Anda di halaman 1dari 3

116

eLAKO ETA eN ATZIZKIAK IZENAK GOBERNATURIKO


PERPAUS OSAGARRIETAN

1. Izenaren osagarri diren mendeko perpaus jokatuak


Ondoko adibideetan letra etzanez idatzita dauden perpausak eskuinean duten izenaren osagarri dira
(ik. EGLU V, 145-152. orr.):
1. a. Ekonomia gaizki doalako berriak ez gintuzke harritu behar
b. Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zelako ustean
c. Nork zabaldu du Maite eta Koldo banatu direlako zurrumurrua?
d. Euskara Afrikatik datorrelako hipotesiak indarra galdu du azken urteotan
e. Berriro elkar ikusiko dugun esperantza ez dut galdu
f. Maite gaituzten seinale da egin diguten harrera beroa
Ondo berezi behar dira perpaus osagarri horiek eta perpaus erlatiboak. Biak dira izenaren lagun, bai-
na ez modu berean. Konpara, esate baterako, 2a osagarria eta 2b erlatiboa:
2. a. Gauzak hobetuko diren esperantzak aurrera egiteko indarra ematen digu
b. Mende berriak piztu duen esperantzak aurrera egiteko indarra ematen digu
Erlatiboaren barnean bada osagai bat nahitaez hutsik egon behar duena eta izen ardatzaren errefe-
rentzia bera duena. Izen hori, nolabait esan, perpaus bietan dago, nagusian eta erlatiboan, azken honetan
isilduta badago ere. Goiko 2b adibidean, esate baterako, honako bi perpaus hauek ditugu:
[Mende berriak esperantzai piztu du] [esperantzaki aurrera egiteko indarra ematen digu]
Erlatibo egitean, isildu egiten da lehenaren izena:
[Mende berriak i piztu du eN] esperantzaki aurrera egiteko indarra ematen digu.
Osagarriaren barnean, berriz, ez dago lekurik perpaus nagusiko izenarentzat. Hau perpaus nagusian
baizik ez dago. Goiko 2a adibidean, esate baterako, Gauzak hobetuko dira da perpaus osagarria eta espe-
rantza izenak ez du hor lekurik:
[Gauzak hobetuko dira eN] esperantzak aurrera egiteko indarra ematen digu.
Bigarren alde bat ere bada. Erlatiboak edozein izen izan dezake ardatz, esandako erreferentzia ki-
detasuna gordez gero:
Etxe horretan bizi den gizona...
Erosi dugun autoa...
Idatzi duzun gutuna...
Bota dizuten harria...
etab.
Perpaus osagarria gobernatzen duten izenak, berriz, horrelako konplementazioa eskatu edo aukera-
tzen dutenak baizik ez dira: aitzakia, albiste, berri, damu, esperantza, froga, hitz, iritzi, irudipen, itxaro-
pen, itxura, kezka, konfiantza, kontu, marka, promesa, seinale, sentimendu, susmo, uste, zantzu, zurrumu-
rru... Zeren gisako osagarria eskatzen duten izenak dira horiek: zeren esperantza, zeren ustea etab.

1113 elako eta en atzizkiak izenak gobernaturiko...


