Anda di halaman 1dari 16

AIARALDEKO ABESBATZAK

Laudio
Carlos Urquijok
salaketa jarriko du
udaletxeko zortzi
banderengatik 3. or.

Kirola
Urrian ziklokrosa
izango da
protagonista
eskualdean 12. or.

Andere eta Bleibet taldeek 25 eta 15


urte bete dituzte 10 or.

Iritziak:
TXUTXI
ARIZNABARRETA 2. or.
JUAN LUIS
ESPAA 6. or.
KOLDO GILSANZ 7. or.
TXANI
RODRIGUEZ 10.or
ANUNTXI ARANA 11. or
BELATE
OLABARRIA 16.or

aiaraldea
EMAKUMEA ETA BASERRIA

Sakrifizioz betetako
harremana

Aiaraldeko
hamabostekaria
2015 /// Urriak 8 ///
OSTEGUNA
38. zenbakia ///
Doan ///
www.aiaraldea.eus

_erreportajea

BULARREKO MINBIZIA
_elkarrizketa:

Angelines Ruiz de Zarate

Inoiz ez diozu zure buruari


galdetu behar ea zergatik
egokitu zaizun
zuri
Bularreko
minbizia
bizi izan duen
emakume
asko dago
Aiaraldean
8-9 or.

SOZIOEKONOMIA: Jaitsi egin da Aiaraldeko pentsiodunen ahalmen ekonomikoa


Erretiratu eta alargunak pentsio duin batzuen alde borrokan 6 or.

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA

_iritzia

_GALDERA
Joseba
Programatzailea

Txutxi

Ariznabarreta
INDEPENDENTISTA

_Leihotik
Bada garaia
hemen ere

Bai, birziklatzen dugu etxean.


Organiko, beira, papera eta baita
ontziak ere. Lau ontzi ditugu, beraz.
Ez da zaila kudeatzea. Baina olioa,
adibidez, nik behintzat ez dakit nora
eraman behar den. Hiruzpalau
pote ditut etxean olioz beteta.
Gainontzeko zaborra bai, badakit
non sartu.

_ASTEKO
Birziklatzeko
ohitura
duzu
etxean?
GALDERA

Zer iruditzen zaiWEB -GUNEAN


zuBIDEOA
eskualdean
eusProposatu
ere galdera argikara zuk
hutsean
egunkaria@aiaraldea.eus
helbidera
idatzita. den eguntaratuko
karia?

Valentina
Erretiratua
Bai, gauza bakoitza dagokion
edukiontzian sartzen dut. Gauza bakoitzarentzako poltsak ditut
etxean. Arropa eta olioa ere dagokien tokian uzten ditut. Zabor
organikoarentzako edukiontzirik
ez dago oraindik nire etxean. Horregatik zabor guztia batera botatzen dut.

ERREDAKZIO OHARRA:

Aiaraldea Egunkariak ez du bere gain


hartzen iritzi artikuluetan, gutunetan
zein egindako elkarrizketetan
adierazitakoaren erantzukizuna.

atalunia badoa. 27ko


gehiengo independentistarekin ibilbideko beste mugarri bat gehiago gainditu eta prozesuaren fase
berri batera jauzi egin dute: Estatu katalana eratzera doaz.
Herri mugimenduaren, alderdi
politikoen eta instituzioetako jardueraren arteko sinbiosiak bere
emaitzak eman ditu Katalunian.
Interes alderdikoien eta krisialdien gainetik jakin izan dute elkarlana kudeatzen eta oinarrizko
estrategia independentista adosten. Herri ekimen eta mobilizazio
erraldoien etengabeko bultzadak eragindako presioak, konpromisoak hartu eta instituzioetan gauzatzera behartu ditu alderdiak. Eta konpromisoak hartu ahala herritarren presioa babes bilakatu izan da. Hor dago
gakoa.
Katalunian lurperatu egin
dute, dagoeneko, autonomismo zaharkitua eta statu quo
menperatzailea, eta prozesu independentistaren atzera biderik gabeko marra gainditu dute.
Aurrera begira daude eta etorkizuna burujabetzatik eraikitzen
ari dira.
Badugu zer ikasi Kataluniatik.
Hemen ere bada mugimendu independentista indartsu bat martxan jarri eta eragile politikoei astinaldi eder bat emateko garaia.
Menpekotasuna onartuz atzera
begira egiten diren diskurtso politikoak baztertu eta aurrera begiratzeko garaia. Interes alderdikoiak alde batera utzi eta Euskal Herriaren interesak lehenesteko garaia. Beldur eta inertzia zaharrak gainditu eta statu
quo-a hankaz gora jartzeko garaia. Euskal Errepublika helburu,
estrategia independentista bat
zehazteko garaia.

Argitaratzailea:
Aiaraldea Komunikazio Leihoa
Tirada:
10.000 ale.
Maiztasuna:
Hamabostekaria
Lege gordailua:
BI-1230-2013
Posta elektronikoa:
egunkaria@aiaraldea.eus
agenda@aiaraldea.eus
agurrak@aiaraldea.eus
Publizitatea:
publizitatea@komunika.eus
Tlfnoa: 688 62 53 94
Web-gunea:
www.aiaraldea.eus
Helbidea:
Nerbio Kalea 1, 3. esk.
Laudio. Araba. 01400
Telefonoak:
Tel: 94 656 85 54/688 62 59 00

Egunkari hau laguntzen dute:

Andoni
Ikaslea
Bai, saiatzen gara birziklatzen,
hiru ontzi ditugu. Ama behintzat
saiatzen da egiten. Aita eta biok
ahal duguna egiten dugu. Baina
bai, etxean badugu birziklatzeko
ohitura. Batzuetan kostatu egiten
zaigu jakitea non sartu behar
den gauza bakoitza, baina gero
edukiontzira iristean argitu egiten
zaizkigu dudak.

Amaia
Arkitektoa

Erik
Ikaslea

Ez dut betidanik birziklatzen,


baina azkenaldian bai, beti.
Enbarazu apur bat bai egiten
dizula, etxean espazio askorik
ez dagoelako eta zabor-poltsa
asko jarri behar direlako. Baina
egin behar den gauza bat da,
derrigorrean. Udalak azpiegitura
egokiak jartzen ditu birziklatzea
sustatzeko, nire ustez.

Bai, birziklatzen dut, baina


kili-kolo, batzuetan bai. Nire
ustez erraza da birziklatzea. Baina
sagar bat jaten duzunean, adibide
bat jartzearren, gero ez duzu
pentsatzen non bota behar duzun.
Herrian ez dago birziklatzeko
ohiturarik, gazteek txikleak eta
zigarroak lurrera botatzen dituzte
zuzenean.

_gutunak
Alternatiben herrian

Excisin filma

Alberto Etxebarri eta Haizea Ginea (Alternatiben Herria)

Jane Harbour Olategi (Laudioko auzokidea)

lternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Hori irudikatuko dugu urriaren
24an Bilbon.
Hainbat arlo jorratuko dira 5 auzotan banatuta: Natura (parte hartzea, demokrazia eta herrien
burujabetza), Ekonomia (bizitza duinak eta anitzak)
eta Arragoa (hezkuntza, hizkuntza, kultura...).
Aldarrikapena egiteaz gain, egunak festa kutsua
izango du. Hitzaldi, eztabaida eta mahai inguruez gain;
azokak, tailerrak, jolasak, kale-animazioa, antzezlanak, bertsoak... ez dira faltako!
Egitaraua oparoa eta anitza izango da; denon artean autofinantzatua.
Honen berri emateko, eskualdean hainbat ekimen
antolatu ditugu datozen asteotarako. Esaterako, merkatu egunetan Laudioko, Amurrioko zein Urduako
plazetan topatuko gaituzue informazioa zabaltzen.
Informazio guztia eskuragarri duzue alternatibenherria.eus web atarian, eta eskualdean egingo dugunaren berri @u24_Aiaraldea twitter kontuaren bidez jaso dezakezue.
Lagunekin, familiarekin... aldarrikatzeko eta ondo
pasatzeko eguna izango dugu!
Alternatibak dituen herria, bizirik dagoen herria baita!

art Aiaraldean grabatutako filma bat estreinatu zen Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskolako aretoan. Jendetza zegoen ilaran, eta
bat-batean kaleko karteletan agertzen ez zen abisu
harrigarria ikusi genuen: Gonbidapena ez dutenei ezin
zaie ziurtatu sartzea, eserlekuak bete ondoren ezin
izango dira sartu. Ene! Hau ezustekoa! Ilara hori bi
klasetako lagunek osatzen genuen: Gonbidapena zeukatenek eta populatxoek. Eta aldez aurretik jakin barik! Esan daiteke zortea izan genuela, V.I.P klasekoekin sartzea egokituko zitzaigun eta. Baina, filma hasi
baino lehen, zuzendaria aurkezpen bat (edo halako zerbait) egiten saiatu zen. Eta esaten dut saiatu, nolabait desenkusatzearren. Arautegi luze bat esan zigun,
geuk, ikusleok, bete asmoz. Aginte horien guzti horien artean zegoen filma amaitu arte ezin ginela mugitu. Arranopola! Ikastetxean bezala! Txantxetan nabilela dirudi, baina benetan txarto sentitu ginen... Bihotzez
eskatzen diot zuzendari horri, Escisin filma grabatu
duenari, Laudiarrei barkamena eskatzeko. Laudiokook
ez baitugu merezi ilara batean egotea gonbidapena
behar zela jakin gabe (ezta gonbidapen hori nola lortu
ere), ezta sartu ondoren, gainera, arautegi zorrotz baten menpe sentiaraztea ere. Urduritasun eta antolamendu akatsak izan direla pentsatu gura dut.

CuadraBus
Zankueta Poligonoa z/g Amurrio,
Araba. Tlfnoa: 902 210 215
info@cuadrabus.com

Graf!k Koop.
Telleria 2 01400 Laudio (Araba)
94 672 65 43
info@grafiksarea.com

JEZ Sistemas Ferroviarios


Arantzar, z/g LAUDIO (Araba)
Tel.: 946 721 200 // infor@jez.es

Uribarri etorbidea 35
20500 Arrasate
ausolan@ausolan.com

3 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

_herriz herri
Aiaraldea

Laudio
Urtea amaitu baino
lehen hasiko dira
Kasino eta Musika
Etxeko lanak

8 ikur jarri ditu udal gobernu taldeak balkoian. /aiaraldea.eus

Udaletxeko balkoian 8
ikur jarri izana salatuko
du Carlos Urquijok
ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru
Carlos Urquijo Espainiar gobernuko ordezkariak Laudioko udal gobernu taldeak hartutako erabakiaren
aurkako salaketa jarriko duela zabaldu du hedabideen bitartez.
EH Bilduko taldeak ikur espainiarra ez ezik beste 7 ikur ere eskegi
zituen asteartean udaletxeko balkoian.
Carlos Urquijoren ustez erabaki
hori adarjotzea da eta Natxo Urkixo Laudioko alkatearen aurkako
neurriak hartuko dituela iragarri
du. Beharrezkoa izango balitz, Carlos Urquijok azaldu du alkatearen
gaitasungabetzea eskatuko duela.
8 ikur balkoian
Duela bi aste zabaldu zuten komunikabideek administazioarekiko
auzietarako 3. gelako epaiak Laudioko alkatea zigortu zuela espainiar bandera balkoian ez jartzeagatik. Epailearen erabakia betetzeko

udalak espainiar ikurra eskegi zuen


balkoian pasa den astean. Baina ikur
hori ez ezik, beste hainbat bandera
ere ikusgai daude.
Tokiko erakundeak 4 ikur ofizial
jarri ditu: ikurrina, Arabakoa, Laudiokoa eta espainiarra. Horiez gain
Saharakoa eta Nikaraguakoa ere
balkoian ipini dituzte. Bando baten
bitartez adierazi du arrazoia udal gobernu taldeak: bertako herriekin senidetuta egotea Laudio, Nikaragua
eta Bucraa herriekin (Mendebaldeko Sahara), hain zuzen ere; Arrankudiaga-Zollo Somotorekin ahaidetuta dagoen moduan.
Gainera, Eskoziako eta Kataluniako ikurrak ere eskegi dituzte udaletxean; Euskal Herria bezala Europaren baitan beren toki propioa bilatzen ari diren herriak baitira. EH
Bilduko taldeak espainiar ikurra jartzeko beharra inposizio antidemokratikotzat jo du.

ERREDAKZIOA I
Arabako Foru Aldundiak Lamuza parkeko Musika Etxea eta Kasinoa zaharberritzeko egitasmoak
urtea amaitu aurretik abian jarriko
dituela iragarri du. Hori dela eta bi
bisita lotu dituzte Cristina Gonzalez
foru diputatuak eta Jose Luis Catn
foru arkitektoak. Pasa den astean
egin zuten bat, eta gaur bestea.
Aldundiak adierazi du laudioarren
esku utziko duela eraikinen erabilera zein izango den erabakitzea.

