Anda di halaman 1dari 2

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA DEPARTAMENTO DE EDUCACIN,

ETA KULTURA SAILA POLTICA LINGSTICA Y CULTURA


Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza Direccin de Innovacin Educativa
Euskara Zerbitzua Servicio de Euskera

EGA agiria jasotzeko prozedura:

1) TASA ORDAINDU:

Jatorrizko agiria:

21,64 euroko tasa ordaindu behar da aurrezki kutxan. Familia ugariko kideen
kasuan: kategoria berezikoak guztiz salbuetsita daude eta kategoria orokorrekoek
%50eko hobaria izango dute (10,82). Horretarako familia ugariko jatorrizko liburua
aurkeztu behar da konpultsarako.

Bikoiztua:

6,49 euroko tasa ordaindu behar da aurrezki kutxan. Familia ugariko kideen kasuan:
kategoria berezikoak guztiz salbuetsita daude eta kategoria orokorrekoek %50eko
hobaria izango dute (3,25). Horretarako familia ugariko jatorrizko liburua aurkeztu
behar da konpultsarako.

Azterketa ARABAn egin bada: KUTXABANK 2095 0611 07 1090955823


Azterketa BIZKAIAn egin bada: KUTXABANK 2095 0611 03 2017014655
Azterketa GIPUZKOAn egin bada: KUTXABANK 2095 5381 14 1060979696

2) EGA AGIRIA JASO:

Nork? EGA gainditu duenak berak jaso behar du agiria, jatorrizko NANa edo agiri
baliokidea aurkeztuz, azterketa egin duen lurraldeko Zuzenean zerbitzuan, aldez aurretik
tasa ordainduta. Interesatuak berak ezin badu, beste bati eman diezaioke bere ordez
jasotzeko baimena, horretarako idazki-eredua erabiliz.

Noiz? Azken emaitza argitaratu eta handik pare bat hilabetera eskuragarri egongo
da.

Non?

ARABA BIZKAIA GIPUZKOA


Zuzenean zerbitzua Zuzenean zerbitzua Zuzenean zerbitzua

Ramiro de Maeztu, 10 behea Gran Va, 85 Andia, 13

01008 - Gasteiz 48011 - Bilbo 20004 - Donostia

Donostia - San Sebastin, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ


HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA

Nik, _____________________________________________________________________

(izen-abizenak), _______________ NAN zenbakia duenak, baimena ematen diot idazki

honen bitartez ____________________________________________________-ri (hartzailearen

izen-abizenak), _________________ NAN zenbakidunari, nire EGA ziurtagiria jaso dezan.

Eta horretarako sinatzen dut gaurko datan honako idazki hau.

____________(e)n, 20__ (e)ko _______________________(a)ren ____________(e)an.

Sinadura

Idazki hau EGAdun berriaren NANaren fotokopiarekin batera aurkeztu behar da.
Baimendutako hartzaileak ere bere NANa eraman eta erakutsi behar du.

Anda mungkin juga menyukai