2. Izenaren osagarri diren perpaus jokatuok hartzen dituzten atzizkiak
2.1. Literatur tradizioaren lekukotasunak erakusten duenez, -eLAKO eta -eN dira horrelako perpaus
osagarriek eskuarki eraman ohi dituzten atzizkiak.
-eLAKO atzizkia euskalki guztietan erabili izan da beti eta horrela erabiltzen da gaur egun ere.
Hona adibide batzuk, erakusgarri gisa ekarriak (letra etzana gurea da):
3. a. Maite zaitu arek; baa zuretzako laingoa eztalako usteak ozten du (T. Agirre, Uztaro, 301).
b. Egun gitxiren epean aita txit gaizki zegoalako berria izan zuan (F. I. Lardizabal, Testamentu
Zarr. Berr. condaira, 61).
3. c. (...) herriko etxeari buruz joan zen agudo, berantegi helduko zelako beldurrareki (J. Barbier,
Supazter chokoan, 39).
3. d. Urtengo dozu sartu zinialako damubaz (J. A. Moguel, Peru Abarca, 116).
3. e. Eta hortakotz igorriak izatu ziren, tokirik etzelako aitzakian, etxe batetik bertzera (B. Joanna-
teguy, Sainduen Bizitcea, 11).
3. f. (...) ixuri zituen negarrak bere borondatea txit sendo eta eragillea zalako seale agiri eta se-
gurua ziran (G. Arrue, Mayatceco illa, 105).
3. g. Badugu or barruan ordena baten azpian garelako sentimendua (L. Villasante, Kristau fedea-
ren sustraiak, 163).
3. h. Gauez zurekin biltzen naizelako susmoa artu dute etxean (Y. Etxaide, Joanak joan, 75).
-eN atzizkiaren erabilera mendebaldeko euskalkietakoa da, bizkaierazkoa eta gipuzkerazkoa batik
bat, berriagoa eta maiztasun murritzagoa duena:
4. a. Etsiko dun ustea badu berak ere (Orixe, Euskaldunak, 133).
b. Olantxe joan jakoezen orduak, zerbait artuko eben itxaropenez beterik (D. Aguirre, Kresala,
142).
3. c. Irakiten edo maskulloak botatzen asten bada, karea duen sealea da (A. Iturriaga, Dilogos,
51).
2.2. eLAREN, eNEKO eta eNAREN atzizkiek, berriz, lekukotasun urria eta, oro har, aski berria
dute.
eLAREN atzizkia gutxi-gutxi agertzen da, autore baten edo besteren testuetan baizik ez, eta ez da
zuzena.
eNEKO atzizkiak ere lekukotasun urri-urria du horrelako perpausetan eta zalantzazkoa da honen
zuzentasuna ere:
5. (Jesus) etxean zegoeneko berria zabaldu zen (Elizen arteko Biblia, Mk 2, 1).
[Leku-denbora adierazten duten erlatiboetan ageri da inoiz atzizki hori: sortu zeneko
eguna, erori zeneko lekua... Horiek, ordea, esan bezala, erlatiboak dira, ez osagarriak (ik.
EGLU V, 196. or.)].
eNAREN atzizkia ere gutxi erabili izan da perpaus osagarriotan, azken aldian lehen baino usua-
go agertzen hasi bada ere. Lekuko zaharragoetan agerpen bat edo beste badu, bizkaierazko testuetan batik
bat, baina agerpen bakanak dira.
6. a. Eta sea[c] ematen ezpaditu bizi denaren sealeak, zer egin? (Busturiko dotrina, 53).
b. Dirutsua danaren zantzuak badakuskigu (R. M. Azkue, Ardi galdua, 24).
c. Oi baino goizago bildu gian goiz batean, Delotik itsasontzia itzulia zanaren berri entzun bai-
kenuen aurreguneko arratsaldez (J. Zaitegi, Platoneneko atarian, 105).
[Guztiz ohikoa da, noski, atzizki honek perpaus erlatiboetan duen erabilera: zurekin
etorri denaren itxura, hau da, zurekin etorri den pertsonaren itxura. Horrelakoak, ordea,
berriro esan, erlatiboak dira, ez osagarriak].

elako eta en atzizkiak izenak gobernaturiko... 1114


Hizkuntzan maiztasun eta pisu handiegirik ez duten perpaus osagarri hauei zein atzizki dagokien ja-
kin ez eta nolabait egindako perpausak dira horrelako gehienak, azken hogei-hogeita hamar urteotan gero
eta usuago entzun eta irakurtzen direnak, baina tradizioan lekukotasun sendorik ez dutenak.

