zentrala hartzen du egungo testuinguru historikoan. Ideiek, kontzeptuek
diskurtsoek errealitatea sortzen dute, gizartea polarizatzeko beharrezkoak diren tresna dira.
Esan daiteke Euskal Bideak marko diskurtsibo egokia ezarri duela: alde batetik, demokraziaren
aldeko apustu erradikala jasotzen du dena erabaki dena aldatu ahal izateko, eta bestetik
burujabetzaren hautua lehen lerrora eramaten du euskal herritar guztiok ondo bizi ahal izateko.
Gizarte sektore zabalekin konektatuko badugu, diskurtsoak neurtu, findu eta berrasmatu
beharko ditugu. Euskal gizartearen taupada bilatu behar dugu etengabe, jendartearen kezka eta
arreta guneetatik abiatuz ortzemuga berriak eskainiz.
33
34
Hautabide independentistak, beraz, estatus politiko maila berriak eskuratzea ekarri beharko
luke, horien barnean estatu-izaera aitortua bera legoke, azken estadioa. Hiru eremuko prozesuak
zera dakar, ezin daitekeela bermatu pausu guztiak lurralde guztietan batera emango direnik. Hori
guztiz barneratua izan dugu betidanik Ipar-Hego zauriari dagokionez. Ez dugu hori aintzat hartu
orain arte Hegoaldeko eremuan EAE-Nafarroa zauriari dagokionez, eta horrek argitasun galera
handia ekarri dio gure hautu estrategikoari. Izan ere, Alternatiba Demokratikoak jada erabat
zehaztu zuen gatazkaren muin politikoaren erresoluzioa Euskal Herrian bertan burutu beharreko
prozesuaren baitan zegoela, euskal herritarrek libre eta demokratikoki inolako injerentziarik gabe
hartutako erabakien baitan.
Euskal Bideak, Euskal Herriaren egituratze instituzionalari dagokion atalean, logika hori azken
bururaino eramaten du. Euskal Herriaren autoeratze eta autodeterminazio prozesua hiru subjektu
erabakitzaileen dinamikan oinarrituriko bat-egite prozesu gisa marrazten du. Lurraldetasunaren
aferaren korapiloa askatzeko moldea sakonki eraberritu dugu horrela, erabakitzeko eskubidea
jarriz erdigunean. Hiru prozesu berezitu barnebilduko dituen prozesu bateratzailea proposatzen
du Euskal Bideak, subjektu politiko osoa eta goren mailako nazioarteko estandarretan aitortua
sortzeko norabidean. Hiru abiapuntu ezberdin, beraz, hiru erritmo-abiadura, etapa eta prozedura
propioak, kontsulta eta galdera egokituak, baina helburu eta norabide bakarra: euskal herritar
guzti-guztiak Euskal Herriaren etorkizun politikoaren jabe izatea, erabakitzaile askeak.
Lurraldetasunaren afera funtsezko kontua dugu gure estrategia politikoari dagokionez. Euskal
Herriaren izaera eta izatea bera ukatzeko, lurralde zatiketa bitarteko nagusi izan baitute estatuek.
Lurraldetasunaz ari garenean ez gara soilik lur eremuez ari, herri izateaz eta erabakitzeko subjektu
burujabea den adierazpide politiko eta instituzionalaz baizik.
2015. urteko urtarrilaren 24an EH Bilduk eta EH Baik plazaratu zuten proposamenak eremu
juridiko-administratibo bakoitzean lurra hartzeko garaia du. Esan bezala, Euskal Bidea hiru prozesu
eratzaileen prozesu bateratzaile gisa definitu genuen, hots, Nafarroa Garaia, Ipar Euskal Herria
eta Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osatzen duten autonomia erkidegoa abiapuntu gisa hartuta,
abiadura, fase eta prozedura desberdinak izango dituzten hiru prozesu eratzaile proposatuz.
