Anda di halaman 1dari 2

2.

GAIA:JOKABIDEAREN OINARRI BIOLOGIKOAK


Gizakiaren Nerbio Sistema bi zati ditu: NSZ eta NSP(periferikoa). Nerbio
Sistema Periferikoa bi zatitan banatua dago: Somatikoa(gongoilez eta
nerbioz osatua) eta Aunomoa(sinpatikoa eta parasinpatikoa da).
Neuronak konektatuta daude konexioak emateko haien artean. Axoietik
dentritetara bideratzen da informazioa.Axoia mielinaz inguratuta
dago,babesteko,bestela informazio gehiena sakabanatuko zen. 10 urte bete
arte mielinizazio prozesua ematen ari da.Neurona motak: sensorialak
eta eragileak(garunean gehienbat).Mielina aldakorra da, neurona
batzuetan ez da behar beste garatzen eta guk kanpotik estimulatu behar
dugu.
Neuronen barnean seinale elektrikoa ematen da, substantzia kimikoak
sortzen dituzte eta transmititzen dituzte(neurotransmisoreak).Batzuk
kitzikitzaileak(zerbait egitea) dira eta beste batzuk inhibitzaileak(ezer ez
egitea) dira. Neuronen arteko elkartze puntua SINAPSI GUNEA da.Poliki
inausketa edo poda sinaptikoa ematen da(erabiltzen ez dituzten konexio
horiek desagertzen dira).Plastikotasunarekin lotu behar dugu, gure garuna
oso malgua da, gehien bat haurtzaroan,geroago azkarragoa da.
Neurona ispilua: enpatiarekin zerikusia duen neurona. Bestea egin nahi
duena interpetatzen dugunean aktibatzen diren neuronak dra, adibidez
norbaiti ez bazaio hitz bat ateratzen guk erreakzionatzen dugu.

IKUSPEGI MAKROSKOPIKOA

Goiko garuna(filogenesian agertu den azken zatia da, modernoena) eta


beheko garuna(begetatiboa, zaharrena) dugu.
Garun enborraren atzean zerebeloa, zatirik handiena da. Mugimenduetan
paper garrantzitsu bat jokatzen du, batez ere mugimenduen koordinazioan.
Zerebeloak lan egiten du lobulu frontalarekin batera(beheko garunean).
BEHEKO GARUNEAN:
Talamoa kanpoko mundutik jasotako informazioa jaso eta prozesatzen du.
Hipotalamoa barneko informazioa jaso eta prozesatzen du.
Sistema linbikoa oso erlazionatua dago emozio primarioekin eta bizi
iraupenarekin. Horregatik garun emozional bezala ezagutzen da.
Sistema linbikoan amigdala agertzen da eta honek ere emozioetan paper
garrantzitsua jokatzen du. Adibidez, gertaera emozionalen oroimenen
eratzean.
Ganglio basalak akzio motorraz aruratzen da.
Hipokanpoa oroimenarekin lotuta dago.

GOIKO GARUNEAN:GARUN AZALA


GARUN AZALAren barruan bolutiboki sortutako azaken egitura Neokortexa,
neurona grisaz osatua, eta oso maila konplexura ailegatu da.
HEMISFERIOAK: hemisferio bakoitzak area primarioak eta asoziazio areak
dituzte.
LOBULUAK:- Okzipitala: buruaren atzealdean kokatua, ikusmenezko
informazioaren
pozesaketarekin zerikusia dauka. Ikusten dugunari
esanahi bat jartzen diogu eta honek esanahi hori lokalizatzen du.
-Parietala: buruaren goialdean. Hau arduratzen da:
somestesiaz, dastamenaz, kontrol motorraz, oroimenaz,kalkuluaz eta
hizkuntzaz.
-Tenporala: belarrien gainean. Bere funtzioak:
entzumena,oroimena, hizkuntza ulerkorraz(Hizkuntza bat ulertzeko
orduan),emozioen erregulazioa eta ikaskuntza.
-Frontala: bekokian kokatua. Ekintza motor konplexuak
erregulartzen ditu. Adimenaz, arretaz, oroimenaz, mintzaira
adierazkorraz,eta malgutasun mentalaz arduratzen da.
Filmak: Despertares, El chip prodigioso eta Matrix.
Nobela: Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona, El perfil emocional de tu
cerebro, claves para modificar nuestras actitudes y reacciones, eta
Neurociencia para Julia.

Anda mungkin juga menyukai