Anda di halaman 1dari 2

Hausnarketa Irakasle-Ikasketak bukatzear nago eta azken orduko hutsune handi bat sumatu dut, hiru urte hauetan

zehar atzerriko hizkuntzako irakasle gisa baino ez naiz formatu. Ikerketa hau egiterakoan ikusi ahal izan dut role horrez gain beste hainbat kargu eta funtzio daudela eta ni neu egon naitekeela horietakoren batean. Arrazoi honengatik lana oso erabilgarria iruditu zait, izan ere, orain ezagutza minimo bat badut gaiaren inguruan. Gogoetara bultzatu nauten alderdietako bat da gaur egun eskoletan gurasoek betetzen duten papera. Nire ustez, oso garrantzitsua da gurasoen inplikazioa ikasleei ahalik eta hezkuntza hoberena eman ahal izateko. Gurasoek ezagutzen dituzte euren seme-alabak inork baino hobeto beraz, euren beharrak zein diren ere jakin badakite. Gurasoen eta eskolako langileen artean kooperazioa klabea iruditzen zait. Dena den, elkarrizketetako batean azaldu den bezala, gaur egun oso egiteko zaila iruditzen zait, izan ere, gurasoek beren lanbide propioak dituzte eta ez dute denborarik eskola esparruan inplikatzeko. Gero eta gehiago gurasoek eskolen gain uzten dute euren seme-alaben hezkuntza prozesuaren zama osoa. Nire ustez eskola eta gurasoen arteko harremana oso positiboa da eta garrantzitsua iruditzen zait tutoretza bileretara soilik ez mugatzea. Eskola esparruan dauden harremanenei dagokienez, elkarrizketatutako pertsona guztiek aipatu dituzte eta gehienek iritzi bera dute, askotan oso zaila izaten da pertsonekin lan egitea, iritzi desberdin asko, interes eta motibazio ugari, konpromiso maila desberdinak, etab daudelako. Argi dago harreman laboralak oso konplikatuak direla, askotan lana oztopatzera irits daitezke. Dena den, nik zera uste dut, hiru urte hauetan zehar harremanen aspektua nahiko landu dugu unibertsitatean, izan ere, talde lan ugari egin ditugu, gehienetan ekipo bezala funtzionatu dugu, ezagutzak eta iritziak konpartitu ditugu, autokritikara bultzatu gaituzte gaituzte, etab. Unibertsitatean egindako lanketa hau eskoletako errealitatera hurbiltzeko modu egokia iruditzen zait. Beraz, harremanen alderdiari erreparatuz, ez dut uste unibertsitatetik lan mundurako saltoa hain handia izango denik. Hasieran esan dudanari erreferentzia eginez nire ustez, Irakasle-Ikasketetan presentzia gehiago izan beharko lukete Zuzendaria, Ikasketa Burua edo Zikloko Koordinatzaila bezalako irudiek besteak beste. Irakasle-Ikasketetan irakasle kargua baino ez da kontuan hartzen baina etorkizunean litekeena da beste karguren bat bete behar izatea. Beraz, aldez aurretik lanketa edo gogoeta bat burutzea oso lagungarria izango litzatekeela uste dut.

Ildo beretik jarraituz, eskola antolakuntza mota desberdinei gehiago erreparatuko nieke, egia da eskola txikiak, Ikastolak, ikas komunitateak eta Home-schooling bezalako ereduak aztertu ditugula, baina oso azalekoa izan da. Lanketa sakonagoa beharrezkoa iruditzen zait. Laburbilduz, ikerketa hau oso aberasgarria iruditu zait izan ere, hasieran sumatu nuen hutsunea txikiagoa egin du. Eskolen antolakuntzaren atzean ezkutatzen diren aspektuak hobeto ezagutzen ditut orain eta batez ere, konturatu naiz ezagutzen ez dudan asko dagoela oraindik eta gogor lan egin beharko dudala eskola batean sartzen naizen momentuan, izan ere, ni, irakasle bezala eskola osoaren funtzionamenduan nago murgilduta, ez soilik nire gelan. Ainhoa Calvo Daz

Anda mungkin juga menyukai