Errudun jo dute
Laredon bi laudioar
hiltzeagatik
epaitutako gizona
ERREDAKZIOA I
Mario Iglesias erruduntzat jo du
zinpeko epaimahaiak. Epaiak aho
batez erabaki du kondenatua Gabino Garcia eta bere alaba Mercedes Garcia laudiarren hilketen arduraduna dela.
Ebazpenean ziurtatu denez, laudiarrek ez zuten defendatzeko aukerarik izan. Gauzak horrela fiskaltzak 20 urteko kartzela zigorra eskatu du hilketa bakoitzagatik, baita 315.000 euroko kalte-ordainak
senideentzako ere. Akusazio partikularrak gauza bera eskatu du baina kalte-ordaina 500.000 eurokoa
izan behar dela adierazi du.

ANDER AIBARRO, AIARAKO KOADRILAKO LEHENDAKARI: Ostiralean


hautatu zuten Ander Aibarro EAJko hautagaia Aiarako Koadrilako
lehendakaria Saraube Mahaian, ohiturari jarraituz. EH Bilduko Mariano
Alava lehendakari ordea izango da. Nerea Gonzalez (Omnia) eta Angel
Jimenez (Orain Amurrio) ere aurkeztu ziren hautaketara.

24 edukiontzi berri jarri


dituzte kaleetan gauzak
berrerabiltzeko
ERREDAKZIOA I Irati Moreno
Aiarako Koadrilan, arropa botatzeko edukiontziak kendu dituzte. Horien ordez, berrerabiltzerako
gauzak batzeko beste edukiontzi berri batzuk jarri ditu udalak.
Eskualdean 24 puntu jarri dituzte guztira. Amurrion adibidez 4 dira
edukiontzi horiek: Araba, Armurubenta, Iturralde eta Armurulanda-Eloxondon kaleetan kokatutakoak, hain zuzen.
Edukiontzietan tratamendu berezi bat pasa ondoren berrerabili ahal
izango den edozein gauza bota daiteke, hala nola, jostailuak, liburuak,
etxeko tresnak, arropa, oinetakoak
eta abar. Hau da, etxean erabiltzen
ez diren eta zaborra sortzen duten
gauzak.
Arabako Foru Aldundiak eta Rezikleta-Kooperak kudeatuko dute zerbitzua eta gauzak birziklatu ez ezik,
lanpostu berriak sortuko dituzte.

Edukiontzien kokapen guztiak


Laudion 10 edukiontzi jarri dituzte: Garbigunean, Zumalakarregin (18 eta 40 zenbakietan), Txindoki kalean, Gardeako elizaren ondoan, Ugarteko kioskoan, Jose Matian, Latiorro eskolan, Landaluze
kalean eta Ardantzazar kalean.
Aretan, berriz, bi ipini dituzte, estankoan (Areta kalean) eta semaforoaren ondoan.
Amurrion 5 ontzi daude: Garbigunean eta Araba, Intxaurdi, Foru
eta Iturralde kaleetan, hain zuzen.
Aiaran sakabanatuago daude:
Luiaondoko estankoan, Menagaraiko bidegurutzean eta Arespalditzako ferialean kokatu baitituzte kontainerrak. Artziniegan eta Okondon
ere bina topa daitezke; El Palacio urbanizazioan eta frontoian Artziniegan, eta Garaikoetxea etorbidean
eta frontoian Okondon.

Dionisio Aldama, 20
(Geltokiaren aurrean) AMURRIO
Tel. 945 89 08 41
Asteartetik ostiralera: 9:30-19:00(ez dugu eguerdian ixten) Larunbatak: 9:00-14:00

ILEAPAINDEGI MISTOA EDERTASUNA PERFUMERIA OSAGARRIAK

DESKONTU BEREZIAK
FAMILIA UGARIENTZAKO
ETA
HIRUKIDEKOENTZAT
Edertasuna

Sauna

Solariuma

Ushuaia Peluquera & Esttica/Perfumera

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA

_herriz herri
Artziniega

Urdua

Euskal Herriko eta Espainiako lehen


Pitch&Putt golf zelai ekologikoa
logikoa izango da. Proiektua Inbarri
elkarteak kudeatuko du. Urduako udalak 12 urterako utzi dio golf
zelaia eta aldameneko lur saila. Kirol praktika ezagutarazteko doako
ikastaroak eskainiko ditu udalak datorren urtetik aurrera.

Azkenaldian erabilerarik ez du izan golf zelaiak. /aiaraldea.eus

ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren


Golf zelaian martxan jarriko
duten proiektu berria gauzatzeko akordioa onartu zuten iraileko
udalbatzan. Zehazki, Pitch&Putt

golf modalitatea praktikatzeko eskola abiatzean datza egitasmoak.


Gainera, Euskal Herriko eta Espainiako lehen Pitch &Putt zelai eko-

Hiztegi lagungarria
Egokitu(1), moldatu / Baldintza(2),
kondizio

Urrian egingo
dituzte Gernika
etorbidea
hobetzeko lanak

ERREDAKZIOA I
Artziniegako udala aitzindaria da
BAT txartel anonimoak kudeatzen.
BAT txartelak Gasteizera doan autobus zerbitzua erabiltzeko balio du,
baina erabiltzeko derrigorrezkoa da
izena ematea eta horretarako Gasteizera jo behar da. Eragozpen horiek ekiditeko Artziniegako udala
Euskotrenekin harremanetan jarri
zen txartelak udaletik banatzeko. 40
herritarri banatu diete jada txartela.

ERREDAKZIOA I
46.184 euro bideratuko ditu udalak Gernika etorbidean konponketak egitera. Lan horien helburua
1.905 metro karratu asfaltatzea
da. Horretaz gain bertatik igarotzen den saneamendu hodiaren
zati bat aldatuko dute. Bigarren
lan horren bitartez bere hustuketa ahalmena hobetu nahi dute. Tokiko erakundeak iragarri du lanak
urrian abiatuko dituztela.

Okondo

Orozko
Udal-aurrekontuetan parte
hartzeko deialdia zabalik
ERREDAKZIOA I Lukas Pasandin
Orozkoko Udaleko Gobernu Taldeak, 2016ko aurrekontuak osatzeko proposamenak jaso nahi ditu. Alkatetzak uste du oso garrantzitsua
dela denek parte hartzea udaletxeko dirua zertan gastatuko den erabakitzeko prozesuan. Haatik, urrian
auzoetako batzarretarako deialdiak
egingo dituzte eta parte hartzen duten herritarrek euren proposamen
indibidualak edo auzokoak aurkez-

120.000 euroko inbertsioa


Golf zelaia egokitzeko(1) inbertsio
guztia Inbarri elkarteak egingo du.
Guztira, 120.000 inguru inbertitu
beharko dituzte kirol azpiegituretan. Akordioa bukatzean zelaia utzi
zaien baldintza(2) berdinetan itzultzeko konpromisoa hartu du elkarteak.

Artziniegako
Udala, BAT
txartela kudeatzen
aitzindari

teko aukera izango dute. Bileretan


jasotako proposamen guztiak aztertuko dira. Idatziz ere eraman daitezke udaletxera ideiak. Modu berean, errolda.orozko@bizkaia.org
helbide elektronikora mezua bidaliz iradokizunak jasoko dituzte urriaren 15ra arte.
Adierazi dutenez, 2015ean aurkeztutako ekarpen ugari gauzatu
ditu Orozkoko udalak.

Industrialdeko
errepidean eta
frontoian obrak
egingo dituzte
ERREDAKZIOA I
Udalak bi obra egingo ditu. Batetik, Obra Txikien Foru Planaren
bitartez industrialdeko errepidea
konponduko dute, 35.000 erabiliz. Bestalde, Aldundiko diru-laguntzekin frontoian konponketak gauzatuko dituzte. Helburua alde bat
ixtea, tximinia eraikitzea, argiak jartzea eta kanalizazioa hobetzea da.
Horretarako, Bolatoki elkarteko kideen laguntza izango dute.

IRABIENGO JAIAK: Okondoko erdigunea ekintzez zipriztindu zuten jaiek.


Gastronomiak protagonismo berezia zuen ospakizunetan, ez bakarrik
marmitako eta tortila txapelketei dagokienez, lehenengo aldiz koadrilen
bazkaria antolatu baitzuten.

5 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

_herriz herri
Amurrio

Arrankudiaga-Zollo

Herritarren iradokizunak jaso nahi ditu


Udalak Frontoi kaleko proiekturako

Frontoi kaleko mugikortasunean eragin nahi dute. /aiaraldea.eus

ERREDAKZIOA I Irati Moreno


Frontoi kaleko lanei dagokionez urriaren 30ean itxiko du udalak iradokizunak(1) jasotzeko epea,
lehen fasean behintzat. Kale horretan egingo den proiektua osatzeko herritarren iritzia jaso nahi

du udalak. Horretarako interesdunek 945 891 161 telefono zenbakira deitzeko, partehartzea@amurrio.org helbidera mezua bidaltzeko edo udaletxeko 1. solairura jotzeko aukera izango dute.

Udalak proposamen guztiak aztertzeko eta erantzuteko konpromisoa hartu du. Aurrerago beste partaidetza prozesu bat abiatuko du erakundeak, behin-betiko
proiektua idazteko.
Frontoi kaleko lanak Foru Planean aurkeztuko dituzte eta diru
-laguntza lortuz gero 2016an gauzatuko lituzteke. Aurretik egindako planetan jasotako irizpideak jarraituz osatuko dute proiektua:
ibilgailuen trafikoa baretuz(2), espaloi bakarra jarriz edo oinezkoei
lehentasuna emanez.
Horiez gain beste ideia batzuk
badituzte -guneko bizi-kalitatea
hobetzea, kutsadura mailak murriztea, merkataritza dinamizatzea...- baina ezinbestekotzat jo
dute herritarren iradokizunak biltzea. Printzipioz 1.203.000 euroko aurrekontua izango dute lanek.

Hiztegi lagungarria
Iradokizun(1), proposamena / Baretu(2), arindu

Naturari buruzko
127.957 inbertituko dute Zabaleko
ilustrazioak ikusgai ikastetxean, eta 59.130 Lucas Reyn
egongo dira La
Casonan
ERREDAKZIOA I Irati Moreno

ERREDAKZIOA I Lucia Menoyo


Iaki Zorrakin Altube santurtziarraren lana egongo da ikusgai
Amurrioko La Casonan urriaren 18
arte. Zorrakin prestakuntzaz biologoa izanik, naturaren ilustrazioan
oinarritu zuen bere ibilbide profesionala. Erakusketaren helburua
natura islatzeko zeukan modu berezia jasotzea da. Iaki Zorrakinek
irudiztatu zuen lehen liburua Zuhatza irlaren ikerketa naturalistikoa
izan zen. Harrez gero, bere irudi
bikainak Euskal Herrian argitaratutako naturari buruzko argitalpen askotan agertu dira. Erakusketan argitaratu gabeko irudiak ere
jaso dituzte, bere lagunek katalogatutakoak hil eta gero. Erakusketa 10:00etatik 14:00etara dago
irekita asteartetik ostiralera, eta
17:00etatik 19:00etara larunbat
eta igandeetan.

Amurrioko udalak eskola publikoetan hainbat obra egin ditu.


Horien artean eta esanguratsuena Zabaleko ikastetxekoa izan da.
Obrak 127.957,73 euroko kostua
izan du. Udan egin dituzte lanak
eta batez ere lekuak berregokitzen ibili dira. Horri esker, eraikinaren ekialdean, soilik haur eskola utzi dute. Gainera, galdara gela
ere konpondu dute. Etorkizunean
obra gehiago egitea aurreikusi du

udalak, hala nola, igogailua jartzea,


leihoen berritzea...
Lucas Rey
Lucas Rey ikastetxeak ere aldaketak izango ditu. Hurrengo astean
hasiko dira obrak eta horretarako 59.130,88 euro erabiliko dituzte. Ikastetxearen sarbidea eta berogailu sistema konponduko dute.
Udan zehar beste konponketa batzuk egin dituzte.

