Anda di halaman 1dari 4

ARIKETA GEHIGARRIAK

1. Ondoko espezie kimikoetatik, esan zeintzuek jardun ahal duten azido legez
bakarrik, zeintzuek base legez bakarrik eta zeintzuek azido edo base legez,
Brönstead-Lowryren teoriaren arabera:

H2O; H3O+; OH-; O2-; H2CO3; HCO3-; CO32-; H2S; S2-; HCl; Cl-

2. Osatu Brönstead eta Lowryren azido base konjokatuen bikoteen arteko


erreakzio hauek:

a. NH4+ + H2O

b. NH4+ + OH-

c. H2O + CO32-

d. H3O+ + CH3COO-

3. Azido zianhidrikoa, HCN, azido azetikoa baino ahulagoa da. Zianuro ioien eta
azetato ioien artean zein izango da sendoena base gisa?

4. Kalkulatu H3O+ eta OH- ioien kontzentrazioa eta pH ondoko ur disoluzioetan:


a) 0.1 M den NaOH ( [H3O+] = 1.10-13 ; [OH-] = 0.1M; pH = 13)
b) 1.0 M den HCl ([H3O+] = 1M; [OH-] = 1.10-14 M ; pH = 0)
c) 10 M den HCl ([H3O+] = 10 M; [OH-] = 1.10-15 M ; pH = -1)

5. 0.216 g kaltzio hidroxido uretan disolbatzen dira 100 cc-ko disoluzioa lortuz.
Kalkulatu disoluzioaren pH-a.
(pH = 12.8)

6. % 98-ko aberastasuna eta 1.28 g/ml-ko dentsitatea duen 200 ml azido


sulfurikoren pH-a kalkulatu. Zenbat ur gehitu behar zaio pH = 5 izan dadin?
(pH = -1.4; 5.12 . 105 litro ur)

7. 3 gramo amoniako uretan disolbatzen dura 200 ml-ko disoluzioa lortu arte.
Kalkulatu:
a. Disoluzioaren pH-a
b. Disoluzioaren gradua
Kb = 1.8 .10-5
(pH = 11.6; α = 0.0045)
8. Azido nitrikoaren disoluzio baten litro bat dugu pH = 3 izanik.
a) Zein bolumen gehitu behar zaio disoluzioaren pH = 4 izateko?
b) Problema bera ebatzi baina azido nitrikoaren ordez azido azetikoarekin
(Ka = 1.8 . 10-5)
( 9 litro; 99 litro)

9. Azido azetikozko ur disoluzio baten pH = 5.9 da. Kalkulatu azido azetikoaren


molartasuna. Datua: pKa = 4.74
(8.82 . 10-8 M)

10. 0.100M den amoniakozko ur disoluzio batean, 25ºC-tan, pH=11.12 da.


Kalkulatu amonio ioiaren azidotasunaren konstantea tenperatura horretan.
(Ka = 5.68 .10-10)

11. Anilina, C6H5NH2, koloratzaileen industrian asko erabiltzen den amina da. Base
ahula da (Kb= 3.8 .10-10) eta ez da oso disolbakorra uretan (3.9 g 100 ml
disoluziotan). Kalkulatu disoluzio ase baten pH-a.
(pH = 9.1)

12. 0.20 M den litro bateko azido monoprotiko ahulezko disoluzio baten disoziazio
gradua %22 da. Kalkulatu:
a. Ka
b. Disoluzioaren pH
(1.2 10-2; 1.4)
.

13. Kalkulatu 0.50 M den zianuro sodikozko (NaCN) ur disoluzio baten pH. Datua:
pKa (HCN) = 9.31
(pH = 11.5)

14. Amoniakozko disoluzioa bati amonio kloruroa gehitzen diogunean:


a. Amoniakoaren disoziazio gradua handitu egiten da.
b. Amoniakoaren disoziazio gradua ez da aldatzen.
c. Amoniakoaren hasierako disoluzioaren pH gutxitu egiten da.
d. Amoniakoaren hasierako disoluzioaren pH gehitu egiten da.
15. Arrazoitu modu kualitatiboan ondoren datozen gatzen ur disoluzioak azidoak,
basikoak ala neutroak izango diren:
NaCl, KBr, NH4NO3, Na2CO3, CH3COOK, Na2S, NH4NO3 eta Al2(SO4)3

16. 25 cm3 azido sulfurikozko ur disoluzioa neutralizatzeko, 0.50 M den 37.5 cm3
sodio hidroxidozko disoluzio bat erabili da. Kalkulatu azido sulfurikozko
disoluzioaren normaltasuna.
(0.75 N)

17. %25 eta 0.90 g/ml-ko dentsitatea duen 10 ml amoniako komertzial hartu eta
100 ml arte diluitu ditugu.
a. Kalkulatu disoluzioaren pH
b. Disoluzio horren 10 ml 0.88 M den 15 ml HCl-zko disoluzioarekin
erreakzionarazi dugu. Nolakoa izango da amaierako disoluzioa: azidoa,
basikoa ala neutroa?
(pH = 11.7; azidoa)

18. Arrazoitu hiru edalontzietatik zeinek izango duen pH handiena eta zeinek
txikiena. Ondoren Ka-ren balioak kontuan hartuta, kalkulatu disoluzioen pH-ak.
a. 0.5M den azido azetikozko 100 ml disoluzio
b. 2.0 g sodio azetato gehitzean “a” ataleko disoluzioari
c. 16 g sodio azetato gehitzean “a” ataleko disoluzioari
(2.52; 4.43; 5.33)

19. 40 ml NaOH 0.15 M eta 25 ml HCl 0.2 M nahastuz gero lortzen den
disoluzioaren pH-a aurkitu. Azal ezazu nola prestatuko zenukeen sodio
hidroxidoaren disoluzioa.
(pH = 12.19)

20. Azido nitrikoaren disoluzio baten pH-a 1.70 da.


a. Aurki ezazu disoluzioaren kontzentrazioa. (0.20 M)
b. Disoluzio azidoaren 25 ml neutralizatzeko sodio hidroxidoaren
disoluzio baten 40 ml behar dira. Zein da disoluzio honen
kontzentrazioa? (0.0125 M)
c. Disoluzio azidoaren 25 ml eta disoluzio basikoaren 25 ml nahastuz
gero lortzen den disoluzioak zenbateko pH-a izango du? (pH = 2.4)