Opari mikatza orkoiendarrok Gabonetarako jaso duguna udaleko euskara zinegotzia den
UPNko Miguel Ángel Ruiz Langarica jaunaren eskutik. Izan ere, euskara teknikariak eta
ikasleek baieztatu digutenez aipatu zinegotziak euskara ikastaroak bertan behera utzi nahi
ditu ikasleen harridurarako eta orkoiendar guztion atsekaberako.
Euskara ikastaroek ibilbide malkartsua izan dute azken urteotan, bereziki ardura UPNk hartu
zuenetik. Errealitatetik urrun dauden ratioak, ikastaroen jarraitasunaren inguruko kezkak,
informazio eza, neurri arbitrarioak, etengabeko mehatxua eta zergatik ez esan,
euskararekiko interes eta maitasun eza.
Oraingo honetan, Gabonen atarian, ikasturtea hasita, matrikula ordainduta, ikastaroak
bertan behera utzi nahi ditu euskara zinegotziak ikasle gutxi daudela argudiatuta.
Euskara ikastaroak desagerrarazteko ahalegin hau oso larritzat jotzen dugu Orkoiengo EH
Bildutik; ikasleek ikasturte osoa ordaindu dutelako jada eta hauek kalean uztea ondorio
legalak izan ditzazkeelako; ikasleek ahalegin handia egiten dutelako egunero euskara
ikasteko, lana eta familiako betebeharrak ahal duten heinean uztartuz; erasoa euskara
babestu beharko lukeen euskara zinegotzigotik datorrelako eta ikastaroak bertan behera
uzteak euskararen babeserako udal ordenantza bera urratzen duelako.
Guzti hau dela eta txostena eskatu diegu udalaren zerbitzu juridikoei beren ikuspuntua
adierazi dezaten eta ikastaroak aurrera atera daitezen ahalegin guztiak egingo dugula
adierazten dugu.