Anda di halaman 1dari 5

Behi euskaldun baten memoriak

Ibai Egozkue, 3.F


Denbora pasa eta pasa, http://www.atxaga.org/bibliografia/behi-euskaldun-batenmemoriak liburua nire logelako mahaian jarraitzen zuen,... euskerako irakasleak, euskarazko liburu bat irakurri behar genuela esan arte, duela hiru urte edo, nire arrebak irakurritako liburua zen, harrezkero, niretzat luzeegia zenez, logelako beste liburuekin utzi nuen. Apalean nituen liburuen artean, begirada txiki bat ematen hasi nintzen, eta hara non, bere izenburua nire arreta erakarri ninduen.

Pertsonaia nagusiak: Mo-> Behi makal bat izan nahi ez zuen behi beltza, istorioaren pertsonai nagusia da, bere memoriak kontatzen ditu eta. La Vache-> Mo-ren lagun onena da, behin bizia salbatu zion. Libre izan nahi du, oso oldarkorra da, eta ez du bere arraza gustoko. Basurdeena nahiago du, ez-makalak eta libreak direlako.

Pauline Bernadette-> Urte askotan Mo-rekin ibili zen

moja Frantzesa da. Mo-ri istorio asko kontatzen dizkio. Piarres-> Bernadette du gustoko, eta bere auzokoa da, amodiozko abestiak abesten dizkio balkoitik. Setatsua-> Mo-ren aingeru guardakoa da. Mo-ri memoriak gogoratzen laguntzen dio, berak konbentzitu baitzuen memoriak idatz ditzala. Genoveva-> Balantzategiko ugazaba alargun andrea da, musika du gustoko, nahiko isila da eta mendiko gizonei laguntzen die janak emanez. Antijau berde-> Koronelak bidalitako sikarioa da, mendiko dorretik ispiatzn dute beti, mendikoen jaitsieraren zain. Usandizaga-> Genovevarekin bizi da Balantzategin, mendiko gizoen alde dago. Bere bizitza ematen du, Antijau Berdek mendikoak ez harrapatzeko.

Bernardo atxaga, Asteasu ( 1951-ko uztailaren 27a ) http://www.atxaga.org/bernardo-atxaga Joseba Irazu Garmendiaren ezizena. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean, eta hainbat lanbidetan aritu izan zen (euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea, ekonomialaria, etab.), harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari betebetean ekin zion arte. Hasiera-hasieratik langile saiatu

eta zorrotza izan da (1972an argitaratu zituen bere lehenengo poemak euskaraz, antologia labur batean; 1976an bere lehenengo eleberria argitaratu zen, Ziutateaz; 1978an Etiopia poema-liburua eman zen argitara...). Barne-mundua bikain erabiltzen du eta, ondorioz, hizkuntza jaso legez euskarak duen adierazkortasunaren eta sendotasunaren erreferentzia saihestezin eta bikain bihurtu da Bernardo Atxaga. Bere obra motak (http://www.atxaga.org/bibliografia) Nobelak eta Narrazioak Poesia Saiakera Antzerkia Haur literatura Elkarrizketa http://www.argia.com/argia-astekaria/2183/bernardoatxaga/osoa Elkarrizketaren bideoa

Liburua puntuatu behar banu, positiboki izango zen, behi baten memoriekin, gerraren sasoiari buruz hitz egiteko, ideia oso ona iruduitu zait eta. Gainera, horrelakotan, postgerra ez zait hain gogorra iruditzen. Beste aldetik, hiztegiarekin kontu handiz joan behar zara Pauline Bernardette-k hitz egiten duenean, http://eu.wikipedia.org/wiki/Zuberera hitz egiten duenelako, niretzat behintzat zaila da ulertzeko, eta zati batzuk aldiz bat baino gehiagotan irakurri izan behar dut. Hementxe adibidez:

Bibliografia: Argazkiak: https://www.google.es/imghp?hl=es&tab=wi Hiztegiak: http://www.euskara.euskadi.net/r5915172x/eu/hizt_el/index.asp http://www.hiztegia.net/ Idazlearen datuak: http://www.atxaga.org/ Beste edozeingoko informazioa: https://www.google.es/ http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala Elkarrizketa: http://www.argia.com

Anda mungkin juga menyukai