Anda di halaman 1dari 11

BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO HIRIGINTZA SAILARI

Gaia: Gernika-Markinako Eskualde Egiturako Lurralde Plan Partzialari egiten diogun arrazoibideak.

XXX, NAN . zenbakiduna, jakinarazpenetarako .. bizi den honek, BUSTURIALDEAN LAN ETA BIZI plataforma osatzen duten gizarte eragileen izenean, zera ADIERAZTEN DU: 2012ko urtarrilaren 19an, Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 0013 zenbakian, Gernika-Markinako Eskualde Egiturako Lurralde Plan Partzialaren (LPP) Foru Gobernuak hasierako onespena erabaki zuela argitaratu zen, eta jendaurrean jartzen zuen herritarrentzat arrazoibideak edo alegazioak egin ahal izateko. Hortaz, herri eragile gisa honakoa eskatzen dugu: Proposatutako Gernika-Markinako Eskualde Egiturako Lurralde Plan Partziala bertan behera uztea, jarraian azaltzen dugun arrazoiak aintzat hartuz: Lehenengoa: Plan honek ez du ziurtasunik eskaintzen. Deigarria da hainbat adierazpen ofizialekin talka egiten duela ikustea. Hala nola, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia 20022020-k dituen helburuak eta baldintzak; edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Declaracin de Bizkaia sobre el Derecho al Medio Ambiente (1998 eta 1999) deituriko proposamena. Urdaibai Biosfera Erreserbak babesten duen Legearekin, Gidaritza Planarekin eta PADAS-JSEGek (Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Tokiko Agenda 21) planteatzen duen garapen ereduarekin talka egiten du bete-betean. Ez du Plan honek herri garapen zintzoak behar duen ziurtasunik babesten, konpetentzian agertzen baita Eusko Jaurlaritzak berak onartutako beste Plangintza batzuekin eta. Eta argi dago zalantzazko lurralde antolaketetan indartsuena dela errege, ez herritarren interesak. Oso zaila da, beraz, honelako baldintzetan garapen iraunkorretan ahalegintzea. Ez dute zer ikusirik Busturialdeako Plan Partzialak eta PADAS-JSEGEren helburu estrategikoak, batez ere, Administrazio eta gizarte eragileen arteko beharrezko
1

koordinazioa eskatzen duen 5. helburu estrategikoak. berriaren hastapenak, beharko liratekeen moduan.

Ez du, bestalde, kontuan

hartzen Lurzoru Legearen agindu batzuk ezta Paisaia Legearen aurreproiektu

Bigarrena: Eredu neokapitalista eta ez iraunkorraren errepikapena. Gernika-Markinako Eskualde Egiturako Plan Partziala eredu sozioekonomiko eta ingurumen eredu zaharrean oinarrituta dago eta, eredu horrek eman dizkigun arazoak konpontzera bideratu beharrean, areagotu egingo dituela uste dugu. Planak lurraldea negozio moduan ulertzen du soilik. Proposamenek lur-espekulazioa areagotuko azpiegiturak, lukete (etxebizitzen inguruko planteamendua, eta komunikaziorako haren eskutik industriguneak egiteko lurzoru-erreserbak...)

lurraldearen artifizializazioak jarraituko luke. Azken finean, badirudi Plan honen helburu nagusia dela aldez aurretik erabakitako proiektu batzuk lurraldean nola sartu daitezkeen arduratzea. Eredu hori ez da jasangarria edo iraunkorra, eta orain jasaten ditugun arazoak larriagotzera garamatza, inolaz ere ez konpontzera. Beraz, eredu sozioekonomiko zaharkituari dagokio, neurri gabeko hazkundean oinarritutakoa, alegia. Aztarna ekologikoa murriztu beharrean Europako erakundeek eta Eusko Jaurlaritzak berak 2020.rako eskatzen duen bezala, Plan honek ez du exijentzia hori inolaz ere kontutan hartzen, bere proposamenetatik, ostera, ondoriozta litzake handiagotuko dela aztarna hori (lurren artifizializazioak, zaborrak, kotxeak, C02 isurketen areagotzeak, energia ez berriztagarrien kontsumoak, basoen higadura eta uren zikloen etenak, etab. eraginda) . Beraz, eskualde eskasagoa, ez iraunkorra utziko genioke datozen belaunaldiei. Hirugarrena: Plan hau ez da egoera errealean oinarritzen. Gernika-Markinako Eskualde Egiturako Plan Partzialak ez du aintzat hartzen 80.ko krisialdiak utzitako milaka lanpostuen suntsiketa eta gaur egun, 2007tik, jasaten ari garen krisialdi ekonomikoa. Planean ez da aztertzen. Krisialdi hauen ondorioak nazioarte, estatu edo erkidego mailan igartzen diren arren, baita Busturialdean ere berezko ezaugarriak eta ondorioak ditu: espekulaziorako eta garapenkeri edo desarrollismorako bideak zabaldu ez ezik, desindustrializazio prozesua, ekarritako enpresen produktuen deslokalizazioak, kontsumoa, lan-prekarietatea, pobrezia gizonezkoen eta emakumezkoen arteko diferentziak, sarritan beharrezkoak izan ez arren urrutik areagotzea, ingurumenaren
2

