Anda di halaman 1dari 68

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

ANTZARA-JOLASA

Amaia Sarriegi Ullibarri


Marrazkilaria: Belatz
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

UNITATE DIDAKTIKOA
ANTZARA-JOLASA

Izenburua
Maila

Saio-kopurua

LMH5

Zehaztu gabe

Lantzen diren ekintzen dominioa (arrosaz)


1

Bakarkako
ekintzak

Bat baten
aurkako
ekintzak

Elkarlaneko
ekintzak

ElkarlanekoZiurgabetasunaurkakotasuneko
inguruneko
ekintzak
ekintzak

6
Adierazpeneta
arte-ekintzak

Justifikazioa
Unitate didaktiko honetan elkarlaneko ekintzen dominioa lantzen da hirugarrena
sailkapenean, eta dominio horren helburu nagusia da ikasleak ingurune egonkor batean
elkarlanean aritzea xede komun bat lortzeko. Unitate honi dagokionez, xedea izango da mahaijolas baten taulan helmugara iristea.
Dominioa lantzeko, mahai-joko bat hartu dugu euskarri Antzara-jokoa eta aldaketa batzuk
egin ditugu jolas bihurtzeko: ikasleek, elkarlanean arituz, jolas-taula batean ezarritako hainbat
erronka gainditu beharko dituzte, helmugara iristeko. Behin iritsita, ikasleek berek jolasari ekin
baino lehen adostutako saria jasoko dute. Zein erronka egin beharko duten, botako duten
dadoan adierazitako zenbakiak erabakiko du.
Guk moldatutako jolasak gaitasun motorra garatzen laguntzen du, batez ere talde batean
elkarlanean aritzeko estrategia eraginkorrak erabiltzeko gaitasuna. Izan ere, jolastean egokituko
zaizkien erronkei aurre egin ahal izateko, ikasle guztiek taldearen mesedetan jardun beharko
dute, eta kide guztien artean estrategiak adostu beharko dituzte. Horrez gain, ikasleek,
antolatutako jolasaren bidez, gaitasun soziala eta gaitasun afektiboa landuko dituzte: erronkak
ikasle guztien artean gainditu ahal izateko, ezinbestekoak izango dira haien arteko
komunikazioa, laguntza, errespetua eta koordinazioa.
Moldatu dugun jolas honek ikasleen inklusioa eta denon parte-hartzea berdina izatea
ahalbidetzen du. Frogatuta dago egin beharreko jarduera zorizko jolasa izateak ikasleen
motibazioa (parte-hartzea) areagotzen duela, eta modu berezi eta atseginean girotzen duela
saioa. Halaber, ikasleek ardurak hartzen eta autonomo izaten ikasten dute: pentsatzen,
komunikatzen, elkar laguntzen eta elkarrekin bizitzen trebatzen ditu ikasleak. Eta trebetasun
horiek guztiak bizitzaren edozein testuinguru eta esparrutara estrapola daitezke.

OHARRA: Erronka batzuk Ibon Mendoza Perezek Iralen, 2014an, egindako Bake-dinamikak
Gorputz Hezkuntzan izeneko lanean oinarrituta daude.

1
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Helburuak eta ebaluazioa

Helburu didaktikoak

Elkar komunikatzea,
elkarrekin aritzeko
estrategiak adostea eta
elkarri lagunduta erronkak
(gatazkei aurre egiteko
dinamikak) gainditzea,
talde batean helburu
komun bat lortzeko eta
talde-kohesioa lortzeko.

Ebaluazio-irizpideak
(Heziberri)
4. Jarrera aktiboak
izatea, egoera fisikoa
oro har hobetzeko,
eta jarduerak egitean
kontuan hartzea
norberaren
gorputzaren eta
mugimendu.
5. Modu koordinatuan
eta lankidetzan
jardutea, erronkak
ebazteko edo taldeko
jolasetan aurkari bati
edo batzuei aurre
egiteko, bai
erasotzaile gisa, bai
defendatzaile gisa.

Elkarlaneko jardueretan
jarrera baikorra eta
errespetua izatea (nork
bere buruarekiko eta beste
ikasleekiko) eta
adostasunez jokatzeko
estrategiak adostea,
denen parte-hartzea
ahalbidetzeko eta denak
protagonistak sentitzeko.

6. Norberaren
ahalegina eta
taldearekin ezartzen
diren harremanak
identifikatzea jolasen
eta kirol-jardueren
oinarrizko balio diren
aldetik, eta haiekin bat
jokatzea.

Lorpen-adierazleak

Ebaluaziotresnak

Erronketan, bere
gaitasunak balioetsi eta
taldearen beharretara
egokitzen ditu.
Taldean, erronkak
gainditzen laguntzen
du.
Erronkak gainditzeko
estrategia egokiak
erabiltzen ditu.

Lorpenen
jarraipen-orria

Kideekin errespetuz
hitz egin du, eta
erronkak gainditzeko
proposamenak egiten
ditu.
Kideei entzuteko gai da
eta laguntza ematen
die.

Bere ahalegina eta


besteena balioesten
du.

Autoebaluazioorria

Kideekin harreman
onuragarriak ditu, eta
gatazkak gainditzeko
estrategiak erabiltzen
ditu.
Elkarlaneko
jardueretan, bere
zereginak onartzen ditu
eta gustura hartzen du
parte.

Koebaluazioorria

Hausnartzeko
denboran, taldean era
positiboan eragiten du
eta kritika eraikitzailea
egiten du.

2
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Helburuak eta ebaluazioa

Helburu didaktikoak

Ebaluazio-irizpideak
(Heziberri)

Jarduera fisikoa egitean


ekipamenduari eta
higiene-ohiturei
erreparatzea, biziohitura osasungarriak
finkatzen eta autonomia
izaten laguntzeko.

8. Jokabide aktiboak
izatea, ariketa fisikoak
osasunerako duen
balioa aintzat hartuta,
gorputza eta jarreranahiz elikaduraohiturak zaintzeko
interesa izatea, eta
drogen kontsumoa eta
portaeramendetasunak sor
ditzaketen jokabideak
saihestea.

Lorpen-adierazleak

Jarduera fisikoa
egiteko arropa eta
oinetako egokiak
erabilzen ditu.
Jarduera fisikoa
egitean, osasuna eta
higienea zaintzen ditu.

Ebaluaziotresnak

Lorpenen
jarraipen-orria
Autoebaluazioorria
Koebaluazio-orria

Edukiak

Antzara-jolasa: prozedura eta arauak

Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpena:aurkezpen-, ezagutza-, autoestimu- eta


komunikazio-jolasak

Elkarlaneko erronkak gainditzeko eta gatazkak kudeatzeko dinamikak

Elkarlaneko jolasak eta jausgailuarekin egiteko jolasak

Talde-kohesioa: taldeko kide izatearen sentimendua eta harreman positiboak

Ordenagailu eramangarrien erabilera egokia (informazio-iturria)

Elkarlanaren onurak: errespetua (norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko eta


materialarekiko), autonomia, komunikazioa eta elkar laguntza

Jolasaren balio hezitzaileak

Emozioen azterketa: norberaren emozioak ezagutzea eta autorregulatzea

Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa

Osasun- eta higiene-ohiturak

3
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

ANTZARA-JOLASA

Irizpide metodologikoak
Unitate didaktiko honetan mahai-joko bat hartu dugu oinarri: Antzara-jokoa. Baina dominioaren
helburuetako bat ikasleak elkarlanean aritzea denez, joko guztiei berezkoa zaien lehiakortasuna
alde batera utzi nahi izan dugu eta, horretarako, mahai-joko horren arauak eta prozedura aldatu
ditugu. Hala, joko hori jolas bihurtu dugu: Antzara-jokoa izatetik Antzara-jolasa izatera pasa
da.
Jolas hori ardatz metodologikoa izango da, eta bi alderdi hartuko dira kontuan: lehiakortasuneza eta ezustekoen kudeaketa. Bi alderdi horiek dira, hain zuzen, unitate honetako funtsa.
Lehiakortasuna desagertaraztea helburu, jokatzeko modua aldatu dugu. Moldaketa horiei esker,
ikasleek elkarlanean aritu beharko dute taulako laukitxoetan eskatzen zaizkien erronkak
gaindituz denak batera helmugara iristeko. Izan ere, ikasle guztiek elkarrekin ekingo diote
ibilbideari taulan eta, gainera, elkarri lagunduz saiatu beharko dute taulako laukitxoetan
azaldutako erronkak gainditzen. Ikasleak, erronkak gainditzen dituzten heinean, laukitxoetan
aurreratzen joango dira, helmugara (Antzararen Lorategia) iritsi arte, betiere haien artean
lehiarik izan gabe.
Bestalde, ikasleek ezustekoak izango dituzte jolastu bitartean, eta elkarlanean kudeatu beharko
dituzte ezusteko-egoera horiek. Antzara-jolasa, Antzara-jokoa bezalaxe, zorizko jolasa da
(zoriak garrantzi handia du); eta horrek dakar ikasleek jolasa oso-osorik planifikatzerik ez izatea,
ez baitute aldez aurretik jakingo zein laukitxotan eroriko diren eta, horrenbestez, zein erronka
gainditu beharko duten; hau da, zoriaren araberakoa izango da erronka bat edo beste gainditu
behar izatea.
Dadoa jaurtitzean ateratako zenbakiaren arabera taulan laukitxo batera edo bestera joate horrek
irakasleari ere ondorioak ekarriko dizkio, ezingo baitu saioa aldez aurretik guztiz zehaztu, -beste
mota batzuetako saioetan egiten den bezala, behintzat-. Erronkak zein hurrenkeratan egingo
duten zorizkoa da; ez, ordea, laukitxo bakoitzari egokitutako erronka eta guztien ordena:
aurkezpen-, ezagutza-, estimu- eta komunikazio-jolasak, ordena horretan, egingo dituzte, taldekohesioa era progresiboan lortzen joateko.
Materialari dagokionez,hauxe behar da:
Jolas-taula eta dadoa. Ikasleak jolas-taula batekin eta dado batekin arituko dira.
Jolas-taula eta dadoa ikasleek egin dezakete (Arte Hezkuntzaren arloan), edota
jatorrizko jokoaren ohiko taula bat erabili daiteke (63 laukikoa).
Erronkak. Prozedura errazteko asmoz (ez baitugu jakingo zein izango diren saio
bakoitzean ikasleek egingo dituzten erronkak), material gutxiko erronkak izango
dira:bake-dinamika, elkarlaneko jolasak eta jausgailuarekin jolasak aurrera eramateko,
tresna gutxi beharko dituzte.
Idazlanak.Ikasleek, aldez aurretik, jolasteko erabiliko dituzten autobiografia eta
eskutitz bana idatzi beharko dituzte (etxean edo Euskara arloan). Irakasleak saio
guztietara ikasleek idatzitako autobiografiak, eskutitzak eta erronken bilduma osoa
(eranskinak) eramango ditu inprimatuta edo ordenagailuan (jolas-taula birtual bat,
laukitxo bakoitzari dagokion erronkarekin esteka eginda).
Bereziki azpimarratzekoa da Antzara-jolasa eta erronkak beti ingurune egonkor batean egingo
direla, gimnasioan, eta ikasleen antolaketari dagokionez, ikasleak binaka, hirunaka, bosnaka
edo ikasle guztiak batera arituko direla erronketan.
Esan bezala, unitate didaktiko honen saio-kopurua irekia da, zoriak eragin handia duelako.
Ikasleen zein irakaslearen interesaren arabera, arauak eta prozedura moldatzen joan daitezke,
jolasa luzatzeko edo mozteko.