Emakume eta Gizonen


Berdintasunerako I. Plana
abiatu dute

28 emakumek parte hartu zuten urriaren 2an egindako bileran. /aiaraldea.eus

ERREDAKZIOA I Ixone Mendibil


Udalak Arrankudiaga-Zolloko
Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana egiteko prozesua abiatu du.
Partaidetza prozesua
Udalerriko lehen plana lantzeko Udalak Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz parte hartze prozesu bat jarri du martxan. Azaldu
dutenez, helburu ezberdinak bete
nahi dituzte. Batetik, Arrankudiaga-Zollon emakume eta gizonen
aukera-berdintasunaren inguruko
diagnostikoa egitea. Eta, bestetik,
emakumeen eta gizonen aukera
berdintasunaren inguruan hausnarketa egitea egoeraz jabetzeko.
Diagnostikoa egiteko orduan ezinbestekotzat jo dituzte baldintza
egokiak; hau da, lagungarri izango den giroa lortzea eta jarrera
aktiboak sustatzea parte hartzaile guztien artean.
Diagnostikoa egiteko lan-talde ezberdinak osatu dira: herriko

emakumeekin, interesa duten herritarrekin, eragileekin eta udaleko


langile zein ordezkari politikoekin
Lan-talde bakoitzarekin 2 tailer
gauzatuko dituzte. Bertan gaiaren
inguruko trebakuntza, sentsibilizazioa eta hausnarketa sustatuko dute. Aurreratu dutenez, esperientzia pertsonaletatik abiatuko
dira lanketa egiteko. Herritarrekin
eta emakumeekin egingo dituzten
tailerrak Udaltalden izango dira.
Saioen balorazio positiboa
Emakumeen lantaldea urriaren
2an bildu zen eta 30ean izango da
hurrengo hitzordua 18:30ean. Herritarren lantaldea, berriz, herenegun elkartu zen, eta azaroaren 3an
18:30ean izango da hurrengo zita.
Urriaren 2an egindako saioa oso
modu positiboan baloratu dute
udalak zein Elhuyarrek. 28 emakumek parte hartu zuten deialdian
eta aurreikuspen guztiak gainditu
zituzten parte-hartzaileek.

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA

_sozioekonomia
PENTSIODUNAK

Aiaraldeko pentsiodunak:
Borrokak ez du adinik ezagutzen
Juan Luis
Espaa
CCOO

Ez da samurra Aiaraldeko erretiratu eta alargunen egoera. Pentsioek ez diete azken urteetako prezioen
gorakadari erantzun, eta ondorioz nabarmen jaitsi da pentsiodunen eroste ahalmena. Krisi ekonomikoak,
gainera, aiton-amonen pentsioak familien sostengu ekonomiko garrantzitsu izatea ekarri du kasu askotan.

_Argia
Etxez etxeko laguntza
zerbitzua arriskuan

izarte baten garapen


maila deskribatzen
duen alorretako bat
menpekotasuna duten
pertsonei ematen zaien tratua
bada, geureak asko dauka hobetzeko.
Aiara eskualdean, Udalek kudeatu eta gastuak Aldundiak ordaintzen duen Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua da menpekotasuna duten pertsonek duten laguntza bakarra.
Herritarren zaharkitzea dela
eta eskaera handitu den une batean gauden honetan, langile eta
enpresen zerbitzuaren murrizketa handia eman da.
Honek bazterketa bikoitza eragiten du emakumeengan. Alde
batetik, gehienbat emakumeak
dauden sektorean ematen den
enplegu galera bat delako. Eta
bestetik, menpekotasuna duen
pertsonaren familiako emakumeen lana handitu egiten delako, hauen lan merkaturako sarbidea oztopatuz; zoritxarrez oraindik, heldu eta gaixoen zaintzaren
arduradun bakarrak beraiek izaten direlako.
Langile Komisioak, sektorean
ordezkaritza duten gainontzeko sindikatuekin batera, mobilizazioak egin ditu eskualdean azken hilabete hauetan. PPko foru
gobernuak egindako murrizketak eta gero, sindikatuek, Arabako zerbitzua indartzeko dagoen
beharra jakinarazi diegu administrazioetako kudeatzaile berriei.
Erantzunaren zain gaudela,
Aiarako bizilagun guztiak gonbidatu nahi ditugu sektoreko langileen eskaerak babestu eta menpekotasuna duten pertsonen eta
beren familien laguntza zerbitzua
hobetzeko administrazioen inplikazioa eskatzera.

MAITE BILBAO

EAEko Alargunen Federazioa

Amona alargunaren
pentsioarekin soilik bizi
diren familien kasu ugari
daude Aiaraldean

Pentsionista guztiek hilean gutxienez 1000 euro jasotzea aldarrikatzen dute plataformatik. Argazkia: Aiaraldea.eus
ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

Orain badirudi erretiratzen zarenean ez duzula ezer esan edo egiterik, eta hori aldatu nahi dugu. Esaldi
horrekin laburbildu du Sabino Garamendik Pentsionistak Martxan-en
xedea. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan
eta Nafarroan sortu zen plataforma hori lehenbizikoz. Duela hiru urte
Aiaraldeko plataforma sortu zen.
Gaur egun, hiru dira eskualde mailako talde horren jo-puntuak: pentsioen gutxiengo kopurua 1000 eurokoa izatea, botiken koordainketa
eta menpekotasun legea.
Hileko lehen ostiralean egiten dituzte bilerak. 8-9 pertsonen artean
eramaten dute plataforma aurrera, Garamendiren arabera. Plataforman gaudenak pentsio altuak ditugun pertsonak gara, azaldu du,
pentsio baxuekin eta benetan gaizki bizi den jendea ez da etxetik ateratzen, itxi egiten da.
Alargunak, kaltetuen
Alargunak(1) dira, Garamendiren
ustez, pentsiorik baxuenak jasotzen dituztenak. Maite Bilbaok bat
egiten du baieztapen horrekin. EAEko Emakume Alargunen Federazioko eta Laudioko Avillo alargunen
elkarteko lehendakaria da Bilbao.
Pentsioek ez dute prezioek izan duten gorakada izan, eta horren ondorioz azken zortzi urteetan %15 jaitsi da alargunen eroste-ahalmena.
Pentsioak, baina, ez dira berdinak
kasu guztietan. Aiaraldeko gune industrializatuetan (Laudio) emaku-

DATUAK

1658

Alargun daude Aiarako


Koadrilan

700
euro

Alargunen % 60.2ak
700 euro edo gutxiago
jasotzen dituzte
pentsio gisa.
Iturria: Euskadiko
Alargunen Federazioak
2011an Arabako
alargunen inguruan
eginiko ikerketa

me alargunek pentsio altuagoak


jasotzen dituzte, euren senarrek
fabriketan lan egiten zutelako eta
asko kotizatzen zutelako horrela,
azaldu du Bilbaok, ba ina eskualdeko landa eremuko(2) alargunen kasua okerragoa da, euren senarrak
autonomoak zirelako eta, ondorioz,
pentsio oso baxuak dituztelako.
Krisiak, gainera, familien bizi-kalitatearen okertze orokor bat ekarri
du. Amona alargunaren pentsioarekin soilik bizi diren familien kasu
ugari daude Aiaraldean, ziurtatu du
federazioko lehendakariak. Duela
gutxi ezagutu izan dugu kasu bat
zeinetan bost familia kide bizi ziren
amonaren pentsioarekin, gurasoak
lanik gabe geratu zirelako.
Informatu eta mobilizatu
Pentsioen galtze horren aurrean,
Garamendik argi dauka zein den bidea: informazioa eta mobilizazioa.
Hilabeteko hirugarren ostiraletan
elkarretaratzea deitzen du Bizkaiko plataformak, Bilboko Plaza Zirkularrean.
Aiaraldea mailan ere hainbat kontzentrazio egin dituzte. Behin baino
gehiagotan bildu dira Laudioko anbulatorioaren aurrean, sendagaien
koordainketa dela eta. Orri bat bete
behar da koordainketa egitean zure
poltsikotik jartzen duzun dirua itzuli
diezazuten, azaldu du Garamendik,
baina orri horiek oso zailak dira betetzeko, 80 urteko pertsona batek
ez daki nola egin. Osakidetzak ba-

SABINO GARAMENDI

Aiaraldeko Pentsionistak Martxan

Badirudi erretiratzen
zarenean ez duzula ezer
esan edo egiterik, eta
hori aldatu nahi dugu
ditu gainera orri horietan eskatzen
diren datuak.
Hori dela eta, koordainketaren
inguruko hainbat hitzaldi eskaini dituzte Amurrio zein Laudion. Behin
300 pertsona gerturatu ziren gaiaren inguruan egin genuen mobilizazio batera. Askok ez zekiten ezta dirua itzultzea eskatu zitekeenik ere.
Alargunen elkarteak ere eskaintzen du informazioa, laguntzen ingurukoa batik bat. Badaude laguntza asko eskatu ezean ematen ez
dizkizutenak, Bilbaoren esanetan.
Hori gutxi balitz, beste mehatxu bat ere dute aurrean: Alargunen pentsioak Pentsioen Sistema
Orokorretik ateratzearen aukera,
Tomas Burgos Jendarte Segurantzako Estatuko idazkariak iradokitakoa. Pentsioak ez lirateke kotizazioen arabera banatuko, horrek ekarriko lukeen guztiarekin.

Hiztegi lagungarria
Alargunak(1), senarra edo emaztea hil zaien pertsonak / Eremu(2),
zonalde / zonalde,

7 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

_jendartea
LANDA-EREMUKO EMAKUMEAREN EGUNA

Aldaketak aldaketa, emakumea


eta baserri mundua beti batera

Datorren urriaren 15ean Landa-eremuko Emakumearen Nazioarteko eguna izango da. Aldaketa asko bizi izan
dituen harremana da emakumearen eta baserri-munduaren artekoa. Aiaraldean ere asko nabaritu dira aldaketa
horiek azken belaunaldietan.
zen, 21 urte izan arte. Ama jada
ez zegoen, eta nagusiena nintzenez,
amaorde lanak egin behar izan nituen nire neba arrebekin, baserria
aurrera ateratzeaz gain. Garai latzak izan ziren horiek Bernaolaren
sendiarentzat. Baina bizirik bagaude ez ziren horren latzak izango,
azpimarratu du irribarrez.
Ezkondu zenean Baranbiora
joan zen bizitzera. Bertako baserrian lur gutxiago dituzte eta, ondorioz, lan gutxiago. Ezkontzeak aldaketa nabarmena ekarri zuen baita Maite Robina abeltzain belandiarraren bizitzan. Urduako fabrika
batean lan egiten zegoen, eta lana
utzi zuen baserriko lanak egiteko.
Semea izan zuenean gauzak zaildu egin ziren, eskolatik urrun bizi zirelako, Lendoobeitin. Oso lan sakrifikatua da baserrikoa, gaur egin
behar dena ezin duzu biharko utzi.
Landa-tresneriaren mekanizazioak
baina, lan asko aurreztu dio base-

Orozkoko laiari batzuen antzinako irudia. Argazkia: Wikipedia

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

Gizonezkoek
bezala
kotizatzea eta
baserriaren
jabetza
partekatua izan
dira emakume
baserritarren
aldarrikapen
nagusiak

rritarrari, Robinaren ustez.


Aldarrikapenak
Mekanizazioa oraindik martxan
ez zegoenean, emakumezko eta gizonezkoen arteko lan banaketa bat
ematen zen baserrian. Hala azaldu du Urduako Ekoizpen erakundeko kidea den Marijo Imazek. Baina emakumearen lana ez zegoen
errekonoziturik, Imazen aburuz.
Baserritar bikote baten kasua aipatu du adibide gisa. Gizonezkoaren Gizarte Segurantzako orriek
bera baserritarra zela zioten, baina emakumearenean, berriz, lanik gabe jartzen zuen. 80. hamarkadan egin zen emakume baserritarren Gizarte Segurantzan kotizatzera pasatzeko kanpaina. Nekazal
-guneen jabetza partekatua, baina,
ez zen 2009ra arte martxan jarri,
urte horretan onartu baitzen hori
ahalbidetzen zuen legea.
Krisi ekonomikoa baino lehen,
emakumezkoak ziren baserri munduarekin erlazionatutako proiektu
berriak martxan jartzen zituzten
gehienak, Imazen arabera. Ainhoa
Alava da horren adibide. Gasteizko
harategi batean lan egiten zuen,
baina ama izan zenean bere gurasoen landa eremura itzultzea erabaki zuen. Barraskilo-baserri bat jarri zuen martxan lehenbizi, eta Oilobide proiektua gero. Orain milaka
oilo ditu, ia guztiz mekanizatua dagoen pabilioi batean. Lana eta familia bizitza kontziliatzea ahalbidetzen dit horrek.