merkantilizazioa, klimaren aldaketari laguntzea, etab. ere ezaugarri eta ondoriotzat jaso behar dira. Hortaz, ezinbestekoa izan beharko zen testuinguru sozial, ekonomiko eta ingurumeneko hori kontuan izatea; izan ere, edozein lurraldeplanifikazioa gauzatzeko horrela jardutea ezinbesteko baldintza da.
-

Guzti honen ezaugarri larriena datu zaharkituetan oinarritzea da. Hori ikus daiteke demografiari, etxebizitzei, sektore guztietako ekonomia jarduerei, ekipamendu eta beste hainbat alorrei buruzko datuak eta informazioak ematen dituenean. Orain 10/20 urteko datuetan oinarritzeak, lainoetan oinarritzea da, eta espekulazio hutsaren zentsu larrienetara eramaten gaitu holakoetan babestutako Planak. Planak eskaintzen dituen argazki batzuk ere, adi bide, ez dute jadanik islatzen lurraldearen gaurko egoera, zaharrak dira eta. Hortaz, diagnostikoa batere zehatza ez dela esan dezakegu. Plan mota horiek lurralde-antolaketaren helburuen definizioa izan behar dute, analisia lurraldearen, egoera sozioekonomikoaren eta bilakatzeko aukeren gaurko egoeratik abiatuta (4/1990 Legearen 12. artikulua) egin behar dira. Aldiz, Planaren datuak ez dira gaurkotuak eta, hortaz, ez du gaurko egoeratik abiatzen.

Laugarrena: Parte hartze bako Plana inposaketaren atarian legoke. Plan hau ez da egin herritarron partaidetzan oinarrituta. Politikari gehienen ahotan eta adierazpen ofizial guztietan aipatzen da halabeharrezko baldintza moduan. Gernika-Markinako LPP-k ere Memoriaren haztapenetan (1.5) parte hartzearen beharrizana hitz gozo eta sakonekin azpimarratzen du. Hala ere, Plan hau antzinako eran egin da; hau da, kanpoko enpresa bati agindua eman diote, geroago, bulego teknikokoek Planaren aurreproiektua aztertu dute eta politikoek onespena eman diote, eta azkenean soilik, dena erabakita egon denean, jendaurrean jarri da epe mugatu batez, ea norbait ausartzen den zuzenketaren bat proposatzen. Estilo teknokratiko hori ez du lekurik sendotu gura dugun gizarte demokratikoan. Herritarron parte-hartzea bermatu behar da lehenengo egunetik. Gure etorkizuna erabakitzeko Busturialdeako herritarren eskubidea da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zeregina eskubide hori ahalbidetzea da, are gehiago herri eta herritarren diruak erabiltzen direnean.
-

Beti denik gauza bera eskatzen gabiltza. Berba egiteko hitz onak ere jaso du Busturialdean Lan eta Bizi ekimen honek Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren
3