4
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Kalifikazio-adierazleak
Espezifikoak:% 55
Jokabide motorraren garapena
Orokorrak: % 45

Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa


Errespetua (norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko,
materialarekiko)
Arreta

ingurunearekiko

eta

Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak


1. Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

Antzara-jolasa: dagokion lexikoa ezagutzea eta egoki erabiltzea.


Hitzik gabeko komunikazioan gorputz-adierazpena eta keinuen bidezkoa egoki erabiltzea
eta interpretatzea.
Erronken azalpen-testuak ulertzea.
Autobiografiak eta gutunak taxuz idaztea.
Jendartean hitz egiteko oinarrizko arauak errespetatzea eta betetzea.
Erronketan azalpenak eta argudioak eraginkortasunez ematea eta besteenak ondo
ulertzea.
Nork bere erantzun motorrak, bizipenak eta emozioak taldean asertibotasunez azaltzea.
Ahozko komunikazioan hizkuntza ez-sexista eta ez-baztertzailea erabiltzea.

2. Matematikarako konpetentzia

Erronkek eskatutako lekuen, ibilbideen eta denboraren antolaketaz ohartzea.

3. Zientziarako konpetentzia

Ikasteko eta irakasteko prozesuan ikus-entzunezkoak (ordenagailua) era egokian


erabiltzea.

4. Teknologiarako konpetentzia

5.Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia

Erronketan norberaren emozioak asertibotasunez adieraztea eta autorregulatzea.


Elkarlaneko jardueretan, norberaren eta besteen ezaugarri fisikoak, sozialak eta
kognitiboak onartzea eta errespetatzea.
5

LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

ANTZARA-JOLASA

Jardueretan arauak onartuz aktiboki eta autonomiaz parte hartzea.


Taldean sortutako gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bitartez kudeatzea eta
gainditzea.
Elkarlanean eraginkortasunez aritzea, eta taldean nork bere eginkizuna onartzea.
Norbere lana hobetzeko eta besteei laguntzeko prest egotea.
Jarrera ez-baztertzailea izatea, aniztasuna balioestea eta lagunekiko errespetua izatea,
gaitasun, genero, maila sozio-ekonomiko, jatorri edo beste edozein arrazoirengatik inor
baztertu gabe.
Norberak egindakoaren gainean hausnartzea eta hobetu beharrekoa antzematea.
Elkarlana eta elkartasuna balioestea eta taldean integratuta sentitzea.

6. Arterako konpetentzia

Erronketan gorputz-adierazpena sormenez eta estetika zainduz lantzea.


Musikaren erritmoa jarraituz dantza librea sormenez egitea.

7. Konpetentzia motorra

Erronkak gainditzeko sormena eta bat-batekotasuna izatea.


Hainbat musika-erritmo jarraitzea.
Erronketan arriskua antzematea eta segurtasun-neurri egokiak hartuta saihestea.
Higienearekiko eta osasunarekiko jarrera arduratsua izatea.
Denbora librea betetzeko, bake-dinamikak eta elkarlaneko jolasak balioestea.
Espazioaren eta denboraren arteko loturaz eta espazioaren antolaketaz ohartzea, eta
materiala behar bezala erabiltzea.

6
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

ANTZARA-JOLASA

Oinarrizko zehar-konpetentziak
1. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Elkarlanean aritzeko estrategiak adostean argudioak eraginkortasunez ematea eta


besteenak ulertzea.
Hitzik gabeko kodeak ulertzea eta eraginkortasunez erabiltzea.
Norberaren emozioak (poza, tristura, frustazioa) asertibotasunez adieraztea eta
besteenak ulertzea.
Ahozko komunikazioan hizkuntza ez-sexista eta ez-baztertzailea erabiltzea.

2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

Elkarlanean aritzean norberaren ezaugarriak, trebetasunak eta mugak ezagutzea, eta


elkarlanerako arauak ulertzea (pentsamendu analitikoa).
Egindako praktikan, norberaren erantzun motorrak eta jarrerak aztertzea, ebaluatzea eta
erregulatzea (pentsamendu kritikoa).
Elkarlaneko ekintzetan aritzeko estrategia egokiak sortzea eta aukeratzea (pentsamendu
sortzailea).
Baliabide kognitiboak modu estrategikoan erabiliz, ikasitakoa beste egoera batzuetara
egokitzea.
Ikas prozesuan zailtasunei aurre egitea eta ondo eginiko lana balioestea.

3. Elkarbizitzarako konpetentzia

Taldekideak errespetatzea eta taldeko kide sentitzea, eta laguntza emateko eta
eskatzeko prest egotea.
Norberaren eta besteen trebetasun-maila eta ahalegina balioestea.
Norberaren eta taldearen ekintzen ondorioak ebaluatzea eta kritika eraikitzailea egitea
eta jasotakoa onartzea.
Kidearekin lan egitea: estrategiak adostea, helburu komun bat lortzeko elkarlanean
aritzea, eta egokitutako funtzio eta betebeharrak onartzea.
Taldean gatazka-egoerak elkarrizketaren eta negoziazioaren bitartez kudeatzea eta
gainditzea.
Norberaren eta besteen ezaugarri fisikoak, sozialak eta kognitiboak onartzea.
Jarduteko arauak onartzea eta betetzea.
Norberaren bizipenak, sentimenduak eta pentsamenduak modu asertiboan adieraztea,
eta besteenak entzutea eta kontuan hartzea.

4. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

Erronka berrien aurrean erabakiak hartzeko gai izatea.


Arazoei aurre egiteko, akatsetatik ikastea, arriskuak antzematea eta horiek saihesten
jakitea.
Estrategiak eta ekintza-arauak sortzea eta ikas prozesua hobetzeko proposamenak
egitea.
Lanerako ilusioa, motibazioa eta gria izatea.
Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta beharrezkoak diren egokitzapenak egitea.
Egindako jarduerak ebaluatzea eta hobetzeko proposamenak egitea.
Norberaren lana hobetzeko eta besteei laguntzeko prest egotea.

7
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

ANTZARA-JOLASA

5. Izaten ikasteko konpetentzia

Norberaren pentsamendua eta ikasteko estilo kognitiboa erregulatzea.


Autoestimu errealista izatea.
Norberaren jokabide etikoa erregulatzea.
Norberaren motibazioa eta nahia erregulatzea.
Norberaren garapenean, ariketa fisikoaren eta ohitura osasungarrien garrantziaz
jabetzea.
Norberaren osasuna eta gorputz-itxura erregulatzea.
Norberaren emozioak ezagutzea eta kudeatzea.
Nork bere erabakiak gero eta autonomia handiagorekin hartzea, eta erabakitakoen
gaineko erantzukizuna onartzea.
Frustazio-egoerak ulertzea, jasatea eta gainditzea.

8
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

ANTZARA-JOLASA

Gorputz Hezkuntza. Etapako helburuak (gorriz) HEZIBERRI

Hautemate-gaitasunak eta gaitasun motorrak aztertzea, nork bere buruarengan


konfiantza izatea eta norberaren ongizatea sustatuz, osasunerako onuragarria
izan dadin.

Trebetasun eta gaitasun fisikoak garatzea, haurren eboluzio-prozesuarekin bat,


jolasa erabiliz, oinarrizko baliabide den aldetik.

Problema motorrak ebazteko printzipioak eta arauak ezagutzea, hautatzea eta


aplikatzea, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta arte- eta adierazpen-jarduerak
praktikatzean eraginkortasunez eta autonomiaz aritzea, ahalegina erregulatuz,
dosifikatuz eta balioetsiz, eta norberaren aukeren eta zereginaren
nolakotasunaren arabera maila jakin batera iristea, nork bere buruari ezartzen
dion eskakizunean.

Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako jolas-tradizioak, jarduera fisikoen eta
kirol-jardueren tradizioak nahiz adierazpen-tradizioak ezagutzea, haien balioak
errespetatzeko eta balioesteko, jolas eta adierazpen tradizionalak eta herrikoiak
praktikatuz.

Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-bitartekoen berri jakitea, modu


estetikoan eta sortzailean landuz, haiek sentitzeko, bizitzeko eta onartzeko, eta
mugimendu propio baten bidez pertsonalizatzeko.

Jarduera fisikoa neurriz eta maiz egitearen garrantzia balioestea, norberarekiko


nahiz besteekiko erantzukizunezko jarrera erakusteko, eta ariketa fisikoak,
higieneak, elikadurak eta jarrera-ohiturek osasunean dituzten eraginak aintzat
hartzea.

Jarduera fisikoetan parte hartzea, besteekin batera talde-harremanak sustatzen


dituzten proiektuak garatuz, eta aisia-kultura aberasgarri baten oinarriak eraikiz.

9
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

1. saioa

Saioaren
helburua

Non

Materiala

Jolasaren arautegia ezagutzea eta praktikatzen hastea.