Landa-eremuko Emakumearen
Nazioarteko Eguna izango da datorren urriaren 15ean. Estua da Aiaraldeko emakumeek baserri munduarekin duten harremana. Erlazio horrek, baina, aldaketa asko
bizi izan ditu azken belaunaldietan.
80 urte betetzeko zorian dagoen
Daniela Bernaolak, adibidez, ezin du
bere bizitza baserririk gabe imaji-

natu. Amak txikitatik eramaten


gintuen sorora, neba-arreba txikienak saski baten barruan joaten
ziren, oroitu du orozkoarrak. Sei
urterekin hasi zen Bernaola eskolara joaten, baina 13 urte bete zituenean utzi zituen klaseak. Etxean lagundu behar zuen. Ardiak mendira eramaten nituen, nik bakarrik.
16 urterekin mojekin ikastera joan

MARIJO IMAZ

AINHOA ALAVA

MAITE ROBINA
Abeltzaina

DANIELA BERNAOLA

Oilobide

Garai batean ez zegoen


batere errekonozitua
emakumeek baserri
munduan zeukaten
papera

Lana eta familia-bizitza


kontziliatzeko
helburuarekin ekin nion
landa-eremuan lan
egiteari

Oso lan sakrifikatua


da. Gaur egin behar dena
ezin duzu biharko utzi.
Baina mekanizazioak
asko lagundu digu

Amak txikitatik
eramaten gintuen sorora.
Neba-arreba txikienak
saski baten barruan
sartuta joaten ziren

Ekoizpen

Hiztegi lagungarria
Alargunak(1), senarra edo emaztea hil zaien pertsonak / Eremu(2),
zonalde / zonalde

Baserritarra

Koldo

Gilsanz
PSIKOPEDAGOGOA

_Hankamotz
Ikasitako
babesgabetasuna

rratoi bat urez betetako arrainontzi batean sartzen baduzu


honek denbora batez igeri egingo du irteera bila.
Ahal duen moduan horma denak miatuko ditu eta paretetan eskalatzen saiatuko da.
Bere izaeraren arabera denbora tarte luzeago edo laburragoa emango du borrokan, azkenean, etsiturik, bilatzeari utzi
arte. Momentu horretatik aurrera bere ahaleginak ez hondoratzen zentratuko dira, beste ezer bilatu gabe.
Arratoi hau bera arrainontzitik atera, elikatu, atseden hartzen utzi eta berriro arrainontzi
berean sartzen badugu, ez du
irteerarik bilatuko; hasieratik
flotatzera mugatuko da.
Iskina batean arrapala bat
jarrita ere, oso gutxi izango
dira topatu eta irteteko gai.
Zergatik? Aurreko esperientzian ikasitakoagatik.
Horri ikasitako babesgabetasuna edo ikasitako etsipena deitzen zaio (learned helplessness) eta ugaztun guztietan funtzionatzen duen mekanismoa da.
Gizakiok, gainera, beste gizakien esperientziaz
ikasten dugu. Hots, gure
kideen etsipena ikustea
nahiko da guk ere etsipena garatzeko. Europako
agintariek hau oso ondo
dakite eta horregatik bazekiten zer garrantzitsua
zen greziarrek inolako irteera arrapalarik ez aurkitzea.
Orain arreta Sirian jarri
dute, Katalunian baina
gogoratu, oraindik arrainontzian gaude.

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA

_erreportajea

Bularreko
minbizia,
baliabideak
eztabaidagai
David Jay argazkilariak The scar project proiekturako eginiko argazkia. Bularreko minbizia dela eta ebakuntza jasan behar izan zuten hainbat emakumeri egin zizkion erretratuak. / David Jay

Ginekologia arloaren bitartez bideratzen da bularreko minbizia detektatzeko prozesua. Aiaraldean, baina,
ginekologo bakarra dago hogei mila emakume baino gehiagorentzako. Aiaraldeko zerbitzu ginekologikoa
indartzearen aldarrikapenak urteak daramatza mahai gainean.
ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado

Datorren urriaren 19an izango da


Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna. Minbiziaren Ikerkuntzarako Nazioarteko Agentziak argitaratutako txosten baten arabera, 22.000
kasu inguru ematen dira Espainiar
Estatu mailan urtero. 2011an 6.314
pertsona hil ziren gaixotasun horren ondorioz. Hala ere, hilkortasun tasa txikiko gaitza da bularreko minbizia. Jasaten duten pertsonen % 80ak baino gehiagok gaixotasuna gainditu egiten du. Izan ere,
kasu askotan garatuegi egon baino
lehen detektatzen da, sintoma asko
begi bistakoak direlako.
Konkorretatik diagnostikora
Bularrean edo besapeetan konkorrak agertzea, bularren azalean
aldaketak nabaritzea, titipuntetatik
likidoa isurtzea(1), titipuntak hondoratzea... hainbat izan daitezke bularreko minbiziaren sintomak. Sintoma horietako bat izateak, baina, ez
du derrigorrez esan nahi gaixotasun hori daukazunik, azpimarratu
du Isabel Moreno emaginak.
Hala ere, kasu horietakoren bat
ematekotan familia-medikura joatea gomendatzen du berak. Medikuak hasierako azterketa bat egiten du, eta ginekologoarengana bideratzen zaitu gero. Ginekologoak
antzera egiten du eta, zerbait detektatzekotan, Galdakaoko ospitalera
bideratzen du pazientea.
Ospitalean egiten da bularrean
dagoena minbizia den ikusteko
lehen proba: mamografia. Proba
hori beste batzuekin (ekografia,
biopsia...) osatzen da, bularrean da-

Bularrean edo
besapeetan
konkorrak
agertzea,
bularren azalean
aldaketak
nabaritzea,
titipuntetatik
likidoa isurtzea,
titipuntak
hondoratzea...
hainbat izan
daitezke
bularreko
minbiziaren
sintomak

goena tumore onbera(2) edo gaiztoa


den zehazteko.
Bularreko minbizia izatekotan,
ebakuntza(3) egitera bideratzen da
pazientea. Aiaraldeko herritarren
kasuan Galdakaoko ospitalean egingo litzateke. Tumorea eta tumorearen inguruko segurtasun eremua kentzea da ebakuntzaren xedea. Gaur egun saiatzen diren bular
osoa kendu behar ez izaten, azaldu
du Morenok.
Zerbitzu nahikoa?
Urduako emagina da Moreno.
Eskualdean beste bi daude: Laudio, Orozko eta Okondon bata eta
Amurrio, Artziniega eta Aiaran bestea. Ginekologoa, baina, bat dago eskualdean. Bakarra 21.294 emakumerentzat. Osakidetzak dio 4.100
emakume daudenean egokia dela
ginekologo bat egotea, azaldu zuen
Eva Blanco-k parlamentaria zenean
eginiko elkarrizketan, horren arabera bost ginekologo egon beharko lukete eskualdean.
Ginekologia zerbitzua handitzearen aldarrikapenak ibilbide instituzional luzea egin du azken urteetan:
2013an PSE-EE eta EH Bildu alderdiek eskaera hori eraman zuten parlamentura, eta iaz berriz aurkeztu
zuten gaia osasun batzordean. Laudion, berriz, ginekologia zerbitzuari buruzko foroa sortzeko mozioa
onartu zen iaz.
Aldarrikapen horrekin bat egiten
duten alderdien arabera, ginekologoarekin egoteko itxaron zerrendak
lau-sei hilabetera arte luzatu daitezke. Horrek emakume ugarik zerbi-

Itxaron
zerrendak
4-6 hilabetez
luzatu daitezke
eta, ondorioz,
emakume
askok klinika
pribatuetara
jotzen dute,
ginekologia
zerbitzua
indartzearen
aldekoen
esanetan

tzu pribatura jotzea dakar, eta horretan oinarritzen da Eusko Jaurlaritza ginekologia zerbitzuaren beharra jaitsi dela esateko, Blancoren
esanetan. Osakidetzak, bere aldetik, ratioak modu egokian betetzen
direla defendatzen du, eta itxaron
zerrendak sei-hamar egun bitartekoak direla.
Emaginen garrantzia
Ez dakit, ez nintzateke ausartuko
zerbitzu falta dagoela baieztatzera, adierazi du Morenok. Bularreko minbiziaren gaira itzuliaz, emaginak ziurtatu du medikuak pazienteari bularrean zerbait detektatzen
dion unetik aurrera ematen den prozesua azkar doala, lehentasunezko
zita batera bideratzen da, kasu horretan ez dago itxaron-zerrendarik.
Emaginek betetzen duten funtzioaren garrantzia aldarrikatu du Morenok, ginekologoak egiten dituen
gauzetako asko egin ditzakegu.
Norberaren esku
Urduako emaginak garrantzi
handia eman dio baita norberak
bere bularrak erregularki aztertzeari, minbiziarenak izan daitezkeen sintomak topatzeko. Hilekoa
izan ostean egitea komeni da, ispilu
baten aurrean. Aipatutako anomalietakoren bat aurkitzekotan famili
medikura joatea da egokiena.

Hiztegi lagungarria
Isurtzea (1), erortzea / Onbera(2),
ona, arriskurik ez duena / Ebakuntza(3), operazioa

9 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

ZENBAIT
AHOLKU
Auto-azterketa:

Dena ondo badoa zure ohiko bizitzara


itzultzen zara, titiekin edo titirik gabe
Bost minutu berandu iritsi da ANGELINES RUIZ DE ZARATE (Laudio, 1951) elkarrizketara. Bere egoera beretik pasa
den ezagun batekin egin du topo bidean. Bularreko minbizia detektatu zioten Ruiz de Zarateri duela 22 urte. Bular
bat kendu zioten orduan, eta handik zortzi urtera bestea. Gaur egun Acambi elkartean dago, boluntario moduan.
tamenduak azken hamarkadetan izan duen bilakaera. Aurrerapausorik eman al da?
Bai. Ez naiz medikua, baina esango nuke orain askoz gehiago pertsonalizatzen dituztela tratamenduak.
Aipatu beharra dago prozesua
nahiko azkar egiten dela. Zerbait
detektatzen dizuten momentutik
ebakuntza egiten dizuten unera
arte ez da denbora askorik pasatzen, bi hilabete inguru gehien jota.

Ispilu baten aurrean


egin, hilekoa izan
ostean.

Joan zure famili


medikuarengana
honakoren bat
izanez gero:
- Konkorrak
bularretan edo
axiletan
- Titiburuen
ondoratzea
- Likidoen isurtzea
titiburuetatik
- Mina bularra
ukitzerakoan
- Aldaketak bular eta
titiburuen azalean,
pisuan, tamainan...
50-69 urte bitartean
badituzu:
Bi urtean behin
bularren mamografia
egin dezakezu
Osakidetzan
Zure guraso,
seme-alaba edo
neba-arrebek minbizia
izan badute eta 40
urte edo gehiago
badituzu:
Zuk ere bularren
mamografia egin
dezakezu Osakidetzan,
bi urtean behin
Titietako minbizia goiz
detektatzeko programari
buruzko informazio
gehiago:

Duela 22 urte detektatu zioten Ruiz de Zarateri minbizia. Argazkia: aiaraldea.eus

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado


Duela 22 urte detektatu zizuten bularreko minbizia.
Hala da. Nire kabuz joan nintzen
medikura. Osakidetzan berrikuspena egiteko 50 urte baino gehiago izan behar dituzu, eta 41 urte
nituen nik. Baina Gizarte Segurantzaz gain beste seguru bat nuela
baliatuta, berrikuspenak egiteko
ohitura hartu nuen, eta berrikuspen horietako batean detektatu
zidaten. Mamografietako batean
zerbait ikusi zuten, eta hortik aurrera ohiko prozedurari ekin zioten: ekografiak egin zizkidaten...
eta azkenik biopsia. Hor konfirmatu zen. Azken proba hori da zehazten duena hor duzun hori ona edo
txarra den.
Nolakoa da erreakzioa?
Biopsia egiten dizutenetik emaitzak ematen dizkizutenera arte
igarotzen duzun itxaronaldia izugarria da. Hori da niretzat txarrena. Kasurik okerrenean jartzeko
joera daukagu beti. Emaitzaren
bila medikura zoazen egun hori
ikaragarria da, mundua erortzen
zaizu gainera. Minbizi hitza entzutea heriotza hitza entzutea
bezalakoa da. izugarria da egun
hori, izugarria.
Baina egunak aurrera joan ahala hasierako atsekabe hori leuntzen doa. Inoiz ez da lehen egunean bezain handia, zorionez. Jarraian datoz eman beharreko bes-

te pausoak: probak, tratamenduak... urte ezberdin bat zure


bizitzan.
Eta gero ebakuntza.
Hala da. Nire kasuan bularra
kendu zidaten, baina gaur egungo ebakuntzetan ahal dela kentzea ekiditen saiatzen dira.
Ondoren beste arazo bat dator: zure burua ikusi eta asimilatu
behar duzu bularrik gabe. Hori ere
gogorra da. Hasieran zeharo galdua zaude: ez dakizulako nora joan
behar duzun protesiaren bila... berria delako dena.
Nola gainditzen da hori?
Asko jarri behar duzu zure partetik, eta ahal bezain hobekien
eraman behar duzu. Ez diozu zure
buruari inoiz galdetu behar ea zergatik egokitu zaizun zuri minbizia
izatea. Zergatik egokitu zaizun? Ba
mundu honetan gaudelako eta ez
garelako ukiezinak.
Gero, probak egin ahal hobetzen zoazen neurrian, bazoaz asimilatzen. Protesiarekin bizi behar
badugu protesiarekin biziko gara,
hemen garrantzitsuena bizitzea
da. Bularretakoa protesiarekin
jarri behar duzula? Jartzen duzu.
Bainujantzia jantzi behar duzula protesiarekin? Ba jarriko duzu,
baina mundu honetan zaude.
Hurbiletik bizi izan duzu tra-

Biopsiaren
emaitzen bila
medikura zoazen
eguna izugarria
da, mundua
erortzen zaizu
gainera
Protesiarekin
bizi behar bagara
ba protesiarekin
biziko gara.
Bizitzea da
garrantzitsuena
Nire alabak
borrokatu
behar izan du
berrikuspenak
egiteko, aurrekari
medikoak izan
arren

Baina detektatu baino lehen?


