Anda di halaman 1dari 4

1

PRACTICUM I. ARGIBIDEAK

1. IKASLEAK LEHEN EGUNEAN IKASTEGIAN EGIAZTATU BEHARREKOAK:

1- Egonaldiaren baldintzak: tutorea, ordutegia, ordu kopurua betetzen den ala ez…
2- Tutorearen (edo tutoreen) izen-abizenak.

Informazio hori guztia, 2.mintegira ekarri behar da.

2. IKASLEAK BURUTU BEHARKO DUEN LANA

Praktika aldian:
- Klaseko karpeta. Ikusi I. Gehigarria.
- Lan-egunkaria (“diario de campo” delakoa). Ikusi II Gehigarria.
- Behaketa-azterlantxoak. Ahal izanez gero, grabatuta eta –gutxienez- komentatuta.
Horretarako III. Gehigarria erabil daiteke: “Behaketa gida”.
- Eredugarria den praktika baten analisia (ikasgelan edo zentroan).
- Zentroaren datu soziologiko zein antolakuntzazkoak eskuratzea. Hori ikastetxeko
txostenak kontsultatuz edota bere klaseko irakasleari edo elkarrizketatuz burutu
daiteke.

Mintegietan:
- Txostentxo bat taldekide zein irakasleari bidaltzea, mintegiaren data baino 48 ordu
lehenago.
- Dagokion gaia aurkeztea eta garatzea.
- Ikaskideek planteatutako gaien aurrean iritzia ematea, ekarpenak egitea…
- Mintegietan planteatutako guztia karpetan jasotzea eta horren inguruan hausnarketa
egitea (bai norberak aurkeztutakoaz zein beste kideek garatutako gaiez).

Praktika aldia bukatu ondoren:


- Bukaerako txostena. Ikusi IV. Gehigarria.

3. EBALUAKETA:

- %60: Ikastetxeko tutorearen balorazioa.


o Ebaluaketa gauzatzeko gidoi bat proposatzen da, ondoko helbidean:
(http://www.vc.ehu.es/magisterio/Ebal2.doc)
o Ebaluazioa izaera kualitatiboa eduki arren, zenbakiz ere adierazi behar da.

- %40: Magisteritza Eskolako tutoreak. Hauetan oinarriturik:


o Klaseko karpetan jasotako materiala eta horren inguruko hausnarketa.
o Mintegietan egindako ekarpenak eta izandako partehartzea.
o Bukaerako txostena.

Practicum I gainditzeko bi tutoreei dagozkien alderdiak aprobatu behar dira.


2
EBALUAKETARAKO ERRUBRIKA

MATERIALAK OSO ONDO ONDO TXARTO OSO TXARTO


Klaseko karpeta Jasotako materiala ugaria eta Jasotako materiala nahikoa da bai Jasotako materiala eskasa da Jasotako materiala oso urria da.
%30 anitza da. kopuru zein aniztasunaren aldetik. kopuru zein aniztasunaren aldetik.