Erronketan, norbere gaitasunak balioestea eta taldearen beharretara
egokitzea.
Erronkak gainditzeko estrategia egokiak erabiltzea.
Taldekideei entzutea eta laguntza ematea.
Helburu komun bat lortzeko elkarlanean aritzea.
Gimnasioa
Erronkak egiteko behar dena (tamaina desberdinetako hainbat baloi, jausgailu
bat, hainbat txapa, txanpon batzuk, indiaka batzuk, begiak estaltzeko zapiak,
koltxonetak, espagetiak, soka handi bat, hainbat soka txiki eta abar), arautegia
(1.eranskina), autoebaluazio-orria (2. eranskina), komodinak (8.eranskina),
erronken balorazio-orria (5.eranskina), jolas-taula estekekin (6. eranskina) edo
erronken bilduma (7.eranskina),autobiografia,lagunaren gutuna, jolas-taula bat,
dado bat, fitxa bat eta gometsak (urdinak, berdeak eta laranjak).
Jarduerak

1. jarduera

Unitate didaktikoaren aurkezpena

Denbora

15 min

Ikasle guztiak batera. Hasteko, irakasleak unitate didaktikoaren


nondik-norakoak azalduko ditu; batez ere, lan egiteko era eta
unitatearen ebaluazioa aipatuko ditu. Ikasleei jolas bat egingo
dutela adieraziko die: ikasle guztiek batera erortzen diren
laukitxoetan erronkak gainditu beharko dituzte, taularen erdiko
laukitxora iritsi arte, eta helmugara iristen direnean (Antzararen
lorategia), dagokien saria jasoko dute.
Azalpen orokorraren ondoren, ikasleak lauko taldetan ipiniko
dira eta irakasleak arautegia emango die, irakurri eta aztertu
dezaten.Talde txikietan aritu ondoren, ikasle guztiek
arautegiaren inguruko zalantzak argituko dituzte denen artean.
Behin arautegia aztertuta, ikasleek taularen erdiko laukitxora
iritsiz gero jaso nahiko luketen saria adostu beharko dute, hau
da, taldearen azken helburua zehaztu beharko dute. Saria
merendola edo hamaiketako bat, igerilekura joatea, mendi
buelta bat, paseoa bizikletan eta abar izan daiteke. Nolanahi
ere, ikasleek pentsatu, proposatu eta adostu beharko dute
saria, ez irakasleak.
Jarraian, ikasleek irakasleak aldez aurretik eskatutako
autobiografia eta lagunaren gutuna emango dizkiote irakasleari.
Autobiografia eta gutun gehienak garaiz emanez gero,
irakasleak taldeari lau komodin emango dizkio jolasean
erabiltzeko.
Irakasleak galdetuko die ikasleei erdiko laukitxora iristeko gai
10
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA


sentitzen diren eta animatu egingo ditu. Halaber, taldearen
helburua lortzeko elkarlanean aritzeak ikasleen arteko
komunikazioak
eta
talde-kohesioak
duten
garrantzia
azpimarratuko die.
Bukatzeko, ikasleek jolas-taula, dadoa eta fitxa hartuko dituzte
eta irteera-laukitxoan kokatuko dira.
2. jarduera

Irteera-laukitxoa: Globoa orbitan

Denbora

10 min

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera.Ikasleak jolas-taularen lehen laukitxoanirteeran kokatuko dute fitxa, eta dadoa jaurtitzen hasi aurretik,
laukitxo horri dagokion aurkezpen-jolasa egingo dute: Globoa
orbitan.
Globoa orbitan.
Ikasle guztiak batera. Zutik, biribil handi bat osatuko dute. Ikasle
batek puxika bat izango du (lehen ikaslea). Ikasle horrek
erdirantz pauso bat emango du, eta puxika gorantz jaurtiko du,
bere izena eta beste ikasle batena esaten dituen bitartean
(bigarren ikaslea). Ondoren, bigarren ikasleak beste kide baten
izena esango du. Bigarren ikasleak kolpe bat emango du eta
puxika airean izan beharko du, beste ikasle baten izena esaten
duen bitartean (hirugarren ikaslea). Horrela arituko dira, harik
eta ikasle guztiek bere kolpea eman arte, puxikak lurra ukitu
gabe. Behin puxika kolpatuta, ikasleak lurrean beren hasierako
tokian eseriko dira.
Aurkezpen-jolasa amaitzen dutenean, ikasleek dadoa jaurtiko
dute, eta ateratako zenbakiaren arabera dagokion laukitxora
mugituko dute fitxa.
3. jarduera

Erronka

Ikasle guztiak batera. Behin dadoa bota eta fitxa dagokion


laukitxora mugituta, ikasleek, laukitxo horri dagokion erronka
zein den jakiteko, jolas-taula birtuala edo erronken-bilduma
kontsultatu beharko dute.
Erronka ondo irakurri eta ulertu ondoren, behar duten materiala
eskuratuko dute eta erronkari nola ekin antolatu beharko dute.
Erronka gaindituz gero, laukitxoan gometsa berdea ipiniko dute.
Baina erronka gainditzen ez badute, gometsa urdina ipiniko
dute laukitxoan, eta jolasten jarraitu ahal izateko, bi komodin
eman beharko dituzte. Ondoren, ikasleek dadoa jaurtiko dute,
eta ateratako zenbakiaren arabera dagokion laukitxora
mugituko dute fitxa.

11
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

4. jarduera

Erronka

Denbora

10 min

Denbora

15 min

Ikasle guztiak batera. Behin dadoa bota eta fitxa dagokion


laukitxora mugituta, ikasleek jolas-taula birtuala edo erronkenbilduma kontsultatuko dute, laukitxo horri dagokion erronka zein
den jakiteko.
Erronka ondo irakurri eta ulertu ondoren, behar duten materiala
eskuratuko dute eta erronkari nola ekin antolatu beharko dute.
Erronka gaindituz gero, laukitxoan gometsa berdea ipiniko dute.
Baina erronka gainditzen ez badute, gometsa urdina ipiniko
dute laukitxoan, eta jolasten jarraitu ahal izateko, bi komodin
eman beharko dituzte.Ondoren, ikasleek dadoa jaurtiko dute,
eta ateratako zenbakiaren arabera dagokion laukitxora
mugituko dute fitxa.
Erronka osoa egiteko denborarik izango ez denez, ikasleen
ardura izango da gogoratzea jolasa zein laukitxoan utzi duten.
Hurrengo saioan, saioaren aurkezpena egin ondoren, laukitxo
horretako erronkarekin hasiko dira.
5. jarduera

Hausnartzeko tartea

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta emozioak aipatzeko unea
izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira,
egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Gustura aritu zarete jolasean?.


Erronkak ondo ulertzen dira?.
Erraz moldatu zarete taldean?.
Guztien proposamenak eta iritziak entzun dira?.
Helburua (saria) lortuko duzuelako sentsazioa
daukazue? Zergatik?.Zer hobetu dezakezue datorren
saioan?.
..

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?
Galderekin amaitu ondoren, irakasleak autobiografia eta
ikaslearen gutuna irakurriko ditu. Ikasleek galderak egingo
dituzte autobiografia eta ikaslearen gutuna norenak diren
asmatzeko. Asmatzen duten bakoitzeko, bi komodin jasoko
dituzte.
Halaber, irakasleak hausnartzeko denbora baliatuko du ikasleei
saioan zer ikasi duten azpimarratzeko eta hurrengo saioan zer
landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta
erronken balioespen-orria beteko dituzte.
12
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Eranskinak
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.

eranskina: arautegia
eranskina: autoebaluazio-orria
eranskina: koebaluazio-orria
eranskina: lorpenen jarraipen-orria
eranskina: erronken balorazio-orria
eranskina: jolas-taula estekekin
eranskina: erronken bilduma
eranskina: komodinak
eranskina: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloaren programazioa

13
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

ANTZARA-JOLASA

ARAUTEGIA (1. eranskina)

HELBURU OROKORRA
Proposatutako jolas eta erronka guztiak elkarlanean arituz denen artean gainditzea.

IKASLEEK JOLASARI EKIN BAINO LEHEN EGIN BEHARREKOA


Autobiografia:
Jolasean hasi baino lehen, ikasle bakoitzak etxean edo Euskarako saioan autobiografia motz
bat idatziko du eta lehen saioan irakasleari emango dio.Taldekide guztiek autobiografia
garaiz emanez gero, taldeak bi komodin jasoko ditu.
Saio bakoitzean, autobiografia bat irakurriko du irakasleak, zein ikasleren autobiografia den
aipatu gabe. Ikasleek asmatu egin beharko dute zeinena den, eta, horretarako, galderak egin
ahalko dituzte. Asmatuz gero, ikasleek komodin bat lortuko dute, jolaserako erabili ahalko
dutena.
Lagunaren gutuna:
Lehen saioan, jolasten hasi baino lehen, irakasleak ikasle guztien izenak poltsa batean
sartuko ditu. Ondoren, ikasleek, banan-banan, paper horietako bat aterako dute, zein izen
agertzen den begiratu gabe.
Gero, etxean edo Euskarako saioan, ikasle bakoitzak egokitu zaion ikasleari gutun bat
idatziko dio (ikasle horren alderdi positiboak nabarmenduz). Lehen saioan gutun guztiak
eginak ekarriko dituzte eta irakasleari emango dizkiote, jolas osoan erabiltzeko. Gutuna
garaiz emanez gero, taldeak bi komodin jasoko ditu.
Saio bakoitzean, irakasleak gutun bat irakurriko du, zein ikasle deskribatzen den esan gabe.
Ikasleek galderak egin eta asmatu egin beharko dute gutuna zein ikaslerena den.Asmatuz
gero, ikasleek komodin bat lortuko dute, jolasean erabili ahalko dutena.
ARAUTEGIA
1. Denek jaurtiko dute dadoa, banan-banan.
2. Hasieran, fitxa lehen laukitxoan egongo da. Laukitxo horretan, ikasleek aurkezpenjolas bat egingo dute. Ondoren, dadoa botako dute. Dadoak adierazten duen adina
laukitxo aurreratuko dute fitxa taulan.
14
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

ANTZARA-JOLASA

3. Antzara: antzara bat dagoen laukitxoan eroriz gero, atzeko Antzararen laukitxora
joango da fitxa, eta dadoa berriro jaurti beharko dute.
4. Zubia: fitxa lehen zubi bat dagoen laukitxoan erortzen bada (Lehen Zubia), atzeraka
antzara bat dagoen laukitxoraino joango da, eta ikasleek dadoa berriro jaurti beharko
dute. Bigarren zubi bat dagoen laukitxoan erortzen bada, atzeraka zubi bat dagoen
laukitxoraino joango dira ikasleak, eta berriro jaurtiko dute dadoa.
5. Dadoa: dado bat dagoen laukitxoan erortzen bada fitxa, ikasleek berriz ere jaurtiko
dute dadoa. Ateratzen duten zenbakiaren arabera, ikasleek fitxa laukitxoetan
atzeraka mugitu beharko dute, zenbaki horrek adierazten duen adina laukitxo. Dadoa
laukitxo berean bigarren aldiz eroriz gero, ikasleek erronka berezia egin beharko
dute,berriro dadoa jaurti ahal izateko (Izaren erronka1).
6. Fitxa erronka egina duten laukitxo batean erortzen bada, ikasleek fitxa laukitxo bat
aurreratuko dute.
7. Laukitxo berezietan erortzen bada fitxa (Putzua, Benta, Kartzela, Labirintoa edo
Heriotza), erronka berezi bat edo bi gainditu beharko dituzte ikasleek, aurrera egin
ahal izateko.
8. Helmugako laukitxora (Antzararen Lorategia) kontaketa justuarekin iritsi behar dute
ikasleek. Hori eginez, saria jasoko dute. Baina hala gertatzen ez bada, fitxa
laukitxoetan atzeraka mugitu beharko dute, dadoan ateratako zenbakia osatu arte,
eta egokitutako laukitxo horretako erronka egin beharko dute. Erronka hori egina
badago, hurrengo laukitxora pasako dira.
9. Dadoarekin hiru 6ko jarraian ateratzen badituzte, lehenengo bi 6ekin fitxa aurreraka
mugituko dute, baina hirugarrenean atzeraka mugitu beharko dute.
10. Heriotza: fitxa laukitxo horretan erortzen bada, ikasleek lau komodin eman beharko
dituzte, edoegin gabe dituztenhiru erronkaegin.
11. Komodina:ikasleek erronkaren bat gainditzen ez badute, bi komodin eman beharko
dituzte.
1

Izaren erronka: ikasleak lau taldetan banatuko ditugu, eta talde bakoitzak izara bat
izango du. Taldekide bakoitzak izara albo batetik helduta edukiko du.Talde guztiak
ilaran jarriko dira, bata bestearengandik hiru edo lau oinkadatara. Lehen taldeak
dadoa edukiko du bere izaran, eta saiatuko da bigarren taldeari pasatzen izararen
bitartez, dadoa ukitu gabe. Bigarren taldeak hirugarrenari pasako dio, eta
hirugarrenak laugarrenari. Laugarrenak dadoa jasotzen duenean, lurrera jaurtiko
du.Ateratako zenbakiak adieraziko du zenbat lauki aurreratu behar dituzten. Talde
batetik bestera pasatzean lurrera erortzen bada dadoa, berriz ere hasi beharko dute.
Erronka gainditzeko, bost bat saiakera izango dituzte.