Ipar/Hegoa zauria genuke bat. Inposizio espainiarrak elikatu duen mendebaldeko hiru herrialdeen eta
Nafarroa Garaiaren arteko bereizketa dugu bestea. Frankismoaren amaieran egoera iraultzeko aukera
irekita zegoen, baina leihoa itxi ziguten, estatu botere faktikoek ezarri eta PNVren esku-hartzea izan
zuen erreforma autonomikoaren bitartez. Ezker Abertzaleak aurre egin zion operazio hari. Izan ere, hil ala
biziko erronka baitzen. Bi eremu autonomiko ezartzeak eta beren bat-egitea Madrilgo subiranotasunaren
menpe uztea gure herriari egin zekiokeen zauririk gaiztoenetakoa izan zen, partizioak sortzen dituen
mekanismo komunikatibo, sozial, politiko eta instituzionalen eragina izugarria baita.
EH Baik Ipar Euskal Herriko kasuan, eta EH Bilduk Nafarroa Garaiko eta Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoako autonomia erkidegoko kasuetan, bertako herritarrekin eta gainontzeko eragile
politiko eta sozialekin batera, prozesu eratzaile bakoitzaren ezaugarriak eta urratsak erabaki
beharko dituzte. Ezker Abertzalearen iritziz, prozesu eratzaile bakoitzak mugarik gabeko
burujabetza ariketa izan beharko luke, prozesu horiek osatuko duten bidea eremu bakoitzeko
herritarrek erabakiko dutelarik. Bat egiteko asmoz emango diren urrats guztiak erabakitzeko
borondate horren emaitza baino ez dira izango.
Zatiketa zauriak ahalik eta lasterren ixtea ere bada gure hautabidearen funtsezko ezaugarria,
noski. Hego Euskal Herriko bi eremuen arteko joste instituzionalaren bidez, lurralde artikulazioan
aurrerapausoak lortzea lehentasunetako bat da guretzat, baina horrek ez du inolaz ere
zalantzan jartzen subjektu politikoa osatzeko oinarria, eta bat-egite librearen irizpideak
bateratze instituzionalaren ondoren ere balio osoa mantenduko du. Proposatzen dugun estatu
konfederalaren ereduak botere partekatuaren eskema lehenetsiko du.
Espainiar proiektua Euskal Herrian egonkortzea galarazita, egungo errealitatea dugu abiapuntu.
Urteotan metatu diren arazoek eta sortu ditugun aukerek arrakala berri bat ireki dute estatu
espainiarrak eraiki zuen partizio mekanismoan. Horregatik, Euskal Bideak hiru eremuetarako
prozesu eratzaile bana aurreikusten du, egungo errealitate historikoan eta ireki den fase berriari
begira eredurik egokiena delako. Betiere gure orube nazionalaren eta herri aske egiten gaituen
zutoin nagusien osatze eta trinkotze zereginari arreta eta energia bideratuz.
Prozesu eratzailea egungo hiru eremuetarik abiatuta ere, ezin dezakegu ikuspuntu nazionala
galdu. Horregatik, ehuntze nazional hori harian-harian lantzeko ekinbide sozialak eta
instituzionalak indartu beharko dira. Burujabetzaren aldeko indarren ekimen bateratuek, edota
herri mugimenduak josten dituen harremanek eremu komuna indartu behar dute. Euskal
Bidearen dimentsio herritarra deitu diogu honi.
35
Udalbiltzak joka dezakeen funtzioa garrantzitsua da, Euskal Herri osoko hautetsiak biltzen
baititu. Orain, bestalde, mugaz gaindiko harremanetan aukera berriak sor daitezke. Hiru
entitate administratiboen araberako banaketari begira panorama aldaketa deigarria gertatzen
ari zaigu: Nafarroan beste gobernu bat dago, eta Iparraldea ordezkatuko duen egitura
instituzional bat sortuko da lehen aldikoz. Aldaketa hauek, mugaz-gaindiko harremanen
esparruan, Europar Batasunaren eremu juridikoan, pauso berriak egiteko baldintzak sortu
ahal dituzte.
Balantzean ikusi bezala ez dugu ziklo berria erabat ireki eta ezin izan dugu aurrekoa itxi.
Kontraesan horretan ito nahi gaituzte. Baina guk aurreko zikloa itxi behar dugu eta berria garatu.
Horiek, halere, ez dira bata bestearen atzetik etorriko. Ezin izango dugu gatazkaren ondorioak
gainditu eta segidan arazoaren muinari ekin. Eskema horrek porrot egin du.