ARAUA

Hortaz, literatur tradizioaren lekukotasuna ikusita, hau da Euskaltzaindiaren erabakia izenak go-
bernatzen dituen perpaus osagarri jokatuetan erabili beharreko atzizkiez:
Aitzakia, albiste, berri, damu, esperantza, froga, hitz, iritzi, irudipen, itxaropen, itxura, kezka,
konfiantza, kontu, marka, promesa, seinale, sentimendu, susmo, uste, zantzu, zurrumurru... eta horrela-
ko izenek gobernatzen dituzten perpaus osagarrietan eLAKO eta eN atzizkiak erabiliko dira euskara
batuan:
Ekonomia gaizki doalako berriak ez gintuzke harritu behar
Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zelako ustean
Nork zabaldu du Maite eta Koldo banatu direlako zurrumurrua?
Euskara Afrikatik datorrelako hipotesiak indarra galdu du azken urteotan
Berriro elkar ikusiko dugulako esperantza ez dut galdu
Maite gaituztelako seinale da egin diguten harrera beroa
Berriro elkar ikusiko dugun esperantza ez dut galdu
Maite gaituzten seinale da egin diguten harrera beroa.
Baina euskara batuan ez da egoki perpaus osagarriotan eLAREN, eNEKO edo eNAREN
atzizkiak erabiltzea, ez baitute literatur tradizioan aski den adinako lekukotasunik. Beraz, gisa honeta-
ko perpausek ez dute lekurik euskara batuan:
*Ekonomia gaizki doalaren berriak ez gintuzke harritu behar
*Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zeneko ustean
*Maite gaituztenaren seinale da egin diguten harrera beroa.

(Euskaltzaindiak, Iruean, 2001eko martxoaren 30ean, onartua)

1115 elako eta en atzizkiak izenak gobernaturiko...

Anda mungkin juga menyukai

  • Estandarok PDF
    Estandarok PDF
    Dokumen56 halaman
    Estandarok PDF
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0172
    Araua 0172
    Dokumen17 halaman
    Araua 0172
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Letra Larriak PDF
    Letra Larriak PDF
    Dokumen76 halaman
    Letra Larriak PDF
    ainhoams
    Belum ada peringkat
  • Araua 0167
    Araua 0167
    Dokumen13 halaman
    Araua 0167
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0078
    Araua 0078
    Dokumen57 halaman
    Araua 0078
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0099
    Araua 0099
    Dokumen2 halaman
    Araua 0099
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0078 PDF
    Araua 0078 PDF
    Dokumen67 halaman
    Araua 0078 PDF
    floresde
    Belum ada peringkat
  • Araua 0128
    Araua 0128
    Dokumen4 halaman
    Araua 0128
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0092
    Araua 0092
    Dokumen11 halaman
    Araua 0092
    qwe
    Belum ada peringkat
  • 3M Ega
    3M Ega
    Dokumen8 halaman
    3M Ega
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0108
    Araua 0108
    Dokumen3 halaman
    Araua 0108
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0109
    Araua 0109
    Dokumen3 halaman
    Araua 0109
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0087
    Araua 0087
    Dokumen4 halaman
    Araua 0087
    EUMO_2014
    Belum ada peringkat
  • Araua 0070
    Araua 0070
    Dokumen16 halaman
    Araua 0070
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0076
    Araua 0076
    Dokumen39 halaman
    Araua 0076
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0073
    Araua 0073
    Dokumen2 halaman
    Araua 0073
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0000
    Araua 0000
    Dokumen17 halaman
    Araua 0000
    Javier Cuadra
    Belum ada peringkat
  • Araua 0085
    Araua 0085
    Dokumen3 halaman
    Araua 0085
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Arauak Orduak Nola Esan
    Arauak Orduak Nola Esan
    Dokumen5 halaman
    Arauak Orduak Nola Esan
    Julius
    Belum ada peringkat
  • Araua 0060
    Araua 0060
    Dokumen1 halaman
    Araua 0060
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0066
    Araua 0066
    Dokumen21 halaman
    Araua 0066
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0158
    Araua 0158
    Dokumen11 halaman
    Araua 0158
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0172
    Araua 0172
    Dokumen17 halaman
    Araua 0172
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0027
    Araua 0027
    Dokumen2 halaman
    Araua 0027
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0070
    Araua 0070
    Dokumen16 halaman
    Araua 0070
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0125 PDF
    Araua 0125 PDF
    Dokumen2 halaman
    Araua 0125 PDF
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0110 Iraupena Maiztasuna
    Araua 0110 Iraupena Maiztasuna
    Dokumen5 halaman
    Araua 0110 Iraupena Maiztasuna
    ainhoams
    Belum ada peringkat
  • Araua 0011
    Araua 0011
    Dokumen2 halaman
    Araua 0011
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0016
    Araua 0016
    Dokumen1 halaman
    Araua 0016
    qwe
    Belum ada peringkat
  • Araua 0012
    Araua 0012
    Dokumen3 halaman
    Araua 0012
    qwe
    Belum ada peringkat