ahotik, baina alperrik. Plan honen aurrean

ere martxoan

egindako

alegazioetan gauza bera eskatzen genuen beste herri kide askorekin batera. Etorkizun iraunkorrak ez dira oinarritzen iruzurrezko parte hartzetan edo hitz hutsetan. Eta parte hartze barik bideratutako Planak inposaketaren atarian aurkitzen dira. Bosgarrena: Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeak ez dira egitura berdinean mugitzen. Neurri batean, bi eskualdeek ezaugarri komun batzuk badituzte, baina berezko nortasuna eta ezaugarri bereizirik ere bai. Euren artean ez dagoena, batez ere, da lotura fisiko edota funtsezko egitura bateragarririk. Hori dela eta, bakoitzak bere Egiturako Lurralde Plan Partziala eduki beharko lukeela uste dugu. Sarritan, batera aztertzeak azalezko ikuspegi sinplista baino ez du ematen. Kontutan hartu behar da gainera, Urdaibaiko Biosfera Erreserbak, hau da, praktikan, Busturialdea osoak antolaketa Planak. Ideia horri jarraituz, analisiari kanpoko edo hiri ikuspegia igartzen zaio. GernikaMarkina deituriko eskualdearen deskripzioan (I. bolumena) beste lurralde-unitate batzuen artean kokatzen da (Bilbo Handiaren ekialderantz, Ibaizabal korridorearen iparralderantz...). Badirudi urbanizatuak diren beste unitate batzuen artean dagoen zulo edo hutsunea dela eta, ondorioz, ikuspegi hiritarretik aztertu dela. Seigarrena: Komunikazio azpiegiturak euskal hiria ereduaren ildoetatik. Gauza bera gertatzen da komunikazioko azpiegituren beharra planteatzen denean, eredu zentralizatuari baitagokio eta mugikortasun beharrak handitzen baititu. Kasu horretan badirudi arazoa dela nola lortu komunikazio azkarra Bilborekin edo Ibaizabal ardatzarekin, Busturialdean bizi garen herritarron barne gabeziak kontuan izan barik edo horiei konponbidea eman barik. Desberdintasuna itzelezkoa da. Hori dela eta, Planak Busturialdeako herritarron interesak baztertzen dituela esatera eramaten gaitu. Horixe ez da gure Eskualdeko Plan Partzialak behar duen ikuspegia. Berdin zaie C02a eta aztarna ekologikoa ugaritzea. Autzaganeko errepidea eta trenaren azpiegiturak alderatuta, argi dago Planarentzat zein den lehentasuna duen komunikazio azpiegitura. badituela bere Lege eta errespetatu beharreko

Zazpigarrena: Etxebizitzen arazoa areagotu egiten da. 2010ko Eustaten datuen arabera 1.000 biztanleko 546 etxebizitza ditugu eskualdean, Europan aldiz, bataz besteko, 105 dute. Era berean, 6.665 etxe hutsik edota bigarren egoitzakoak dira. A eta guzti ere, LPP honek 8.516 etxebizitza berri aurreikusten ditu. Hauetatik gutxienez 5.322 eraikitzera behartzen ditu. Hauetatik 600 etxe bigarren egoitzako merkaturako proposatzen ditu. Bestalde, beharrizana badagoela argi dago 1.220 eskatzaile Etxebiden izena emanda dutelako. Arazoa, bada, ez da etxebizitzen kopurua, eskuragarritasunarena baizik. Plan honen proposamenekin arazoa ez da konpontzen, areagotzen baizik. Hau da, Planak adreiluaren burbuila elikatu ez ezik, herri askoren lurra agortu ere egingo du, lurraren artifizializazioa gehiagotuz. Zortzigarrena: Sozioekonomiko jarduerek hausnarketa berri baten beharrizanean.
-

1.

Sektorea.

Tradizionalki

sektore

hau

eskualdeko

arlo

ekonomiko

garrantzitsua izateaz gain, nortasun faktorea eta ingurugiroaren zaindaria ere izanda. Baina azkeneko 20 urte hauetan erdira jaitsi dira nekazal ustiategien titularrak (1.019) eta eurek kudeatzen duten lur kopurua (8.007 Ha.). Bizkaian eta eskualdean ere kontsumitzen diren elikagaien %5-a ere ez da bertokoa. Berdin ere arrantzan, azkeneko 10 urte hauetan erdira (344) jaitsi dira Bermeoko Kofradiako afiliatuen kopurua eta arrantzatutako arrain Tonak. Basogintza jardueran, pinua izan da urte askotan baserritarren errentaren osagarria. Baina garaiak aldatzen doaz, eta pinuak dagoeneko ez dauka lehenagoko errentagarritasunik, eta askok eukaliptoaren aldeko apustua egin dute. Epe laburreko diru iturria da. Baina honelako basogintza eredua etekin ekonomiko arin eta arduragabea bultzatzeaz gain, laborantza teknika erasokorrak erabiltzen ditu biodibertsitate galera eta uriol arriskuak sortuz, besteak beste. LPP honek, ostera, ez du funtsezko biderik proposatzen lana eta bizitzarako hain garrantzi handiko jarduera hauek bultzatzeko. Nekazarientzat ez da lurrik erreserbatzen ezta beraien produktuak merkaturatzeko biderik planteatzen, ez eta produktuen transformaziorako azpiegitura publikorik (ERRALDE, abere
5