Bestalde, gatazkaren ondorioekiko, hau da, armagabetzea garatzeko eta iheslari eta presoak
etxeratzeko, lehen lehenik presente izan behar dugu estatu espainiarrak konponbiderako ez
duela borondate politikorik.
Plano politikoan, gatazkaren ondorioen konponbidea estrategia politiko orokorraren, hau da,
estrategia independentistaren garapenean uztartu beharko litzatekeela diogu. Euskal Preso
Politikoen Kolektiboak ildo horretan birkokatu behar du bere burua.
Estatu estrategia da, ez da alderdi edo kolore bateko gobernuaren politika. Irakurketa partekatu
baten ondorioa da. Eta guztiaren oinarrian dagoena irabazle/galtzaileen kontakizunaren politika
da. Irabazlearen kontakizuna inposatzea helburu duen estrategia eta konponbidearen aurka
garatzen ari dena. Konponbidearen alde eginez gero estatu espainiarrak halabeharrez gatazkaren
muinean dagoen aferari aurre egin beharko lioke eta ez du horretarako inolako borondaterik,
proiektu politikoen arteko baldintza berdineko lehia demokratikoa ahalbidetuko lukeen esparrurik
nahi ez duelako.
Plano juridikoan, aurrez aurre zer agertoki dugun kontutan izanda, gatazkaren ondorio guztiei bide
honek eskaini ahal dizkion irtenbideak kontuan hartu beharko dira. Preso eta iheslarien etxeratzeko
planean esaterako, legediak eta neurri juridikoek izango duten papera presente izan beharko
dugu. Presoen kaleratzea mahai baten bueltako akordioaren eskutik emango ez denez legediaren
garapenetik eman beharko da, 2013an Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hartutako ildoa garatuz.
Denborak argiki erakutsi digu finkatutako ekinbidea egokitu beharra dagoela, eta ondorio batzuk
argiak dira:
Ezin gara aldebikotasunaren zain egon. Ez dugu baztertzen, aldarrikatu behar dugu, baina
ez politikoki horretara mugatuz.
Preso eta iheslarien etxeratzea prozesu politiko orokorrean uztartu behar dugu.
Faseetako estrategian baino burujabetzaren eta independentziaren aldeko prozesuaren
garapenaren baitan kokatu behar dugu ondorioen konponbidea.
Labur esanda: Gatazkaren ondorioen konponbidea estrategia independentistan uztartu behar
dugu.
Egokitze horrek ez du inondik inora esan nahi preso eta iheslarien etxeratzea lehen mailako
helburua ez denik Ezker Abertzalearentzat, eta ahalik eta epe laburrenean gure artean izan
daitezen borrokatzen jarraituko dugu. Hori bai, estrategia politiko independentista eraginkor eta
emankorra izan behar duenari uztartuta.
36
Burujabetza prozesua azkartzea izango dugu, beraz, aurreko zikloa ixteko modua. Burujabetza
eskuratuz berezko boterea eta zilegitasuna lortu ahal izango dugu preso eta iheslari politiko
independentisten kaleratzea. Horretarako funtsezkoena herri mobilizazioa indartzea da, bidea
azkartzeko eta bidearen ezaugarritzean laguntzeko. Lan politikoa eta lan juridikoa beharrezkoak
diren beste bi ardatzak izango dira.
Beraz, eremu juridikoa penal zein penitentziarioa erabili beharreko bidea izango da, beti
ere damutzearen eta salatzearen marrak alboratuz. Izan ere, bata zein bestea euskal presoen
aurka, eta soilik beren aurka, erabiltzen diren salbuespenezko neurriak direlako, pertsonaren
duintasunaren aurkako bidegabekeriak gauzatzeko eta gure herriaren normalizazio politikoa
oztopatzeko traba besterik ez direlako. Salbuespen politikak bezala, salbuespenezko legedi
barneko neurriak baztertu behar dira.
Bestetik, eta burujabetza prozesuaren logikan eta konponbideari ekarpena eginez, presoen gaia
marko juridiko-politikoaren eztabaida eremura ere eraman behar da; adibidez, presondegietako
eskuduntza lekuz aldatzeko borrokari ekinez.