Nire kasua kontatuko dizut. Nik
alaba bat daukat, nire alaba izateagatik aurrekari medikoak dituena. Horregatik, berrikuspenak egiten dizkiote. Baina zu zure
kabuz joan nahi izanez gero... asko
borrokatu behar duzu. Arrisku
adin-tartean (50-69) ez bazaude
ez uste erraza denik mamografia bat egitea.
Eta aurrekariak izan arren, nire
alabak borrokatu egin behar izan
zuen berrikuspenak egiteko. Hori
da elkartetik aldarrikatzen duguna: berrikuspena egiteko adin tarte hori handitzea. Boluntario gisa
ospitaletara goazenean berdin
berdin egiten dugulako topo 30
zein 80 urteko emakumeekin. Krisi ekonomikoa hasi baino lehen bazirudien zer edo zer lortuko genuela, baina orain bertan behera
geratu da.
Noiz hasi zinen elkartean boluntario moduan?
Duela hamar urte hasi nintzen.
Ez nintzen lehenago egiten hasi
lanean nengoelako eta denbora
nahikorik ez nuelako. Dena dela,
psikologoak berak gomendatzen
dizu gutxienez bi urte itxarotea.
Lehenbizi zuri gertatu zaizuna asimilatu behar duzu, eta horretarako denbora behar da. Baina dena
ondo badoa zure ohiko bizitza egitera itzultzen zara, titiekin edo titirik gabe.
Asko gara bularreko minbizia
bizi izan dugunak. Ospitalera egiten ditugun bisitetan oso argi ikusten dugu hori.
Baduzu minbizia bizi izan duten
Aiaraldeko beste emakumeekin
harremanik?
Minbizia izan nuen garaian gutxiago, baina elkartean sartu nintzen momentuan bai, asko ezagutu nituen. Oraintxe topatu nahiz
batekin, horregatik iritsi naiz berandu elkarrizketara!

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA

10

_kultura
MUSIKA

BLEIBET ETA ANDERE ABESBATZAK:

40 kandelari kantuz putz

25 eta 15 urte bete dituzte aurten Laudioko Andere eta Artziniegako Bleibet abesbatzek, hurrenez hurren.
Kontzertu bereziak, erakusketak, liburu-argitalpenak... makina bat ekintza egingo dituzte ospakizun gisa.

Txani

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares


Aurten badute zer ospatu Aiaraldeko abesbatzek. Ospakizun bikoitza. Alde batetik, Laudioko Andere
Abesbatzak mende laurden bete
duela. Bestetik, Artziniegako Bleibet abesbatzaren 15. urteurrena.
Hasieran bost kantari baino ez
ziren Bleibet-en, azaldu du Artziniegako abesbatza horretan dabilen Paki Ofizialdegik, urteak aurrera egin ahala kide batzuk joan egin
dira, eta beste batzuk etorri. Gaur
egun igandero biltzen dira Bleibet-eko kideak Musika Eskolan, bi orduz
entseatzeko. Kontzertuak ere eskaintzen dituzte. Ez gara profesionalak, azpimarratu du Ofizialdegik,
eta horregatik ez dugu urrunera
joateko denbora askorik. Hala ere,
Euskal Herriko hainbat txokotan ibili dira, eta duela hiru urte Milan (Italia) bisitatu zuten. Gainera, Vital Kutxak prestatzen duen programa baten baitan dago Artziniegako taldea,
eta horri esker urtean behin Euskalduna jauregian abesteko aukera izaten dute Bleibet-eko kideek.
Ibilbide luzeagoa dauka Andere Abesbatzak; eta handia izan da,
baita, taldeak izan duen bilakaera.
Apurka-apurka goaz, baina oso
emaitza onak lortu ditugu kalitateari eta soinuari dagokionez, azaldu
du koruaren lehendakaria den Estibaliz Gomezek. Berak argi dauka:
Abesbatza on bat gara. Gakoa(1)
etengabeko formazioan dago, Gomezen iritziz. Astelehenetan entsegua dugu, goizez eta arratsaldez. Ostegun goizetan ahots-teknikak lantzen ditugu, eta entsegua
dugu gero berriz.
Elizatik at
Abesbatzak musika erlijiosoarekin erlazionatu dira askotan. Baina
lotura hori ez da uste bezain
handia. Guk emanaldi gehienak antzokietan egiten ditugu, azaldu du Ofi-

zialdegik, eta ezkontza zibil zein erlijiosotan abestu dugu.


Andere abesbatzak, aldiz, eliza
du oholtza nagusi, baina duen sonoritateagatik. Laudion ez dugu abesbatza batentzako egokia den aretorik, adierazi du Gomezek.

Makina bat
ekimen antolatu
dituzte bi
abesbatzek
euren
urteurrenak
ospatzeko
Perfil anitzetako
kideak dituzte,
eta belaunaldi
aldaketa ere
bermatua dute
Elizetatik kanpo
kantatzeko
azpiegitura
egokien falta
dago eskualdean

Urteurreneko ekintzak
Urteurrenak direla eta, hainbat
ekimen berezi egiten ari dira bi abesbatzak. Bleibeteko kideek urte osoa
daramate horretan: argazki lehiaketa antolatu dute, eta baita margo
erakusketa bat ere. Maiatzean, berriz, I. Ziklo Sakroa eskaini zuten, Andra Mariko santutegirako bereziki
eginikoa. Ekainean umeei zuzendutako tailer bat egin zuten. 30 umek
hartu zuten parte, oso polita izan
zen, oroitu du Ofizialdegik. Disko
bat argitaratzeko asmoa ere bazuten Bleibeteko kideek, baina denbora falta dela eta datorren urterako
utziko dute proiektua.
Diskoa baino, taldearen historiari buruzko liburua idazteko asmoa dute Andere abesbatzako kideek. Hortaz gain, kartel eta argazki zaharren erakusketa bat egin nahi
dute, eta baita kontzertu berezi bat
ere. Urteko unerik(2) bereziena, baina, abuztuaren 14an bizi izan zuten,
Laudioko Jaietako pregoia kantatzea egokitu baitzitzaien.
Belaunaldi berriak
25 zein 15 urte asko dira, baina
badirudi bai Bleibetek eta bai Anderek ibilbide luzea dutela oraindik egiteko. Gomezek ziurtatu du Laudioko koruan belaunaldi aldaketa bermatua(3) dagoela. Azkenaldian 1415 kide berri sartu dira taldera, jende gaztea sartzen utzi behar da,
bagoaz berritzen. Bleibeten ere
zabala da taldekideen adin-tartea,
Ofizialdegiren arabera. 35 eta 70
urte bitarteko kideak gaude.

ABESBATZAK

_Kamerinoa
Xabier Basterra

Itzalde (Okondo-Zuhatza)
Okondo eta Zuhatzan sortu
zen 1987an.

Santa Luzia (Laudio)

1972an sortu zen zaletu


batzuen eskutik.

Agate Deuna (Orozko)

Santa Agedan abesteko


biltzen ziren auzokide
batzuek sortu zuten 1992an.

Abesbatza Elkartea
(Urdua)

1969 urtean sortu zen,


hirira iritsitako apaiz baten
ekimenez.

Hiztegi lagungarria
Gakoa(1), klabea / Unerik(2), momenturik / Bermatua(3), ziurtatua

Rodriguez
IDAZLEA

Hasperen (Amurrio)

Musika Eskolan 2010ean


sortutako korua.

Hainbat adinetako kideez osatua dago Andere Abesbatza (Bleibet-eko kideen argazkia egunkariaren azalean ikusi daiteke). Argazkia: Andere Abesbatza

zaroan taberna utziko dut.


Aho bete hortz gelditu nintzen; garagardoa, mahai gainean, bakarrik
berari begira:
Utziko duzula esan duzu?
Xabier Basterrak Keska tabernari agur esango dio laster, eta
askok faltan botako dugu. Langilea, argia, irribarretsua, Malekoiaren aldarte berritzearen
erantzule nabaria.
Keska tabernan tabernetan
egiten diren gauzak egin ditugu
azken bolada honetan: edariak
eskatu, ordaindu, lagunekin solasaldian egon... dantzatu egin
dugu Keskan, bazterrak nahastu
baita noizbait. Baina tabernetan
hain ohikoak ez diren beste zenbait ekintza eskaini dizkigu Xabik
laudiotarroi.
Keskan pintura erakustaldiak
ikusi ditugu; argazki eta ilustrazio lehiaketan parte hartu dugu,
kalitatezko zinema ikusteko aukera luzatu digu eta hamaika kontzertu ikusi ditugu. Estatu Batuetako, Australiako, Ingalaterrako taldeak geure herrian
jo dute Xabiri esker. Eta Euskal
Herriko hainbat musikari zuzenean entzun ditugu: Petti, Mobydick, Maracas para dos, Capitn
Ahab
Keskaren ekarpen kulturala
itzela izan da, eta kultur eskaintza zabal hori ez du kudeatu kultur sail batek, baizik eta tabernari batek, baina a zer nolako
tabernaria!
Ez dakit, hain zuzen ere, zer
egingo duen hemendik aurrera Xabier Basterrak, baina bere
proiektu berriak arrakastatsuak
izango direlakoan nago. Bizitzan,
jarrera garrantzitsua da oso, eta
Xabierrek jarrera ezin hobea du.
Cheers, Xabi!

11 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

_kultura
_kultur leihoa

Lander Arteaga
ZINEMA

Mission Impossible:
Rouge Nation
Zuzendariak: Christopher
McQuarrie
Aktoreak: Tom Cruise, Rebecca Ferguson, Sean Harris, Alec
Baldwin, Simon Pegg...
Iraupena: 131 minutu

ZINEMA:

IKUS ENTZUNEZKOAK:

Laudioko Basalarrina Euskal


Topaguneko kideek ekimen berri
bat jarri dute martxan: pelikulen
proiekzioa, euskaraz. Ostiralero
izango da zita, 19:00etan, elkarteak Abastos Plazan duen egoitzan. Bihar (urriak 9) Norbaitek
Kukuaren Abiaz Gain Hegan Egin
Zuen filmaren txanda izango da.

Abian da Aiaraldeko Beldur Barik jarrera lehiaketa. Laudio, Orozko, Aiara, Amurrio edo Urduan bizi
edo ikasten duten 16 eta 26 urte
bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da. Azaroaren 11an bukatuko
da parte hartzeko epea. www.beldurbarik.org web-gunean topatu
daiteke informazio gehiago.

Euskarazko zinemaz
gozatzeko aukera,
ostiralero Basalarrina
Euskal Topagunean

Aiaraldeko Beldur barik jarrera


lehiaketan parte hartzeko epea,
azaroaren 11ra arte zabalik

MUSIKA

Hutsak crowfounding
kanpaina abiatu du
4. diskoa kaleratzeko
Urriaren 31era arte egongo da kanpainan parte hartzeko aukera. Bikote akustikoak jakinarazi du diskoa
jada grabatu dutela, eta singlea aurkeztu berri dute.

Ba al da ezinezko misiorik? Ethan


Hunt-en ustetan, ez. Estatu Batuetako senatua Mission Impossible
fundazioa desegin du, Hunt ihesi dabil. Bere helburua: Sindicate
izenpean ezkutatzen den elkarteari mozorroa kentzea. Misioa pertsonala bilakatuko da erakunde maltzur honen burua MIF-en agente bat
Hunt-en aurrean erail ondoren. Lagun gutxi batzuen laguntzarekin,
ezinezko misio bat izango al da?
Gurera heldu da M:I sagaren azken filma, bosgarrena, eta beti bezala Tom Cruise aktorea buru duena. Ezinezko misio berri honen zuzendaria Christopher McQuarrie da,
aurrez Cruise-kin Jack Reacher interesgarria egin zuena. Abentura berri honetarako, Tom Cruise -kin batera Simon Pegg, Jeremy Renner,
Ving, Alec Baldwin edota Rebecca
Ferguson aurkitu ditugu.
Mission Impossible III-n J.J.
Abrams-ek irekitako bidea jarraituz,
Tom Cruise-n baimenarekin, akzioa
eta umorea dira protagonista nagusiak. Sekuentzia ikusgarriz beteta, teknikoki McQuarrie-k lan bikaina
osatzen du. Istorioa betikoa, baina
modu berri batean aurkeztua. Hala
ere, hori ez da arazo bat. Gure interesa pizteko eta pelikula dibertigarri eta entretenigarri bat lortzeko
nahikoa; akzioa eta ikusgarritasuna
goraipatzeko bikaina. Ezinezko misio berri bat, zineman une txundigarri batez gozatzeko aukera bikaina. Amurrioko Antzokian proiektatuko da filma, urriaren 11 eta 12an.

