Anda di halaman 1dari 2

Aleazioak.

Metale hutsak edo puruak erabilpen txikia dute industrian. Baina beste metale edo ez metale batzuekin nahasten badira (aleazio bat sortuz) beraien propietate mekanikoak hobetu ahal dira. Beraz, aleazio bat gutxienez bi elementu kimikoren arteko nahasketa da eta baldintza hauek bete behar ditu aleazioa izateko:
2 osagai edo gehiago. Gutxienez osagai bat metalikoa izan behar da. Lortzen den material berria aleazioa izateko joera metalikoa izan behar du. Egoera likidoan disolbagarriak izan behar dira, eta solidoan homogeneoak.

Aleazio bat osatzen duten elementuak, solidotzean, era desberdinetan erlazionatuta agertu ahal dira: Konposatu kimiko bezala. Elementuak afinitate kimikoa badute konposatu kimiko bezala elkartu ahal dira lotura metalikoan bidez (gogoratu aleazioaren produktua joera metalikoa izan behar duela). Disoluzio solido bezala. Metal aleatzailea metal oinarriaren egitura kristalinoan sartzen da. Era nagusi bi: ordezkatze disoluzio solidoak eta txertatze edo zirrikitu disoluzio solidoak. Aleazio eutektiko bezala. Metal oinarria eta aleatzailea oso desberdinak dira eta bakoitza bere egitura kristalizatzen du. Lehenengo fusio tenperatura altuena duena hasten da solidatzen, gero tenperatura zehatz baten osagai biak kristalizatzen dira, baina bakoitza bere egituran. Konposatu intermetaliko bezala. Konposatu Ordezkatze. Txertatze edo zirrikitu. kimikoen kasu berezia dira non ez dira balentzia legeak jarraitzen.

Solidotze diagramak.
Metal huts edo puru batek tenperatura berean hasi eta bukatu egiten du bere solidotze prozesua (ikusi grafikoa). Adibidez:Au 1064 C, Fe 1535 C eta Hg 39C. Baina aleazioak joera desberdina dute. Tenperatura batetara hasten dira solidatzen eta beste tenperatura baxuago baten bukatzen dute prozesua. Beheko diagraman A eta B elementuekin nahaste edo aleazio desberdinak egin dira (hau da, proportzio desberdinetan nahastu dira: I, II, III, IV, V eta VI). Aleazio bakoitza urtu ondoren hozten utzi da eta solidatzen hasi den tenperatura eta bukatzen den tenperaturak agerian geratu dira. Datu hauek bigarren diagramara eraman dira.

Prozesu hau egin ondoren eta lortutako puntuak marra birekin batu hondoren eskumako grafikoarekin aurkitzen gara.

Sortutako marrak, likido marra eta solido marra dira. Hau da, likido marratik gora aleazioak egoera likidoan daude. Solido marratik bera aleazioak egoera solidoan daude eta marra arteko gunean likidoa eta solidoa izango dugu nahastuta. Prozesu mota hau jarraitzerakoan oinarrizko hiru diagrama mota bereizten dira aleazio moten arabera:

Diagramako aleazio hauek fase likidoan eta solidoan guztiz disolbagarriak dira

Diagramako aleazio hauek fase likidoan guztiz disolbagarriak dira eta solidoan ez

Diagramako aleazio hauek fase likidoan guztiz disolbagarriak dira eta solidoan ez. Gainera fase solidoan daudela transformazioak jasaten dituzte.

Diagrama hauetatik informazio baliotsua atera daiteke. Guk oinarrizkoak diren hiru aspektu ikertuko ditugu: Ikertzen den aleazioaren fase kopurua Fase bakoitzaren konposizioa Fase bakoitzaren portzentaia. Fase bat bereiztuta geratzen den gune edo sistema bat izango da. Adibidez likido marra eta solido marra artean dagon gunean, fase bi daude, bat solidoa eta bestea likidoa. Hala eta guztiz gertatu ahal da aleazio guztia solidoa izanda fase bat baino gehiago agertzea. Fase bakoitzaren konposizioa beheko ardatzean irakurtzen da. Adibidez Z puntuan fase bi ditugu. Fase likidoaren osaketa Z puntutik marraztu den horizontalak liquidus marra mozten den puntuan irakutzen da (Y puntua) eta %70A eta %30 B da. Solido faseko osaketa jakiteko berdin jokatuko dugu baina solido marrarekin mozten den puntua irakurriz (X, non A %10 da eta B %90). Azkenik fase bakoitzaren portzentaia kalkulatzeko (hau da, zenbat solido eta S zenbat likido dagoen) palankaren legea jarraituko dugu. Adibidez Z puntuan zenbat likido eta zenbat solido dagoen jakiteko hurrengo formulak aplikatuko ditugu: Solido portzentaia L Solidoportzentaia = 100 S+L S 100 Likidoportzentaia = S+L non L aipatutako Z puntutik likido marrara doan distantzia da eta S puntu beretik (Z) solido marrara doan distantzia da. L

Anda mungkin juga menyukai