Testuinguru honetan, amnistiaren aldarriak aipamen bat merezi du. Amnistia Ezker Abertzalearen
sorreratik bertatik gaurdaino euskal askapen borrokaren geneetan txertaturik iraun duen eta
esanahi politikoa duen helburua da. Preso eta iheslarien etxeratzea ez ezik, gatazkaren arrazoiak
gainditzea bilatzen duen planteamendua da amnistia. Horrela, nazio aitortza eta gure etorkizuna
libreki erabakitzeko autodeterminazio eskubidea gauzatzeko- ukapenaren gainditzearekin
batera eman beharreko agertoki gisa ulertu izan dugu amnistia, espetxeen ateak ireki eta presoen
askatzearen kontzepzio legal hertsi hutsaren gainetik.
Amnistia aldarrikapen bat ez ezik, prozesu politiko bati loturiko ibilbideak eraiki behar duen
agertokia da. Hari horretatik tiraka, egun aldebakarreko prozesuaren bidez garatu nahi dugun
37
prozesu independentistaren baitan gauzatzeko bide orria marraztea dagokigu. Joko zelaia Euskal
Herrian kokatuz, presoak Euskal Herriratzearen aldeko indar korrelazioan kokatu behar dugu
estatuarekiko konfrontazioa, ekinbide horri lehentasuna emanez.
Akordio politikoaren ondorioz espetxeen ateak zabaldu eta gatazkaren ondorioei dagokien bide
orri partekatua erdiesteko ezintasunaren aurrean estatuaren borondatea muga izanik eta
prozesu independentista aldebikotasunean ez blokeatzeko arrazoiei helduta- presoen Euskal
Herriratzeak lehentasun politikoa behar du izan amnistia agertoki politiko gisa ulertu eta gauzatu
nahi dugunontzat.
Euskal Herriratzeko antolatutako presioak Euskal Herrian bertan akordioen aroari ateak ireki
eta preso eta iheslariak kaleratzeko borrokaren garapenari eman behar dio segida, zeharka
burujabetzaren ideia indartuz horrela: Euskal Herrian eraikiko ditugu baldintza politikoak
amnistiaren gauzapena eman dadin, blokeorako giltza estatuei eman baino hemengo indar
harremanen eta akordioen bidez gauzatuz.
Esan dugunez, burujabetza prozesuan eta Bakerako Euskal Bidean sakontzea da blokeo egoera
pitzatzeko dugun biderik eraginkorrena. Estatuari baldintza demokratikoak exijitzetik Euskal
Herrian gauzatzeko mekanismoak ezartzera igaro behar gara, gatazkaren muina eta sortutako
ondorioen konponbidea Euskal Herrian eman dadin borrokatuz.
Bakerako Euskal Bidean jasotzen den ibilbidea zehazten da jarraian:
Presoen gaia marko juridiko-politikoaren eztabaida eremura ere eraman behar da, adibidez,
presondegietako eskuduntza lekuz aldatzen saiatuz. Neurri horrek, presoen Euskal
Herriratzearekin batera, Euskal Herriaren esku utziko luke presoen gaineko hitza eta erabakia.
39
Eremu instituzionalean ere aukera berriak sortu dira, batez ere erakundeen autogobernuaren
inguruko eztabaida pizten bada eta Nafarroako Gobernuko aldaketa egonkortzen bada.
EAEko Autonomia Estatutuak dioena ere bete ez duten honetan, norabide horretako jardun
instituzionalak bete-betean asmatuko luke gaur egungo errealitatearekin.
beharko luke, beste batzuekin egindako hausnarketa gune hau aprobetxatuz. Argudioak emateko,
hartzeko eta partekatzeko ordua da, militante soil gisa, erabaki zehatzik hartzeko premiarik gabe.
Antolakuntza ereduak, ibilmoldeak eta hori dena blaitu behar duen kultura politikoak estrategiari
eta ildo politikoari lotuak egon behar dute, baita prozesu politikoaren eta jendartearen garapenari
ere. Eta hortxe izan du Ezker Abertzaleak arazoen iturburuetako bat, ez duela estrategia berrituak
eskatzen zion tamainako eraldaketa egin. Edo egiten hasi. Halako prozesuak, jakina, ez dira egun
batetik bestera edota kontraesanik gabe burutzen, kultura politikoa ez baita esate hutsarekin dida eraldatzen. Baina aldaketak abiarazi behar dira, oinarriak jarri behar dira, eta oinarri egokiak
jartzeko aurreko praktika eta inertzia txarrak alboratzen hasi beharra dago. Abian prozesuak hori
ere izan nahi du.