15
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA


AUTOEBALUAZIO-ORRIA (2. eranskina)

ONDO: BERDEA / HOLA-HOLA: HORIA / GAIZKI: GORRIA / EZIN DUT EGIN: URDINA / EZ DA ETORRI: BELTZA (IRAKASLEAK)
Osasun- eta
higiene-ohiturak

IKASLEA

Janzkera

Jarduerak

-------------------------

Jarduera
fisikoa
egiteko
arropa eta
oinetako
egokiak
erabiltzen
ditut

Nire gaitasun motorra


hobetzen ari naiz

Jardueretan, gustura
hartzen dut parte eta
jarrera positiboa dut

Harremanak
emaitzaren
gainetik
balioesten ditut

Hausnartzeko denboran,
taldean era positiboan
eragiten dut eta kritika
eraikitzaileak egiten ditut

Jarduera fisikoa egitean,


osasuna eta higienea
zaintzen ditut

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

TALDEA
-----------------------1. Saioa
2. Saioa
3. Saioa
4. Saioa
5. Saioa
6. Saioa
7. Saioa
8. Saioa
9. Saioa
10. Saioa

Jarrera

16
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA


KOEBALUAZIO-ORRIA (3.eranskina)

KOEBALUAZIO-ORRIA
EBALUATUTAKO IKASLEAREN IZENA:
ONGI

HOLA-HOLA

GAIZKI

Lorpen-adierazleak
Taldearen helburua lortzen laguntzeko, hainbat
proposamen egiten ditu eta bere iritzia ematen du.
Kideekin errespetuz hitz egiten du eta kideei
entzuten die.
Bere ahalegina eta besteena era positiboan
balioesten ditu.
Taldean, harreman onak izaten ditu eta gatazketan
irtenbidea adosten saiatzen da.
Erronketan, taldearen beharretara egokitutako
estrategiak eraginkortasunez erabiltzen ditu.
Erronketan, bere zereginak onartzen ditu eta
gustura hartzen du parte.
Hausnarketetan, taldean era positiboan eragiten du
eta kritika eraikitzailea egiten du.

EBALUAZIOA EGIN DUENAREN IZENA:

17
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

LMH 5
EBALUAZIOA
201_/201_
Unitatearen
izenburua:
Antzara- jolasa

LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA


Jarduera fisikoa
egitean, osasuna eta
higienea zaintzen ditu

Jarduera fisikoa
egiteko arropa eta
oinetako egokiak
erabilzen ditu

Hausnartzeko
denboran, taldean era
positiboan eragiten du
eta kritika eraikitzailea
egiten du

Elkarlaneko
jardueretan, bere
zereginak onartzen
ditu eta gustura
hartzen du parte

Kideekin harreman
onuragarriak ditu eta
gatazkak gainditzeko
estrategia egokiak
erabiltzen ditu

Bere ahalegina eta


besteena balioesten
ditu

Kideei entzuteko gai


da eta laguntza
ematen die

Kideekin errespetuz
hitz egin du, eta
erronkak gainditzeko
proposamenak egiten
ditu

Erronkak gainditzeko
estrategia egokiak
erabiltzen ditu

Taldean, erronkak
gainditzen laguntzen
du

Erronketan, bere
gaitasunak balioetsi
eta taldearen
beharretara egokitzen
ditu

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA


ANTZARA-JOLASA

LORPENEN JARRAIPEN-ORRIA (4. eranskina)

1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
13.
14.
15.
16.
17.
18.
19.
20.
18

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

ERRONKEN BALIOESPEN-ORRIA (5. eranskina)


Erronkaren balioespena: zein esaldirekin zaude ados? Laukitxo hori margotu, edo
laukitxoan X ipini.Proposamenik baldin baduzu, idatz ezazu hemen.

ERRONKAREN
IZENA

GUSTATU
ZAIT

EZ ZAIT
GUSTATU

ERRAZA
IZAN DA

ZAILA
IZAN DA

ZER HOBETU
DAITEKE?

19
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA


JOLAS-TAULA ESTEKEKIN (6. eranskina)

28

0
0
0

29

0
0
0

21

20

19

0
0
0

0
0
0

0
0
0

0
0
0

0
0

0
0

0
0

22

0
0
0

55

56
30

24

52

51

17

0
0

0
0

0
0
0

16

0
0
0
15

57

31

0
0

0
0
0

49

0
0

0
0
0

48

0
0

33

0
0
0

13

34

47

0
0
0

0
0
60

35

0
0

0
0

61

62

0
0

0
0

0
0
0

46

0
0

11

0
0
010
0
0
0

36

4
0
0

37

38

39

0
0

0
0

0
0

40

0
0

42

43

44

0
0

0
0

0
0

ERRONKAK (7. eranskina)


1
1

1
1
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

8
4

20

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA


ERRONKEN BILDUMA (7. eranskina)

Puxika orbitan
Erronka hauxe da:
Ikasle guztiek puxika kolpatzea, puxikak lurra ukitu gabe.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Denok batera, zutik, biribil handi batean jarri.
Ikasle batek puxika bat izango du (lehen ikaslea). Ikasle horrek erdirantz pauso bat emango du, eta
puxika gorantz jaurtiko du, bere izena eta beste ikasle batena esaten dituen bitartean (bigarren
ikaslea).
Ondoren, bigarren ikasleak beste kide baten izena esango du.Bigarren ikasleak kolpe bat eman
eta puxika airean izan beharko du, beste ikasle baten izena esaten duen bitartean (hirugarren ikaslea).
Horrela jarraitu, harik eta ikasle guztiek puxikari kolpea eman arte (puxikak lurra ukitu gabe).
Puxikak lurra ukitzen badu, hasi berriro! (Hiru aukera).
ERNE!

Puxika kolpatu dutenek lurrean eseriko dira, hasieran zeuden tokian.

21
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Azkura dut
Erronka hauxe da:
Guztiek aurreko lagunen izenak esan eta keinu bidez azkura non duten eta zein aktibitate
gustatzen zaien adieraztea.
DENOK BATERA
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

AURRERA!

Denok batera (ikasleak eta irakaslea), zutik, biribil handi batean jarri.
Irakasleak jolasari hasiera emango dio hau esanez: Nire izena Amaia da (irakaslearen izena), hemen

azkura dut (adibidez, burua ukitu), eta hau egitea gustukoa dut(adibidez, lo egitea gustukoa dut:
lurrean etzanda keinua egin).
Irakaslearen albo bateko ikasleak, irakasleak bukatzean, hau esango du:Haren izena Amaia da, hemen

azkura du(burua ukitu), eta lo egitea gustukoa du(lurrean etzanda keinua egin). Eta jarraian, hau
esango du: Nire izena, berriz, Nekane (ikaslearen izena) da, hemen azkura dut(adibidez, sorbalda
ukitu), eta irakurtzea gustukoa dut(keinua egin).
Horrela jarraitu, taldeko guztiok jolasean parte hartu arte.

22
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Metroa
Erronka hauxe da:
Metroan ibilbide bat oso-osorik egitea, ibilbidean nahastu gabe.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Denok batera, zutik, biribil handi batean jarri.

ARRETA
MANTENDU!

Ikasle batek baloi bat izango du, eta beste ikasle bati jaurtiko dio, haren izena esaten duen
bitartean, dagoen lekutik mugitu gabe.
Horrela jarraitu, ikasle guztiek baloia jaso eta pasa arte. Une horretan, Metroko ibilbidea
egina egongo da.

Nahastuz gero, berriro hasi (bi aukera). Ibilbidea ahaztuz gero, arreta mantendu eta eutsi goiari!!!
Baloia jaso eta jaurti eta berehala, eseri.

EUTSI!

23
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Bi ibilbide Metroan: A eta B


Erronka hauxe da:
Metroko A ibilbidea eta Metroko B ibilbidea biak batera oso-osorik egitea,
A eta B ibilbideak nahastu gabe.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Denok batera, zutik, biribil handi batean jarri.

ELKAR
LAGUNDU!

Ikasle batek baloi bat izango du eta beste ikasle bati jaurtiko dio, haren izena esaten duen
bitartean, dagoen lekutik mugitu gabe.
Horrela jarraitu, ikasle guztiek baloia jaso eta pasa arte. Une horretan, Metroko A ibilbidea
egina egongo da.
Gero, ikasleek jolas berbera egingo dute, beste ibilbide bat osatu arte: Metroko B ibilbidea.
.
Nahastuz gero, berriro hasi (lau aukera). Ibilbidea ahaztuz gero, elkarri lagundu.

GOAZEN!

Bi ibilbideetan baloia jaso eta jaurti eta berehala, eseri.

24
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Laguna aurkitzea
Erronka hauxe da:

GALDERAK

Ikasle guztiek eskuetan duten pegatinaren jabea topatzea.

EGIN!

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:


Ikasle bakoitzak pegatina handi bat (orri erdikoa) eta boligrafo bat hartuko ditu, eta pegatina horretan,
ikasle bakoitzak lau ertzetan, goitik behera eta ezkerretik eskuinera, hau idatzi beharko du: igande
arratsaldeetan egiten duena, bere zaletasunik gogokoena, amesten duen desio bat
Pegatina prest dagoenean, ikasle bakoitzak berea zaku batean sartuko du.
Ikasle bakoitzak zakutik pegatina bat hartuko du (norberarena baldin bada, zakuan sartu eta beste bat
hartu).
Ikasle bakoitzak duen pegatinaren jabea topatu beharko du, pegatinan dagoen informazioa irakurri
ondoren. Hori bai, zalantzarik izanez gero, idatzita dagoena argitzeko galderak egin daitezke.
Ikasleak jabea aurkitzen duenean, pegatinaren erdian haren izena letra handiz idatzi eta bularrean
itsatsiko dio.
Ezin da pegatina erakutsi!!!

ADI!

25
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Taldean altxatzea
Erronka hauxe da:
Ikasle guztiak batera zutik jartzea.

PENTSATU!

