Anda di halaman 1dari 4

AMIANTOAREN AURKAKO TOPAKETA TRENEN SEKTOREAN 2019KO

MAIATZAREN 10an
Amiantoaren ondorioek zuzenean mineral horrekin lan egiten duten
langileengan dute eragina, baina baita zuzenean lan egin ez
dutenengan ere, airean dagoena arnastuz,edo baita etxeko lanetan
oinarrituak edo egoera txarrean daukagun materiaren desgastea
tarteko. Zoritxarrez, ez ditugu ezagutzen eragina jasandako pertsonen
eta biktima potentzial izan daitezkeenen benetako errolda eta
larritasuna. Dena den, elkarte eta bitarteko ugarien arabera, 2020a
funtsezkoa eta bereziki gogorra izango da garatutako herrialde
guztietan. Izan ere, asbestosia esposizioa gertatu eta handik 20 edo 30
urtetara agertzen da.
Trenen sektorean ere, amiantoak ondorio larriak ekarri ditu langileen
osasunean, gaur egun, mineral horrekin lan egin izanaren ondorioa da
da biktima kopurua altua izatea. Tren-garraioko sektorearekin lotutako
enpresa askotan jasaten ari garen eraginak, haietako asko
heriotzeraino, agerian uzten du administrazio publikoek eta sektoreko
enpresek aurre egin beharreko arazo larria dela.
Orain artean Biktimak eta senideak konpentsatzeko egindako eskaerak
guztiak modu sistematikoan isilarazi dituzte, kasu askotan gainera,
prozesu hauei bakardadean eta beharrezko babesik gabe egin behar
izan diete aurre biktimek eta senideek. Amiantoaren inguruan
burututako auzi gehienak arrazoia eman diete eragina jasandako
pertsonei, baina horretarako sistema judizialean batetik bestera ibili
behar izaten dute, eta ez da bidezkoa, guzti honen erantzuleak nor
diren denok dakigunean. Gaur egun, gai horren inguruko eztabaida
Diputatuen Kongresura iritsi da, baina gure ustez legitimoak eta
bidezkoak diren aldarrikapen horiei jaramon egin dezaten bultza egin
beharra dago. Izan ere, ez bai dago amiantoaren eraginpean egon ziren
pertsonentzako edo beren lanpostuan edo beren herri eta/edo
hirietako auzoetan osasun egoera txarretan egon zirenentzako inolako
konpentsaziorik.

Gaur, 2019ko maiatzaren 10ean, bere alderdi kaltegarriak ezagutzen


zituzten eta bere aurrean babesgabe utzi zituzten mineral kantzerigeno
horren biktimentzako aitorpena eskatu ahal izateko borrokarako gune
gehiago ireki dira. Gaur, trengintza sektoreko langileok kalera atera
gara nahikoa dela esatera; nahikoa da erantzukizunak ez onartzeaz, eta
lankideak hiltzen ari zaizkigun honetan, beste aldera begiratzeaz, gaia
isilarazteaz eta ezkutatzeaz.
Eztabaidarako eta proposamenetarako gune hauek beste batzuek
aspaldi abiarazi zituzten borrokarako guneak irekiko dituzte. Gaurko
topaketarekin, borroka gorpuztuko da helburu argi batzuk
defendatzeko. Beren lanpostuan edo fabriketako kutsadura dela eta
mineral horrekin bizi izan diren ahaztuei, gaixoei, familiartekoei,
amiantoaren eraginpean egondakoei eta gainerako langileei ozenago
hitz egitea ahalbidetuko dien abiapuntua izan behar dugu.
Gaur, trengintza sektoreko enpresa-batzorde desberdinok
amiantoaren aurkako DEKALOGO hau aldarrikatu eta hori bete
dezatela eskatu nahi diegu arduradun politikoei, administrazioei eta
enpresei:
 Konpentsazio-funtsa lehenbailehen aktiba dezatela.
 Beren lanpostuan, etxean edo giroan zuzenean edo zeharka
amiantoarekin kontaktuan egon zitezkeen pertsona guztien
zerrendak egin ditzatela.
 Epaiketara joan beharrik izan gabe, amiantoarekin lotutako
gaixotasunak aitor ditzatela. Epaien aurkako helegiteak jarrita
eragina jasandakoen agonia luzatzeari eta egoera zailtzeari utz
diezaiotela.
 Ikerketa-bidea modu aktiboan finantzatu eta abiaraz dezatela.
 Eraginpean egon zitezkeen pertsonen erretirorako koefiziente
murriztaileak eta gaixo dauden pertsonen laneko erretiroak aplika
ditzatela.
 Amiantoaren tratamendua osasun publikoko arazo gisa har
dezatela.
 Amiantotik eratorritako gaixotasunen eta amiantoarekin lan egin
duten enpresen erregistroa.
 Amiantoa modu kontrolatuan kentzeko prozesua bidera dezatela.
 Amiantotik eratorritako patologiak detektatzeko programa
osasun-zerbitzu publikoetan.
 Osasunaren zaintza-plan espezifikoak eta asbestoaren eraginpean
egon ziren langileen jarraipen sakona egin ditzatela enpresek eta
osasun-zerbitzu publikoek.

Konpentsazio-funtsa erabat beharrezkoa da; izan ere, asko dira


(Tailerretan zein etxeko kutsadura jasandakoak) amiantoarekiko
esposizioa dela eta afekzioren bat jasan dutenak eta jasan dezaketenak
mineral horrekiko esposizioa izan zutelako.
Biktimek aitorpena lortuko dute errudunak epaitzen dituztenean. Lan
hori guztiok elkarrekin abiarazi beharko dugu; izan ere, beti bezala,
langile-klase osoari eragiten dion arazo sozial eta sindikala da.
Dokumentu hau sinatu dugun enpresa-batzordeok honako hauek
eskatzen ditugu: gure eskariak bete ditzatela; amiantoa desagerraraz
dezatela, gobernuek, patronalek, administrazioek eta enpresek duten
erantzukizuna onar dezatela; zaintza-planak, sendatzeko ikerketa eta
gaixotasun hori jasaten dutenentzako beharrezko laguntzak hobe
ditzatela; eragina jasandako langileei beharrezko koefiziente
murriztaileak eta, noski, beharrezko kalte-ordainak eman diezazkietela.
Horregatik guztiagatik, trengintza sektoreko langileok hemen bildu
gara errealitate makabro honen aurrean gure hasarrea adierazi eta
dagoen isiltasuna puskatu asmoz.
Gaur, gainera, trenen sektoreaz eta gure nazioez haratago joanda,
amesgaizto hau jasaten ari diren biktimen elkarteekin, beste enpresa
batzuetako langileekin eta Enpresa batzorde desberdinekin lanean
jarraitzeko gure konpromisoa erakutsi nahi dugu.
Beharrezkoa da indarrak batzea antzeko egoerak berriro
errepika ez daitezen eta, behingoz urteetako esakerak egi
bihurtu daitezen, aitortza, erreparazioa eta prebentzioa.

2019eko maiatazak 10

Manifestu hau sinatu dugun Enpresa Batzordeak:


CAF Beasain, CAF Irun, CAF Zaragoza CAF Madril, Eukotren,
Bartzelonako Metroa, Bilboko Metroa, Madrileko Metroa.

Anda mungkin juga menyukai