hiltegia, adib.) proposatzen. Are txarrago, lurrak xahutzen zaie, beste erabilpenetarako proposatuz. Badago, ostera, lehenengo sektorean lanpostuak biderkatzeko aukerak berton lortutako ekoizpenen kontsumoa areagotuz, elikadura-subiranotasuna bultzatu ondoren. Bertako nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza bultzatu beharrean, Ajangizen 15 Ha.-ko Logistikarako Gune erraldoi bat proposatzen da, bertokoak merkaturatu beharrean, kanpoko produktuak bertaratzeko, sektore honetan lan egiten dutenei etorkizuna ukatuz, eta nazioarteko merkataritza enpresa zapaltzaileak bultzatuz. Arrantzaleentzat ez da flotaren etorkizuna bermatzeko neurririk planteatzen, ez eta plangintza berezirik itsasoko uren kutsaduraren aurka edota arrainen itsasertzeko errute tokiak babesteko neurririk jartzen. Ez du, bestalde, basogintza gestioaz eta basoen higadura larrien aurrean erantzukizunezko proposamen zehatzik egiten.
-

2.

Sektorea.

Presentzia

handia

izan

du

Busturialdean

industriak:

metalgintzan, itsas motorrak, untzigintza, mahai kuberteria, automozioa, arrantzari eta basogintzari lotutakoa industrian, etab. Okupatutako populazioa, ordea, beherantz etorri da: %19a jaitsi da 2001tik 2010ra (Udalmap) aurreko, 80.ko krisiak eraginda; 2007tik, porrotak eta deslokalizazioak ugaritzen ari dira (kontserba eta basogintza produktuen enpresetan, adib.) oraingo krisiak eraginda. Eskualdeko Plan Partzialak arazo honi erantzun bat emateko, landa lur diren 137,3 Ha. industriarako birkalifikatzea proposatzen du: 58,7 Ha. Muxikan, 15 eta 3,6 Ha. Ajangizen, eta beste 60 Ha. Ajangizen ere erreserba moduan. Proposamen hauek ez dute justifikazio sendorik. Denak ere inongo hornidura sare eta errepide barik daude. Aurrera jarraitu baino lehenago, eman ditzagun gai honi astindu txiker bat. LPP honen egileak, 60 Ha.-ko erreserba horretatik at, 77, 3 Ha.-ren beharrizana justifikatzeko orain 10/22 (1990-2002) urte bitarteko datuetan
6

oinarritzen dira, kontuan izanda, era berean, datu hauen interpretazioa oso subjektiboa dela. Hau horrela bada, berez deskalifikatuta gelditu beharko lirateke hortik ondorioztatutako proposamenak, edo, bestela, irain bezala jaso beharko genuke. Edota galdetu behar dugu ez ote den egiazkoagoa (hain lurzoru zehatza proposatzeko) gero, 2009an Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako industriarako 58,7Ha-ko gunea, aintzakotzat hartu eta justifikatzen saiatu direla? Zalantza honen aurrekariak:

2000. urtea baino lehenago hazten dira Plan honen lehenengo lanak egiten. Orduan esaten dute Gernika-Lumon ez dagoela industriarako tokirik, eta Gernika eta Muxika tartean proposatzen zuten zerbait egitea 2002an, hasierako onarpenean.

2002an Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Ajangiz-Mendatako ideia baztertu ondoren, Muxikan 85 Ha.-ko industria gunea egitea zehaztatzen dute. Babes bezala klasifikatutako lurrak kentzen dira proiektutik, aldaketa errazteko, eta 58,7 Ha.-ko industriagunea 2009ko urrian behin betiko onartzen du Bizkaiko Foru Aldundiak, prozedura trakets baten ondorioz, eta Urdaibaiko Patronatuko txostenaren aurka.

Birkalifikazio honek ez du errespetatzen Urdaibaiko Gidaritza Planak bere 11.1 artikuluan agintzen duena aldaketa egiterakoan, beraz, arras nulua da aldaketaren onarpena.

2004an Jarduera ekonomikoetarako Sektoreko Lurralde Planak GernikaLumo eta Muxika tartean proposatzen zuen industria gunea, industria gune zaharrak egokitu eta bete ondoren.

JSEGE/PADAS-k ere ezer egin baino lehenago, gune zaharrak egokitu eta bete behar direla esaten du beste lurren birkalifikazioak egin baino lehenago.