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:


Denok batera, eserita, eta eskuetatik edo besoetatik helduta, biribil handi bat osatu.
Ikasle guztiak, aldi berean eta besoak edo eskuak askatu gabe, zutik ipini. Horretarako, ikasleek
era desberdinak proposatu eta adostu beharko dituzte.
Ikasleek ez badute denak batera altxatzea lortzen, bosnaka egingo dute jolas berbera.
Ikasleek jolasa (denak batera) errazegi egiten badute, jolas berbera egingo dute sokekin: soka
guztiak lotu (ikasle bakoitzak bat du), soka handi bat osatzeko. Ikasle guztiak sokatik helduta
daudela, guztiak batera eseri eta denak batera altxatu.
.

ADOSTU!

EKIN!

26
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Barkua konpontzea
Erronka hauxe da:
Barku guztiek egurrezko bidea egitea.

IPURDIA ETA GERRIA


MUGITU!!!!

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:


Ikasle guztiek, batek izan ezik, ilara bat egingo dute lurrean etzanda, ahoz behera eta gerriak elkarren
artean ukituz. Ilarakoak, kontrako zentzuan etzango dira, hau da, ikasle batek bere hankak ilararen
eskuinean kokatuko ditu, eta hurrengoak ezkerrean. Errenkadak, barkua itsasotik ateratzeko
egurrezkobidea irudikatuko du.
Borondatezko ikasle bat hasiko da-barkua-, eta perpendikularki, ilararen gainean etzango da eta ez da
mugituko.
Lurrean errenkadan etzanda dauden beste ikasleek, ipurdia eta gerria mugituz, barkua alde batetik
bestera eramango dute.
Barkua beste aldera iristen denean, barkua zen ikaslea azkena jarriko da ilaran, eta errenkadako lehen
ikaslea izango da barkua eta dinamika errepikatuko du. Horrela jarraituko dute, ikasle guztiak barkua
izan arte.

27
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Itsu-gidaria
Erronka hauxe da:
Itsu guztiak itsuen etxera iristea.

GARBITU AL DITUZUE
BELARRIAK?

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:


Ikasleak binaka konoekin mugatutako eremu batean mugituko dira.
Mugatutako eremu horren ertz batean sokekin osatutako itsuen etxea egongo da.
Bikotekide bat itsua izango da, eta beste bikotekidea itsu-gidaria.
Itsuak zapi batekin begiak estaliko ditu eta itsu-gidariak itsuaren izena errepikatuko du etengabe.
Bikotekideen artean metro bateko distantzia izango da.
Mugatutako eremutik atera gabe,itsu-gidariak itsuen etxera gidatu beharko du itsua, 5 minutuko
denbora-tartean.
Itsua eremutik ateraz gero, edo bost minutu igaro ondoren itsuen
etxera iristen ez bada, bikotekidearekin papera aldatu eta

KONTUZ

berriro saiatu.

28
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Txio-txioka
Erronka hauxe da:
Txita guztiek oilo-ama topatzea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

TXIO-TXIO
NON ZAUDE,
AMA?

Ikasle guztiak, begiak zapi batekin estalita, konoekin mugatutako eremu batean sakabanatuko dira.
Irakasleak ikasle bati esango dio (besteek entzun gabe) oilo-ama dela, ezingo dela dagoen lekutik mugitu
eta, gainera, ezin duela txintik ere esan.
Beste ikasle guztiak txitak izango dira, eta mugatutako eremuan mugituko dira oilo-amaren bila.
Txitek norbaitekin topo egiten dutenean, hura eskutik heldu eta txio-txio esango dute.
Eskutik helduta dagoenak txio-txio erantzuten badu, txita bat topatu duela esan nahiko du. Beraz,
eskua askatu eta oilo-amaren bila jarraituko du.
Eskutik helduta dagoena isilik geratzen bada, oilo-ama aurkitu duen seinale izango da, eta harekin
geratuko da, eskua emanda eta isilik.

AURRERA!

Jolasak aurrera egingo du, harik eta guztiak oilo-amarekin elkartu eta eskua emanda geratu arte.
29
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Drakula
Erronka hauxe da:
Ikasle guztiak Drakula bihurtzea.

EGUZKIA
ATERA ARTE
DAUKAGU!

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:


Ikasle guztiak batera, begiak zapi batekin estalita, konoekin mugatutako eremu batean mugituko dira.
Irakasleak ikasle bati edo biri esango die Drakula direla (beste ikasleak konturatu gabe).
Beste ikasle guztiak pertsona arruntak izango dira, eta mugatutako eremuan mugituko dira Drakularen
bila.
Ikasleek norbaitekin topo egiten dutenean, hura eskutik heldu eta Drakula al zara? galdetuko diote.
Eskutik helduta dagoenak bere izena esanez erantzuten badu, pertsona arrunt bat topatu dutela esan
nahiko du. Beraz, eskua askatu eta Drakularen bila jarraituko dute.
Eskutik helduta dagoenak oihu egiten badu, eta bati lepoan hozka egiten badio (txantxetan, noski),
momentu horretan, hozkatutako laguna Drakula bihurtuko da.
LETAGINAK ZORROZTU!

Jolasak iraungo du, harik eta ikasle guztiak Drakula bihurtu arte.

30
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Elefanteak eta eulia


Erronka hauxe da:
POLIKI, PAUSOZ

Elefante guztiek ibilbidea egitea.


Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

PAUSO ETA
ESKUTIK HELDUTA!

Ikasle guztien artean gidaria izango den ikaslea aukeratuko dute, baita gidatzeko era ere
(soinuen bitartez edo ahoz emandako aginduen bitartez).
Gidari ez diren gainontzeko ikasle guztiak elefanteak izango dira. Elefanteek begiak estali
beharko dituzte eta elefante guztiek elkarri eskua emanda mugitu beharko dute, poliki-poliki.
Irakaslea eulia izango da: taldea nahastearren, elefanteen eskuak askatzera joango da edo soinu
batzuk egingo ditu.
Gidaria eta elefanteak prest daudenean, elefanteak ibilbidea (irakasleak aldez aurretik
erabakitakoa) egiten hasiko dira,gidariak emandako aginduen arabera edo gidariak egindako soinu
edo zarata jarraituz.
Jolasak iraungo du, harik eta elefante guztiek eskuak askatu gabe ibilbidea egin arte.

KONTUZ EULIAREKIN!!!
31
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Espirala
Erronka hauxe da:
Ikasle guztiak, elkar estututa, besarkada handi batean biltzea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Denok batera, zutik eta eskutik helduta, kate luze bat egin.
Katearen muturretako bi ikasleak, kontrako norabidean eta beren buruaren gainean biraka,
katearen erdirantz abiatuko dira, lasai-lasai.
Mugimendu lasaiak egingo dira, eta pixkanaka talde osoa, elkar estutuz, besarkada handi batean bilduko
da.
Muturretako ikasleak aldatzen joango dira, ikasle guztiak muturretako batetik pasa arte.

BESARKADAK BITAMINA
EMEKI-EMEKI

EMOZIONALAK DIRA: HOBETO

BIRATU!

SENTITZEN LAGUNTZEN DUTE!

Lortzen dutenean, muturreko ikasleak aldatu egingo dira.


32
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Automobil-garbiketa
Erronka hauxe da:
AUTOMOBIL

Automobil guztiak (ikasleak) garbitzea.


Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

GUZTIAK
ERRESPETATU!

Denok batera, zutik eta hankak zabalik, biribil handi batean jarri.
Lehen automobila ikasle boluntario bat izango da. Automobila ikasle guztien hanka azpitik pasatzen
joango da, hasieran zegoen lekura iritsi arte.
Ikasle batek automobila (ikasle boluntarioa) bere hanken azpian izatean, garbituegin beharko
duautomobila, eta, horretarako, laztandu egingo du, emeki igurtzi eta zapladatxo leunak emango dizkio.
Jolasak iraungo du, ikasle guztiak automobil izan arte eta automobil guztiak garbitu arte.
KIDEAK GUSTORA SENTIARAZI!
TALDEAREN BEROTASUNA
SOMATZEA PLAZERRA DA!

EUTSI!
GOZATZEKO
ERRONKA

DA

HAU!

33
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Besarkada musikala
Erronka hauxe da:
Musika geratzeanikasle guztiak besarkada handi batean biltzea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Ikasleak espazio mugatu batean sakabanatu.

ZAINDU!

Irakasleak dantzatzeko musika jartzen duenean, ikasle guztiak eremu mugatu horretan libre
hasiko dira dantzan.
Irakasleak musika gelditzen duenean, ikasleek dantzatzeari utzi eta elkar besarkatu beharko
dute: lehenengo geldiunean, binaka; bigarrenean, hirunaka; hirugarrenean, launaka;...
Horrela jarraitu, ikasle guztiak batera besarkada handi batean biltzen diren arte.
Besarkada-aldi bakoitzean, inor ezin da besarkadarik gabe gelditu!

GORA BESARKADAK!

34
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Urtebetetzeak ilaran
Erronka hauxe da:
Hitzez komunikatu gabe, ikasleek ilara bat osatzea, beren urtebetetze-dataren arabera
(hila eta eguna) ordenatuta.

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

TXINTIK
ESAN GABE!

Zutik, ilaran jarri.


Gero, ilara hori ordenatu: ilaran, ikasle bakoitzaren urtebetetze-dataren arabera (urtarriletik
abendura) jarri.
Hilabete bereko ikasleak egunaren arabera jarriko dira ilaran (batetik hogeita hamaikara).
Ilara osatzeko, ezin da hitz egin: elkar komunikatzeko beste era bat topatu behar da (keinuak,
soinuak).
Jolasak iraungo du, ikasleek ilara ordenatua egin dutela adierazi arte. Une horretan, ikasle
bakoitzak bere urtebetetze-data esango du, eta ordena zuzena den edo ez baieztatuko da.
Zilegi da akats

1 egitea!

ADIBIDEZ: OTSAILAK 23 eta OTSAILAK 17


ILARAN, OTSAILAK 17 KOKATUKO DA AURRETIK!

35
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Ura, basoz baso


Erronka hauxe da:

ZIRA
PREST?

Ur-kantitate bat (tanta batzuk bederen) azken edalontzira iristea.

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:


Denok batera, zutik, biribil handi batean jarri.

UR TANTA
BATZUK
MANTENDU!

Ikasle bakoitzak hortzekin helduta edalontzi bat izango du.


Ikasle batek eskuak erabili gabe hortzekin helduta daukan basoa urez beteko du, gertu daukan
urez betetako garbiontzi batean.
Basoa urez beteta daukan ikaslea biribilean zegoen lekuan kokatuko da eta bere edalontziko ura
pasatzen saiatuko dabere ezkerrean dagoen ikaslearen edalontzira, eskuak erabili gabe.
Ikasle horrek, gauza bera egingo du bere ezkerrean dagoen ikaslearekin.
Jolasak jarraituko du, ura (tanta batzuk bederen), beste ikasle guztien edalontzietatik pasa
ondoren, hasieran bete den edalontzira iritsi arte.