Txosten honetan ez ditugu zerrendatu, baina jasotako ekarpen asko eta askotan barne
funtzionamoldeez eta zuzendaritza politikoaren gabeziei buruzko arazoak mahaigaineratu dira,
era gordinean eta kritika zorrotzak bideratuz. Horiei konponbideak ematen hastea izango da
hausnarketa prozesu honen balioaren neurgailu, bertan jokatuko baitu sinesgarritasuna.
Aipatu dugunez, praktika politikoa gauzatzeko erabiltzen ditugun lanabesek eta moduek
estrategiaren eta fasearen ezaugarriei lotuta egon behar dute. Gaur egun, bistan da, hautabide
independentistaren aldeko indarrak askatzea da erronka, eta hori ez da egingo abangoardismotik
eta dirigismotik, kontsigna hutsez eta jendearen parte-hartzerik gabe. Estrategiari buruzko
atalean esan dugunez, gainera, burujabetza prozesua ez da gure ibilbide historikoaren berrespen
hutsa izango, eta printzipio bera aplika daiteke antolakuntzaren eta kultura politikoaren alorrean.
Aitzitik, iragana baduen mugimendu politiko bat gara, eta hori kontuan hartu behar da, batez ere
kanpoko ereduak ez inportatzeko mimetikoki.
Estrategia eta fase honek Ezker Abertzaleari eskatzen dizkioten funtzioak anitzak dira eta
osotasun konplexu baten arabera ulertu behar ditugu gure erantzunkizunei egoki erantzun nahi
badiegu. Funtzio nagusiak honako hauek dira:
Gure egitasmo estrategikoaren aldeko herri indar eta ahalegina etengabe eraberritu,
moldatu, sustatu, jasotako ondare politikoari eutsiz.
Hautabide independentista gorpuztu dadin prozesu sozial oso baten artikulazioaz
hausnartu, prestatu, bultzatu era planifikatuan.
Egituretan liberatuak ez diren pertsonen parte-hartzea eta ekarpena erraztu behar da,
horrela beste eremu batzuetan izan dezakegun esperientzia, talentua, gaitasuna...
aprobetxatu ahalko litzateke.
Zentzu honetan eta balantzean jaso bezala, zailtasunak ditugu gure praktika politikoan ikuspegi
eta ekarpen feminista txertatu eta gure jardueran parekidetasuna bermatzeko. Beraz, aurrera
begira ere, bitarteko espezifikoak eskaini beharko dira norabide ezberdinetan: gure proiektu
politikoaren integraltasuna bermatzeari begira, marraztu dugun burujabetza prozesuari
emakumeak lotzeko bitartekoak eskaintzeari begira eta noski, barne funtzionamendua
eraldatzeari begira. Eta norabide honetan, erakundeen konpromisoaz gain, ezinbestekoa izango
da emakumeen aliantza indartzea eraldaketa prozesu honen motore gisa. Ezker Abertzaleak
modu kolektiboan erronka honi aurre egiteko beharra dago. Soilik ikuspegi honetatik eraldatu
dezakegu gure kultura politikoa.
Kultura politikoaz askotan mintzo gara, eta beste askotan gertatu ohi den bezala kontzeptua
zabalduz bai baina mamia gehiegi argitu gabe. Horregatik, nahiz eta beste zenbait kontu aipatu
ahalko diren, sikiera gutxieneko irizpide batzuk emango ditugu, zertaz ari garen irudikatzeko-edo:
Eredu erabat demokratikoa, erabakiak hartzerakoan eta ardurak hautatzerakoan.
Hautaketa sistema berriak erabaki eta arautu behar dira.
Abiapuntua ondo jartzen bada apustuaren izaera, estrategiaren funtsa, egoeraren gaineko
irakurketa, eztabaidak eta parte-hartzeak indartuko gaituzte. Horregatik, eztabaidak
zabaltzeko bideak jarri behar dira, baita erabakietan parte hartzeko aukerak ere.