Musika ikasteko aukera


Artziniegako Rock Eskolan
ERREDAKZIOA I Unai Gotxi
Hainbat ikastaro aurkeztuaz
eman da ezagutzera Artziniegako
Rock Elkartea. Hainbat musika estilo jorratuko dituzten elkartean, eta
15 pertsonek eman dute jada izena.
Nahiz eta rock estiloko elkartea
izan, musikaren beste arloak ere jorratuko dituzte. Horren isla dira aurkeztu dituzten ikastaroak: Gitarra,
baxua, bateria eta ahotsa lantzeaz
gain, trikiti, pandero, txistu eta biolinean ere trebatzeko aukera zabaldu
dute. Musikan hasiberriak direnentzako ere eskaintza zabala aurkeztu
dute eta denborarekin ikasleek musika taldeak sor ditzaten ere laguntza eskaintzeko prest daude.
Artziniegako Rock elkartea herriko musika zaletasuna handitze-

ko sortu da eta horretarako, ikasleekin hainbat ekintza antolatzea


espero dute. Hortaz gain, urtean
antolatzen diren jarduerenetan
musika presente egotea ere izango dute xede.

Anuntxi Arana
Eriz Perez urduarrak eta Maria Rivero balmasedarrak osatzen dute Hutsa.

ERREDAKZIOA I Samuel Pasandin


Hutsa bikote akustikoak crowfounding kanpaina abiatu du laugarren diskoa kaleratzeko. Lan
hori Amnesia deituko da, bikote akustikoak sare sozialetan jakinarazi duenez. Karena.eu atariaren(1) bidez jarri dute martxan
crowfounding kanpaina.
2.900 euro lortze dute helburu. Gauzak hala, urriaren 31era
arte Hutsaren laugarrenerako
crowfounding-ean ekarpena egiteko aukera zabalik egongo da
www.karena.eu webgunean. Hutsa bikote akustikoa Maria Rivero
ahots balmasedarrak eta Eriz Perez gitarrista urduarrak osatzen
dute. Abuztuan grabatu zuten diskoa, Barakaldoko Hala Dzipo musika eskolak duen estudioan, eta
lehen singlea kaleratu(2) berri dute,
diskoari izena jartzen diona. Azaroan argitaratu nahi dute diskoa.

Hiztegi lagungarria
Ataria(1), webgunea / Kaleratu(2),
argitaratu, publikatu

DISKOGRAFIA
Hutsa eta doblea

Huts unea

Astuh

ANTROPOLOGOA

_Lurpetik
Prakagorriak erabili
Prakagorriekin zerikusia duen ira-hazia aipatu genuen aurreko
aldian. Hain zuzen, Aiarako herri batean biak lotzen dituzte esplizituki: Aesen uste dute San Jaun gauaz ira lorea biltzen bada, prakagorriak ezagutzen direla, idatzi zuen Barandiaranek.
Orozkon zioten familiariak (prakagorriak) Jentil Zulon edo Supelegorren hartzen zirela San Juan goizean, ortozik ibiliz (ihintzaren bertuteagatik) , mantila bat zabalduz (ira lorea biltzeko bezala)
eta Aita Gurea edo Agur Maria atzerantz esanda (magia beltzeko moduan). Familiariek euli itxura dute Orozkon eta Zuberoan,
baina beste intsektuena ere bai , erlearena kasurako. Azkuek jaso
zuen lekukotasun honetan, tximeletak ziren:
Donibane aurreko gabean Bilboko emakume bermeotar bat,
bere otseina lagun ebala, Artxanda ganera joan ohi zan eta otatzetan zapia zabaltzen eban gaberdigaberdian. Zoriona ekarten
ei dabe gau eta ordu hartan baturiko pitxilotak (tximeletak), eurak
hartzen gatx ei da baina. Andra haretxen otsein izandako Juana
Aranzubia Berriztarrari (otseinari) entzun dautsat hau.
Espezialitate desberdinak ei dituzte prakagorriek: badira listeriakoak egur ekartzekoak Jostorratz-ontzi batean gordetzen dira
eta, norbaitek ontzia zabaltzen duenean, brau irteten dira eta lana
eskatzen diote. Peko errekatik etxera ura igotzea agindu ohi zaie,
edo egurra ekartzea... Berehala egiten dute eta berriz lan eske
hasten dira. Eta ez dute bakerik ematen atzera beren ontzitxora
sarrarazi arte, edo bete ezinezko lan bat agindu arte. Baina askatu
dituenak ez badaki hori nola lortu, lanean segitzen dute eta etxea
urez blai ipintzen dute, edo larraina egurrez estalia.

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA

_kirola

12

ZIKLOKROSA

Urdua eta Laudio ziklokrosaren lekuko


izango dira hilabete honetan
Urriaren 12an Urduako ziklokrosa egingo dute, lehendabizikoz. Hilabeteko azken larunbatean (urriaK 31), ordea, Laudioko Ziklokrosa izango
da, Espainiako Koparen zirkuiturik gogorrenetakoa, antolatzaileek iritziz.
ERREDAKZIOA I Irati Moreno
Ziklokrosa izango da hilabete honetako protagonista. Izan ere, hilabete hasieran Urduan bat egongo
da eta hilabete bukaeran Laudion
beste bat. Urduakoa urriaren 2an
izango da. Laudioko berriz, urriaren 31n.
Urduako eta Laudioko Txirrindulari Elkarteak dira ziklokrosen antolatzaileak. Bi elkarteek diotenaren
arabera horrelako ziklokros bat antolatzerako orduan kostu ekonomikoari asko erreparatu beharra dago.
Izan ere, kategoria denek lehiatzen
dute, gizonezkoak zein emakumezkoak.
Urduako TE-ko kidea den Axier
Oiartzabalen iritziz, lur sail(1) egokiak izatea garrantzitsua da. Urduan egingo den lehen ziklokrosa da aurtengoa eta distantzia minimoa jasoko duen zirkuitu bat egiteko adina espazio izan behar du lur
sailak.
Urduako ziklokrosa
Aurten Urduako ziklokrosaren
lehen edizioa izango da. Oiartzabalek dionaren arabera, elkartean
zuzendaritza batzordea berritu zenean proposatu zuten ideia. Elkarteak txirrindularitza sustatu nahi
zuen, kategoriak guztiak bilduko
zituen froga bat eginaz.
Euskadiko Txapelketaren lehen ziklokros froga izango da Urduakoa.
Urritik urtarrilera bitartean 18 ziklokros izango dira guztira. Horietako
batzuk internazionalak edo beste
froga batzuetarako baliagarriak

dira. 2800 metrokoa izango da zirkuitua. Horietatik 200 metro errepidetik izango dira eta beste guztia zelaian. 3 gune(2) egongo dira Urduako ziklokrosean.
Bata Kintana kaleko inguruetan
izango da. Aldapa bat egongo da
bertan. Beste gune bat Mugarri inguruan egongo da. Hor ez da aldaparik egongo baina bihurgunez beteriko zatia izango da. Bukatzeko, zezen plazaren gunea egongo da, plazaren barrutik pasako baita zirkuitua. Irteera eta helmuga, berriz, toki
beretik egingo dira, Eskola Publikoaren aurretik, alegia. 200 txirrindulari inguruk parte hartuko dute ziklokrosean. 10:00ean izango da lehen
txanda eta kadeteak izango dira protagonista, emakumeak zein mutilak.
10:50ean, ordea, emakumezko
eta gizonezko juniorren eta emakumezko elitearen txanda izango da.
Master kategoriak 12:00an izango
du bere lasterketa eta 13:00ean elite sub 23ek.
Laudioko ziklokrosa
Laudioko lasterketaren kasuan,
jarraian egiten den VII. edizioa da
aurtengoa. Ziklokrosa egiteko ohitura zegoen Laudion aspaldi(3), baina egiteari utzi zioten. Jose Angel
Arza, Laudioar TE-ko kidearen arabera, elkarteko kide batzuen eskutik etorri zen ziklokrosa berreskuratzearen ideia.
Haien ustez, Master kategoriako
txirrindulariak ziklokrosean aritzeko kanpora joateko beharra zuten,

Laudioko Ziklokrosaren iazko edizioko irudi bat. Argazkia: Aitor Burgoa

Euskadin ez baitzegoen horrelako ziklokrosik. Horregatik, elkarteak bat


antolatzea erabaki zuten. Gaur egun,
Espainiako Koparen parte da Laudioko ziklokrosa. Aurten baina, arazo batzuk medio, oraindik ez dakite
koparen parte izango diren ala ez.
2550 metrotako zirkuitua izango
da Laudiokoa. %10a errepidetik izango da, beste zati bat arean, %10 pistan eta beste guztia zelaian. Elkartearen arabera, Espainiako Koparen zirkuiturik gogorrenetakoa da.
Azpiegitura oso onak ditugu: dutxak, aparkalekua, garbiketarako
box-a eta gauzarik onena: lasterketan murgiltzen den jendartea, ziurtatu du Arzak.
Ibilbidearen zailtasunik nabarmenena ia atsedenik ez egotea da. Arzak gaineratu du eguraldiak asko
zaildu dezakeela zirkuitua, euriak lokatz asko sortzen baitu. 450 txirrindularik parte hartzea espero dute.
9:00an izango da lehenengo lasterketa eta Master 40, 50 eta 60-koek
parte hartuko dute. 10:00ean Master 30-ekoen txanda izango da. Kadeteak, ordea, 11:00ean lehiatuko
dira, emakumezkoak zein gizonezkoak. 12:10ean Junior emakume eta
gizonak eta emakumezkoen elite kategoriak ariko dira zirkuituan. Bukatzeko, Seniorrak , Sub 23 eta Elitea
arituko dira, 13:15ean.

Hiztegi lagungarria
Lur sail(1), terreno / Gune(2), zona /
Aspaldi(3), duela denbora asko

ZIKLOKROSEAN ARITZEN DIREN


ESKUALDEKO HAINBAT KIROLARI
Izena: Javi Santos
Larreategi
Taldea: Laudioar
T.E.
Kategoria: Mas-

ter 30
Posturik onenak: Arabako
txapelketan, Laudion (2010)
3. master 30-an eta Arbulon
(2014) 3. master 40-an.
Zergatik ziklokrosa: Mundu hau ezberdina da, berezia.
Izugarrizko giro ona dago lasterketetan.
Izena: Julen Latorre
Gulias
Taldea: Aiarabike
Spiuk
Kategoria: Junior
Posturik onenak: Arabako txapelduna, EH
-koChallenge-ko txapelduna,
7. Espainiako Txapelketan (lehenengo urtean hirugarren).
Zergatik ziklokrosa: Txikitatik gustatu zait lokatza eta nire
anaia izan zen mundu honetan
sartu ninduena.
Izena: Luisa Ibarrola
Albizua
Taldea: Bizikleta.
com Kategoria: Kadetea
Posturik onenak: Espainiako
kopan 2. postua ia lasterketa guztietan, Igorren 1. postua
eta Espainiako BTT txapelketan 3. postua.
Zergatik ziklokrosa: Hasieran
frogatzeko izan zen baina aurten ia astebururo izango ditut
lasterketak.
Izena: Iaki Zendoia
Isuskitza
Taldea: Aiarabike
Kategoria: Master 30
Posturik onenak: 4. postua
Legazpiko Ziklokrosean.
Zergatik ziklokrosa: Txirrindularekin erlazionatutako kirol guztiak atsegin ditudalako

Izena: Koldo
Fernandez
Taldea: Laudioar T.E.
Kategoria: Master 30
Posturik onenak: 30. postua
Euskadiko Txapelketan eta 95.
postua Espainiakoan.
Zergatik ziklokrosa: Nire lagunek animatu ninduten aurreko urtean, baina txirrindularitzatik beti izan da gehien gustatu zaidana.
Izena: Sergio Udias
de Prado
Taldea: Laudioar T.E.
Kategoria: Mas-

ter 40
Posturik onenak: Arabako
Txapelketan, 4. postua
Zergatik ziklokrosa
Koadrilarekin ondo pasatzen
dut eta gainera lokatza gustuko dut.