Labur esandako guzti hau jakinda, eta jakinda ere orain 10/22 urteko datuetan oinarritzen direla euren proposamenak egiteko, Plan honen sendotasunez zalantza guztiak sortzen dira. Lurralde Plan Partzialaren bedeinkapena behar du Gidaritza Planaren kontra onartutako Muxikako industria guneak? Ez ote da, beraz, zuzenagoa esatea bitartean inposatutako industria gunea

aintzakotzat hartzen duela eskualdeko Plan Partzialak datu inkongruente eta inozoetan oinarritzen dela esatea baino? Ze justifikazio dauka, bestalde, 60 Ha.-ko erreserba horrek, ez bada azkeneko urte honetan Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak horretan temati ibili direla zintzoki onartzen? Planak justifikatzen duena espekulazio hutsa da. Suposatzen dugu ez dutela pentsatzen espekulazio guzti hauen ondorioz lanpostuak magiaz sortzen direla. Eta non justifikatu edo oinarritzen da 15 Ha.-ko Logistika Plataforma? Aurrera jarraituz, Planaren Diagnosian Gernika-Lumon ez dela lurzoru industrialik gelditzen esan arren, a eta guzti ere, Memorian, azkenean, 10 Ha. libre daudela ikusten dute. Geure datuen arabera, hutsik dauden lurzoruen azalera, Ibarra eta TxaportaAranan, 16 Ha.-koa da; eta lurzoru kontsolidatua baina pabiloi hutsekin 4,38 Ha.-koa da (Malta, Dalia, Astra). Gernika-Lumoko industria lurzoru hau nahikoa da datozen urteetarako, landa lurretara joan baino lehenago. Berau berpiztu eta egokitzearen aldeko apustua aspaldi denik egiten ari gara. Airean edo espekulazioan planifikatzen ibili beharrean, LPP honek egiten duen bezala, badago non oinarritu, nondik abiatu eta non kokatu, lanpostu errealak sortzeko. Bertotik bertarako, autozentratutako garapen sozial eta ekonomikoa behar dugu. Lehenengo sektoreko jarduera guztietako ekoizpenei I+D+I aplikatu eta industriaren bideetatik transformatu eta balio erantsiak lortu. Honetan eta tradizionalki endogenoki ekoiztu diren produktu industrialetan oinarritu beharko genuke eskualdeko etorkizuna, dibertsifikazio zerbait proposatuz berton bizi direnentzako lanpostuak berton, ahal denik eta gehien, ziurtatuz. Oinak lurrean izanda, diseinatu eta gestionatu beharko genuke honelako irtenbide bat. Gernika-Lumon industriarako libre dagoen lurzoruan lortu ahal dira 2.000 lanpostu teoriko.
-

3. Sektorea. Zerbitzu sektoreak, oro har, indar handia hartu du azkeneko hamarkadetako sozioekonomia sistema honetan. Dena den, sektore honetan
8

ere langabezia %54,29 igo du azkeneko 6 urte hauetan. Planak egiterakoan, beraz, kontutan hartu behar dugu inork ez dezan handitu langabeziaren putzu hau.

Merkataritza txikia. Plan honek, ordea, 15 Ha.-ko logistikarako Plataforma bat proposatzen du Ajangizen egitea, kanpoko produktuek bertaratzeko. Baserritarrak ez ezik, merkataritza txikia ere kaltetuko luke proposamen honek. Era berean, esan beharra dago arriskuan dagoela merkataritza txikia, kontutan hartuta Gernika-Lumoko 40.000 m2.-ko merkatal gune handi bat Ajangiz eta tartean proposatzen dutela 2004ko Jarduera

sozioekonomiko Sektoreko Planak eta 2010ko eusko Jaurlaritzako Diagnstico del Comercio Vasco. Plan de adaptacin del comercio 2015 delako egitarauak. Honelako jarrerak langabezia areagotu egiten dute, herritarrak txirotu eta kaleko herri bizikidetza apurtu.