Egituraren aktibitateak gardena izan behar du, eta edonork edozein momentutan bere
berri izateko aukera izan behar du. Formulak bilatu behar dira. Adibidez, aktak militante
ororen esku egotea.
Estrategiaren eraikuntzak ekintza kolektibo bat beharko luke izan. Horrela, hortik ateratako
lidergoak lidergoak behar direlako askoz ere errotuagoak leudeke.
Eredu demokratikoa eta parte-hartzailea ez da eraginkortasun ezarekin nahastu
behar. Efikazia eta efizientzia behar dira, praktika politikoa gauzatzeko, lerro politikoa
indartzeko.
Produkzio teoriko-praktikoa. Unean uneko abagunearen azterketa egitea, prozesuaren
gako nagusien garapenari buruzko analisia garatzea, zuzendaritzak ildo politikoa
zehazteko izan beharreko irizpideak marraztea lan horiek guztiek sistematizazioa eta
iraunkortasuna behar dute. Lanabesak behar dira horretarako.
Informazioa eta errealitatearen ezagutza. Datu objektiboen gaineko azterketak egin behar
dira, hartu beharreko erabakiak eta orientabideak egokiak izan daitezen. Askotan gutxi
batzuen pertzepzioaren edota multzo batzuek sortutako harrabotsaren arabera eratutako
iritziak hartzen dira nagusitzat. Horrela, topikoak eta egia mugiezinak ere sortzen dira,
nahiz eta errealitatearekin egiaztatzerik ez izan.
Elkarrizketa gaitasuna funtsezko osagaia da eraiki nahi diren aliantzak eraikitzeko,
saretu nahi diren konplizitateak saretzeko eta gainditu nahi diren arazoei aurre egiteko.
Estrategiaren arlo ezberdinetan dela konponbide eremua, dela nazio eraikuntza, dela
delakoa garatu beharreko trebetasuna da, eta alor eta eremu bakoitzean ordezkaritza
egokiak sinesgarritasuna eta gaitasuna osatu behar dira.
Komunikazio gaitasuna. Komunikazio arloa askotan uste baino zabalagoa da mezua,
irudia, bitarteko propioen kudeaketa, hedabideekiko politika... eta, gehienetan,
estrategian aurrera edo atzera egiteko faktore oso garrantzitsua da. Egitura politikoen
irizpideei jarraipena eginda, lerro politikoaren aplikazio zehatza da. Horregatik, arlo teknikoa
kazetaritzari buruzko ezagutza, marketing irizpideen erabilera bezain garrantzitsua,
edo gehiago, irizpide politikoa da.
Antolakundearen jakintza bildu eta edonorentzat eskuragarri jarri behar da. Eztabaidarako,
erabakiak hartzeko, kritikarako, ekintza politikorako... militanteek datu objektiboak behar
dituzte. Bestela, gaineko arduradunen klon hutsak bihurtzen dira.
42
43
Gainera, euskal herritarrei eta gainerako eragileei begira oso funtzio garrantzitsua izango
du EHBILDU/EHBAIk, berak bideratuko baititu ezker soberanistaren eskaintza politikoak
proposamen taktikoak eta proiektu independentistak fase honetan behar duen birsortzeko
ekarpena.
Ezker Abertzaleak zehazki Sortuk errespetu osoz aritu behar du aliantza horietan. Alderdiek
oso paper garrantzitsua dute; besteak beste, jatorri eta eredu ezberdinetatik irismen luzeko
bidea adostu daitekeela frogatzen baitute. Autonomismotik, ezker estataletik eta ezker
abertzaleko familia ezberdinetatik datozen tradizioak dira. Horregatik oso kaltegarriak dira
gehiegizko bateratzeak, edo Sortu gainerakoei gainezartzea. Horien guztien hitzak eta eginak
Sorturen modukoak badira edo, bestela, bigarren maila batean geratzen badira, kalte egiten zaio
EHBILDU/BAIri. Jakina, horrek beste mota bateko kontraesanak ekarriko ditu, baina bigarren
mailakoak izango dira egitasmo nagusia ondo definitua badago.
46
Txostenaren eranskinak
deskargatzeko:
W W W. E Z K E R A B E RT Z A L E A . I N F O