Izena: Joseba Goti


Furundarena
Taldea: Laudioar T.E.
Kategoria: Master 40
Posturik onenak:Euskadiko Txapelduna kros triatloian
Zergatik ziklokrosa: MBT egiten hasi nintzen eta hau frogatzea erabaki nuen. Niretzat konbinazio bikaina da. Behin frogatuta lotu egiten zaitu... eta gaur
egun arte.
Izena: Jon Ander
Molina
Taldea: Aiarabide
Spiuk
Kategoria: Elite
Posturik onenak: Laudioko Sarian 55. postua.
Zergatik ziklokrosa: Denboraldia osatzeko eta aktibitatea mantentzeko erabiltzen dut.
Oso esperentzi polita izan zen
eta aurten errepikatzea espero dut. Kirol polita iruditzen zait
lasteketak herri inguruetan burutzen direlako eta ikusle dezente inguratzen delako animatzera.

13 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

_kirola
MENDI LASTERKETAK:

TRAIL LASTERKETAK:

TENISA:

Irailaren 27an izan zen Gorbeia


Suzien lasterketa Zeanurin. Eskualdetik 20 kirolarik parte hartu zuten eta gainera, Iaki Isasik
13. postua lortu zuen. Nabarmentzekoa da lasterketa honen gogortasuna: 800 lasterkarik hasi zuten
proba eta 471 bakarrik lortu zuten
helmugaraino iristea.

14 kilometrotako ibilbidea prestatu du Arrakundiagako Trail taldeak. 11:30ean herriko plazan hasiko da lasterketa. Menditik, Zollotik, Kurutzetako urtegitik eta herriko hainbat auzoetatik ibili eta gero
Eliza ondoko plazan bukatuko da.
Umeen lasterketa 10:30ean izango da, toki beretik abiatuta.

Amurrioko Tenis Sustraia taldeak ikastaroak eskainiko ditu urritik ekainera. Taldeak bete arte izena
emateko aukera dago. Izena emateko telefono zenbaki honetara
deitu behar da: 661 326 099 (Borja). Helbide honetara posta elektroniko bat bidaltzea ere dago:
tenis.sustraia@hotmail.com

Aiaraldeko hogei kirolari


egon dira Gorbeia Suzien
lasterketan eta Iaki Isasi
13. postua lortu du

Amurrioko Tenis Sustraia


taldeak ikastaroak
eskainiko ditu urritik
ekainera bitartean

Igandean izango da
Arrankudiaga-Zolloko
IV. Trail lasterketa, 14
kilometroko bidearekin

MENDI DUATLOIA

Urriaren 17an izango da


Amurrioko Mendi Duatloia

Goikomendi Arku Trofeoa eta 3D finala

70 arkulari egurrezko
animaliak ehizatzen

Ixone Nez San Romn eta Joseba Aretxaga Luaces

Mendi Duatloiaren 5. edizioa izango da aurtengoa. Argazkia: aiaraldea.eus

ERREDAKZIOA I Irati Moreno


Urduako Mendi Duatloia eta
gero Amurrioren txanda iritsiko da
urriaren 17an. Gainera, Euskal Herriko Mendi Duatloien Txapelketa
izango da Amurriokoa.
Amurriok Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuitua egiten duten
5. urtea da aurtengoa. 15 duatloiek
osatzen dute zirkuitu hori. Irailaren
5ean Igartzan izan zen lehena eta
abenduaren 13an Zeanurin izango
da azkena. Amurriokoa, ordea, 7.
mendi duatloia izango da.
16:30ean izango da irteera. Urduakoarekin konparatuz ibilbide
motzagoa izango du honek. Hiru
sektorek osatuko dute zirkuitua.
Lehengoa korrikan egitekoa izango da, bizikletarekin bigarrenean

eta azkenekoa berriz ere korrikan.


Guztira, 27,26 kilometro egin behar
izango dituzte kirolariek. Lehen sektoreak, korrikan egin beharrekoa,
7,23 kilometro izango ditu. Bigarren sektorea 17,8 kilometroz osatua dago, baina txirrindulariek bi
buelta eman beharko dituzte, bira
bakoitzak 8,9 kilometro izango baititu. Bukatzeko, hirugarren sektorea osatu beharko dute kirolariek.
Berriz ere korrika egiteko zapatilak jantzi eta 2,23 kilometro egin
beharko dituzte.
Lasterketa indibiduala izango da,
ez da erreleborik onartuko. Euskal
Herriko Mendi Duatloi federazioaren web orrialdean eman daiteke
izena.

IRRISTAKETA EGUNA: Eguraldi txarra egin arren, patinatzaile ugari


bertaratu ziren Laudioko Irristaketa Egunera. Ibilbideak egin beharrean,
institutuan geratu ziren jolasak eta kono-tailerrak egiten. Jai egunari
bukaera emateko taldeko koreografia prestatuko zuten denen artean.

Joan den Urriaren 4an Amurrioko Hiribilduaren Goikomendi IV. Trofeoa eta Liga autonomikoko 3Dko finala jokatu ziren
Amurrion. Lehiaketa hori Amurrioko Arku Kirol Taldeari (AAKT)
esker egin zen. Lehiaketa horretan 70 arkulari inguruk hartu zuten parte, hainbat modalitatetan:
Arku Long bow, senezkoa, biluzia
eta konposatua. Hiru kategoriatan lehiatu ziren: senior, kadeteak
eta infantilak.
Ibilbidea 24 dianaz (animalien
erreplikaz) osatuta zegoen eta
buelta bakarra (kilometro bat inguru) egin zen, 3 ordukoa gutxi gorabehera. Nahiz eta oso eguraldi
onik ez izan, arkulariek ez zituzten
aparteko zailtasunik aurkitu lehiaketa aurrera eramateko.
Pedro Antonio Martin hirugarren postuan sailkatu zen Liga
autonomikoko 3Dko sailkapenean Arku Long bow gizon taldean, Jose Gabriel Miguel Redak
bigarren postuan jarraitu zuen eta
lehenengo postua Jorge Carrascok lortu zuen. Beste alde batetik, emakumezkoen taldean Marisa Martinez hirugarren postuan
gelditu zen, bigarren postua Estela Carrascorentzat izan zen eta
lehenengo postua Eguzkie Rabascok lortu zuen.
Konposatuen modalitatean
Jose M Navarro hirugarren geratu zen, Koldo Elorzak bigarren
postua lortu zuen eta Johnny Tamayok, sufritu ondoren, lehenengo postua lortu zuen.
Infantilei dagokienez, Amurrioko Arku Kirol Taldeak (AAKT)
arrakasta lortu zuen, podiumeko
lehenengo bi postuak lortu baitzituen (Xiker Morillas eta Asier Fandio). Hirugarren postuan Jorge
Castao nafarrak lortu zuen. Esan
beharra dugu aurreko hilabetean
Asier Fandio Jorge Castaoren
atzetik geratu zela Espaako 3D
txapelketan. Bigarren eta lehe-

Hiru orduko ibilbidea egin zuten parte hartzaileek. Argazkia: AAKT

nengo postuak lortu zituzten, hurrenez hurren.


Aldi berean, Goikomendi IV. Trofeoko Arku Long bow modalitatean Pedro Antonio Martinek irabazi zuen, oso hurbiletik Jorge Carrascok segituta. Carlos Aranazek
lortu zuen hirugarren postua.
Emakumezkoen taldean Irati
Zurbanok hirugarren postua lortu zuen, Irati Miguelek bigarrena
eta Mertxe Cueliarrek irabazi zuen
lehiaketa. Emakumezkoen senez-

ko modalitatean hirugarren postuan Beatriz Muoz, bigarrenean


Marisol Ruiz eta lehenengo postuan Ana Cerro geratu ziren. Gizonezkoen taldean Julio de Diegok hirugarren postua eskuratu
zuen, Simon Marcosek bigarrena
eta Johnny Tamayok lehenengoa.
Behin lehiaketa amaituta, Amurrioko Arku Kirol Taldeak (AAKT)
txakoli dastaketa eta urteroko babarrun bazkaria eskaini zien partaide eta antolatzaile guztiei.

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA

14

_Herriko plaza
_agurrak

@
_BIDALI ZUREA!

Peru

Zorionak Peru zure lehenengo urtebetetzean! Asko maite


zaitugu!!!
Familia

Maitxi

Zorionak Maitxi! Koadrilako txikerrena handi egiteak farra on bat


merezi dauelako!
Zure txitak

Malen

Muxu erraldoi bat zuretzako!


Zintzo izan eta ondo pasa zure urtebetetzean!
Andde, Aetz eta gurasoak

Izkander eta Diego

Nahiz eta azkenak izan, zuen


egunak heldu dira azkenean.
Zorionaaaak!!!
Betikoak

_horoskopoa

_denborapasak

TARTALO

GALTZAGORRIAK

HERENSUGE

LAMIA

BASAJAUN

BASANDERE

GAUEKOAK

JENTILAK

AKERBELTZ

MARI

ZIRIPOT

SUGAAR

01.20 - 02.18
Jendaurrean egin beharreko
aurkezpenean pentsatzean zorabioa sentitzen duzu. Ez izan
beldurrik jendeari. Egoerei aurre eginda beldurra ausardi
bihurtuko duzu, akatsak zuzendu eta gaindituko dituzu dotore
ziurtasuna irabaziz.

03.21-04.20
Larrituta irabazi dituzun
kiloengatik? Soberan ez dituzun
arren egia da udako dieta ez
dela osasuntsuena, batez
ere etxetik kanpo asko jaten
dugunean. Has zaitez urtean
zehar egindako elikadura mota
jarraitzen.

05.21 - 06.20
Amets eta helburu berriak
musika nota bihurtuz obra
ikaragarria konposatuko duzu.
Bitartean, etxean jarri ohi duzun
irratiko musikaren bolumena
jaitsi ezazu, zuretzako ametsak
direnak auzokideen amesgaizto
izan ez daitezen!

EZKER-ESKUIN
1. Himalaiako mendialde ezaguna. 2. Gurasoen amak. neonaren ikur kimikoa. 3. Ipar edo Hego
buru. Oparitu. 4. Ez eme. Solairua. 5. Armadak, gudarosteak. Kontsonantea. 6. Bururatuak.
Ate, hitz elkartzeetan. 7. Txanpon, diru. Bizkaieraz, ostiko. 8. Fosforoaren ikurra. Maltzurkeria.
9. Erostera behartu.
GOITIK-BEHERA
1. Soingaineko mota. Itzal handi, sona. 2. Bizkaiko udalerria, Lea-Artibain. Kontsonantea. 3.
Pertsona batengandik espero den jokabide. Zerbaiti buruzko uste. 4. Errealaren futbol zelaia.
Artsenikoaren ikurra. 5. Errepikatuz gorotza. Inoiz. 6. Gorbeialdeko gailurra. Galdetzaile bat. 7.
Kontsonantea. Berez hazten den fruitu arbola. 8. Gizon izena. Yemengo hiria. 9. Aiarako auzoa.

ERRAZA

5 8
4
3
5
4
2
1
4
8
6
1
3
2 7
8
3
9 2 6 4
9
6

SOLUZIOAK

ZAILA

3
9

5
7
4
6
9 4
6
2
5
3

5
4

Idatzi zure mezua eta bidali


argazkia agurrak@aiaraldea.eus
helbidera urriaren 16a baino lehen.

4
9 8
6
3

4 9

3
4

5
9
6
7 2 8
4

3
4
6
1 7
2 8 3

Sudoku, hitz-gurutzatu
eta hitz gezidunen
soluzioak web-gunean
ikusgai:
http://www.
aiaraldea.eus/users/
denborapasak

07.21 - 08.21
Ez diozu balaztarik jarri udako
oporretako gastuei. Orain heldu
zaizu aurrezteko momentua.
Gabonak heldu bitartean
gastu zerrenda berregin eta
lehentasuna daukaten gauzetan
atentzioa jarri zure buruaren
Olentzero izan zaitezen gero.

09.23 - 10.22
Umeek sortzen duten zarata
jasangaitza da. Egunero egiten
dituzten gauzen lekuko izan
nahi duzu baina ez zara erritmo
horretara heltzen. Zure buruak
eragiten dizun zarata abisu bat
baino ez da, har ezazu denbora
zu zeu zaintzeko ere.

11.23 - 12.20
Ez iezaiezu gertakariei aurrea
hartu. Erabakiak hartu baino
lehen kalte eta onuretan pentsatu, orain erabakitzen duzuna aurrerantzean damu bihurtu
daiteke eta.

02.19-03.20
Triste zaude sandaliak armairuan
gorde dituzulako? Tira!! Loredun
zapatilak ateratzeko ordua heldu da! udazkena atean dugu, urtaro polit- polita, hosto marroi eta
horiak bideak apaintzen garai
erromantikoa sentimenduak hosto artean oparitzeko!

04.21 - 05.20
Burua galtzen hasi zarela?
Pertsona guztiengatik galtzeko
ohitura hartzen baduzu leku
guztietan galduko duzu. Harro
esaten duzu hori. Baina ausardia
tontakeri bihurtu daiteke eta
askotan beharrezkoa den
babesaren falta sufrituko duzu!