36
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Pospolo-kaxa bat sudur-puntarekin pasatzea


Erronka hauxe da:
Ikasle guztiek, sudur-puntarekin eta eskuak erabili gabe, haien artean pospolo-kaxa bat
pasatzea, pospolo-kaxa lurrera bota gabe.
ESKUAK

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:


Denok,zutik, biribil handi batean jarri.

ATZEAN
KOKATU!

Ikasle batek pospolo-kaxa bat jarriko du sudur-puntan eta bere eskuinean dagoen ikasleari
pasatzen saiatuko da. Horretarako, kaxa jasoko duen ikasleak sudur-punta pospolo-kaxak libre
duen aldean jarri beharko du, eskuak erabili gabe.
Behin kaxa jasota, ikasle horrek gauza bera egingo du bere eskuinean dagoen ikaslearekin.
Jolasak iraungo du, pospolo-kaxa ikasle guztiek jaso arte.

ADI!

Pospolo-kaxa ezin da lurrera erori!

37
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Uztaia biraka
Erronka hauxe da:
Ikasle guztiak uztai barrutik pasatzea, uztaia hasierako lekura iritsi arte eta
ikasleen artean osatutako katea apurtu gabe.

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

ESKUTIK
HELDUTA!

Denok batera, zutik eta eskutik helduta, biribil handi batean jarri.
Behin katea osatuta, irakasleak uztai bat kokatuko du bi ikasleren eskuen artean, eta uztaia zein
norabidetan mugituko duten erabakitzeko esango die (eskuin aldera edo ezker aldera).
Gainerako ikasleek, banan-banan eta eskuak askatu gabe, uztaia ikaslez ikasle pasa beharko dute
erabakitako norabidean.
Jolasak iraungo du, uztaia irakasleak ipinitako lekura iritsi arte.

UZTAI BARRUTIK PASA ETA. GERO, BESOA MUGITU, OLATUAK


BEZALA, UZTAIA ONDOKO KIDEARI PASATZEKO.

38
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Izaren desafioa
Erronka hauxe da:
Dadoa izaratik izarara pasatzea lurrera erori gabe.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

DADOA
IZARAREKIN
JAURTI ETA
JASO!

Ikasleak lau taldetan banatuko dira.


Talde bakoitzak izara bat izango du. Taldekide guztien artean, izara ertzetatik hartuko dute,
saski bat balitz bezala.
Lau taldeak ilaran jarriko dira, batetik bestera 3 edo 4 pausuko tartearekin.
Lehen taldeak bere izaran dadoa edukiko du, eta saiatuko da izara astinduz dadoa bigarren
taldeari pasatzen. Bigarren taldeak dadoa izararekin jaso eta hirugarren taldeari pasako dio.
Ikasleek horrela jarraituko dute, dadoa laugarren taldeak izararekin jaso arte.
Laugarren taldeak dadoa jasotzen duenean, izara astinduz dadoa gorantz botako du eta, gero,
izararekin jaso.

KONTUZ!

Dadoa lurrera erortzen bada, berriro hastera! (3aukera).


39
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Korapiloa
Erronka hauxe da:

KORAPILOA
Korapiloa askatzea, eskuak askatu gabe.

EGIN ETA
DESEGIN!

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:


Denok batera, zutik eta begiak itxita, biribil handi batean jarri.
Irakasleak esandakoan, poliki eta besoak gorantz luzaturik, ikasleak aurrerantz joango dira.
Ikasleak norbaitekin topo egiten dutenean, berarekin korapilatu eta eskua emango diote elkarri, ikasle
guztiek eskutik helduta egon arte.
Ikasle guztiak eskutik lotuta korapilatuta daudenean, begiak irekieta deskorapilatzen saiatuko dira,
eskuak askatu gabe.
Jolasak iraungo du, korapiloa guztiz askatu arte.
EDERRA,

ESKUAK ASKATU
GABE!

MORDOILOA!

40
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Txapela buruan eta ibili munduan


Erronka hauxe da:
Ikasleek aukeratutako objektua, buru gainean eta eskuekin heldu gabe, adostutako
lekura eramatea, lurrera bota gabe.
OREKA! BURU GAINEAN

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

OBJEKTUA GARRAIATU!

Denok konoekin mugatutako eremu batean jarri.


Objektu bat (sakutxo bat, zapatila bat, kono bigun bat) aukeratu, eta objektu hori noraino
garraiatu adostu.
Aukeratutako objektuaburu gainean kokatu eta mugatutako eremu barruan desplazatzen hasi
pittin bat trebatzeko, objektua eskuekin hartu gabe.
Ikasleren bati objetua erortzen bazaio, izoztua geratuko da, hau da, mugitu ezinik.
Ikasle izoztu baten ondotik pasatzen den ikasleak ikasle izoztuari eroritako objektua
berriroburuan jartzea lortzen badu(daraman objektua bota gabe, noski!) lagun izoztua berriro
ere mugitzen eta jolasten hasiko da.
5 minutu pasa ondoren, ikasle bakoitzak bere objektua adostutako lekuraino eraman beharko du,
buru gainean, lurrera bota gabe eta eskuak mugitu gabe. Ikasle bakoitzak 3 aukera ditu.
41
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Iglua eta Asmatutako ipuina


Erronka hauxe da:

ONDO ESTALI JAUSGAILUAREN


ZIRRIKITUAK, HUSTU EZ DADIN!

Ikasle guztien artean jausgailuarekin iglu bategitea, eta ikasleak iglu barruan
daudenean, denen artean ipuin bat asmatzea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Denok batera, lurrean zabalik dagoen jausgailuaren inguruan biribil handi bat osatu eta
jausgailuari bi eskuekin helduko diote.
Ikasleak zutik ipiniko dira eta jausgailua puztuko dute.
Jausgailua puztuta dagoela, guztiek pauso bat emango dute aurrera, besoak gora ondo luzaturik.
Jausgailua jaisten hasten denean, ikasleek bizkarraldetik jaitsiko dute eta jausgailuaren
izkinaneseriko dira. Horrela, guztien artean iglu bat osatuko dute.
Ikasleak igluan eroso daudenean, ikasle batek mikrofonoa hartuko du eta beldurrezkoipuin bat
asmatzen hasiko da.
Ondoren, mikrofonoa beste ikasle bati pasa eta ikasle horrek ipuinari segida emango dio, nahi
duen eran.
Jolasak aurrera egingo du, ikasle guztiek ipuinaren zatitxo bat asmatu eta ipuinari bukaera eman
arte.
Mikrofonoa duenak soilik hitz egin dezake, gainerakoak isil-isilik!!!

ADI!
42

LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Uztai musikariak
Erronka hauxe da:

LAGUNDU ELKARRI!

Azken aldiz musika geratzen denean,ikasle guztiek hiru uztai musikarietan sartzea,
eta 40 arte lasai zenbatu arte uztaien barruan irautea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Denok batera, zutik, irakasleak lurrean utzitako uztailek osatzen duten biribilaren inguruan kokatu.
Musika dagoen bitartean, erlojuaren orratzen norabidean mugituz dantzan aritu, uztaietik kanpo.
Musika gelditzean, uztaien barruan sartu: ikasle guztiek uztaien barruan egonbehar dute, ezin da
ikaslerik kanpoan geratu.
Musika gelditzen den bakoitzean, irakasleak uztai bat kenduko du.

MUGITU GORPUTZA!

Jolasak iraungo du, lurrean hiru uztai geratu arte.


Elkarri lagundu uztaien barruan sartzen!!! Eta behin barruan izanda, 40 arte lasai zenbatu!!!!
ESTU-ESTU, GOXO-GOXO
UZTAI BARRUAN!

43
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Dortokaren laguntza
Erronka hauxe da:

12

Dortokakumeek igerian ez dakiten animaliatxo guztiak ibaian zehar garraiatzea,


eta ibaiaren beste aldera gutxienez hamabi animaliatxo iristea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Bosteko taldetan antolatu. Lau ikasle dortokakumeak izango dira, eta bosgarren ikaslea igerian ez
dakien animaliatxoa.
Dortokakumeek igerian ez dakien animaliari ibaia zeharkatzen lagundu beharko diote.Horretarako, lau
dortokek, lau hankatan jarrita, koltxoneta bat ipiniko dute bizkar gainean.
Gero,igerian ez dakien animalia koltxonetan etzango da, eta dortokek, beren mugimenduak bateratuta,
animalia ibaiaren beste aldera eramango dute.
Jolasak iraungo du, ikasle guztiak animaliatxo izan eta ibaia zeharkatu arte.

Animaliatxoak ibaira erortzen badira, bertan geratuko


dira!
MUGIMENDUAK ADOSTU
ETA KOORDINATU!

44
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Uholdea

12

Erronka hauxe da:

Herritar guztiak ibaia zeharkatzen saiatzea eta gutxienez 12 ikasle ibaiaren beste
aldera iristea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

OINAK BETI HARRI


GAINEAN!

Bi taldetan banatu: hamar ikasle talde bakoitzean.


Talde bakoitza herri bateko biztanleak dira. Herrian uholde handi bat jasan dute eta herritik
ateratzeko zubia suntsitu da. Herritarrak isolaturik geratu dira.
Herritik ateratzeko eta laguntza bila joateko, herri bakoitzak zubi bat eraikitzen joan behar du,
herritarguztiek zubitik ibaia zeharkatzeko.
Horretarako, herri bakoitzak bederatzi harri (plastikozko bederatzi adreilu) ditu. Herritarrek
oinak harriaren gainean soilik ipiniko dituzte; bestela, ibaiaren korrontea oso handia denez, ibaia
ukituz gero, korronteak eramango ditu.
Jolasak iraungo du, zubia ibaiaren beste alderaino iritsi arte.

ZUBIA NOLA
ERAIKI ADOSTU!

45
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Tren luzea
Erronka hauxe da:

AURRERA!

ZENTZUMENAK
ERNE!

Tren txiki guztiak elkartu eta tren luze bat osatzea.


Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

MEZUAK AZKAR!
PASA!

Lauko edo bosteko taldetan, ilaran eta aurreko ikaslearen sorbaldaren gainean bi eskuak jarrita, tren
txiki bat osatu.
Treneko guztiek, azkenekoak izan ezik, begiak estalita izango dituzte. Azkenekoa gidaria izango da.
Gidariak mezu hauek emanez gidatuko du trena: a) sorbalda batean ukitu bat egin eta ukitutako aldera
joango da; b) bizkarrean ukitu bat egin eta aurrera egingo du; c) aurreko bi aginduei bi ukitu emanez
gero, mugimendu handiagoa egin beharko da; d) buruan ukitu bat egin eta ilarako lehenengoak besoak
luzatu eta aurrean duen trena harrapatzen saiatuko da; e) belaunarekin ipurdian ukitu eta gelditu.
Ilaran dauden ikasleek, azkar batean eta atzetik aurrera, trenaren buruan dagoenari bidali beharko
diote gidariak igorritako mezua.
Trenaren buruak beste tren txiki bat hartzen badu, hartutako treneko gidariak ere begiak itxiko ditu.
Jolasak iraungo du, tren txiki guztiak batuta tren luze bat osatu arte.