Hausnarketa sistematikoa da bai Hausnarketa egiten da baina Oso hausnarketa gutxi egiten da Ea ez dago hausnarketarik
alde teorikoan zein praktikoan. sakontasuna ez da oso handia. gaien inguruan. aurkeztutako gaien inguruan.
Nabaria da ikaste prozesua Ikaste prozesua nabaritu egiten Ez da oso ondo antzematen ikaste Ez da inolaz ikusten ikaste-
karpetan zehar. da karpetan zehar. prozesua. prozesurik.
%250-%30 %15-%25 %5-%15 %10-%15
Lan-egunkaria Jasotako apunteak ugariak eta Jasotako apunteak nahikoak dira Jasotako apunteak eskasak dira Jasotako apunteak eskasak,
%25 anitzak dira. eta aski anitzak. eta aniztasun gutxikoak. aniztasun gutxikoak edo
inkoherenteak dira.
Periodikotasuna egokia da (astean Periodikotasuna egokia da (astean Periodikotasuna desegokia. Periodikotasuna desegokia.
2-3 egunekoa). 2-3 egunekoa)
Jasotako informazioa sakonki Jasotako informazioa nahiko ondo Jasotako informazioa gutxi Ea ez da aztertzen jasotako
aztertu da. aztertzen da. aztertzen da.. informazioa.
Mintegietako iharduna Dagokion gaia garaiz aurkezten Dagokion gaia garaiz aurkezten Ez du garaiz aurkezten dagokion Berandu aurkezten du dagokion
%20 da. du. lana. lana.
Dagokion gaiaren inguruko analisia Dagokion gaiaren inguruko analisia Dagokion gaiaren inguruko analisia Ea ez dago analisirik dagokion
sakona da. nahikoa da. eskasa da. gaiaren inguruan.
Interesa adierazten du saioetan Interesa adierazten du saioetan Ez du interes handirik adierazten Ez du interesik adierazten
eta ekarpenak egiten ditu. eta baita ere ekarpenak egin. saioetan eta ea ez du ekarpenik saioetan.
Beste kideen ekarpenak eta Beste kideen ekarpenak eta haien egiten.
horien inguruko hausnarketa inguruko hausnarketa jasota Beste kideen ekarpenak oso Ez ditu jasotzen beste kideen
jasota daude klaseko karpetan. daude gehienbat klaseko karpetan. gutxitan agertzen dira klaseko ekarpenak bere klaseko karpetan.
karpetan eta urria da haien
inguruko hausnarketa.
Bukaerako txostena Lan-eskema ondo antolatuta dago Lan-eskema ondo antolatuta dago Lan-eskema ez dago ondo Lan-eskema erabat desegokia,
%25 eta alde guztiak garatuta. eta alde guztiak garatuta. antolatuta edo ez daude garatuta desordenatuta. Alde batzuk falta
alde guztiak. ditu.
Erabilitako hizkera egokia eta Erabilitako hizkera egokia eta Erabilitako hizkeran desegokia da Erabilitako hizkera erabat
zehatza da. zehatza da orokorrean sarritan. desegokia da.
Ideiak ondo erlazionatuta daude. Ideiak ondo erlazionatuta daude Ideiak txarto erlazionatuta daude Akats nabarmenak daude ideiak
gehienbat. sarritan. erlazionatzean.
Antolatu, aztertu, hausnartu eta Antolatu, aztertu, hausnartu eta Desegokitasuna antolatu, aztertu, Erabateko desegokitasuna
sintesiak egiteko gaitasuna sintesiak egiteko gaitasuna hausnartu eta sintesiak egiteko antolatu, aztertu, hausnartu eta
nabarmentzen da. nabarmentzen da orokorrean. unean. sintesiak egiteko unean.
Errealitate-sena nabaria da. Errealitate-sena adierazten du. Errealitate-sen falta. Errealitate-sen falta
3

PRAKTIKETAKO TXOSTENA EGITEKO ARAUAK

1. Lehen orrialdean jarriko dira:


Ikaslearen izen-deiturak
Zein Ikasturte, Espezialitate eta Taldekoa den
Irakasle Eskolako Tutorearen izena
Praktikak egin dituen haur edo lehen hezkuntzako Ikastetxea

2. Txostena honako arau hauek errespetatuz egin behar da:


Makinaz eta tarte bikoitzez
Orrialdeei zenbakia jarririk eta aurkibidea lagun.
Txostenaren gorputzaren luzera gutxi gorabehera: 20 orrialde.
Eginiko fitxak, programazioak eta bestelako lan edo dokumentuak mugarik gabeko eranskin
batean sartuko dira informearen gorputzekoak ez direlako.
Ikastetxeko irakasleak eskatu ahal izanen du praktiketako bere ikasleak eginiko txostena
berak irakurtzeko.

3. Irakasleen Eskolako tutorearen ebaluazioan hauexek hartuko dira kontuan:


Lan-eskemaren antolamendua (Sarrera, Garapena eta Ondorioak)
Erabili den hizkuntzaren egokitasuna eta zehaztasuna
Ideiak erlazionatzeko trebetasuna
Antolatu, aztertu, hausnartu eta sintesiak egiteko gaitasuna.
Errealitate-sena
Antolamendu-gaitasuna

---------------------------------------------------------------------------------------

ANTOLAMENDUA ETA METODOLOGIAZKO BALIABIDEAK


4

Anda mungkin juga menyukai