Anda di halaman 1dari 2

I

"

BILDU TRAPAGARAN UDAL TALDEAK, OIHANE GONZALEZ GARCIA, JUANJO GOITIA SETIEN ETA ORATS ARANA BUTROE ZINEGOTZIEN BIDEZ,

. ,
-'

2..... UL 1!1i.~
", v '-'

HONAKOA ADIERAZTEN DU:

Pasa den astean Arboledako etxe baten hormetan arrakaladura sakonak agertu ziren. Etxebizitza honen helbidea Ganeran kalea, 9 da. Ostiralean etxbizitzako bizilagunek udaletxera jo zuten laguntza eske. Eskaera horri erantzunez, ostiralean bertan, udalteknikari bat gertatutakoa ikustera hurbildu zen. Jakin dugunez, teknikariak, etxebizitza zurkaiztu ezean Udalak isuna jarriko ziela ohartarazi zituen bizilagunak. Horretaz gain, udal-Iangile batzuek ingurua balizaz itxi zuten. Gertatutakoaren berri emateko eta egon daitezkeen aukerei buruz hitz egiteko bizilagunak udal-gobernuko kideekin telefonoz hitz egiten saiatu ziren. Dakigunez, ostiralean eta larunbatean ez zuten udal arduradunekin hitz egiterik izan. Ez dago batere argi zergatik sortu diren arrakaladurak. Baina Udalak, bere garaian, ondoko kalean txarto egindako obra bat izan daiteke arrakalen eragileetako bato Orain dela urte batzuk ondoko kalean lurra ondoratu eta zulo sakon bat agertu zen. Udalak zuloa estali zuen arren, lurrak behera egiten jarraitu zuen. Agian, lur mugimendu hori izan daiteke orain etxebizitzan agertu diren arrakalen sorburua. Etxebizitzaren egoera ezegonkorrak bizilagunak etxeetatik alde egitera behartu ditu. BILDUk uste du Udalak auzi larri honi nolabaiteko erantzuna eman beharko liokeela. Ondoratze hau zergatik gertatu den aztertu eta legozkiokeen ardurak bere gain hartu beharko lituzkeela. Gainera, auzokoen egoerari buruzko interesa izan beharko luke eta etxebizitza arriskuan duten bizilagunei behar besteko asistentzia eta laguntza eman beharko lieke.

Norabide honetan, BILDU TRAPAGARANek

HONAKOA ESKATZEN DU:


1.- BILDUk udal-gobernuari eskatzen dio bizilagunei deitzeko. Haien egoerari buruzko informazioa jaso eta etxebizitza utzi behar izan dutenei behar besteko asistentzia eta laguntza eman dezan. 2.- BILDUk udal-gobernuari eskatzen dio udal-teknikariei arrakalen jatorria zein den azter dezaten agintzeko. Era berean, Udalak orain dela urte batzuk egindako obrek arrakalekin izan dezaketen eragina aztertu dadila eskatzen duo 3.- BILDUk udal-gobernuari premiaz Obra eta Zerbitzuak batzordea deitzeko eskatzen dio. Gorago aipatu diren bi puntu horien berri emateko eta Udalak bere gain hartu behar dituen ardurak argitzeko.

Trapagaranen, 2013ko uztailaren 29an

Orats Arana Butroe

Juan Jos Goitia Setien

. Oihane Gonzalez Garcia \.

~ i /Utrapagaran

Anda mungkin juga menyukai