Bestalde, turismoari dagokionarengatik, azpimarratu eta bultzatu beharko genuke bertako bio aniztasuna, paisaia, basoak, ganadua, ortu ariak, eta, finean, bertako pertsonen izaeraren dinamikan eta teknikan oinarritzen diren kultura, hizkuntza, arkitektura, etnografia, musika, dantza, arkeologia, historia, hau da, natura eta giza ondare osoa. Busturialdeako Plan Partzial honek, ostera, zabalik usten dio bidea Guggenheim museo-frankiziari. Orain 4 urte direla Bizkaiko Ahaldun Nagusiak proposatu zuen Sukarrietako Kolonietara erakartzea frankizia hau, ustez, eskualde hau turismoaren bidez birbiztuko zela eta horren motorra Guggenheim izango zela, hain zuzen be. Gehiengo sozial batek, arrazoi ez berdinegatik onartu ez arren, erakunde publiko horren arduradun politikoek berean jarraitzen dute eten barik. Berriro ere galdetzen dugu: Plana egin dutenek ez badute gaurkotutako daturik eduki, baten batek hauspotu die azkeneko datu edo ideia hau ere. Edo, benetan, hau ote da lurralde antolaketa baten ildotik edota

eskualdeko garapen iraunkorrak eraginda, zintzoki, erantzukizunez, ondorioztatzen den ideia edo proiektu bat? Ideian ezer sakondu barik, bere ondorio finantzarioetan, sortuko duen zorrean, garapen iraunkorraren ereduen ildotik doan edo ez, justifikaziorik barik, nahiko arintasunez, geure ustetan, Planak zabaltzen dizkio ateak frankizia honi, hau da, beste garapen eredu bati, eredu desarrollista bati. Ez dugu uste geure diru publikoak esku pribatu batzuetara bideratu behar direnik, krisi hau sortu duten baldintza berdinak berriro ere berton errepikatuz. Geure diru publikoak inbertsio produktibo eta sozialetan nahi dugu erabili, ez espekulazioetan. Oreka sozioekonomikoa bilatzen duen turismoa bilatu beharko genuke, ez turismo merkantilista bat. Geure ondare natural eta kulturalak izaera kolektiboa du. Eta horregatik bisitariak erakartzea sortu ahal duen etekin ekonomikoa eskualdeko bizimodua iraunarazteko balio behar du, hori desagertzeko arriskuan jarri barik. Amaitzeko, labur bilduko ditugu zenbait atal, geure ustez, ondo tratatuak izan ez direnak, eta, era berean, ezin dutenak Plan honen onarpenik itxaroten egon:

Alokairu sozialeko etxebizitzak sustatzea eta mugak jartzea bigarren etxebizitzari. Baso politika iraunkorra sustatu, uren zikloak mantentzen dutena. Bidegorrien sarea egin. Ajangizko 60 Ha.-ko erreserba eta 15 Ha.ko Logistikarako Plataforma bertan bera uztea. Ibarrako industria gunerako Berrerabiltze Plan berezia berehala Martxan jartzea. Elikadura-subiranotasuna bermatzeko eta tokiko lehen sektorea bultzatzeko ekimenak bideratzea (jantoki kolektiboak, adib.) Klima aldaketa sortzen duten gazak gutxitzeko neurriak. Ingurumen hezkuntza sendotzeko eta hedatzeko plana. Energia berriztagarrien artean Oka ibaian eta itsasadarrean sortzen diren mareen arteko energiak baliatzea, I+D+I erabiliz.

10

Ingurumen-inpaktu

batzuk

lehengoratzeko

proiektuak

(eskualdeko

harrobiak, azpiegitura zaharrak, Gernikako unitate hidrogeologikoko akuifero poluituak, erriberako basoak, baso kudeaketa desegokiak sortu dituen eremuak berreskuratzea, etab.

Autzaganeko eta beste errepide azpiegitura berriak berraztertzea. Trenbidearen bikoizketa proiektuaren Plana martxan jartzea. Guggenheim museo-frankizia bertan behera uztea, eta horretarako proposatzen duten diru kopurua, eskualdeko inbertsio produktibo eta sozialetarako erabiltzea.

Ingurumen kalitatea igotzeko proiektuak: baso babesleak, ekosistemak eta ondare historiko-kulturala babestea eta jakinaraztea, zero kutsadura, zaborra murriztu eta berreskuratzeko proiektua, I+G+B (Ikerketa+Garapena+Berrikuntza) etab.

Aurreko guztia kontuan izango duzulakoan, Gernika-Markina Lurraldeko Plan Partziala bertan behera uztea, eta Busturialdearako plan berria prozesu partehartzailea zabaltzea, eskatzen dizugu.

Izpta.: XXX

EHNE, ELA, LAB, Ezker Abertzalea, Aralar, Gernika-Lumoko Ekologi Lan-taldea, Zain Dezagun Urdaibai, IEUP! Gazte Asanblada, BUSTURIALDEAN LAN ETA BIZI ekimena osatzen duten gizarte eragileen izenean. Busturialdean, 2012ko maiatzaren 25ean

11

Anda mungkin juga menyukai