Anda di halaman 1dari 1

2016 azaroa

LAB eta ELAk datorren azaroaren


25ean mobilizatzera deitzen dugu
Altsasuko herriarekin elkartasunez
LAB eta ELAk
datorren
azaroaren 25ean
mobilizatzera
deitzen dugu
Altsasuko
herriarekin
elkartasunez
LAB eta ELA
sindikatuek
Altsasuko herriaren
aurka eramaten ari
den kanpaina salatu
nahi dugu. Ohar
honen bitartez bat
egiten dugu
Altsasuko Udalak
onartutako
agiriarekin eta
ondorioz Altsasuko
Udalak, atxilotuen
senitartekoek eta
Altsasuko
herritarrek
deitutako
manifestazioarekin
bat egin nahi dugu,
bertan parte
hartzera dei eginez.

LAB eta ELA sindikatuek Altsasuko herriaren aurka eramaten ari den kanpaina salatu nahi dugu.
Ohar honen bitartez bat egiten dugu Altsasuko Udalak onartutako agiriarekin eta ondorioz
Altsasuko Udalak, atxilotuen senitartekoek eta Altsasuko herritarrek deitutako manifestazioarekin
bat egin nahi dugu, bertan parte hartzera dei eginez.

Modu berean langileei dei egiten diegu datorren azaroaren 25ean lan zentro guztietan,
gosari edo deskantsu denboretan, atxilotutako senitartekoei eta Altsasuko herriari
elkartasuna adierazteko ekimenak bultza ditzaten honako adierazpenean oinarrituz:
1.- Gure egin nahi dugu urriak 14 astelehenean atxilotutako senitartekoen sentipena,
babesik gabe eta euren seme alaben etorkizunagatik arduratuta. Gertakizunen
sobredimentsioak eta jaso ditzaketen zigorren desproportzioak terrorismo ekintza balitz
bezala Audientzia Nazionalean epaituz, egoera hori jasan ezina egiten du.
2.- Horregatik Nafarroako instituzio guztiei, gertakizun horiek Nafarroako 3. instrukzio
epaitegietan tramitatu daitezen eskatzen dugu. Han hasi baitziren tramite guztiak, han
baitaude Polizia Foraleren informeak, epaitegi hau izan baitzen bere garaian kasua bere
gain hartu zuena eta gai honetan konpetentea delako.
3.-Gure desadostasuna agertu nahi dugu gertakizun hauen izaera penalagatik, terrorismo
izaera eman izana. Gure desadostasuna adierazi nahi dugu ere, atxiloketengatik eta
aurreikusi behar ez ziren neurriengatik.
4.- Gure herrian bakearen eta elkarbizitzaren aldeko hautua egiten dugu, elkarrizketa
indartuz eta arduraz jokatuz guztion artean aurrera egingo dugu.
5.- Altsasu herriaz eman den irudia erabat errefusatzen dugu (ez baitu zerikusirik
errealitatearekin), baita medio ezberdinetan agertu diren gazte eta adin txikien informazio
pribatua.
6.- Altsasuko Udalak, senitartekoek eta herritarrek datorren urriaren 26ean deitutako
manifestazioan parte hartzera deitzen dugu.
Aipatutako deskantsu eta gosari denboratan, kontzentrazioak eta argazkiak egingo dira
#Altsasu lelopean lan zentro guztietan. Argazkiak #Altsasu hastagh-a erabiliz sare
sozialetara igoko dira. Era berean altsasuelkartasuna@gmail.com korreora ere bidali ahalko
dira argazkiak.

LAB ELA

Telefnica

Altsasun, 2016ko azaroaren 18an

Anda mungkin juga menyukai