Anda di halaman 1dari 6

Duela bi edo hiru urte, Rebeldes filma ikusi genuen lenguako klasean, eta istorioa oso polita iruditu

zitzaidan. Hortaz, urte honetan Josemari Navascus-ek euskarara itzulitako bertsioa irakurtzea erabaki dut. Gainera, nire lehengusuak duela urte nahikotxo eman zidan liburu zaharrez beteriko kaxa batean gorderik neukan, eta klaseko zerrendan izena zegoelarik, hauxe aukeratu dut. Liburu honen idazlea, Susan E. Hinton, 1950ean jaio zen Tulsan (Oklahoma) eta lau liburu idatzi ditu bere bizitzan zehar: ~ Errebeldeak (1967) ~ Kaleko legea (1968)

~ Esto ya es otra historia (1971) ~ Tex (1975)

Baina batez ere, bere lehenengo obra izan zen famatuena, nik neuk irakurri dudana. Eta 1983an, 16urte geroago, liburuaren filma egin zuen Francis Ford Coppola famatuak. Honek ez zituen oso kritika onak jaso, baina egia esan, niri pertsonalki nahikotxo gustatu zitzaidan. Hala ere, behin liburua irakurrita, hau gehiago gustatu zait pelikula baino.

~1~ Hasierako esaldietan, Paul Newmanez hitz egiten du protagonistak, Ponyboy-k alegia, zinematik irteten ari denean. Bera bezalakoxea izan nahi duela esanez, gogor itxura izan nahi du. -Paul Newman-en antza izan nahi nuen-

Geroago ordea, istorioan zehar, ez diot gogor aurpegiaren premiarik ikusten, bere aurpegia horrelakoa izan ez arren, ondo defendatzen baita. Liburuko tarte gogorrenean, adibidez: Ponyboy eta Johny, oso lagunak dira eta herriko parkean daude zigarreta batzuk erretzen. Eta bat-batean, beste bandako mutil batzuk joaten zaizkie probokatzen. (Liburuak, banda desberdinen arteko lehiakortasunean datza hain zuzen ere, protagonistak greaser taldekoak, eta euren etsaiak socs bandakoak direlarik.) Nobelan gaiztotzat agertzen diren socs-ek, bi protagonistak mehatxatzen eta jotzen hasten dira. Oso borroka gogorra gertatzen da orduan, oso txarto amaitzen dena. Socs-en liderrak serioegi hartzen du borroka, eta Johny itotzen ere saiatzen da. Azkenean Ponyboyk, bere laguna defendatzeko, labana atera eta Bob hiltzeko behartuta ikusten du bere burua.

Horregatik esaten dut ez duela gogor itxura horren beharrik, jada gogorra badelako. ~2~ Ni ez naiz asko identifikatzen egoera hauekin, gaur egun, hemen behintzat, ez baitago hainbeste lehiakortasunik kuadrillen artean. Liskarrak egoten dira batzuetan, baina ez da ohikoena. Baina, film bat ekarrarazi dit burura: Diarios de la calle

Hau ere, banden arteko liskarren gainean zentratzen da, baina Rebeldes baino askoz gehiago gustatu zitzaidan. Horrelako istorioak gogoko dituenari gomendatuko nioke. Oso polita da.

Eta pertsonaiak, liburu batean hain garrantzitsuak direnak eta batzuetan haiekin geure burua identifikatzen dugun horiek. Zer esan nezake haietaz? : (greaser-ak) -Ponyboy: istorioko protagonista da. Egiatan, mutiko lotsati samarra da, baina bizi den egoerak bultzaturik gogorra izatera behartzen du bere inguruak. -Soda (Sodapop): Ponyboyren anaia da. Honek asko miresten du, neskekin tratatzeko duen erreztasuna eta bere fisikoarengatik. -Darry: hau ere aurreko bien anaia nagusia da. Eta hirurek, guraso barik, osatzen dutenez familia, kuadrilla berean mugitzen dira. Horregatik, hasieran liskarrez beterikoa zena, azkenean harreman estu bihurtzen da. -Johny: bera eta protagonista, lagunik onenak bihurtzen dira istorioan zehar. Batez ere, nire ustez, eurek biek elkarrekin bizitako gertakizunek bultzatuta. (socs-ak)

-Bob: banda honen liderra da. Beti ibiltzen da liskar bila, bere lagunekin batera, mozkorturik gehienetan. ~3~ Azkenik, liburuaz dudan iritzi orokorra nahiko ona dela esan behar dut. Itzultzaileak ez du hiztegi astunik erabili, eta irakurtzeko oso erreza egin zait. Gainera, ez da oso nobela luzea, 171 orri besterik ez baititu. Ez zait batere kostatu istorioaren hariari jarraitzea eta idazlea nahiko argia eta zehatza izan da, ez die ideiei buelta gehiegirik eman. Esan beharra dut, asko harritu nauela Susan E. Hintonek 17 urte besterik ez zituela idatzi izanak nobela hau. Badirudi, berak antzeko zer edo zer bizi izan duela, sentimendu eta gertaerak xehetasun handikoak baitira, liskar, hilketa eta abarretan. Niri neuri gehiago gustatzen zaizkit apur bat luzexeagoak diren liburuak, baina nahiko ondo dagoela esan beharra dut. Gomendatzekoa? Baita ere. Hala ere, 15 urte edukita eta irakurtzera ohituta dagoen norbaiti arinegia egingo zaiola uste dut, baina ni ez naiz oso zalea irakurtzen. Gustuko dut, baina ez dut inoiz guztiz gustatu zaidan libururik irakurri, agian horrexegatik ez dut halako zaletasunik garatu. Abenturaz betetako istorioa da, baina ez bakarrik hori, laguntasuna eta maitasuna ere lantzen dira apur bat. Memento tristeak ere badauzka, baita harrigarriak ere. Batez ere, amaiera, niri gustatu zitzaidan, ez nuelako halakorik espero, baina apur bat dramatikoa iruditu zitzaidan hainbeste jende hiltzea.

Nolanahi ere, gertakizun hauek hala moduan bizi eta zer gertatzen den jakin nahi izatekotan, liburua irakurri beharko duzu.

~4~

Errebeldeak

Ane Zubiri

3.G

Anda mungkin juga menyukai