46
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Zapatilak janztea
Erronka hauxe da:
Ikasle guztiek beren zapatila parea lortzea.

HAUXE DA
NAHASTEBORRASTEA!

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:


Denok batera, ikasle bakoitzak bere zapatilak kendu eta izkina batean utzi, tontor handi batean
pilatuta eta beste ikasleen zapatilekin nahasiak.
Zapatilak tontorrean utzi ondoren, ikasleak bost pausu atzerantz emango ditu.
Ikasle guztiak prest daudenean, bat, bi eta hiru zenbatuko dute eta zapatilen tontorrera joango
dira, korrika.
Zapatilen tontorretik ikasle bakoitzak bereak ez diren bi zapatila hartuko ditu. Eskuineko
eskuarekin zapatila bat hartuko du, eta ezkerrekoarekin bestea; ahal dela, lokarritik, errazena
baita.
Gero, ikasleekbiribil handi bat egingo dute, eskutik helduta.

ESKUTIK HELDUTA!

Biribila desegin gabe eta txandaka, ikasleek zapatilak trukatu beharko dituzte.
Jolasak iraungo du, ikasle guztiek beren zapatila parea lortu arte.

47
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Silabak
Erronka hauxe da:
Taldeek irudikatutako lau hitzak asmatzea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

GORPUTZAREKIN HIRU
SILABAKO HITZAK
IRUDIKATU!

Lau taldetan antolatu eta biribilean eseri.Talde bat gelatik (edo gimnasiotik) kanpora aterako da.
Gela edo gimnasio barruan geratzen diren ikasleek (denen artean)hiru silabako hitz bat pentsatu
beharko dute (laranja, adibidez).
Gero, barruan geratu direnetako talde bakoitzak pentsatutako hitzaren silaba bat aukeratuko du eta
irudikatuko du: Talde batekoek la silaba irudikatu beharko dute, beste taldekoek ran silaba, eta
bestekoek ja silaba.
Taldeek, lurrean etzanda eta elkarri lagunduta, egokitutako silaba irudikatu beharko dute, gorputzekin.
Talde guztiek bere silaba irudikatu dutenean, kanpoan dagoen taldea gelara sartu eta irudikatutako
hitza asmatzen saiatuko da.
Jolasak iraungo du, txandaka talde guztiak kanpora atera eta hiru silabako hitz bat pentsatu eta
irudikatu arte.

48
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Txanpona biraka
Erronka hauxe da:
Txanponak ikasle guztien eskuineko eskutik pasatzea, hiru aldiz minutu batean.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Denok biribilean eseri.

ESKUINEKO ESKUETATIK
TXANPONA PASA eta PASA!

Ikasleek eskuineko eskua jarriko dute eskuinean duten lagunaren ezkerreko eskuaren
gainean, eta ezkerreko eskua ezkerrean duten lagunaren eskuineko eskuaren azpian.
Behin denak kokatuta, eskuineko eskuetatik txanpon bat pasako dute, ahalik eta
azkarren.
Jolasak iraungo du, txanpona ikasle guztien eskuineko eskutik hiru aldiz pasa arte.
ERRONKA LORTU ETA BERRIRO DADOA BOTATZERA!

3 ALDIZ

AUPA!

49
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Saskiratzea
Erronka hauxe da:
Ikasleek gutxienez hamabost pilota jausgailuaren erdiko zulotik sartzea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

PUNTERIA EGIN!

Denok batera ilaran jarri eta irakasleak batetik hirura zenbatuko ditu ikasleak.
Ikasleek jausgailua hartu eta gerriaren parean jarriko dute.
Irakasleak batetik hirura zenbaki bat esaten duenean (3, adibidez), zenbaki hori duten
ikasle guztiek lekua utziko dute eta atzean duten saski batera joango dira.
Saski horretan, teniseko pilotak izango dituzte. Ikasleek Pilotak banan-banan jaurtikiko
dituzte jausgailura saskia dagoen lekutik bertatik, eta pilotak erdiko zulotik sartzen
saiatuko dira.
Ikasleek pilota sartzea lortzen ez badute, jausgailuari heltzen dioten ikasleek, jausgailua
leunki mugituz, lagundu egingo dute pilotak zulotik sartzen.
Jolasak iraungo du, ikasle guztiak saskira joan eta pilotak jaurti arte.
50
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Telegrama
Erronka hauxe da:
Mezua, bira osoa eman ondoren lehen ikaslearengana (igorlea) ondo iristea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Denok batera, lurrean zabalik dagoen jausgailuaren inguruan biribil handi bat osatu eta
jausgailuari bi eskuekin heldu.
Ikasleak zutik ipiniko dira eta jausgailua puztuko dute.
Behin jausgailua puztuta, guztiek pausu bat emango dute aurrera, besoak gora ondo luzaturik.
Jausgailua jaisten hasten denean, ikasleek bizkarraldetik jaitsiko dute eta jausgailuaren izkinan
eseriko dira. Horrela, guztien artean iglu bat osatuko dute.
Ikasleak iglu barruan elkarri eskua emanda egongo dira eta borondatezko ikasle batek emango
dio hasiera jolasari: bere eskuineko lagunari eskua estutuz mezu bat igorriko dio (adibidez, bi
esku-estutze gogor, etenaldia eta beste esku-estutze leun bat).
Ikasle guztiek mezu bera bidaliko diote eskuineko ikaskideari.
Jolasak iraungo du, hasierako ikaslearengana mezua iritsi arte. Honek, iritsi zaion mezua esango
du. Berak hasieran bidalitakoa mezua ez bada, hasierako mezua zein zen argituko du.

MEZUAK BERE BIDEA


EGIN BEHAR DU!!

GORA
BIHOTZA!

51
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Erronka hauxe da:

Lekuz aldatzea

Ikasleak lekuz aldatzea, jausgailua jaitsi gabe.


Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

EUTSI
HORRI
!

Denok ilaran jarri eta irakasleak batetik laura zenbatuko ditu ikasleak.
Ikasleek jausgailua hartu eta puztu egingo dute.
Behin jausgailua puztuta, irakasleak zenbaki bat esango du eta zenbaki hori daukaten
ikasleek bere lekua utzi eta libre dagoen beste leku batera mugituko dira, azkar.
Bitartean,beste ikasleek besoak luzatuak izango dituzte, jausgailua pixkanaka jaitsi
dadin.
Jolasak iraungo du, ikasle guztiek bi aldiz lekuz aldatu arte.
aldaketetan elkarren kontra talka egin gabe.

KONTUZ IBILI!

52
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Baloiak erdira
Erronka hauxe da:
Jausgailuaren erdiko zulotik lau baloi txiki sartzea.

EUTSI HORRI!
JAUSGAILUA GORA
ETA BEHERA KONTU
HANDIZ MUGITU!

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:


Denok batera, biribil handi bat osatu eta,jausgailua bi eskuekin helduta, gerrian jarri.
Ikasleak prest daudenean, irakasleak jausgailuaren gainean baloi txikiak ipiniko ditu.
Ikasleak ahaleginduko dira jausgailuaren erdiko zulotikbaloiak sartzen, jausgailuan
dauden beste baloiak lurrera bota gabe.
Horretarako, ikasleekmugimenduak ongi koordinatu beharko dituzte: batzuek jausgailua
apur bat igo beharko dute; besteek, aldiz, jaitsi.
Jolasak iraungo du, jausgailu gainetik baloi guztiak desagertu arte, zulotik sartu direlako
edo lurrera erori direlako.

53
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

Horretarako, mugimenduak ongi koordinatu beharko dituzte: batzuek jausgailua apur bat

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Gazta, ogia eta tomatea


Erronka hauxe da:
Talde guztiak (gazta, ogia eta tomatea) txandaka jausgailu barruan sartzea,
taldekideek elkar besarkatzea eta taldekide guztiek batera beren taldearen izena oihukatzea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

GORA GURE TALDEA!

Denok batera, ikasleek jausgailua gerriaren parean dutela, irakasleak Gazta, Ogia edo Tomatea izena
emango die ikasleei, ordena horretan.
Irakasleak talde baten izena esaten duenean, (adibidez, Gazta),izen hori duten ikasle guztiek
eskuinerantz lasterka hasiko dira jausgailuaren inguruan.
Korrika ari diren ikasleak hasierako lekura iristen direnean, jausgailuari heltzen dauden ikasleek
ausgailua puztuko dute, besoak luzatuta.
Jausgailua puztuta dagoenean, Gazta taldeko guztiek une hori baliatuko dute jausgailuaren barruan
sartzeko, elkar besarkatzeko, eta guztiek batera gazta oihukatzeko.
Jolasak iraungo du, beste taldeek (Ogia eta Tomatea) ere gauza bera egin arte.

.
LEHEN HEZKUNTZA.
5.MAILA

54

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Eskuen dantza
Erronka hauxe da:
Esku guztiekin mezua oker egin gabe pasatzea.

ESKUINEKO BESOA GAINETIK


ETA EZKERREKO BESOA
AZPITIK

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:


Denok biribilean, etzanda jarri lurrean, ahoz behera eta burua borobilaren erdigunerantz.
Ikasleak prest daudenean, bi besoak luzatuko dituzte: eskuineko besoa eskuinean dagoen lagunaren ezkerreko
besoaren gainetik pasatuko dute, eta ezkerreko besoa ezkerrean dagoen lagunaren eskuineko besoaren azpitik .
Era horretan, esku guztiek biribil bat osatuko dute.
Ikasle boluntario batek mezu bat bidaliko du (kolpe bat lurrean), eta ikasleek ordenean eta banan-banan mezua
errepikatu beharko dute biribilean, ikasle boluntarioaren eskuin alderantz.
Kolpe bakarra eman ordez bi kolpe edo gehiago ematen badira, mezua aldatzen da, baita mezua bidaltzeko
norabidea ere.
ADIBIDEA:Lehen ikasleak ezkerreko eskuarekin lurrean kolpe bat emango du. Ondoren, alboko ikasleak eskuineko
eskuarekin kolpe bat emango du lurrean, mezua eskuinerantz bidaliz. Ikasle batek bi talka ematen baditu, mezua
ezkerrerantz bidali beharko dute.
Jolasak iraungo du, mezua esku guztietatik ondo pasa arte (bira oso bat).

ERNE IBILI!

55
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Indiakak
Erronka hauxe da:

EZINBESTEKOA DA
DENOK INDIAKA
KOLPATZEA!

Talde guztiek, arau guztiak errespetatuta, indiaka hamabi aldiz kolpatzea.


Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Bosteko lau taldetan antolatu eta talde bakoitzak biribilean jarri, gimnasioan.

AUPA
!

