Anda di halaman 1dari 2

GALDETEGI (Antzinaroa)

1. Idatzi iberiar herrien hiru ezaugarri.

1) Muinoetan eraikitako herrixka hesituetan bizi ziren.


2) Beren etxeak angeluzuzenak ziren.
3) Herrixkak kaleka antolatuta zeuden.

2. Idatzi herri zelten hiru ezaugarri.

1) Kostalde atlantikoko lurretan bizi ziren.


2) Kastro izeneko herrixka hesituetan bizi ziren.
3) Beren etxeak zirkulu formakoak ziren.

3. Non kokatu ziren iberiarrak eta zeltak?

Iberiarrak penintsulako hegoaldean eta ekialdean bizi ziren; zeltak Iberiar


penintsulako goi-lautadako eta kostalde atlantikoko lurretan.

4. Non bizi ziren baskoiak?

Penintsularen iparraldean, Bizkaiko Golkoaren ertzean.

5. Nolakoa zen iberiarren antolaketa?

Iberiarrak tributan antolatuta zeuden. Tribu askok errege bat zuten gobernuburu.

6. Idatzi iberiarren lanbideak eta beren lanabesak.

Biztanle gehienak nekazariak edo abeltzainak ziren eta, baita, artisau bikainak
ere baziren. Burdinazko ezpatak, zeramikazko ontziak eta artilezko edo lihozko
ehunak egiten zituzten.

7. Herri kolonizatzaileak. Idatzi bere izenak eta noiz eta nondik etorri ziren.

-Feniziarrak, K.a VII. Mendean, Asiatik etorri ziren eta Andaluziako kostaldean
kokatu ziren.
-Greziarrak, K.a VI. Mendean, Greziatik etorri ziren eta kostalde mediterraneoan
geratu ziren.
-Kartagotarrak, K.a III. Mendean, Afrikatik etorri ziren eta Balear uharteetan eta
penintsulako ekialdean kokatu ziren.

8. Osatu taula hau:

FENIZIAREN GREZIAREN KARTAGOREN


KOLONIAK KOLONIAK KOLONIAK
Gadir Rhode Ibiza
Malaka Emporion Cartagena
9. Noiz hasi zen erromatarren konkista? Noiz amaitu zuen? Zergatik iraun zuen
horrenbeste?

Erronatarren konkista K.a. 218 urtean hasi zen eta K.a. 19. urtean amaitu zen. Ia
berrehun urte iraun zuen. Barrualdeko, mendebaldeko eta iparraldeko herriek
gogor egin zieten erromaterrei eta horrexegatik iraun zuen horrenbeste.

10. Azaldu zure erara zer den erromanizazioa eta nola erromanizatu zen Hispania.

Hispaniarrek, pixkanaka- pixkanaka, erromatarren ohiturak bereganatu zituzten


eta prozesu hori de erromanizazioa.
Erromatarrek bere helburuak lortzeko hauxe egin zuzte:
1. Herrixketan legionarioak kokatu ziren.
2. Latina imposatu zuten eskoletan.
3. Erromatar legeak premiazkoak ziren.
4. Kristautasuna erlijio bakarra izan zen.

11. Nola antolatu zuten erromatarrek Hispania?

Erromatarrek Hispania probintziatan banatu zuten eta probintzia bakoitzean


gobernadore bat izendatu zuten. Bost ziren guztira: Betika, Lusitania,
Tarraconensis, Gallaecia eta Carthaginensis.

12, Nola bizi ziren erromatarrak etorri aurreko herriak Euskal lurraldean?

Tributan banatzen ziren eta tribu bakoitzak ardura bazeukan. Batzuk zerealak
Lantzen zituzten, beste batzuk animaliak hazten zituzten ( ardiak, zaldiak) eta
Beste batzuk meategietatik mineralak ateratzen zituzten (urrea, zilarra

LABURPENA

K.a lehen milurtekoan, iberiarrak eta zeltak bizi ziren Iberiar penintsulan.
Iberiarrak kostalde mediterraneoan eta zeltak atlantikoan.
Mediterraneo itsasoan zehar, feniziarrak, greziarrak eta kartagotarrak iritis ziren.
Garai hartan tributan bizi ziren elkarren ondoan Euskal-lurraldean.
Erromatarrak ailegatu eta konkistatzeari ekin zioten 200 urtean zehar. Gero,
erromatarrek probintziatan antolatu zuten Hispania., erromatar legeak ezarri zituzten,
latina hedatu zuten, hiriak sortu zituzten eta kristautasuna ekarri zuten.
Hispania erromatar gizartea pertsona askeek eta esklaboek osatzen zuten.

Anda mungkin juga menyukai