Anda di halaman 1dari 3

ETENGAILUAK

Etxe batean beti piztuta dagoen lanpara bat daukagu. Zein izango litzateke muntai honen eskema?

• Lehenenik gure elektrizitate ornitzaileak (Iberdrola, Endesa, Tolargi...) etxera sartzen dizkigun bi
kableak bertikalki marraztuko ditugu, bien artean lekua utziz eskema marrazteko.

• Gure instalazioa babesteko bi magnetotermiko, bakoitza alde batean, ipiniko ditugu.

• Ondoren instalazio bera ipiniko dugu, kasu honetan lanpara bat besterik ez.
1. Etxe batean etengailu baten bidez lanpara bat piztu/itzaliko dugu.
2. Etxe batean etengailu baten bidez bi lanpara piztu/itzaliko ditugu batera.
3. Etxe batean etengailu baten bidez 4 lanpara piztu/itzaliko ditugu batera.
4. Etxe batean etengailu baten bidez bi lanpara piztuko ditugu eta beste baten bidez beste bi
lanpara.
5. Etxe batean etengailu baten bidez lanpara bat piztuko dugu eta beste etengailu batekin beste bi
lanpara.
6. Bonbila bat pizteko bi etengailu eragin behar ditut.
7. Hiru etengailu (E 1, E 2 eta E3 ) eta bi lanpara (L 1 eta L 2 ) ditut. E 1 eta E2 eraginda L 1 pizten da. E2 eta
E3 eraginda L 2 pizten da.

KONMUTAGAILUAK
Etxe batean bi konmutagailuen bidez lanpara bat piztu nahi dugu.

• Konmutagailuak etxe bateko instalazioan normalean pareka ipintzen dira bi lekuetatik argiak piztu
eta itzaltzeko, horrelakorik ezin dugulako lortu etengailuekin soilik. Horretarako instalazioan bi
konmutagailu seriean ipintzen dira, bigarrengoa alderantziz.

• Bi konmutagailuen ondoren argiak jartzen dira, kasu honetan lanpara bakarra.


1. Etxe batean bi konmutagailuen bidez bi lanpara piztuko ditut.
2. Etxe batean bi konmutagailu pare ditugu, bakoitzak bi lanpara pizteko.
3. Etxe batean etengailu baten bidez lanpara bat piztuko dugu. Konmutagailu pare baten bidez beste
3 lanpara.
4. Bi konmutagailuen bidez lanpara bat piztuko dugu. Etengailu baten bidez bi lanpara, eta beste
etengailu batekin beste lanpara bat.

ENTXUFEAK

1. Etxe bateko gela batean bi entxufe ditugu.


2. Etxe batean bi konmutagailuekin bi lanpara piztuko ditugu. Etengailu batekin beste bi lanpara.
Horretaz gain 2 entxufe ere baditugu.
3. Etxe bateko sukaldean etengailu batekin lanpara bat pizten dugu, eta entxufe bat dugu. Salan, bi
konmutagailuekin lanpara bat pizten dugu, eta entxufe bat ere dugu. Komunean ditugu: etengailu
bat lanpara bat pizteko eta entxufe bat. Azkenik, logelan bi konmutagailueki lanpara bat pizten
dugu, eta entxufe bat ere badugu.

Anda mungkin juga menyukai