Talde bakoitzean, ikasle batek indiaka bat izango du. Ikasle horrek erdirantz pausu bat emango du eta,
gorputzeko edozein atalekin indiakari kolpe emanez, gorantz jaurtiko du indiaka.
Ondoren, taldeko beste ikasle batek indiaka kolpatuko du, gorputzeko edozein atalekin, indiakak lurra
ukitu gabe. Indiakak lurra ukitzen badu, berriro hastera!
Taldeko ikasle guztiek kolpatu behar dute indiaka, (behin gutxienez), denon artean hamabi aldiz kolpatu
arte.
TALDE BAKOITZAK HIRU

Ikasle berak ezin du indiaka bi aldiz jarraian kolpatu.

AUKERA ERRONKA LORTZEKO!

Jolasak iraungo du, talde guztiek indiaka hamabi aldiz kolpatu arte,lurrera bota gabe.
Konfundituz gero berriro hastera!
56
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Garraioak gara
Erronka hauxe da:

ARAUAK
BETE!

Arauak errespetatuta, denon artean baloi erraldoia garraiatzea


toki zehatz batera eta han uztea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Denok zutik eta elkarrengandik hurbil kokatu.

LANA ETA
MUGIMENDUAK
KOORDINATU!

Ikasleek denon artean baloi erraldoia garraiatu behar dute irakasleak esandako lekura
eta han utzi behar dute.
Ikasleek ezin dute baloia eskuekin ukitu eta baloiak ezin du lurra ukitu.

EUTSI!

Ikasleek baloia eskuekin garraiatzen badute edo baloiak lurra ukitzen badu, berriro
hastera!
Jolasak iraungo du, ikasleek baloi erraldoia zehaztutako tokian utzi arte.

57
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Globoa saltoka
Erronka hauxe da:
Bi taldeek puxika 20 aldiz kolpatzea, arau guztiak errespetatuz.
ARAUAK

Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

ERRESPETATU!

Hamarreko bi taldetan antolatu eta talde bakoitzak biribil bat osatu.


Ikasleek elkarri eskua eman ordez pika bati helduko diote, binaka:pika bakoitza, bi ikaslek hartuko dute.
Taldekide bakoitzak puxika bat izango du. Ikasleekpikekin kolpatuz puxika airean mantendu behar dute.
Pika berarekin ezin da puxika bi aldiz jarraian kolpatu, ezta inork pika askatu ere.
Jolasak iraungo du, talde bakoitzak puxika 20 aldiz kolpatu arte.

ANIMO!

Puxikak lurra ukitzen badu edo jolas-arauak errespetatzen ez badira, berriro hastera!

ERRONKA LORTZEKO

3 AUKERA!

58
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Hankak lotuta
Erronka hauxe da:

Denok batera, gimnasioko alde batetik bestera joatea, soka askatu gabe
eta erori gabe.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Denok batera, zutik, lerroan jarri harresi bat osatuz bezala.

MUGIMUENDUAK
KOORDINATU ETA
ERRITMOA MARKATU!

Ikasleek hankak sokekin lotuko dituzte honela: bere ezkerreko hanka, ezkerrean duen lagunaren
eskuineko hankarekin, eta bere eskuineko hanka eskuinean duen lagunaren ezkerreko hankarekin.
Harresiaren muturretan dauden bi ikasleek hanka bakarra lotuko dute (dagokiena).
Ikasle guztiak prest daudenean (hankak sokekin lotuta), denok batera, gimnasioko alde batetik bestera
desplazatzen hasiko dira.
Ikasleak bidean doazenean sokaren bat askatzen bada edo ikasleren bat erortzen bada, berriro hastera!
Ikasleek hiru aukera izango dituzte erronka gainditzeko.

SEGI AURRERA!

59
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Piramidea
Erronka hauxe da:

SEGURTASUNNEURRIAK
ERRESPETATU!

Talde guztiek piramidea osatzea eta piramidea osatuta dagoenean berrogei


arte lasai zenbatzea, piramidea desegin gabe.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

AURRERA!

Hiru edo lau talde osatu (ikasle-kopuruaren arabera) eta talde bakoitza gimnasioan zehar kokatu.
Talde bakoitzak akrosporteko irudi akrobatiko bat osatu behar du: piramidea.
Horretarako, talde bakoitzak akrosporteko fitxa bat izango du azalpen guztiekin: rolak, laguntzak,
segurtasun-neurriak eta piramidea egiteko pausoak.
Ikasleek, fitxa jarraituz eta beharrezkoa bada irakaslearen laguntzaz, antolatu eta piramidea egin.
Ikasleek piramidea egin ondoren, oreka mantendu beharko dute,berrogei arte lasai zenbatzen duten
bitartean.
Ikasleek berrogei arte zenbatu bitartean oreka galtzen badute berriro hastera!
Jolasak iraungo du, taldeek erronka lortu arte edo erronka gainditzeko hiru aukerak agortu arte.
60
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Diskoaren bidaia
Erronka hauxe da:
Arauak errespetatuta,txanpona ikasle guztien sabeletik pasatzea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

EUTSI HORRI!

Denok batera lurrean etzanda jarri, gorantz begira, bata besteari itsatsita eta ilara bat
osatuz.
Ilaran lehenengoa dagoen ikasleak txanpon bat ipiniko du sabel gainean.
Ikasleek batak besteari txanpona pasa beharko diote, ilaran dagoen azken ikaslearengana
iritsi arte.
Ikasleek txanpona pasako dute, eskuekin ukitu gabe eta txanpona lurrera bota gabe.
Jolasak iraungo du, ikasleek erronka lortu arte edo erronka gainditzeko hiru aukerak
agortu arte.

61
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Animalia bihurtzen
Erronka hauxe da:
Bi animaliak zein diren asmatzea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

ERDIKO
LAUKITXOA
GERTU DAGO!

Bi taldetan antolatu.
Talde bakoitzak papertxo bat hartu (edo papertxoa irakasleak emango die).
Papertxoetan, bakoitzean animalia baten izena egongo da.

SOINURIK
EGIN GABE!

Talde batek ezin du jakin beste taldeari zein animalia egokitu zaion.
Talde bakoitzak, gorputzarekin eta soinurik egin gabe, egokitu zaion animaliaren irudia
osatuko du.
Beste taldeak asmatu egin beharko du zein animalia den.

GORA
TALDEA!

Jolasak iraungo du, bi taldeek egokitu zaien animalia irudikatu arte.

62
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Izarren bila
Erronka hauxe da:
Denbora mugatu batean (hiru minutu), txapa guztiak jasotzea.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Denok batera, zutik, gimnasioaren alde batean (konoen kontrako aldean)jarri.
Ikasleen parean, gimnasioaren beste aldean kono mordo bat egongo dira sakabanatuta eta beherantz
begira.
Kono batzuen barruan, ondo ezkutatuta, txapak egongo dira.
Denok prest daudenean, hiru ikasle aterako dira, korrika, konoetarantz.

TXANDA
BANAN-BANA
EMAN! eta
BIZKOR IBILI!

Ikasleak konoak dauden lekura iristen direnean, kono bakar bat altxatuko du.
Altxatutako konoan txanpona egonez gero, ikasleak, konoa ondo jarri ondoren, txanpona taldera
eramango du eta beste ikasle bati emango dio txanda.
Altxatutako konoan txanponik ez badago, ikaslea, konoa ondo jarri ondoren, taldera itzuliko daeta beste
ikasle bati emango dio txanda.
Jolasak iraungo du, gehienez hiru minutu pasa arte.
63
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Soka handitik pasatzea


Erronka hauxe da:
Ikasle guztiak sokaren azpitik pasatzea, denbora mugatu batean (sei minutu),
soka ukitu gabe eta ikasleen artean sokaren kolpe bateko tartearekin.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:

SARIA GERTU DAGO!

Denok batera, bi ikaslek soka hartu (ikasle bakoitzak mutur batetik) eta beste
ikasle guztiak soka parean jarri, sokatik sei pausutara.

ERRITMOA

Soka hartu duten ikasleek soka handia goitik ematen hasiko dira.

MANTENDU!

Beste ikasle guztiek soka aurrez aurre izango dute eta banan bana sokaren azpitik pasa
beharko dute: soka ukitu gabe eta ikasleen artean kolpe bateko tartearekin.
Jolasak iraungo du, erronka gainditu arte edo sei minutu pasa arte.

64
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Espagetitik espagetira
Erronka hauxe da:
Eraztunak espagetitik espagetira pasaz bira osoa ematea, lurrera bota gabe eta
ikasleek eskuekin ukitu gabe.
Erronka gainditzeko, hau egin behar da:
Denok batera, zutik, biribilean jarri.

ZORIAK LAGUN! HURRENGO


DADO JAURTIKETAN, FITXA
ANTZARAREN LORATEGIRA!

Ikasle bakoitzak espageti bat hartuko du eta ahoan jarriko du.


Ikasle boluntario batek, ahoan duen espagetiarekin plastikozko eraztun
bat jasoko du lurretik, eskuak erabili gabe.
Ikasle horrek, eraztuna lurretik jasotzen duenean, bere eskuineko ikaslearen
espagetira pasako du eraztuna, eskuekin ukitu gabe.

ZORTE
ON!

Banan-banan, eskuak erabili gabe, ikasle guztiek pasako dute eraztuna eskuinean duten ikaslearen
espagetira. Hau da, eraztunak bira osoa emango du, espagetitik espagetira.
Eraztuna erortzen bada edo ikasleek eskuak erabiliz gero, berriro hastera!
Jolasak iraungo du, erronka lortu arte edo hiru aukerak agortu arte.

GORA
BIHOTZA!

65
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

ANTZARA-JOLASA

KOMODINAK(8. eranskina)

66
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

ANTZARA-JOLASA

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA: GORPUTZ HEZKUNTZAKO


PROGRAMAZIOA (9. ERANSKINA)

LEHEN HEZKUNTZA (BIGARREN ZIKLOA)


GORPUTZ HEZKUNTZA
PROGRAMAZIOA
4. maila

5. maila

6. maila

1. unitatea

Irristaketa

Atletismoa eta
egoera fisikoa I

Atletismoa eta
egoera fisikoa II

2. unitatea

Azken dakotak
ipuin motorra

Antzara-jolasa

Aronsonen puzzlea
elkarlaneko egitura

3. unitatea

Artzikirola eta Colpbola

Tag errugbia

Boleibola

4. unitatea

Gorputz-adierazpena I

Gorputz-adierazpena II

Gorputz Hezkuntzako
bizipenak
antzerkia

5. unitatea

Euskal pilota I

Euskal pilota II

Badmintona

6. unitatea

Mendiko bizikletaz
jolasean

Orientazio-lasterketak

Kirol-eskalada

Ekintza motorren DOMINIOAK

Bakarkako
ekintzak

Bat baten
aurkako
ekintzak

Elkarlaneko
ekintzak

Elkarlanekoaurkakotasuneko
ekintzak

Ziurgabetasun
-inguruneko
ekintzak

Adierazpeneta
arteekintzak

67
LEHEN HEZKUNTZA. 5.MAILA

Anda mungkin juga menyukai