06.21 - 07.20
Ikasteko nagitasuna dela eta
etorkizunerako dituzun proiektu
guztiak kakaztu ditzakezu. Denborak porrot bat sendatu dezake, ez
ordea bide horretan egin ditugun
esfortzu ezak, gure esku zegoen
guztia egin ez badugu kontzientziak betiko zigortuko gaitu.

08.22 - 09.22
Lasaitzen saiatu beharko zenuke,
nerbioak jota ez baituzu ezer
lortuko. Bizitzarekin etorriko
zaizkizun kolpe gogorrekin
konturako zara tontakeriak diren
arazoengatik izandako jarrera eta
ardurak beharrezkoak ez zirela.
Zer da benetan garrantzitsua?

10.23 - 11.22
Negargurarekin bukatzeko unea
heldu zaizu. Ez duzu malko kantitate horrekin munduko ur falta berreskuratuko, beraz, momentu honetan ateratzen ari zaizun irribarre
polit hori sentitu, polita zara barrutik eta kanpotik eta ez duzu inoren
beharrik horretarako.

12.20 - 01.19
Ez lagunekin haserretu pentsatzen dutena esatera ausartzen direnean. Askotan buruak esaten
diguna saihestu nahi dugunean lagunen hitzek ikusi nahi ez duguna
ikustera bultzatzen gaituzte.

15 38. ZENBAKIA /// 2015eko urriaren 8a /// Aiaraldea

_irakurlearen txokoa

_agenda
10.08

OSTEGUNA
19:00 LAUDIO
BURU OSASUNAREN
NAZIOARTEKO EGUNA
Performance
Pintxopote gunea

10.09

OSTIRALA

17:00 LAUDIO
TXIRRINDULARITZA
Eskola Kirolen XX. proba
Ellakuri

10.15

17:00 LAUDIO
SORGIN ZAPATUAK
Loreak egiteko tailerra
Ludoteka

09:00 LAUDIO
IKASTAROA
Saltzeko tresnak
Tokiko Garapen Agentzia

22:00 LAUDIO
BAKARRIZKETA ETA
MUSIKA
Marco Antonio eta DJ Ruba
Sorgin Taberna

17:00 URDUA
UMEENTZAKO AISIALDIA
Ipuin kontalaria
Liburutegia

12:00 AMURRIO
ARABA EKINEAN
Ekintzaile topaketa
Juan Urrutia Plaza

10.11

19:00 URDUA
HITZALDIA
Ba al dakizu zer den
TTIP-a?
Gaztetxea

08:00 URDUA
MENDI IBILALDIA
25 kilometrokoa
Foru Plaza (2)

10.10

LARUNBATA
09:00 AMURRIO
ASTEBURUKO TXANGOA
Skaut taldeak antolatuta
Telefonikako eraikina

BURU
OSASUNAREN
MUNDUKO
EGUNA

10.10 LARUNBATA

LAUDIO
11:00 Stand informatiboa,
produktuen erakusketa
eta salmenta, trukea,
haurrentzako jarduerak
eta futbito partida Aldai
plazan
12:30 Adierazpenaren
irakurketa
14:30 Bazkaria (Toki-On)
21:00 Globoflexia
ikuskizuna eta
kontakizunak

IGANDEA

10:00 URDUA
MENDI IBILALDIA
13 kilometrokoa
Foru Plaza (2)
10:30 ARRANKUDIAGA
iV. TRAIL LASTERKETA
Traila eta umeentzako
krosa
Herriko plaza (5)

10.12

ASTELEHENA
12:30 URDUA
ZIKLOKROS LASTERKETA
2.550 metro
Kintanako zelaiak

OSTEGUNA

18:00 LAUDIO
HITZALDIA
Zahartze zoriontsua
Erabilera anitzeko aretoa

11:00 OROZKO
BISITA GIDATUA
Olartetarrak, burdinaren
garrantzia leinu baten
boterean
Orozko Museoa

10.16

OSTIRALA
17:30 LAUDIO
KIKILI SALDA
Euskal mitologia
Lamuza Ikastetxea
17:30 ARTZINIEGA
UMEENTZAKO TAILERRA
Antzerkirako
trebetasunak landuz
Liburutegia

10.17

LARUNBATA

17:30 LAUDIO
TAILERRA
Txotxongiloak
Liburutegia

10:0 LAUDIO
ELIKADURA TAILERRA
Mugimendu
bioenergetikoa
Zubiko Etxea (10 )

ASTEAZKENA
18:30 LAUDIO
BURU OSASUNAREN
MUNDUKO EGUNA
Emakumeen aurkako
indarkeriaren prebentzioa
Kultura Etxea

20:00 AMURRIO
IV ANTZERKI AMATEUR
ERAKUSTALDIA
Ay, Carmela Caccarota
taldea
Amurrio Antzokia

10.10 LARUNBATA

MI CASA EN PARIS

LAUDIOKO LANBIDE
HEZIKETA 17:30ean eta
20:00etan (3 )

LOS MINIONS AMURRIO

ANTZOKIA 17:30ean (3,60 )

IGANDEA

10.13

10.14

16:30 AMURRIO
KIROLA
Amurrioko mendi duatloia,
Euskal Herriko Txapelketa
Juan Urrutia plaza

ZINEMA

10.18

18:30 LAUDIO
TAILERRA
Desprintzesatzea
Kultura Etxea

07:30 ARTZINIEGA
MENDI IBILALDIA
Udalatx mendira
Frontoia

ASTEARTEA

11:30 URDUA
BISITA GIDATUA
Urdua, burdina, artea eta
hiria
Turismo Bulegoa

10:00 LAUDIO
TAILERRA
Sakelakoekin filme
laburrak sortzeko
Kultura Etxea
10:00 OROZKO
IKASTAROA
Magia femeninoa eta
Hammam
Kultur Etxea

11:30 URDUA
BISITA GIDATUA
Urdua, burdina, artea eta
hiria
Turismo Bulegoa

10.19

ASTEARTEA
09:00 LAUDIO
IKASTAROA
Enpresa berri bat sortzeko
gakoak
Tokiko Garapen Agentzia

MISION IMPOSIBLE:
NACION SECRETA
AMURRIO ANTZOKIA
19:30ean (4,80 )

10.11 IGANDEA
FAHRENHEIT 9/11

URDUAKO GAZTETXEA
17:00etan doan

LOS MINIONS AMURRIO

ANTZOKIA 17:30ean (3,60 )

MISION IMPOSIBLE:
NACION SECRETA
AMURRIO ANTZOKIA
19:30ean (4,80 )

10.12 IGANDEA

10.21

MISION IMPOSIBLE:
NACION SECRETA

18:30 LAUDIO
BURU OSASUNAREN
MUNDUKO EGUNA
Antsietatea eta depresioa
Kultura Etxea

10.15 OSTEGUNA

OSTEGUNA

10.23

AMURRIO ANTZOKIA
20:00etan
(3,60 )

LOS LIMONEROS

ARTZINIEGA MUSEOA
18:00etan doan

OSTIRALA
20:00 LAUDIO
KONTZERTUA
Criatura, Mankaos eta La
Hora del Primate
Orbeko Etxea (5 )

_ezin galdu

URDUA MENDI IBILALDIA: Urtero legez Txarlazo Mendi Taldeak


ibilaldia antolatu du. Urriaren 12an izango da. Bi txango egingo dituzte,
luzeak, 25 kilometrokoa, 8:00etan abiatuko dute Foru plazatik. Ibilbide
motza 13 kilometrokoa izango da eta 10:00etan hasiko da.

BURU OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA: Horren harira hainbat ekintza


antolatu du ASASAM elkarteak. Larunbatean egun osoko jardunaldiak
egingo dituzte eta urriaren 14an eta 21an ere hitzaldiak egongo dira
Laudioko Kultura Etxean.

Aiaraldea /// 2015eko urriaren 8a /// 38. ZENBAKIA

16

_kontra

aiaraldea.eus

Belate

Olabarria
HEZITZAILEA
Gorka Belasko

_Leihotik

Carlos Gonzalez Barros


Duela 300 urte bezala egiten ditugu biolinak,
baina kandelekin lanean aritu gabe
CARLOS GONZALEZ BARROS (1980, Oleiros) Orozkon bizi den biolin egilea da. Bilbon Lutheria Sarriko tailerra ireki du,
antzinako eran biolin berriak egiten dituzte.
ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren

Paristik datorren artista bat


zara zu? Edo nondik datorkizu biolinarekiko lotura?
Musikarekikoa
da nire zaletasuna. Duela 10 urte biolin egilea izango nintzela
esango bazenit ez nuke imajinatuko! Musika
munduan
denbora asko

daramat, baina ez naiz inoiz artista


izan. Soziologia ikasi nuen, eta beti
eragin diot gehiago buruari eskuari
baino. 2005ean Bilbora etorri nintzen, eta kontserbatorioan lutheria eskola bat zegoela jakin nuen.
Plaza eskatu eta plaza lortu nuen,
biolina, biola, biolontzeloak sortu
eta konpontzeko ikasketak egiteko.

Galiziarra izanda gaitatik biolinerako jauzia nola


eman zenuen?
Biolina sorpresa bat izan da niretzat, nik gitarrak egin
nahi nituen, eta lanbide bat ikasi, nire bizi-

ia g o k o
1 0 u rt e b a in o g e hia !
e s p e ri e n tz

tzan ikasitakoarekin ez bainengoen


gustura.
Biolin egilea zara ofizioz, ez da
marka makala
Bai, honetaz bizi naiz. Biolinak
sortu, konpondu eta saldu egiten
ditut, %100 artisanalki. Duela 300
urte bezala lan egiten dugu. Hala
ere, ez naiz kandelekin lanean aritzen. Kapitalismoak eta artisautzak ez dute bat egiten, prezioak
elitistak dira eta ez daude edonoren eskura.
Zure biolinek marka propioa
dute? Zerekin markatzen dituzu?
Biolinek etiketa eraman ohi dute
barruan. Nik nire sinadura, urtea
eta sortutako lekua jartzen diet
euskaraz etiketan, hemen bizi naizelako.
Nola eta zenbat denboran egiten da biolin bat?
Biolin bat egiteko 200-300 ordu
behar dira. Egunero 8 ordu sartuko banitu 1-2 hilabete lirateke. Nik
egurra Italian erosten dut, egu-

rraren mozketa garrantzitsua baita. Horrez gain, izeia 1500 metrotik


gora hazi izanari garrantzia ematen diot, astiro hazia izan behar da.
Erabiltzen ditudan egurretan eta
egiten ditudan biolinetan erabilitako zuhaitzaren adina ikusi daiteke.
Egurrezko biolinek urrezko prezioa al dute?
Denetarik dago. 100 eurotako
biolinak ere badaude, nik egiten ditudan denek 4.500 balio dute.
Maisuen biolinek 12.000-20.000
ere balio lezakete. Biolina cache altuko instrumentua da, ordu askoko lana du.
Musika klasikoaren sortzailea
ala maitalea zaitugu?
Hardcore talde batean jotzen
dut, punka ere gustatzen zait
musika gustatzen zait, bere osotasunean.
Artista bezala baduzu ametsik?
Ez naiz amets zalea. Mendiko
borda batean urtean bi biolin salduta oso pozik biziko nintzake.

B id a i p e rt s o n a li z
a tu a k

Etxeko lanak bai ala ez?

kasturtearekin batera urteroko


eztabaida mahai gaineratu zaigu eta honen harira, Euskal Eskola Publikoko Gurasoen Konfederazioak esan duenez, Euskal
Herriko familiek eskatu dute etxerako lanak denbora zehatz batez izateko eta ez erabiltzeko gelan egin gabe geratutakoa etxean
lantzeko.
Neuk ere zalantza ugari dauzkat nire egunerokoan. Maistra
naizen aldetik, ideala izango litzateke lankideen arteko koordinazioa eta elkarrekin, eta aldez
aurretik, erabakitzea zer/zenbat
etxerako lan bidaliko dugun.
Oinak lurrean baina, ez da erraza jakitea saio amaieran zer geratuko zaien argi ikasleei eta zer ez;
batzuek ariketa gehiago egiteko
astia izango dute, beraz, etxerako lan gutxiago Horrez gain, ez
daukat batere argi etxerako lanak
lagungarriak diren emaitza hobeak lortzeko, izan ere, PISA txostenaren arduradunaren arabera,
astean etxerako lan orduen kopuruaren batez bestekotik gora
bidalita ere, Espainiar Estatuko
emaitzek, Hezkuntza- ranking ezagunean, porrot egiten dute. Hasieran bezala beraz, zalantzaz beteriko eztabaida mahai gainean
uzten dizuet.

www.wegoaz.com

Anda mungkin juga menyukai