Anda di halaman 1dari 1

Izan omen zen jakintsu ospetsu bat.

Orduan, erregea ezagutzeko


bere bila joan zen. Ikusi zuenean, jakintza adinarekin zerikusia
duelakoan, galdetu zion lehenengoa hau izan zen:

Zenbat urte duzu?

Jakintsuak hola erantzun zion:

Ez dakit, ba.

Honek izugarri ernegatu zuen erregea, uste izan baitzuen adarra


jotzen ari zela. Berriz galdetu zion baina oraingo honetan oihuka:

Nola ez dakizula zenbat urte duzun! Nitaz ari zara trufatzen edo
zer?

Jakintsuak erantzun zion berriz, lasai asko:

Ez jauna, niretzako ditudan urteak bizitzeko faltan zaizkidanak


dira, eta ez dagoenekoz bizi ditudanak, zeren eta haiek jadanik ez
ditut. Beraz ez dakit zenbat urte dudan.

Anda mungkin juga menyukai